H
A
M
A
B
2001eko urriaren 26a VI.urtea
O
S
K
A
R
!! I
A
Usurbil, 122. zenbakia
Segurtasun planekin arriskua gutxitu nahian
GONZALEZ EHORZTETXEA -Zerbitzu azkarra eta etengabea - Aseguru konpainia guztiei zebitzuak eskaintzen dizkiegu. Gonzalez ehorztetxera zuzenean deitu. Muna Lurra, 181.A
Telf: 943 36 21 63 Mob: 608 16
az i ozo eza
Usurbil 122.zk. Noaua!
2001eko urriaren 26a
Txerrimunik ordainetan Gure etxeko ttikiak 2 urte beteko ditu azaroaren 2an. Zorionak Nora eta muxu haundi bat etxeko guzien partez.
Jabierrek urriaren 21ean bete zituen 45 urte, Pilarrek, berriz, urriaren 24an 51 urte. Zorionak eta muxu haundi bat etxeko guztien partez.
Zorionak etxeko bi kapitain hauentzat. Haritzek urriaren 4an bete zituen 4 urte, Enekok, berriz, azaroaren 5ean beteko ditu. Aupa txapeldunak!
Aupa aitona Manuel eta amona Felisa. Urriaren 10ean zuen 61. ezkontza urtebetetzea izan zenez zorionik beroena opa dizuegu. Zuen umore onarekin jarraitu horrela. Zuen seme-alabak, errain, iloba eta biloba Julenek besarkada goxo bana bidaltzen dizue.
Zoriyonak Ainara! Urriyaren 26an txintxo portau eta gutxi ligau! (je, je). Musutxuak etxekoen partez.
Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri jarri beharreko testua eta argazkia.
Oren 00-11-06 Mikel 00-11-08
Z o r i o n ak Zuen guraso eta familiaren partez Unax 00-11-07Itsaso 00-11-10
Hurrengo alea: azaroak 9
Jaiotzak
Ekartzeko azken eguna: azaroak 2
Silvia Omotaro Agibotauen 2001-07-15 Santuenea
Elene Rekondo Yurrita 2001-07-21 Kaleberri Eider Arsuaga Urkia 2001-09-01 Kaleberri
Maitane Aranburu Echarren 2001-07-17 Kaleberri Jon Zumeta Zuasti 2001-07-24 Kaleberri
Ekain Salegui Urrestarazu 2001-09-08 Kaleberri
Udaltzaingoaren ordutegia Astegunetan 6.00/22.00
Asteburu eta jaiegunetan 7.00/22.00
Gainontzeko orduak telefonoz. Atea itxita aurkitzen baduzu deitu telefono honetara 943-361112
E単aut Pagola Martin 2001-07-17 Etxealdia
3
Julen Portularrume Borda 2001-07-17 Atxegalde
Unai Iraola Otamendi 2001-07-20 Aginaga
Andoni Sukia Lanberri 2001-07-27 Kalezar
Imanol Galarraga Otermin 2001-08-05 Aginaga
Xabier Arriola Lertxundi 2001-08-20 Kalezar
Enara Egizabal Rikondo 2001-09-17 Kalezar
Ane Aizpuru Lizarraga 2001-09-28 Aginaga
Julen Nazabal Aisa 2001-10-02 Kalezar
Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuartean badabilkizu edo eta herriko zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bat egingo dizuegu. Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke, baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izen-abizenak jakitea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiago izan beharko ditu. Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman edo postaz bidali besterik ez duzue egin behar.
Astel.
Azaroa
Astear. Asteaz. Osteg.
5 6 12 13 19 20 26 27
7 14 21 28
1 8 15 22 29
Ostira.
2 9 16 23 30
Hurrengo alea
Larun.
3 10 17 24
Igand.
4 11 18 25
Noaua! 122.zk. Usurbil
2001eko urriaren 26a
4
H
A
M
A
B
O
S
K
A
R
!! I
Argitaratzailea
er irizten?
A
Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria:
http://www.jalgi.com/topagunea/noaua
Kazetarien koordinatzailea Josu Aranberri
Kazetariak Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy
Kolaboratzaileak Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Bazkidetza Aitziber Aranberri
Erredakzio Kontseilua: Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika Pili Lizaso eta Oskar Angulo
Banaketa Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale
Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818
Inprimategia: Antza
A
Gerra garaian, hitz egin dezagun! Ana Aizpurua Elkarriko kidea
zken hilabete hauetan sartuta gauden borroka honetan (etengabeko informazioa, herrien arteko indarkeria, etab.) ELKARRIren inguruan biltzen garenok, lanean jardun gara irailak 11 baino lehen eta ondoren “Bake Konfentzia” prestatzen. Hasieran proiektu bat zena, gizartearen bultzadari esker (sinadura + laguntza ekonomikoa) gauzatu da. 50.000 lagun bat gatoz Elkarriren printzipio gidariekin: * Indarkeriarik eza eta giza eskubideak.
* Elkarrizketa eta akordioa.
* Araubide demokratikoak eta gizarteari kontsulta.
* Aniztasuna eta ugaritasuna aintzat hartzea * Eraikitzailea den oro bultzatzea.
Azken honek “Bake Konferentziaren” prestakuntzan asko lagundu digu, partehartze positiboa eta
konprometitua derrigorrezkoa baita maila guzietan, berdin Bake Nobel sarituak, politiko, bitartekari edota herriko udalgizonemakumeena.
ELKARRIk ez du helburu politikorik finkatu “Bake Konferentzi” honetarako, baina bai prozesuaren abiapuntua: BERDINTASUNA. Hitz bakar batek laburbiltzen du Bakerako, Askatasunerako eta Elkarbizitzarako gure konpromisoa.
Ondorengo 6 hilabeteetan, interesatuekin, idatziz eta korreoz mantenduko duga hartu-emana, informaziozko kale-irteerak egingo ditugu eta urtarrilean hitzaldi ireki batez herritarrei azalduko dizkiegu BAKE KONFERENTZIAren egoera zein den, lan-dinamika zein izango den etab... Gai honi buruz edozein kezka edo interesa baduzu deitu 902421010 telefonora.
Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan
Euskal presoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
B
Kultura eta Euskara Teknikariaren lanposturako azterketa
ehean sinatzen duenak, Lurdes Zubeldia Errazkin, usurbildarra, duela 18 urtez geroztik Usurbilgo Udalean lanean ari dena, eta ENA zk. 0015262-G duenak, Epaimahai honi hauxe azaldu nahi dio: Usurbilgo Udalak (UEMA-udala) 2001eko apirilaren 11n, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAOn, zk. 72), Kultura eta Euskara Teknikariaren lanposturako oinarriak argitaratu zituen. Bertan, hain zuzen ere, jakin beharreko gaietan “La Constitución Española de 1978: Concepto, significado y caracterÌsticas.
Principios generales. Derechos y deberes fundamentales” eskatu du Usurbilgo Udalak.
Bestalde, Bermeoko Udalak (UEMA-udala) 1998ko uztailaren 29n, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAOn, zk. 143), Euskara Teknikariaren lanposturako oinarriak argitaratu zituen. Bertan, ez du “La Constitución Española” delako hori aipatu ere egiten (lanpostu hartan epaimahikide, ordezkoa, izan nintzen). Beraz, hauxe galdetzen diot nire buruari: era hauetako lehiaketetan derrigorrezkoa ote “La
Constitución Española” delako hori sartzea: BAI ala EZ?
Hortaz, eta Intsumimisioaren aldarrikapena eginez, Oposiziolehiaketa honetan parte hartzeari uko egiten diot goien aipatutako arrazoiengatik, eta Epaimahai honi hauxe eskatu nahi diot: Nik uko egitearen arrazoia aktan agertzea, eta honen berri Usurbilgo udalari ematea, azpimarratuz: Udalbiltzaren apustua ez doala bide horretatik.
Lurdes Zubeldia Errazkin
Gernikako estatutuak Liburutegiaren 22 urte oharra U B
este behin ere, zera adierazi nahi genuke : Liburutegiko erabiltzaile guztiek aukera berdinak izan ditzaten, bertako liburuak etxera eraman eta luzaroan itzuli gabe dituzuen guztiei, arren, dei egiten dizuegu, lehen bait lehen itzul ditzazuen.
Bestalde, Usurbilgo Udal Bibliotekak bere zerbitzuak hobetze aldera, bertako zerbitzuak informatizatu dituela jakinarazi nahi dugu, hala nola :
-OPAC edo Katalogoa : ordenagailu honetan, liburutegian ditugun dokumentu ezberdinak kontsulta daitezke.
- Mailegua edo prestamoa, liburuak, aldizkari atzeratuak eta ikusentzunezkoak (Bideo, DVD, CD eta CD-ROMak) mailegatzen direlarik. Zerbitzu hau erabili nahi duten guztiek, bazkide txartel berria lortu behar dute liburutegian.
- Biblioteka elektronikoa : Internet (16 urtetik gorakoentzat) eta bertako CD-ROMak liburutegian bertan kontsultatzeko aukera.
Bakartxo Iguaran (Udal Liburutegiko laguntzailea)
rriaren 25ean bete dira 22 urte Gernikako Estatutua indarrean jarri zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Nafarroa bereizita, eta Iparraldea urrun, hiru egitura administratibotan banatuta geratu zen Euskal Herria Estatutu horren bitartez. Zatiketa latz horri ezikusiarena eginda, mezu positiboa zabaldu zuten Estatutuaren aldeko alderdiek: "Estatutuarekin Nafarroa Euskadin", "Estatutuarekin Presoak Etxera". Ia-ia...
Behin eta berriz sinestarazi nahi ziguten ez zela, beharbada, helburua, baina bai bitarteko egokia. Eta, egia esan, bazen bai bitartekoa, baina Espainiako estatuak erabili duena, bai ederki erabili ere, Euskal Herri Batuaren aldeko apustua baretzeko eta, pixkanaka, itzaltzeko.
Urteak pasa ahala, ordea, Estatutuaren benetako izaera agerian geratu da. 1995eko Aberri Egunaren inguruan, ELA eta LAB sindikatuek plazaratutako adierazpenean Estatutua agortutzat ematen da. Harrezkero, bereziki Lizarra-Garazin egindako diagnosi bateratuan, alderdi abertzale guztiak bat etorri dira Estatutuaren aroa bukatu dela esatean.
Baina, zoritxarrez, ustez aro berri batean geundela, atzera bueltatu gara berriz. Orain diote ezetz, Estatutuarekin jarraitu behar dugula. Aldaketa hori borroka armatuak eragin ote du? Borroka armatua al da definizio eta determinazio falta horren erantzule?
EAJko afiliatu den Eneko Egibarrek idatzia da Euskaldunon Egunkarian (2000-12-2) honakoa: “Gaur egun gure gizartearen arazoei aurre egiteko estatutuaren terapia bakarrera bueltatzea hutsegite galantatzat joko nuke eta ezingo nioke proiektu zaharberritu horri bere zergatia aurkitu, politika bera gestio hustzat ulertzen ez bada behintzat”. Ba, EAJk Estatutuaren terapia bakarraren bidea hartu du. Eta guk bat egiten dugu Eneko Egibarren planteamenduarekin. Horregatik Batasunak ez du zer ospa urriaren 25ean. Batasunak, EAJko afiliatuak bezala, beste bide bati ekiteko borondatea du. Bide horretan, proiektu politiko guztiek aukera berdintasuna izan behar dute, inork inori ezer inposatu gabe. Hori da bake justu eta iraunkorrerako formula.
Usurbilgo Batasuna
5
2001eko urriaren 26a
ka-mika
Usurbil 122.zk. Noaua!
2001eko urriaren 26a
6
Noaua! 122.zk. Usurbil
ale
SANTUENEA
Konponketa garaia
A
zken bolada honetan, konponketa ugari izan ditugu auzoan eta, batez ere, eskubaloi zelaiaren ondoan dagoen parkean. Halakoetan oso zaila izaten da denok ados jartzea, lanak onerako edo txarrerako izan diren. Baina, nik, gutxienez, eskertzen dut auzoarengan jartzen den interesa.
ikusi ditugu udaletxeko langileak eskubaloiko zelaian lanean. Azkenean, parkea eta eskubaloi zelaia banatu dituzte, eta guztion onerako da. Lehen, banatu gabe zeudenean, apenas nabaritzen zen non bukatzen zen zelaia eta non hasten parkea. Horregatik, baloiak
Kolunpio berriak jarri eta zaharrak kendu dituzte. Batzuen ustez, arrisku zaharrak kendu eta berriak jarri dituzte. Noiz egongo gara konforme?
Poliki-poliki auzoaren beharrak betetzen dira eta aspaldi eskatutakoa kontuan hartzen da. Orain dela gutxi hor
URDAIAGA
rain egun gutxi jakin dugu gure auzoa den Joseba Zubeldia, bere anaia Haimarrekin batera, EuskaltelEuskadi taldeak fitxatu duela. Lehenengo Haimar izan zen honelako albiste pozgarri batekin etorri zitzaiguna eta, hara, non eta, orain, bere anaia Joseba.
Bi anaiak txiki-txikitatik egon dira txirrindularitza munduan murgilduta. Hamaika lasterketa egin behar izan dute bi anaiek heldu diren lekura iristeko. Beraien esfortzu eta izerdiek fruituak ematen hasi dira. Dagoeneko Haimarrek garaipen esanguratsuak ekarri dizkigu, nahiz eta aurtengo urtean
denbora gehiago ematen zuen parkean zelaiean baino. Aprobetxa dezagun, bada, auzoko lasaitasuna eta, nire ustez, segurtasuna ahalik eta ondoen bizitzeko. Orain auzotarren esku dago Santuenean ahalik eta denbora gehien ematea.
Amaitzeko urte sasoi berriari ere tartetxoa egin behar. Udazkena eta hego-haizea etorri zaizkigu bisitan eta, hauekin batera, usoak, askotan “mingainarekin� botatakoak. Kartutxo soinuaz esnatzen ohituak gaude dagoeneko, beraz, lo egin ezin duenari animo eta ehiztariei zorte on eta denboraldia aprobetxa dezatela.
Eider Jauregi
Zorionak Joseba!
O
Pako Agudo
ez duen zorte onik izan. Espero dut datorren denboraldirako, errekuperazio on baten ondoren, zezenari adarretatik heldu eta aurrera begira jarri ondoren garaipen gehiagorekin etortzea. Josebak lan gogorra izango du hemendik aurrera. Hasiera batean, besteentzat lan egin beharko du, baina zuk ez etsi! Urteak aurrera egin ahala, garaipenak etorriko dira eta.
Jakizu asko pozten garela zu profe-
sionaletara igo izanaz. Zure auzotarren animorik ez zaizu faltako, ez zuri ezta zure anaiari ere. Ea ba biok elkarrekin denboraldi polit bat burutzen duzuen. Zorte on eta Zorionak Joseba!
Usurbil 122.zk. Noaua!
KALEZAR
Aterpe polit askoa
O
raingoan berrikuntza eta guzti nator txoko honetara. Azkenaldian gure auzotik pasa bazarete, atzemango zenuten Ugarte parean etxetxo berria dugula, aterpedun autobus geltokia. Polit asko dago,
ATXEGALDE
Urko Manterola
gainera. Aurrerantzean ikastolara txukun iritsiko dira Kalezarko haurrak, eguraldi ona edo txarra egin.
San Estebango gure kronistaz gogoratu nintzen geltoki berria ikusi nuenean, Josebak behin eta berriz eskatu zuen txoko honetan han goikaldeko haurrek aterpea behar zutela euria egiten zuenerako, ikastolara mela-mela eginda iristen zirela, bestela. Guk ez dugu hainbestetan eskatu baina ondo etorriko da, hori ziur. Hala ere, ikastola herrira eraman zutenetik ez da hainbeste atzematen haurren joanetorria, orain, haurtzaindegiarekin, txikitxoak ere izan badi-
Maindireak horiz busti ziren gaua
A
rratsaldeko 16:30ak ziren. Egunero bezala, Udarregi izeneko ikastolatik bertako haurrak lasterka atera ziren autobus orlegia hartzera, etxera itzultzeko. Horietako haur bizkor batek, ordea, etxerako auto-
bus orlegia hartu aurretik, abentura batean murgiltzea erabaki zuen. Zerbait ikusgarria egin nahi zuen eta, hala, ikastolatik gertu zegoen auzoa, Atxegalde izenez ezaguna, leku egokia izan zitekeela pentsatu zuen.
Motxila ireki eta bertatik txiskero txikitxo bat atera zuen. Ixil-ixilik, auzoan ezagunak diren landare erraldoietako bati sua ematea otu zitzaion, astelehen har-
ren arren Kalezar inguru honetan.
Baina halako geltokiak ez dira txikienentzat bakarri izaten, hain txiki ez direnek ere bilatuko diote erabilpenik, sikiera gau hotzetan kuadrilan biltzeko. Izan ere, zahartxeago garenean azkar jotzen du herriko taberna zokora. Bada, ordea, tabernarako gazte eta etxean egoteko zahar samar zaren adin tarte bat. Gauetan bueltaxka ematea gogoz hartzen den sasoia eta... badakizue. Ea aurrerantzean geltoki berriak ematen digun zeresanik, bertan ikusitakoak kontatzeko modukoak badira tarte hau betetzen lagunduko digute.
Zaloa Arnaiz
tan hego-haizea nagusi zela ohartu gabe hor nonbait. Sua eman eta etxera eraman behar zuen autobus orlegian sartu zen, belarritik belarrirako irriparrarekin.
Sua ikusirik, auzoko bizilagunak herriko zaindariei deitu zieten eta hauek, di-da batean sortutako su eta keak itzaldu zituzten; eskerrak! sutea konpondu zen, baina auzoan hain ezagunak diren hiru landare erraldoi erabat kixkalita geratu ziren. Gau hartan mutil bizkorrak oheko maindireak horiz busti zituen, pixak ihes egin zion ametsaren zurrunbiloan.
2001eko urriaren 26a
ejiran
7
2001eko urriaren 26a
8
Noaua! 122.zk. Usurbil
ale
TXOKOALDE
Joko malabarrak egin behar
H
asteko, lehengo alean Fermindegi pareko bihurgunean asfalto berria bota zuten agertzen zen. Ba esan beharra daukat, euri pixka bat egin duen egunetan berriz ere istripuak izan direla, egunen batean bat baino gehiago gainera. Bazirudien asfalto klase hori istripu gutxiago gertatzeko bota zutela. Egindako konponketekin, kotxea karreterari hobeto heltzen omen zaio, eta bihurgunean kotxea kontrolatu eta bidetik ez ateratzea lortu nahi da, baina hala eta guztiz ere euri pixka bat egin duenean istripuak izan dira. Beraz, leku horretan aurrerantzean ere istripu eta baranda hautsiak behin eta berriz ikusiko ditugula dirudi.
Bestalde, aurreko Urriak 19an Akerra Gaztetxean, Erantzun, 100 Hongos eta Ira et Decessusen kontzertua izan genuen eta baita malabareak ere. Jende ugari gerturatu omen zen gaztetxeko kontzertura talde hauek entzuteko asmoz eta giro polita sortu zen bertan.
Porrusaldaz oraingoan
xoko hau nirekin banatzen duen Eneko Harreguyri erantzunaz has nezakeen gaurkoa, parke berriaren inguruan batzuen eta besteen iritziak direla eta, baina, askok espero ez badute ere, oraingoz parkearen gaia bazterrean utzi behar dut.
Porrusalda antzekoaz osatuko ditut, bada, lerro hauek, Kaleberrik ematen baitu gairik porrusaldarako. Batetik, azken asteotan kaskoan izandako aldaketak aitatu behar ditut. Errotonda inguruan porlana nagusitu zaigu, “isletak� material honekin osatu baitituzte. Batek baino gehiagok atzemango dio, kafea hartu bitar-
Kanpoko jendea ere ba omen zen. Baina denak aho zabalik utzi zituztenak joko malabarrak egiten aritu zirenak izan omen ziren. Irisasi etxean "de paso" dauden australianoak izan ziren guzti horren errudun. Kanpoan egiten zuen giro ederra aprobetxatuz gaztetxe aurrean ekilibrio eta malabar ariketa desberdin ugari eta ikusgarriak egin omen zituzten.
Badirudi beraien herrian horretara dedikatzen direnak direla eta egin zituzten ariketak ez direla edozein afizionatuk egin ditzazkenak. Beraz jendea gustora eta arrituta ikusi zuten ikuskizunarekin eta antolatzaileak ere gustora, noski.
KALEBERRI T
Olatz Goenaga
teko askoren aparkaleku izaten baitzen inguru hau. Aurreraxeago ere, Laurok parean, bada aldaketarik. Lasaiago ibili beharko dute zenbaitzuk aurrerantzean, autoen abiadura mantsoarazteko koska nabarmenak jarri baitituzte. Eta obra kontuak kitatzeko, sindikatuaren toki aldaketa aipatu behar. Aurrerantzean Ugarteko industrialdean izango da sindikatu berria eta, beraz, Udaletxe pareko lokala itxi eta bertan etxebizitzak eraikitzen hasiko dira. Dirudienez aste pare bateko kontua izango da, sindikatu berria azaroa hasieran irekitzekoak baitira. Eta obra kontutik festa girora. Joan de urriaren 14ko piper
Jokin Zubiaur
usaina guztiz desagertu ez denean, gain-gainean dugu azaroaren lehenengo eguna eta, beraz, Aitzaga Kultur Elkarteak antolatu ohi duen artisautza azoka. Piper usaina idi usainak tapatuko du orduan, arratsalde partean uztarri bakarrean arituko baitira Izetaren lau idi. Millan Telleria eta Sebastian Lizasoren bertsoek lagunduko omen dute idi-dema; omen esan behar, iaz ere kantatzeko asmotan etorri eta bertsotan egin gabe bueltatu baitziren LIzaso eta PeĂąagarikano bertsolariak, megafonia arazoak zirela eta ez zirela. Festa polita, beraz, azaroaren batak eskainiko duena.
Usurbil 122.zk. Noaua!
AGINAGA
Aurrera gazteak, hobetzen ari zarete
F
estetan jende gehien biltzen duen ospakizuna izango da sokatira. Aurten ere lau talde aurkeztu ziren plazara; Goitarrak, Gazteak, Aginagako Kirol Elkartea eta SekaĂąa.
ZUBIETA
Goitarrak izan ziren nagusi. Hala ere, aurten bigarren gelditu den Gazteak taldea goruntz doa, indarrak gehitzen ari zaizkie hauei, lehengo urtean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten eta. Animo mutilak! Laister lanak emango dituzue eta. Oilasko biltzaileak ere,
Saneamendua eta ura
A
Ăąarbeko mankomunitateak Zubieta saneatzeko bi proiektu onartu ditu berriki. Batak hipodromo aldeko urak biltzen ditu, eta besteak Zubietako erdigunekoak.
Bigarren proiektu honetarako lur-jabeen adostasunak bildu dira dagoeneko, eta lehenbailehen obrei ekitekotan dira. Irigoien aldetik hasi eta Lizarraga aurretik barrena pasako dute hodi bat, handik zeharrean Barrenetxe alderako bidea hartu eta ibai aldera joko du. Tubo horrek jasotzen dituen ur zikinak Urdin-Horia zalditegiaren ondoko ponpaketa-estaziora (bonbeo-estaziora) eramango dira, eta handik Loiolako ur-tratamenduko estazio handira.
Proiektu hauek behar-beharrezkoak dira, baina HerriBatzarrak behin eta berriz eskatu du Zubieta oso-osorik saneatu behar dela. Momentuz hitz eman zaigu azterketa serio bat egingo dela ikusteko ea zein den Amiri alderako ur zikinak biltzeko sistemarik onena. Etxe gutxi direla diote, gastu handiak egin beharko direla... baina ez dute ezetzik esaten. Hortaz, gaingainean egon beharko dugu, obra horiek egiteko unerik aproposena oraingo hau da eta.
Maria Angeles Arruti
usadioa jarraituz, egin dute aurtengo “paxara�. Akatsen bat izan omen zuten, baina azkenean moldatu omen ziren. Oilaskoak ezin omen dira bizirik zintzilikatu makilean, animalien babeserako talderen batek buelta egina zuen Usurbilgo Santixabeletan eta San Praixkuetan ere tentuz ibili beharra zegoen. Usadioak usadio, baina gauza batzuk aldatu beharra daude nonbait. Azkenean festa primeran atera zen eta hori eskertzekoa da. Bai sokatiralariak eta bai oilasko biltzaileak zein baino zein bere lanetan txukun aritu dira aurtengo San Praixkuetan. Horiek bai sasoia!
Xabier Arregi
Bestalde, ur zikinak bakarrik ez, ur garbiak ere arazo ditugu azken bolada honetan. Gero eta maizago gertatzen dira leherketak ur-tuberietan. Bistakoa da oso zahartuta geratu dela Zubietako hoditeria. Horrek, jakina, aldatzea eskatzen du. Herri-Batzarrak erabateko lehentasuna emango dio gai honi datorren urterako eskaeretan.
2001eko urriaren 26a
jiran
9
2001eko urriaren 26a
10 Noaua! 122.zk. Usurbil
il-pilean
“Gaur han daude, baina bihar zer gertatuko den ez dakite”
X
abier Miguel “Ezkerra” eta beste 16 euskal errefuxiaturi Frantziako lurraldea uzteko agindu die Paueko prefetak. Horretarako hilabeteko epea eman die, izan ere, “ordena publikoa nahastea helburu duen erakunde terroristako militante aktibo” izatea eta “haien aktibitateak Frantziako ordena publikoa larritasun haundiz mehatxatzea” leporatzen die. Batasunako zinegotziak berarekin egon ziren duela gutxi eta beraiek kontatu digute nola ikusi zuten Xabier. Zer dela eta bisita hau?
Udal honen eta Batasunaren politika da errepresaliatuei elkartasuna adierazteko bisitak egitea. Ramon Uribe eta Patxi Segurolarengana joan ginen, orain Xabier “Ezkerra”rekin egon gara eta Xomorrorengana ere pasa den urriaren 20an izan ginen. Nola ikusi duzue Xabier?
Betiko moduan. Berak, errefuxiatua izanda, trukerako txanpon bat dela garbi dauka. Egoera horren aurrean lanerako eskubiderik gabe, gizarteasegurantzarik gabe dago, ahal duen moduan bizimodua ateraz. Orain eskutitz hau jaso dute, baina horretarako prest zeuden, orain artekoaren jarraipen bat dela esaten baitu. Gaur han daude, baina bihar zer gertatuko den ez dakite.
tsatzen eta prestatzen ari dira. Estatu frantziarrak eta espainiarrak beraien egoerarekin etekinik ez dutela atera behar argi dute. Horrez gain, judizialki dituzten bide guztiak ere jorratuko dituztela suposatzen dugu.
Animoz eta moralez osorik ikusi genuen, baina aldi berean zer egoeratan zegoen jabetuta. Frantziako estatua uzteko agindu honek zer suposatzen du?
Lehen zuten mehatxu hori areagotu egin dela esan zigun. Berak egunez egun bizitzen jarraitzeko asmoa du, baina mehatxua jaso duen kolektiboa 17 pertsonakoa dela kontuan hartu behar da. Batzuk beren bizimodua han finkatua dute, lan duin bat dute, hilobak ere han bizi dira... eta orain hilabeteko epea eman die Frantzia uzteko.
Guzti honen aurrean zer egin dezake udalak?
Udala ere kezkati dago. Alde batetik presoek bizi duten egoera dago. Xomorrok hamar urte egin ditu espetxean, Ramonek sei eta Patxik bi. Xabierrek, berriz, ia 26 urte daramatza errefuxiatuta. Guzti honen aurrean gure lana da elkartasuna adierazi eta ahal den neurrian euskaldun guztiok Euskal Herrian bizitzeko dugun eskubidea defendatzea. Horrez gain, bat egiten dugu errefuxiatuen egoera salatzeko eta beren eskubideak aldarrikatzeko egiten ari diren ekimenekin.
Mehatxu berri honen aurrean zer egiteko asmoa dute?
Mobilizazio desberdinak bultzatzea da beraien asmoa. Momentu honetan elkarte desberdinen atxikimenduak jasotzen dihardute, eta aurrera begira hainbat ekimen pen-
ALKORTA
AUTOZERBITZUA Euskal presoak etxera!
Beheko kalea, 4 Telf: 943 36 57 42
F R U TA K BARAZKIAK ETXEKO PRODUKTUAK K O N G E L AT U A K
Usurbil 122.zk. Noaua!
“Iparraldeko ikastolen alde dirua bildu eta haiekin hartu-emanak izatea da gure helburua”
AITZAGA
KULTUR ELKAR TEA ■ 1994an sortua ■ Boskote bat hasi bazen ere, egun bi lagun ari dira lanean
■ Ohiko ekitaldiak: lau terdiko pilota txapelketa, azaroaren 1eko artisautza azoka, santixabeletako ekitaldia, Iparraldeko eta Nafarroako ikastolen aldeko kanpainak. ■ Azaroaren 1erako VII. Eskulangintza azoka eta erakusketa antolatu dute.
A
itzaga Kultur Elkarteak zortzigarren urtea bete du aurtengo maiatzean. Aitzaga taberna eta elkartea sortzearekin batera, boskote batek kultur elkarte bat martxan jartzea erabaki zuten. Bi izan ziren arrazoi garrantzitsuenak: batetik, Aitzaga elkarte gastronomiko soila baino zerbait gehiago izateko, eta, bestetik, herriari kultur bizimodu aberatsagoa eskaintzeko. Aitzaga Kultur elkarteko kide Joseba Berriozabalen esanetan, “hor bazegoen beste erreferentzia bat. Gure elkartea plazan dago, horregatik, plaza eta frontoiarekin lotura izan behar zuen elkarte bat sortu behar genuela ere uste genuen”.
Ildo horretatik, Aitzaga kultur elkarteak antolatu zuen lehen ekitaldia lau terdiko pilota txapelketa izan zen. Harez geroztik urtero-urtero antolatu dute.
Kalkos kopisteria
✎ Fotokopiak ✎ Fotokopiak koloretan ✎ Plastifikazioak (DIN A2 arte) ✎ Fax zerbitzua (jaso eta bidaltzeko) ✎ Planoen kopiak (AO arte) ✎ Ordenadoreko lanak ✎ Enkuadraketak (wire-o, kiribilak,liburua) ✎ Zure argazkia puzle batean Juan de Garay kalea Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55 20160 Lasarte-Oria
2001eko urriaren 26a
erriko taldeak
11
Pilota txapelketaz gain, urtean zehar beste hainbat ekitaldi ere antolatzen dituzte: Santixabeletako ekitaldia, azaroaren 1eko artisautza azoka eta Iparraldeko eta, aurten, Lodosako ikastolen aldeko kanpainak. Kanpaina hauen helburua, nagusiki, ikastola hauen alde dirua biltzea da. Herri mailan kanpainak egin izan dira, esate baterako, bertako hainbat produktuen salmenta eta Gabonetako pailazoen emanaldia.
Halaber, badago azpimarratzekoa den beste ikuspuntu bat ere, hau da, usurbildarren eta hango jendearen artean sortu diren hartu-emanak. Usurbildarrak Iparraldera joan izan dira. Lontxo Zubiriak aipatu zuenez, “Udaletxeko brigada egun osoz jardun zuen lanean Sohütako ikastola eraikitzen. Bestetik, egunpasak ere egin izan ditugu bertan eta beraiek ere Usurbila etorri izan dira”.
Egun, batez ere, Aitzaga Kultur Elkartean lanean Lontxo Zubiria dabil, beste hainbaten laguntzaz. Dinamika finkorik ez duten arren, beti saiatzen dira ohiko ekitaldiez gain, beste zerbait antolatzen. Horren lekuko dugu, aurtengo udaberrian Aezkoa-Irati irratiaren alde egindako lana. Gogoa eta beharra dagoen bitartean, lanean jarraituko dutela garbi dute bi kide hauek.
Gizon eta emakumezkoen
modako arropa guztia hemen aurkituko duzu
Udazkeneko moda berria zuretzat!
Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06
2001eko urriaren 26a
12 Noaua! 122.zk. Usurbil
Thamer Birawi: “Palestinarra den guztia israeldarrena balitz bezala saltzen dute”
T
hamer Birawi Palestinan jaio zen duela 41 urte baina Tolosan egin ditu azken sei urteak. 24 urterekin Erromara joan zen ikastera eta bertan hamar urteko egonaldia egin zuen. Azken zazpi urteak, ordea, Tolosan pasa ditu. Erromatik trenez etorri zen bertara, baina bazekien nora zetorren, Italian ezagutu baitzuen gaur egun bikote duen laguna, eta familia ere osatu du. Datorren urriaren 31n Udarregi ikastolako erdiko aretoan “Suzko hitzak” ikuskizuna aurkeztuko du. Bide batez, guk, berarekin Ekialde Hurbileko gatazkari buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Palestinarra izanik unibertsaltasuna aldarrikatzen omen duzu.
Italia, Alemania edota Tolosa nire lurraldeak izango balira bezala sentitzen ditut. Nire ustez ez dago mugarik pertsonez hitz egiten dugunean. Bizilekuz aldatzeko zailtasunik ez nuen izan, zergatiak konbentzituta etorri bainintzen hona. Behin betirako hona etorri baino lehen bi asterako etorri nintzen, eta kutsatu gabeko paradisu lurtarra zela iruditu zitzaidan.
Oraindik ere uste bera daukat. Halabeharrak ekarri ninduen, azken finean, Euskal Herrira eta ez naiz damutzen. Sustraiak hemen boteak ditut eta nire egungo eta etorkizuneko historiako zati bat da Euskal Herria eta batez ere Tolosa. Nola hartu zintuzten Tolosan?
Bai Euskal Herrian, eta baita Europan ere Palestinarrenganako jarrera konkretu bat topatu izan dut: jendea gurekin dago edo gure kontra. Euskal Herrian Palestinarren aldeko jarrera nabaria da, baina sentsazio eta impresioen gainean eraikia dago, razionalizatu gabea da. Azken finean ondo hartu ninduten, baina beti izaten da esperientzia txarren bat pasarazten dizun norbait. Erabat onartua sentitu naiz, baina Euskal Herrian palestinar gutxi daudela ere kontuan hartu behar da, bestela izango balitz, agian, harrera erabat desberdina izango litzateke. Euskaldunen aldetik palestinarren aldeko jarrera oso teorikoa, sentimentala dela iruditzen zait. Palestinako errealitatea, kultura etab. ez dira ezagutzen. Horregatik, denok elkar hobeto ezagutu gaitezen, bien arteko lokarri konkretu batzuk zabaltzeko errealitate hori Euskal Herrira gerturatu nahian nabil. Nolakoa da Palestinarren kultura?
Palestinako kultura aberatsa da oso eta beste kultura guztien modura ezagutzeak merezi du. Hala ere, israeldarren zapalkuntzaren ondorioz galtzen ari den kultura bat da. Nik umetan ezagutu nuen Palestina gaur egungo belaunaldientzat oroitzapen hutsa da eta ez dute gordetzeko denborarik, Palestinako herriak bere osotasunean dituen eguneroko arazoak izugarriak baitira. Indar guztiak egunero iraunbizitzeko erabiltzen dituzte. Familia bakoitzeko aitak egunez egun bizi ahal izateko ezinbestekoa dena etxera eramateko malabarismoak egin behar dituenean, ez du seme-alabei duela 50 urte ogia nola egiten zuten kontatzeko ahalmenik. Gaur egungo palestinarren aurkako sarraskia ez
rrep
da pertsona fisikoen aurkakoa bakarrik, gure kultura eta tradizioak ere bereganatzen ari dira. Norbanakoak tiroka garbitzeaz gain Palestinarekin zerikusia duen guztia berea egiten dute. Orain ere hori gertatzen al da?
Hasieratik hori izan da estatu sionistaren politika ofiziala. Israeldarrak Palestinako lurren jabe egiten direnean, indarrez bereganatzen dutenean, palestinarra den guztia berea balitz bezala saltzen dute. Palestinarrek egunero prestatu eta jaten duten janari tipikoa Israelgoa balitz bezala komertzializatzen dute, israeldar hegazkinetako azafaten jantziak palestinarren jantzi tipikoak dira, soldaduenak ere bai... Palestinarrak ezin dira munduarekin komunikatu, ez dute enpresak sortzeko denborarik, eguneroko errepresio militarrari aurre egitearekin nahikoa baitute. Bere historiaren eta tradizioen berri ez duten palestinarrek ez die minik egiten, bere nortasunaren eta bere herriaren historiaren jabe direnak, ordea, terroristak dira. Inoiz itzuli al zara berriz Palestinara?
Palestinatik 24 urterekin atera nintzen eta oraindik ez naiz bertara itzuli. Ez nahi ez dudalako Israelek sartzen uzten ez didatelako baizik. Ni bezala herrira ezin itzulirik dauden milaka gazte palestinarretaz ez da ezer esaten. Israeldarrek indarrean jarri duten legearen arabera atzerritarrak gara gure lurraldean. Palestinatik ateratzeko baimena behar da eta horrek iraupen jakin bat du. Jarritako epean itzuli ezean zu jaio zaren herrian, zure arbasoak jaio izan diren herrian bizitzeko aukera galtzen duzu. Lege honekin bakarrik argi gelditzen da zein den Israelgo gobernuak legea eskutan hartuta palestinarrengan ezartzen duen politika erreala, “legala”. Palestinarrak Palestinan kasualitatez daude eta hobe egongo ez balira. Baina hor daudenez lege eta ekintza jakin batzuk martxan jartzen dituzte denborarekin hor egoteaz nazkatu daitezen. Badoaz edo bestela hil egiten ditugu,
Usurbil 122.zk. Noaua!
hori da beraien politika.
Horrelako lege asko al daude?
Bai, dexente eta itzuleraren legea da, adibidez, estatu sionistaren oinarrizko legeetako bat. Judioak edo hauen ondorengoak, edozein lekutan egonda ere, berak nahi duenean israeldarrek “lur promestua” deitzen dioten horretara itzuli daitezke. Bien bitartean, Israelgo Estatua sortzeko Palestinatik indarrez, izua sortuz eta guda psikologikoaren bidez beren lurretatik bidali eta inguruko herrialdeetan errefuxiatuta bizi diren palestinarrek ez dute itzultzeko eskubiderik. Giltzak eskuetan zituztela etxeko ondasun guztiak han utziz ihes egin behar izan zuten nire herrikide askori negoziazio guztietan beren etxera itzultzeko eskubidea ukatzen diete. Bien bitartean, munduko edozein txokotatik datozen judioak Palestinako lurrak okupatzen jarraitzen dute. Estatu demokratiko izena duen hori demokratikoa da jatorri judutarra duten guziekin, baina besteentzat ez dago legerik, militarrek indarrez konpontzen dute dena. Su-eten bat adostu nahia, israeldar ejertzitoaren ekintza asmatuak. Nola daude gauzak?
Nik badakit zer den israeldarren okupazioaren mende egotea, badakit zer egin zuten ni jaio baino lehen zeudenekin eta baita nire ondorengo belaunaldiekin ere. Esan dezakedan gauza bakarra zera da: Israelek betiko helburuekin, usteekin eta haundinahiarekin jarraitzen duela. Indar militar eta material zapaltzailean oinarritzen dira egia ukatzeko: palestinarren eskubideak ahaztuaz, naziorateko judutar komunitateak eta gai honi bizkarra eman eta zuek biok konpondu esaten dien Nazioarteko Komunitateak sortu zuten Israel dekretuz eta indarrez. Israeli palestinar herriaren errautsaren gainean sortzeko aukera eman diote eta orain, gaur egungo indarren orekan oinarrituta palestinarrak israeldarrekin konponketa batera iristea nahi dute.
Baina indarren oreka horretan Israel da nagusi ezta?
“Hitz egin behar duzue” esaten dute, baina nola hitz egin behar dugu? Hitz egiterakoan bakoitzak bere kartak jartzen ditu mahai
“Suzko hitzak” ikuskizuna aurkeztuko dute urriaren 31n
Aitzaga Kultur Elkarteak antolatuta “Suzko hitzak” izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute Thamer Birawi eta Javier Barandiaranek Udarregi ikastolako erdiko aretoan urriaren 31n. Ikuskizun honek zenbait autore palestinarren olerkiak biltzen ditu bi hizkuntzatan: euskaraz eta arabieraz. Horrez gain, Euskal Herriko tradiziozko doinuak nahiz soinuak entzun eta bideo
gainean eta hor gauzak argi daude: gurdi armatua, fusila (baldin badu) edo harriak dituztenen kontra. Egoera honetan bidezko konponbide batera iristea ezinezkoa da. Denbora da gure arma nagusia. Gure herriak Israelen enperadoretza betiko ez dela badaki. Orain, Israel indartsua denean, amore ematea etorkizunean gure eskubideak berreskuratzeko aukerak galtzea esan nahiko luke. Palestinarrok hori badakigu, eta irtenbidea juxtua izan arte konponbiderik ez da izango. Indarrez gure etxea kenduta ere, palestinar lurralde historikoaren bi heren Israeldarrentzat eta heren bat palestinarrentzat izatea jarri zuen nazioarteko komunitateak konponbide modura. Arafat eta bere lagunek hau onartu zuten, baina Israel, orain, ez dago hau onartzeko prest. Zein da zuretzat irtenbide juxtua?
Ez dago munduan beraien etxeetatik bidalitako palestinarrei hura ahaztaraziko dien indarrik, eta ez da inoiz egongo. Errefuxiatu palestinarrak eta ondorengoak
irudiak ikusteko aukera izango da. Borrokan ari den herri batera gerturatzeko modu bat da, herri horrek bere arazoak, tristeziak, nahiak eta pozak hitzez eta olerkiz nola adierazten dituen ezagutarazi nahi baitute. Iraunbizitzeko atsedenik gabe borroka egitea tokatu zaien jendearen ahotsari entzumena jarri nahi izan diote ikuskizun honekin.
lau milioi dira. Hauek bizi ziren hirien gainean eraiki zituzten Israelgo hiri guztiak. Juduek proposatzen dutena zera da: hartu 50.000 dolar eta ahaztu guzia. Irtenbidea ez da diru kontua. Israelek herrialde oso bati min haundia egin diola onartu behar du hasteko. Baina beraiek ikasleei Israel betidanik orain dagoen lekuan egon dela erakusten die. Jainkoak lur horiek beraienak direla esan zuelako omen daude hor. Israelek “ostia” haundiren bat behar du material mailan. Benetako indarra ezin da indar materialaz sostengatu, benetako indarra sinestasun eta printzipioetatik dator. Palestinako gatazka hau duela mende bat hasi zen eta oraindik ez da bukatu eta ez da bukatuko justizia eta egia nagusitu arte. Okupazioa gure begiekin ikusi genuen eta badakigu arrazoi dugula. Horregatik ez digute inoiz irabaziko, arrazoi dugula jakiteak ematen digun indarra baita gure armategi haundiena. Josu Aranberri
2001eko urriaren 26a
portaia
13
B
ehemendi Mendi Nekazaritza Elkarteak zerbitzu berria jarri berri du martxan, berak “separadore” bezala izendatu duen makina. Izan ere, horixe izango baita makina berriaren egitekoa, purinaren zati solidoa eta likidoa banantzea. Zerbitzu berriarekin mindaren arazoari aurre egin nahi dio aipatu elkarteak; izan ere, esnebehiak dituzten baserrietan behi buruak ugaritu egin dira eta putzu-beltzak txiki geratu dira.
Printzipioz, Usurbil eta Donostiako zazpi baserritan izango dute eskura zerbitzu berria, Donostiako Ondasarte, Pokopandegi, Otaño eta Bidarten eta herriko Arburu, Ibarrola-Txiki eta Iarbe baserrietan.
Iarbe baserriko Damaso Lizasok kontatu digunez, “solidoa eta likidoa banatzean purina errazago dominatzen da”. Izan ere, eta Damasok azaldutakoaren arabera “udaran minda dagoen bezala botaz gero, oso lodia izaten da, belarra tapatu egiten du eta gero kosta egiten zaio berriz haztea”.
Depositoen arazoari aurre egiteko pentsatutakoa da makina berria, baserrietan behi buruak ugaritu egin baitira eta depositoak askotan gainezka daude. Lur eskasia ere traba garrantzitsua da, ez baitago ustiategie-
tan biltzen den purin kantitate guztia zabaltzeko modurik. Iarben, ordea, oraingoz ez omen dute arazorik depositoarekin eta terrenoz ere ondo dabiltza, “baina onerako den guztia hartu egin behar da”, azaldu digu Damaso Lizasok.
Makina berria mugikorra da, diru inbertsio handia baitakar eta, ondorioz, ustiategi bakoitzak ezin du separadore bat izan. Gurdi eta guzti 2.000 bat kilo den aparailua gehienetan Igeldoko Ondasarte baserrian izango da eta aldiero behar duen ustiategira eramango dute. Maneiatzeko ere nahikoa erraza omen da, Iarben oraindik erabili ez badute ere, Damasok izan du makina bertatik bertara ezagutzeko aukera eta azaldu duenez, “oso erraz maneiatzen da, argindarra izatea nahikoa da”.
Zerbitzu berria baserritarren onerako da eta hauek gustura hartu dute. Aldundiaren eta Behemendiren ekimenari ez diote, ordea, udal guztiek txukun erantzun. Usurbilgo Udalak diruz lagundu du proiektua ez, ordea, Donostiakoak eta hau ez dute batere begi onez ikusi baserritarrek, “bere baserrien onerako da eta Donostiako udalak dirulaguntza eman beharko luke”.
Moto istripua
▲
Iarben, Ibarrola-Txikin eta Arburun zerbitzu berria eskura
orrus ▲
2001eko urriaren 26a
14 Noaua! 122.zk. Usurbil
Olioaren birziklapena
Joan den urriaren 13an moto gidari bat hil zen N-634 errepidean Irubideko errotondaren parean izandako istripuan. Jaiotzez portugaldarra, egun Parisen bizi zen istripuan hil zen 42 urteko gizona. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak emandako informazioaren arabera, motoarekin errepidetik irten eta hesi baten kontra jo ondoren galdu zuen bizia moto gidariak. Ertzaintzak istripua argitzeko ikerketa martxan jarri du, eta ezbeharra nola gertatu zen ikusi zuten lekukoen laguntza eskatu du.
San Markoseko Mankomunitateak olioa herriz herri biltzen hasteko asmoa du. Orain arte etxeetako olioa birziklatu ahal izateko San Markosera eraman behar zen. Aurrerantzean bilketa herrian bertan egingo dute. Hilean behin kamioi bat etorriko da herrira eta goiz osoa (9.00-13.00) bertan ibiliko da etxeetan jasotako olio biltzen. Usurbilera hileko lehen asteazkenetan etorriko da. Datorren hilean, azaroaren 7an. Bilketa lekuak eta ordutegia:
9:00-11.00 Kaskoan, frontoi atzean 11:05-11:15 Aginaga, Ariztitxo plazan 11:25-11:40 Txokoalde, Portu baserriaren aurrean 11:45-12:00 Santuenea, Ibaiondo Elkartearen aurrean 12:10-12:25 Zubieta, Eliza atzean 12:30-12:40 Txikierdi, Txikierdi jatetxearen aurrean 12:45-13:00 Kalezar, Komentuaren aurrean
Usurbil 122.zk. Noaua!
Aginagako Gabino Salsamendiren piperrak saritu zituen bigarren Piper Egunak
J
oan den urriaren 14an piperrari omenaldia eskaini zion aurten bigarrenez landare honen inguruan ospatutako jaiak. Plazara espero baino jende gutxiago bildu bazen ere, giro ederra osatu zen goiz partean. Herriko piper ekoizleek urte guztian egiten duten lanaren emaitza ikusi ahal izan zen frontoian, guztira hamabost bat ekoizlek aurkeztu baitzuten beren produktua lehiaketara. Azkenean, eta Joxe Loidik eta Jakoba Errekondok hala erabakita, Gabino Salsamendik etxeratu zuen lehen saria. Pedro Mari Matxainek aurkeztutako pipe-
E
rrek eraman zuten bigarren saria eta hirugarrena Teresa Altunak, lehengo urteko irabazleak.
2001eko urriaren 26a
salda
15
hauek. Hala, Mikeli ere omenaldi xumea eskaini nahi izan zioten antolatzaileek.
Lehiaketa ez zen izan, ordea, ikusmira gehien sortu zuena. Piperra ardatz, hamaika pintxo dastatzeko aukera izan zen, zein baino zein bereziago eta aho gozagarriago. Hostopilaz, urdaiazpikoaz, Idiazabalgo gaztaz, txipiroiaz edo hirugiharraz lagunduta, mokadu ederrak aurkeztu ziren. Honen guztiaren meritua Mikel Garmendiak du, Atxega Jauregiko sukaldari buruak pentsaturikoak baitziren gutizia
spetxeraturik 10 urte daramatzan Xabier Aranburu “Xomorro”k omenaldi beroa jaso zuen Aginagan pasa den urriaren 13an. Mural pintaketarekin eman zitzion hasiera egunari, eta arratsaldean herri kirolak izan ondoren herri-afarian 140 lagunetik gora bildu ziren. Bertan, Xomorro omentzeaz gain, gogoan izan zuten Frantzian espetxeraturik dagoen Patxi Segurola, baita 1983an bonba eskuetan zuela hil zen Joxe Luix Segurola “Nazkas” ere.
A
zaroaren 4an inauguratuko da Ugarte industrialdean kokatuko den sindikatu berria. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Alkartasuna Kooperatibak. Goizeko 11.30etan meza izango da eta 12.30etatik aurrera aizkolariak, harrijasoitzaileak eta sokatira tiraldiak ikusi ahal izango dira frontoian. 14.00etan eraikuntza berriko ateak irekiko dira jendeak berau ikus dezan. Hala ere, astebete inguru behar izango dute gauzak egoitza berrira eramateko.
ZUMETA MENUAK (Gutxienez 2 lagunentzat)
-
ZUMETA JATETXEA
Txoko alde, Tel.: 36 27 13
Etxeko ahate foie-a aran pasa eta pattarraz - Itsaski entsalada hozbero trufa zaporez - Zapoa txangurroz beterik eta itsaski saltsaz - Aspizuna patata pure, onddo eta piklo piperraz haragi saltsetan - Etxeko azkenburukoen dastapena - Ogia eta kafea Prezioa: 3800 pta. (pertsoneko)
2001eko urriaren 26a
16 Noaua! 122.zk. Usurbil
I
arkesaneko petriletik
Enpresa kimiko arriskutsua izatea eta segurtasuna elkarrekin lotuta
railaren 21ean Okzitaniako Tolosan dagoen enpresa petrokimiko batean gertatutako istripu larriak argi gorria piztu du gizartean. Eusko Jaurlaritzaren arabera Euskal Herrian enpresa kimiko arriskutsu dexente daude, eta Zumartegi industrialdean dagoen IGEPAK enpresa aurten sartu dute multzo horretan. Mauro Tenes zuzendari orokorraren esanetan ez dago kezkatu beharrik, honek segurtasun neurri haundiagoak ekarri baititu.
IGEPAK enpresak betidanik erabili izan du petroliotik eratorritako likidoa bihurtzeko gasa. 50 langile inguruko lantegi honetan etxean hainbat aldiz erabili izan ditugun aerosolak egiten dituzte eta horretarako biltegian produktu arriskutsu hau edukitzeaz gain, leherketa arriskua nabarmena izaten den nahasketak ere egiten dituzte.
Orain arte egon den Seveso I legearen arabera ez zegoen enpresa kimiko arrikutsuenen artean, baina Seveso II araudia indarrean jarri denean Eusko Jaurlaritzak multzo horren barnean sartu du IGEPAK. Hala ere, Mauro Tenes zuzendari orokorraren esanetan arriskua beti hor egon da. “Biltegian duzu produktuak agintzen du hor. Horren bolumena neurtzen dute, eta neurri batetik pasatzen bazara enpresa arriskutsutzat hartzen dute. Guk bolumen berdinarekin jarraitzen dugu, baina legea berritu dutenean neurri hori jaiatsi egin dutenez IGEPAK enpresa arriskutsuen taldean sartu dute”. Europako araudiari jarraiki, enpresa arriskutsuek Kanpoko Larrialdietarako Planak izan behar dituzte eta istripuen
aurrean behar diren bitartekoak eta pertsonak antolatzea eskatzen zaie. “Guk lehen ere larrialdietarako plana bagenuen, eta pixka bat eguneratu ondoren Industria Sailean aurkeztea beste lanik ez dugu izan”. Lehen ere segurtasun neurri haundiak zituzten eta Eusko Jaurlaritzak ebakuazio bat ere grabatu zuen beste enpresei erakusteko.
Orain segurtasun neurri haundiagoak dituzte
“Arriskua lehen zegoen bera da” Mauroren arabera, “duela bost urte edo duela hiru hilabete genituen produktu berdinak erabiltzen baititugu. Hala ere, segurtaun neurri haundiagoak hartu ditugu, nahiz eta neurri horietako batzuk jartzea beharrezkoa ez izan”. Erregai izan daitezkeen produktuen biltegiratze guztia, kanpoko eta lur azpiko ontziak, gas kontuak... guztiek Industria Sailaren produktu kimiko errekorren biltegiratzearen berrazterketa pasa dute... “hartu daitezkeen segurtasun neurri guztiak martxan jarrita ditugu. Hala ere guztiok gauza bat argi izan behar dugu: etxe batean gasaren kaldera leher-
tu daitekeen modura gure enpresan ere inoiz zerbait gertatu daiteke, gasarekin egiten baitugu lana”.
Talde ekologistak empresa kimikoek langileei eta herritarrei prozesu kimikoari buruzko informaziorik ez dietela ematen kexatzen dira. Mauro Tenaren esanetan, ordea, IGEPAKeko langileek badakite zer produkturekin egiten duten lana eta bere enpresan gertatu daitezkeen ezbeharrez hitz egiteko arazorik ez zuela gaineratu zigun. “Guk butanoa erabiltzen dugu gehienetan eta gas hau ez da toxikoa. Gas atmosfera bat sortu eta txispa edo sutasun-puntu baten bidez leherketa bat izatea da gas-ihesketa baten arriskurik haundiena. Biltegian dauden produktuak kontuan hartzen baditugu leherketa bat edo sute bat gertatu daiteke”.
Hala ere, jarrita dituzten segurtasun neurriekin horrelako zerbait gertatzea ia ezinezkoa omen da. “Instalakuntza osoan segurtasun balbulak ditugu, gas detektoreak ere badaude, gela batean etengabe berriztatzen da airea... istripu bat gertatzeko aukerak oso urriak dira”.
Usurbil 122.zk. Noaua!
Eskuz binaka lau t´erdian VIII. txapelketa hasi da
Emaitzak
A
Futbola
Urriak 13-14
itzaga Elkarteak antolatzen duen txapelketari pasa den urriaren 19an eman zitzaion hasiera. Herri mailako txapelketa honetan federatuta dauden pelotariek ezin dute jokatu eta “pelota goxoa” erabili behar izaten dute. Aurten 16 bikote izango dira lehian. Urria gerturatzearekin batera herriko pelotari “amateurrak” frontoi aldera gerturatzen dira ostiral gauetan. Lau t´erdian jokatzen den eskuz binakako txapelketak zortzigarren urtea beteko du aurten, eta lehenengo urtean parte hartu zuten bikote batzuk oraindik jarraitzen badute ere, pelotari berriak ikusteko nahikoa aukera izango da aurtengo honetan. Lau taldetan banatuta 16 bikote arituko dira lehian. Azaroaren 2an jokatuko dituzte ligaxkako azken partidak eta
Luberri 0 - Usurbil F.T 1 (Neskak)
Usurbil F.T 1 - Texas 1 (2. jub.)
Urriak 20-21
Usurbil F.T 1 - San Ignacio 1 (Nes.)
Sampedrotarra 6 - Usurbil F.T 2 (2. j.) La Salle 4 - Udarregi 2 (Infantilak)
Eskubaloia Urriak 13-14
Escolapios 31 - Usurbil K.E. 24 (2.N.)
Urriak 20-21
Usurbil K.E. 21-Portugalete 19 (2.N.)
Areto futbola
P
13-12 izan zen partidako azken emaitza. Zubietako
PATRI JATETXEA
Urriak 13-14
talde bakoitzean lehen bi postuak lortzen dituztenek eskuratuko dute final laurdenak jokatzeko txartela. Iaz Iñaki Errekondo eta Mikel Arroyok eskuratu zuten txapela lehen aldiz eta aurten iaz eskuratutakoa errepikatzen saiatuko dira.
Baionako Aviron Endika Abril errebote txapelketan garaile
asa den urriaren 21ean amaitu zen Endika Abril errebote txapelketa. Zubietako plazan Baionako Aviron eta Uztaritzeko Kapito Harri taldeak izan ziren aurrez aurre, eta partida estu baten ondoren Baionarrek eskuratu zuten txapela.
2001eko urriaren 26a
zerdi patsetan
17
plazara gerturatu zen jendeak ez zuen aspertzeko denborarik izan. Uztaritzekoak ziren faborito nagusiak, baina Avironek ezustekoa eman eta azken joko erabakigarrian Endika Abril txpelketa Baiona aldera eramatea lortu zuten. Datorren urtean Billabonako plazan jokatuko da txapelketako azken partida.
Sociedad Sauce 1- Txotx 4
Antxeta 3 - Ainse Assores 2
Larramendi C 1 - Pello Arrain. 0
Urriak 20-21
Txotx 4- Ataun 0
Hondartzako futbola Urriak 20-21
Aginaga Sag. 5- Servigraf 1
Joseba Zubeldia Profesionaletara
J
oseba Zubeldia anaiarekin batera izango da datorren denboraldian Euskaltel-Euskadi taldean. Afizionatu mailan aurten garaipenik lortu ez badu ere, bi urteko kontratua egin diote eta profesional mailan izango da datorren urtean. Julian Gorosperen esanetan aurten ongi moldatu da Joseba. “Ikasketetan buru-belarri ibili da eta bagenekien ez zituela aparteko emaitzak lortuko”.
GALARRAGA GARRAIOAK
HAUR JANTZIAK
MERKEALDIAK!
✺ LUR ONGARRIAK ✺ ZABOR BILKETA ✺ ZISTERNA BEREZIAK
☎ 37 01 46
Kale Nagusia, 2
Tel. 943 36 59 43
2001eko urriaren 26a
18 Noaua! 122.zk. Usurbil
U
Herriko enpresa gehienen jardueran gaztelania da nagusi
dalak eskatuta, herriko enpresetan euskararen egoera zein den ezagutzeko asmoz azterketa bat egin zuen Emun Koop. E. enpresak apiriletik uztailera bitartean. Azterketaren unibertsoa Usurbilgo Udalerrian kokaturiko enpresak izan dira, bi salbuespen garrantzitsurekin: Urbil merkatal Zentrua eta Michelin. Azterketa honen ondorioak ezagutu ondoren udalak herriko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimen martxan jartzeko asmoa du datorren urtean.
Azterketa Zumartegi, Osinalde, Ugaldea eta Asteasuain industrialdeetan kokaturiko enpresetan egin da batik bat eta guztira 77 enpresari dagozkien datuak jaso dituzte (1960 langile). Enpresetako euskaldun kopurua, zenbat erabiltzen den euskara enpresa barruan, zenbat ahoz, zenbat idatziz... honelako informazioa enpresetako arduradunengandik jaso dute galdetegi baten bitartez. Bestalde, 21 elkarrizketa labur ere egin dituzte 15 langiletik gora zituzten enpresetan. Honela, galdetegietako informazioaz gain, enpresak euskara kontutan izan duen esperientzia, dituen asmoak, kezkak eta gainerakoak jaso ahal izan dituzte.
Zenbatek dakite euskaraz?
Azterketa honen arabera euskaldunak dira enpresa hauetako langileen erdia baino gehi-
Euskaldun portzentajea Usurbilgo enpresetan
Ez dakitenak %42 816 langile
Asko %20 Batzuetan %23
Euskaldunak %47 932 langile
Ia euskaldunak %11 212 langile
ago (%58). Herrian euskaldunak %76,1 direla kontuan hartzen badugu nahikoa baxua da batezbesteko hori. Hala ere, elkarrizketetan jasotakoaren arabera langile asko inguruko herri erdaldunagoetatik etortzen da egunero Usurbila. Bestalde, euskaldunen artean erdia baino gehiago (%63) euskaraz irakurtzeko eta idazteko gai da.
Euskararen erabilera barneko harremanetan
Herriko enpresen %33n (3tik batean) euskaraz asko egiten da, ahozko harremanei dagokionez behintzat. Eguneroko langileen arteko harremanak, lan bilerak, elkarrizketa informalak etab. euskarazkoak izaten dira gehienetan 3 enpresetatik batean. Hala ere, beste bi herenetan nahikoa gutxi edo ia ez da euskara erabiltzen.
Idatziz, euskararen erabilera askoz mugatuagoa da. Enpresa barnean era-
Euskara ahoz enpresa barneko harremanetan
Gazteleraz baino gehiago %13
arke p
(ia) ezer ere ez %28
Nahikoa gutxi %16
biltzen diren inprimakiak, prestatzen diren txosten teknikoak, bileretako dokumentazioa etab. egiterakoan gaztelania da laneko eguneroko hizkuntza herriko enpresa gehienetan (%66). Hala ere, azterketa egin dutenen arabera ulertzekoa da kopurua ahozkoa baino askoz baxuagoa izatea, “idatziz euskaraz lan egiteko hainbat baldintza eman behar dira batera: dokumentu hori erabiliko duten pertsona guztiek euskara ulertzea, dokumentuak sortzen dituzten euskaldunak alfabetatuak izatea, lanean darabilten terminologia edo lexikoa euskaraz ere ezagutzea, euskaraz idazteko ohitura edota gutxieneko erraztasun bat izatea etab.�. Dena den, herriko enpresen heren batean (%33) laneko zenbait idatzi eta dokumentutan euskara erabiltzen da gaur egun. Enpresa hauek bezero edo hornitzaile diren beste enpre-
Euskara idatziz enpresa barneko harremanetan Hainbat kasutan %10
Nahikoa gutxi %20
Asko %1
Gazteleraz baino gehiago %3
(ia) ezer ez %66
esaneko petriletik
Usurbil 122.zk. Noaua!
2001eko urriaren 26a
19
sekin dituzten ahoz eta idatzizko harremanetan ere, gaztelania da nagusi. Bai ahoz eta bai idatziz aurrez aipatu ditugun barne harremanetako portzentaien antzekoak dira hartu-eman horiek. Hala ere, badira zenbait enpresa (%7) euskara barne harremanetan batere erabiltzen ez dutenak eta hornitzaile eta bezeroekin zerbait behintzat erabiltzen dutenak.
Kontsumitzaileekin harreman zuzena duten enpresetan ezagutza eta erabilera gainerakoetan baino altuagoak dira (%10-15 gehiago): langileen portzentaje haundiago bat da euskalduna eta euskara gehiago erabiltzen da lanean barne eta kanpo harremanetan. Kontsumitzaileekin harreman zuzenik izan gabe beste enpresentzat lan egiten duten enpresetan, berriz, euskara gutxiago erabiltzen da ahoz zein idatziz.
Etorkizunera begira
Herriko enpresetako arduradun gehienek datozen urteetan lan munduan euskara gehiago erabiliko dela uste dute, baina aurrerapausoak emateko muga ugari eta aukera gutxi ikusten dute gaur egun. Enpresa batzuk langileei euskara ikasteko laguntzak ematen dizkiete, beste batzuk dokumentazio idatzian gehienbat euskaraz aritzen dira eta batek orain gutxi euskararen erabilera plan orokor bat martxan jarri du. Dena den, azter-
Zure publizitatea jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora!
tutako enpresarik gehienetan euskara lanean erabiltzeari begira ez da orain arte erabakirik hartu, eta askotan ez da orain arte gaia aztertu ere egin. Izan ere arduradun gehienek ez dute euskara erabiltzea enpresaren funtzionamendu egokirako beharrezkoa ikusten, “ez da enpresaren lehentasun bat�.
men martxan jarri ditzake. Aurten ez da ezer egingo, baina datorren urtetik aurrera lan munduan euskararen presentzia areagotzeko proposamen desberdinak egiteko asmoa du udalak. Bestalde, Urbil merkatal zentrua azterketa honetatik kanpo gelditu bada ere, bai Eroskin eta bai kanpoko komertzioetan azterketa hau egin dute dagoeneko. Eroskik, adibidez, bertako langileen artean euskararen erabilera sustatzeko plangintza bat ere aurkeztu dio udalari.
Azterketa honen ondorioak ezagutu ondoren udalak herriko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko hainbat eki-
Lanean euskara gehiago erabiltzeko enpresen interesa
Ez dute interesik %21
Ez dute erantzun %3
Interesa dute %48
Aparteko interesik ez %17
Nolabaiteko interesa dute %11
SERIGRAFIA +
Bezero zuzenekin euskara gehiago erabiltzen da
+
Loreak - Lore landareak
Lore sortak - Koroak
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
TAnPOGRAFIA
Su
Ugaldea poligonoa 36 - 2en- Esk Usurbil - Gipuzkoa
INDUSTRI IRAGARKI
KAMISETEN
ETa SERIGRAFIA
37 19 54
☎
INPRIMAKETA
2001eko urriaren 26a
20
Noaua! 122.zk. Usurbil
txeko berri
Herriko taldeek kultur egitarau zabala prestatu dute abendurako
A
zaroaren 22an hasi eta abenduaren 20a bitartean herriko hainbat talde, udalarekin batera, hilabete kultural mardula antola- tzen ari dira. Taldeen arteko elkarlana helburu duen egitasmo honek, kultur eskaintza zabala eskainiko dio herriari.
Azaroaren 22an, Santa Zezili eguna dela eta, Zumarte Musika Eskolak antolatu ohi duen kontzertuarekin emango zaio hasiera. Txistulari taldeak ere aipatu egunaren inguruan urtero egiten duen kalejira eta frontoiko ekitaldia ere hilabete honen barruan kokatu du. Trikitilari Eskolak ere bere ekarpena ere egin dio egitarau honi. Bestetik, azaroaren 30ean HIKA antzerki taldearen “Oihanaren legea” antzezlana ikusteko aukera izango da polikiroldegian. Bertsolaritzak ere izango du lekurik. Izan ere, oraindik eguna zehazteke badago ere, Jon Maia eta Xabier Amurizaren “Mende baten aldarriak hogeigarrenean jarriak” lana izango baita ikusgai. Ahozko literaturaren altxorra jendearen belarrietara heltzea da ikuskizun honen asmoa. Kantatzeko ez ezik, historia kontatzeko ere balio dute bertsoek. Asmo honekin, XX. mendeko giro politiko eta soziala (gerrateak, gosetea, emigrazioa, frankismoa, eta abar) deskribatzen duten aleak aukeratu dituzte Xabier Amuriza eta Jon Maiak ekitaldi honetarako. Beraz, ber-tsozaleek badakizue non duzuen zita. Ekitaldi hauekin batera ere, beste hainbat hitzaldi eta bideo emanaldi ere izango
dira. Batetik, abenduaren 4ean “1610: muga eta boterea, sorginkerien muga” izeneko hitzaldia izango da. Andatza Kultur Kirol Elkarteak ere diapositiba emanldi bat eskainiko du. Txapelketei eta jokoari ere tartetxo bat eskaini nahi izan zaie. Horrela, abenduaren 9ko goizean, bolazaleek beste aukera bat izango dute beren indarrak neurtzeko antolatu den herri mailako Bola Txapelketan.
Hau guztia gutxi balitz, herriko txikienek ere izango dute heuren eguna. Izan ere, azaroaren 24ean Kulki taldearen herri kirolen eta baserri jolasen jaiaz gozatzeko aukera izango baitute.
Hau guztiaren koordinazio lanetan Noaua! Kultur Elkartea aritu da, herriko hainbat talderekin batera; besteak beste, AEK, Zumarte, UGA, Aitzaga Kultur Elkartea, Zumarte, Trikitixa Eskola, Txistulari Taldea eta udala.
Kartelak laister izango dituzue herriko paretetan itsasita. Noaua!n ere berri gehiago izango duzue datorren alean. Hau guztia aurrerapen bat baino ez da, azaroa eta abendua bitartean herrian izango dugun kultur eskaintza zabalaz gozatzen hasteko.
Santo Tomas azoka prestatzeko deialdia Aurtengo Santo Tomas azoka abenduaren 16an izango dugu herrian. Udala, Noaua! eta Ziortzako kideok jada lehen bilera egin dugu iazko eguna baloratzeko eta aurtengoari buruz hitz egiten hasteko. Aurten ere, iazko bideari jarraituz, herriko plazan azoka egin nahi dugu herriko baserrietako produktuekin. Hau guztiaz hitz egiteko, ekarpen berriak entzuteko eta iradokizunak jasotzeko azaroaren 5erako, arratsaldeko 20:00tan, bilera deitu dugu Noaua!ko egoitzan. Beraz, egun hau antolatzeko interesik baduzue, etor zaitezte lasai bilerara edota deitu 943 36 03 21 telefonora.
Bertsolariak azaroaren 1eko idi-deman Aurten ere Noaua! Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatu ohi dituen ekitaldiak direla eta, bertsolariak antolatu ditu azaroaren 1ean arratsaldeko 18:00tan egingo den idi-demarako. Bertsolariak Xebastian Lizaso eta Millan Telleria izango dira. Lau idi uztarri batean izango dira. Izetatarrek iazko marka haustera datoz, gai polita, dudarik gabe, bertsolarientzako.
Usurbil 122.zk. Noaua!
21
2001eko urriaren 26a
Lehiaketa
ajerako kondarrak
Nork irabazi zuen 1967. urteko uztailaren 9an buruturiko Usurbilgo euskal sukaldaritzako eskualdeko lehiaketaren lehen saria? Asmatzaileen artean Antxeta tabernan bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu
Aurreko argazkia
Erantzuna
Irabazlea
Ander Aizpurua
Kale Nagusia, 9 USURBIL Tlf. 943 37 33 48 943 37 09 13
Saria
Patri jatetxean bi lagunentzako afaria
Haginak ondo dabiltzanean, sabela poz!
20170 USURBIL
Aritzeta 2-2 1.A Tel.: 943 36 19 51
2001eko urriaren 26a
22 Noaua! 122. zk. Usurbil
genda
Urriak 29, URRIAK 29 astelehena astelehena
✎ Motozerra elektrikoa salgai. Su-
da anbulatorioan 19.00etatik 21.30etara.
✎ Usurbilen pisu bat osatzeko jen-
● Odola emateko aukera izango Urriak 31, URRIAK 31 asteazkena asteazkena
● Aitzaga Kultur Elkarteak antola-
tuta Thamer Birawi palestinarraren eta Javier Barandianen “Suzko hitzak” ikuskizuna izango da Udarregi ikastolako erdiko aretoan 19.30etan hasita. Ikuskizunaren aurretik kafea eta palestinako errezeta batekin egindako pastak banatuko dira. Azaroak 1,1osteguna AZAROAK osteguna
● Batasunak deituta konzentra-
zioa herriko frontoian. “Dispertsioaren aurka euskal presoak Euskal Herrira” leloarekin. Azaroak 4,4igandea AZAROAK igandea
● Alkartasuna Kooperatibaren
sindikatu berria inauguratuko da Ugarte industrialdean. Goizeko 11.30etan meza izango da eta 12.30etan aizkolariak, harrijasotzaileak eta sokatira herriko frontoian. Ondoren eraikuntza berria bedeinkatu eta bazkaria egingo dute han bertan Alkartasuna Kooperatibako bazkideek. OHARRAK OHARRAK
✎ Munalurran garaje bateko
marra salgai . Telf. 943 362424
✎ Yamaha XJ 600 motoa daukat
salgai. 225.000 pezeta. Telf. 943 366222.
egurra prestatzeko primerakoa. Telf: 943 364354 de bila nabil. Deitu 943 793147 edo 617788538 telefonoetara .
✎ Giltza batzuk galdu ditut
Eguzkitzaldea inguruan. Aurkitu dituenak 652718884 telefonora deitu dezake.
✎ Neoprenozko traje bat dut salgai. Rip Curl marka eta L taila. Prezio interesgarria. Telf. 653728059.
✎ Udarregi ikastolan eskola kirole-
ko monitoreak behar dira. Deitu 943361216 edo 943370645 telefonoetara.
✎ Neska bat eskaintzen da gauetan umeak zaintzeko. Telf. 943 371447 (Belen)
✎ Umea zaintzeko eta etxeko
lanak egiteko neska bat behar dut. Lan ordutegia goizeko 8.00etatik 14.30etara. Telf. 943366952
✎ Pisukide baten bila gabiltza
Lizarran pisua osatzeko. Interesatuak deitu 699 876 702 telefonora.
✎ Trialeko motoa salgai. Montesa Cota 335. 150.000 pezeta. Interesatuak gauean deitu 943 370767 telefonora.
✎ Usurbilgo taberna batean lan egiteko pertsona bat behar da. Interesatuak deitu 943 360080 telefonora (Marijo).
✎ Betaurreko batzuk galdu ditut
✎ Neska bat eskaintzen da arra-
✎ Lonja bat, batez ere trastero
✎ Garaje itxia salgai Etxealdian.
anbulategi inguruan funda gris batekin. Aurkitu dituenak udaletxera eraman ditzala.
bezala erabiltzeko, erosiko genuke. Kalezar auzoan egon behar du derrigorrez. Telefonoa: 943. 36.14.49. Ordutegia: 13.30etatik 14.30 etara eta 20.00etatik -20.30etara.
✎ Txori kaiola haundiak ematen ditugu modu onean. Telf. 943 364354
tsaldetan ordu pare batez haurrak zaintzeko. Interesatuak deitu 943 366485 telefonora.
Interesatuak deitu 943 373185 telefonora.
✎ Herriko taberna batean lan egiteko neska edo mutil euskaldun bat behar da. Telf. 943 371042.
✎ Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua hartuko nuke. Telf. 943 364469
VII. ESKULANGINTZA AZOKA ETA ERAKUSKETA AZAROAREN 1EAN Pilotalekuan goizpartean; azoka Parte hartzaileak:
- Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak (sagar erakusketa) - Martin Agirresarobe (eztigilea)
- Joxe Luis Elexpe (egurraren taila)
- Maite Agirresarobe (apaingarriak) - Manuel Utrera (bastoigilea) - Jabier Argaiz (lutierra)
- Koki Hernandez (zeramika)
- Maria Pilar Ansa (lore prentsatuak) - Ana Erze (txontxongiloak)
- Axun Otxotorena (ukendugilea)
- Laureano Paniagua (otargintza) - David del Toro (argizaria) - Edorta Murua (pitxiak) - Urtinea (loregintza) - Saizar (zizarra)
Talo-postua ere egongo da.
Arratsaldean; idi-dema. Lau idi uztarri batean ikusteko aukera arratsaldeko 6etan. Urdanetako IZETA etorriko da iazko marka gainditu nahian. Iazko marka 13 plaza, zinta bat eta 2,26 metro izan zen. 50 minutuko saioa egin beharko du.
Dema bitartean bertsolariak ere izango dira Noaua!k eta Udalak antolatuta: Xebastian Lizaso eta Millan Telleria Sarrera 1.500 pta izango da.
Antolatzailea: Aitzaga Kultur Elkartea
MugiI korra: 649435475 o z o g e b r 649435476 O .J ☎ 943 363370-☎361439 s a a G B e r a o z t k n u i n g tza rtu
URDANTZI
IÑAKI LATAILLADE
Iturgintza gas eta berogintza I N S T A L A K U N -
Mobila: 609 888021
ERRAZKIN
BAINUKO ALTZARIAK
Telf; 943 36 46 37
JOSE AIZPURUA UNANUE n
e Teilatu
Igeltseritza eta pintura
ea berritz
Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83
Fatxa den k
onpo
J O S U E A R A N z a T Z I S-
Mob: 659 602789
JOSEBA A R A N G U-
☎ 943 83 00 72
P inturak
Bizkarra 1, 1.esk. . Pikor pintura eta gotele lanak . Papereztatze- lanak . Pintura-lanak orohar Mobila: 629 46 09 66
943 83 09 37- 670 39 75 04 943 83 09 37 ☎ 670 397504
▼
▼
Igeltseritza eta pintura Juan Jose enea, 6 Kalezar % 943 36 05 50- 606 37 21 05
RAMON BARCENILLA
roztegiak
Egurrezko eta aluminioegurrezko leihoak Aginaga
Telf: 943 37 15 71
JOSE RAMON IBARGOIEN
Neurriko altzariak eta sukaldeak Errotaberri kalea, 3 Osinalde ☎ 943 36 14 48 Faxa: 943 36 69 45
JOSE
MARI
I K U T Z A
nketa
Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67
A
BEREZIARTUA
PORTULARRUME
IGELTSERITZA
Kale Nagusia, 1 ☎ 943 37 26 79 ☎ 36 51 25 Santuenea ☎ 629 42 05 65
▼
Iturgintza
E lektrizitatea
M I K E L I Z A G IGoiz-Argi etxea, 37 Kalezar Telf: 943 36 50 95
Ugarte, 4 Kalezar
Telf eta faxa: 943 37 12
▼
Igeltseritza
▼
▼
USURBILGO OFIZIOAK ZURE ESKURA DITUZU
E skaiola
J O S E A N T ONIO Galtzaragaina 2-2B Telf 943 37 34 70
37 29 37 - 36 59 26 EUGENIO NORIEGA
Erdiko kalea, 12 Atxegalde Telf: 943 36 56 65- 616 92 60 25
hi na
u ld ! a az itu n a de 21 t ne u, 03 ho duz 36 nora da ba 3 efo Gi 94 tel