H
A
M
A
B
2001eko uztailaren 20a VI.urtea
O
S
K
A
R
!! I
A
Usurbil, 118. zenbakia
Antenak susmopean
Iraila arte, Noaua! aldizkaria oporr etan!
H
irukote honekin joan zaigu Noaua! hamaboskaria. Betaurreko beltzak, toailak, bainujantzia, argazki kamara eta gainontzeko traste guztiak hartuta joan zaigu ustekabean! Eguzki bila joan omen da, hemengo eguraldia tonto xamar omen dabil azkenaldian eta Meditarraneo aldera doala esan digu hango“Lorentxo� nolakoa den ezagutzera. Lagunak bilatu omen ditu eta ez genuen ba hemen utziko! Herria zaintzea beste batzuri tokatzen omen zaie oraingo oporretan, bera jada zeregin horretan nazkatu omen da eta. Beti herriko albisteak eta txutxumutxuak kontatzeaz aspertu eta kanpokoak kontatuko omen dizkigu irailean.
Agindu hau eman digu zuei esateko! Merezitako oporrak izango ote ditu, noski! Beraz, bera etortzen denerako, gu jada lanean egongo gara. Irailaren 3an hasiko gara betiko martxan, aldizkaria oporretatik bueltatzen bazaigu, behintzat. Hala bada, irailaren 14an argitaratuko dugu datorren alea eta, beraz, zerbait kaleratu nahi baduzu edo norbait zoriondu nahi baduzu, irailaren 7a baino lehen ekarri. Bien bitartean patxadaz hartu eta denbora horretan udaraz gozatu dezazuela guztiok!
TXIMINIA ALTZARIAK
ALTZARIAK AUKERAN
1.OOO metroko erakusketa- Prezio harrigarriak Punta-puntako markak %50ean: Altzari-trinko, lastaira eta lastaira-azpikoen aukera haundia Sofa eta besaulkiak, logelak, aulkiak, mahaiak Ehundaka altzairu %50ean Mailatu txikiekin eta gabekoak
O s i n a l d e p o ligonoa
Te l.: 943 37 0 9 6 6
az i ozo eza
Usurbil 118.zk. Noaua!
Mikelek uztailaren 17an bete zituen urteak, Xubanek eta Beñatek, berriz, hilaren 21 eta 27an beteko dituzte. Zorionak eta muxu haundi bat etxekoen partez.
Zorionak Alexander! Abuztuaren 29an 4 urte beteko dituzunez ondo-ondo pasa. Zure guraso, aitonamona eta anaiaren partez.
Hilaren 23an 50 urte beteko ditu Jexuxek, Maierrek, berriz, 26 urte egun berean. Eneidaren txanda izango da hurrena, uztailaren 28an 13 urtera iritsiko baita. Ainhoak, berriz, argazkian bestelakorik ematen badu ere, 18 urte beteko ditu abuztuaren 6an. Zorionak etxekoen partez.
Zorionak Jon! Abuztuaren 15ean 7 urte beteko dituzu. oso ondo pasako dugulakoan muxu haundi bat denon partez.
Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri jarri beharreko testua eta argazkia.
Zorionak Sarai! Uztailaren 23an 8 urte betetzen dituzunez, muxu haundi bat zure guraso, anai, Arantxa eta Aitziberren partez.
Hurrengo alea: irailak 14
Ekartzeko azken eguna: irailak 7
Eusko Tren-en udako autobus ordutegia
Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuartean badabilkizu edo eta herriko zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bat egingo dizuegu.
Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke, baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izen-abizenak jakitea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiago izan beharko ditu.
Donostia
Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman edo postaz bidali besterik ez duzue egin behar.
Eusko Tren-en udako tren ordutegia
ai, esan
• Udala • Udaltzaingoa • Obrak eta Zerbitzuak • Anbulategia • Udarregi ikastola • Udarregi (Kalezar) • Agerialde ikastetxea • Oiardo kiroldegia • Zumarte • Etumeta • Taxi geltokia • D.Y.A. • Ertzantza • Suhiltzaileak • Larrialdiak • Anbulantziak • Posta Kutxa • Gure Pakea • Gure Elkartea • Arrate egoitza • Eusko Tren • Noaua! aldizkaria • Bake epaitegia • Oa farmazia • Iturralde farmazia • Zubietako Herri Batzarra • Argindarra (Iberduero)
37 19 51 36 11 12 37 01 48 36 20 13 36 12 16 36 45 00 36 38 95 37 24 98 37 15 94 37 20 01 36 21 78 46 46 22 112 112 112 112
37 32 28 37 17 51 36 63 40 47 09 76 36 03 21 37 23 36 36 12 17 36 33 95 37 20 77 47 09 76
Uztailaren 25ean 5 urte betetzen ditu gure Garikotzek. Ondo pasa zure egunean! Denon artean ospatuko dugu! Zorionak etxekoen partez.
2001eko uztailaren 20a
Txerrimunik ordainetan
3
Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17 15.47 16.17 16.47 17.17 17.47 18.17 18.47 19.17 19.47 20.17 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33 16.03 16.33 17.03 17.33 18.03 18.33 19.03 19.33 20.03 20.33 21.03 22.03
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50 16.20 16.50 17.20 17.50 18.20 18.50 19.20 19.50 20.20 20.50 21.20 22.20
* Astegunetan bakarrik
Zarautz 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38 16.08 16.38 17.08 17.38 18.08 18.38 19.08 19.38 20.08 20.38 21.08 22.08 22.38
Usurbil Donostia 06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54 16.24 16.54 17.24 17.54 18.24 18.54 19.24 19.54 20.24 20.54 21.24 22.24 22.54
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09 16.39 17.09 17.39 18.09 18.39 19.09 19.39 20.09 20.39 21.09 21.39 22.39 21.09
* Astegunetan bakarrik
07.30 07.40 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.30 10.40 11.30 11.40 12.00 12.30 12.40 13.00 13.30 13.40 14.00 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 16.30 16.40 17.30 17.40 18.00 18.30 18.40 19.00 19.30 19.40 20.00 20.30 21.00 21.30 22.15 22.30 00.00 01.00 02.00 03.00 04.00 05.00 06.00
Usurbil Zarautz
07.55 08.15 08.05 08.25 08.25 08.35** 08.55 09.15 09.05 09.25 09.30 09.40 * 09.55 10.15 10.05 10.25 10.55 11.15 11.05 11.25 11.55 12.15 12.05 12.25 12.25 12.35** 12.55 13.15 13.05 13.25 13.30 13.40 * 13.55 14.15 14.25 14.05 14.40** 14.30 15.15 14.55 15.25 15.05 15.25 15.40* 15.55 16.15 16.25 16.05 17.15 16.55 17.25 17.05 18.15 17.55 18.05 18.25 18.40* 18.30 19.15 18.55 19.25 19.05 19.35** 19.25 19.55 20.15 20.05 20.25 20.40* 20.30 21.15 20.55 21.45 21.25 22.15 21.55 22.45 23.05 23.15 22.55 00.45 00.25 02.45 01.25 02.45 02.25 03.25 03.45 04.25 04.45 05.45 05.25 06.45 06.25 **Aiaraino *Orioraino Asteburutan
Zarautz
06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45 09.20** 09.45 09.45 10.20* 10.45 10.45 11.45 11.45 12.45 12.45 13.20** 13.45 13.45 14.20* 14.45 14.45 15.20** 15.45 15.45 16.20* 16.45 16.45 17.45 17.45 18.45 18.45 19.20* 19.45 19.45 20.45 21.15 21.45 23.15 00.15 01.15 02.15 04.15 05.15
Usurbil
*Oriotik
07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 10.05 10.05 10.30 11.05 11.05 12.05 12.05 13.05 13.05 13.30 14.05 14.05 14.30 15.05 15.05 15.30 16.05 16.05 16.30 17.05 17.05 18.05 18.05 19.05 19.05 19.30 20.05 20.05 21.05 21.25 22.05 23.25 00.25 01.25 02.25 04.25 05.25
Donostia 07.30 08.00 08.30 08.30 09.00 09.30 09.30 10.00 10.30 10.30 11.00 11.30 11.30 12.30 12.30 13.30 13.30 13.55 14.30 14.30 14.55 15.30 15.30 15.55 16.30 16.30 16.55 16.55 18.30 18.30 18.30 19.30 19.30 19.55 20.30 20.30 21.30 21.55 22.30 23.35 00.35 01.35 02.35 04.35 05.35
**Aiatik
Asteburutan
2001eko uztailaren 20a
4
Noaua! 118.zk. Usurbil
H
A
M
A
B
O
S
K
A
R
Argitaratzailea
!! I
er irizten? Zorte on Mr. Grosky
A
Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: http://www.jalgi.com/topagunea/noaua Kazetarien koordinatzailea Josu Aranberri
Kazetariak Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy
Kolaboratzaileak Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Administrazioa Arantxa Usarralde, Aintzane Aizpurua eta Nagore Gonzalez.
Erredakzio Kontseilua: Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta. Maketazioa eta diseinua
Olatz Goenaga, Zaloa Arnaiz eta Ibon Beristain.
Dokumentazioa Idoia Agirre, Aintzane Aizpurua, Leire Mujika, Leire Unanue eta Nagore Gonzalez Informatika Pili Lizaso eta Karlos Aizpurua
Banaketa Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale
Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818
Inprimategia: Antza
Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan
N
Aitor Pikabea
oaua!k, ondo merezitako oporraldiak hartu aurretik, internetetik iritsi zaidan istorio txiki bat helarazi nahi nizueke. Neil Armstrong, Apoloko astronautak, lehen aldiz ilargia zapaldu zuenean, ez zuen “gizonarentzat pauso txiki bat, gizakiarentzat pauso haundi bat” esaldi ezaguna bakarrik esan. Geroago, berak, beste astronautak eta kontrolerako zentroaren artean zenbait hitz esan zituzten. Hala ere, kapsulara itzuli aurretik ulertu ez zen zerbait esan zuen: - Zorte on Mr. Grosky.
NASAko pertsona askok, sobietar kosmonauta bati zuzenduriko hitzak izan zitezkeela pentsatu izan zuen. Hala ere, azterketa sakonen ondoren, ez Errusian ez Ameriketan egin ziren proiektu espazialetan, ez zen Grosky izeneko inor aurkitu. Urte askotan, pertsona askok galdetu zion Armstrong-i “zorte on Mr. Grosky” esaldi horren esanahiaren inguruan. Armstrong-ek berriz, azalpenik eman
gabe, irrifartxo batez erantzun ohi zuen beti.
Duela urte batzu (Tampa Bay FL-en 1995eko Uztailaren 5ean), diskurtso baten ondoren egiten zitzaizkion galderak erantzuten ari zela, kazetari batek 26 urte airean zeramatzan galdera atera zuen. Azkenean, oraingo onetan galdera erantzutea erabaki zuen. Mr. Grosky, hila zen, eta Neilek egindako galderari azalpenak ematerik bazuela sentitzen zuen. Umea zela, lagun batekin beisbolean atzeko patioan jolasten ari zen Neil. Lagunak pilota indarrez jo eta bizilagunen logelako leiho aurrera iritsi zen. Neilen bizilagunak Grosky andre-gizonak ziren.
Neil pilota jasotzeko asmoz makurtu zenean, Grosky anderea, Grosky jaunari oihuka entzun zuen: - Ahozko sexua?! Ahozko sexua nahi duzula?! Ahozko sexua gure bizilagunen semeak ilargian bueltatxo bat ematen duenean izango duzu! Euskal presoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
Gregorio Arbeloa Irigoien
Etxealdiako estudioa margolanez betea du, batez ere, Euskal Herriko toki ezberdinetako paisaiez betea. Artea bizi behar dela dio eta dudarik gabe margoa da bere bizitza. Noiz hasi zinen margoarenganako afizioa izaten?
Txikitatik hasi nintzen. Afizioa hartu nuen, kirola gustatzen zaionari bezala, niri artea gustatu zitzaidan. Eta noiz hasi zinen koadroak pintatzen?
Eskolan. Liburu guztiak marrazkiz beteak nituen. Picassoren antzeko marrazkiak egiten nituen eta saldu egiten nituen, jendeari gustatu egiten zitzaizkion. Garai hartan inork ez zuen estilo hori egiten, 50.hamarkadan hasi zen estilo hori, 55 urte inguruan, estilo banguardista. Marrazketa asko gustatu zitzaidan; gainera, hamairu urterekin inprenta batean hasi nintzen lanean eta inprenta ezberdinetan artista ezberdinak ezagutu nituen. Irakasle handiak izan ditut: Martiarena, Gallego... Inprentako lanaren osagarri egokia zen margoa, nik fotomekanikan egiten bainuen lan. Gaur egun ere serigrafia egiten dut. Estilo guztietako margolanak egiten al dituzu?
Bai. Baina gehienbat paisaiak egiten ditut. Bilboko Akuarelista Elkarteko kide naiz, urte asko daramatzat bertan. Nire lehenengo erakusketa Zangotzan egin nuen 1974an, baina aurretik ere kolektiboak egin izan nituen. Orain arte bakarkako ehun erakusketa baino gehiago egin ditut eta galeria ezberdinetan jarri izan ditut lanak, Etxeberria (Donostia)... Estilo askotakoak egiten ditut eta akuarela, olio pintura... lantzen ditut. Lanak zuzenean egiten dituzu ala argazkietatik ateratzen dituzu irudiak?
Bietan aritzen naiz. Naturalean egiten ditut, hau da lekura bertara joan eta han egin, baina batzuetan argazkietatik ere ateratzen ditut margolanak. Dena den, argazkitik bakarrik margotzen
ERRAZKIN Igeltseritza orokorra
Kale Nagusia, 1 Telf: 943 37 26 79 eta 36 51 25 Santuenea Mob: 629 42 05 65
5
2001eko uztailaren 20a
erriketan
Usurbil 118.zk. Noaua!
baduzu, naturalean marrazteko erraztasuna galtzen duzu. Lekura joan eta han egin behar da lan, pintura bizi egin behar da. Argazkia ongi aztertu dezakezu lanean hasi baina lehen, baina freskotasuna ere galtzen da. Non egiten dituzu erakusketak?
Dezente mugitzen naiz. Baditut batzuk urtero finkoak direnak; Hondarribian, Zarautzen... eta beste batzuetatik deitu egiten didate. Zenbat ordu ematen dituzu margotzen?
Egun batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago... baina ordu dexente ematen ditut. Niretzat ez da lana egitea, asko gustatzen zait eta.
Zenbat denbora behar duzu gutxi gora behera koadro bat egiteko?
Koadroaren araberakoa da hori, baina denbora gehiago pasatzen da beti olio pintura lantzerakoan akuarela bat egiterakoan baino. Salgai jartzen al dituzu egindako lanak?
Bai. Salduko ez banitu ez nintzateke motibatua egongo. Artea margotzea da, baina baita saltzea ere. Dena den, ez du bizitzeko adina ematen. Jendearen erantzunak motibatzen zaitu gehienbat. Nire obra eduki eta jarraitzen nauen jendea badago. Margotzea garrantzitsua da baina baita mundu hori bizitzea ere.
Zertan oinarritzen zara erakusketa batera koadro bat edo beste eramateko? Lekuaren araberakoa da hori. Badakit, adibidez, Lizarrara banoa bertako paisaiak eta Donostia ingurukoak eraman behar ditudala, Donostiako jende asko joaten baita hara.
LATAILLADE
ITURGINTZA GAS ETA BEROGINTZA
INSTALAKUNTZAK
ARIZTITXO KALEA, 8 BEHERA 20170 USURBIL
TLF: (943) 36 26 35- 36 33 48 Mobila: 609 888021
943 83 09 37
☎ 670 397504
2001eko uztailaren 20a
6
Noaua! 118.zk. Usurbil
ale
SANTUENEA
Isaac Muñoz
Udako oporrak
A
urten ere udako denboraldia iritsi zaigu eta dagoeneko uztailean gauden arren, urtero bezala gure auzoa erdi hutsik geratzen ari dela ikus daiteke. Izan ere, uztailetik aurrera jendeak oporrak hartzen ditu eta hori gure auzoan nabarmena da. Urtetik urtera jendeak oporretara joateko behar handiagoa izaten duela nabaria da, “estresa” delakoaren ondorioz. Badakigu “estresa” gaur egun modan dagoen hitza dela, baina, ez al dugu hitz hori aitzaki bezala erabiltzen oporretara joateko?
erabakitzen dute, Paris edo Kubara, adibidez. Beste batzuk,
Badakigu udak eragin nabaria duela pertsonengan, giro alaiagoa izaten da eta, batez ere, herri askotako festak izaten dira. Batzuek kanpora joateko beharra izaten dute, baina herrian bertan geratzen direnentzako ez dago aspertzeko aitzakiarik. Etxean geratu edo kanpora joan, garrantzitsuena norberak gustukoen duena egitea da, beraz, badakizue, oporrak ondo-ondo pasa!
Oporretara joateko garaian aukera desberdinak daude: batzuk atzerri aldera joatea
URDAIAGA
Joseba Zubeldia
Asfalto berria
T
xokoaldetik presara igotzen den errepideaz hitz egitera natorkizue. Bazuen premia, bai, errepide honek asfalto on bat izateko.
ordea, gustukoago dute Mediterraneo aldera joatea, eguzki bila edo. Bada “a mi pueblo” joaten jarraitzen duen beste asko ere. Eta, azkenik, herria zaintzen geratzen diren horiek daude.
Bertatik auto gehiegi igarotzen ez bada ere, izaten da bai bertatik pasatzea erabakitzen duenik. Lehen hormigoizkoa zen errepide hau eta euri pixka bat egiten zuenean oso irristakorra jartzen zen. Gainera, euriarekin zuhaitzetatik eroritako horbelak errepidean itsasten ziren
eta bertako maldak duen portzentaia haundi samarra denez, auto bat baino gehiago geratzen zen ez aurrera ez atzera. Dena zuen kontrako, beraz, bide zaharrak.
Orain, behintzat, ez da horrelako arazorik izango, lehengo errepidearekin alderatuz berriak autopista baitirudi. Baina horrek ez du esan nahi autopistan pare ibil zaitezkeenik errepide honetan, alegia, abiadura handiagoan ibili behar denik bertatik. Batzuk konturatzeko dauden arren, hemen ingurukoak ez dira azkar ibiltzeko errepidea, ez lehen ezta orain ere.
Usurbil 118.zk. Noaua!
KALEZAR
Urko Manterola
Bazkaria San Roke egunean
S
an Roke eguna ospatzeko ohitura bada Kalezarren eta, aurten ere, usadio horri eutsiz, San Rokeren omenez hainbat ekintza antolatu dira. Berez eguna abuztuaren 16an bada ere, 15ean, Amabirjinaren jaia aprobetxatuz, herri bazkaria antolatu dugu Kalezarko Jai Batzordekoek.
Aurten lehenengoz izango da bazkaria San Roke egunez. Izan ere, urtero abuztuaren 16an Kalezarko ermitan meza izaten bada ere, gure-gurea dugun eguna indartu nahi izan dugu aurtengoan herri-bazkaria antolatuz. Bazkariaz gain, goiz partean asto-karrera eta
ATXEGALDE
herri kirolak izango dira eta bazkalostean, berriz, trikitilariak. Bazkaria Udarregi ikastola zenekoan izango da eta txartelak betiko lekuetan izango dira salgai. Beraz, badakizue, animatu guztiak bazkaltzera eta hala, ohitura zaharrak gogoratuz eta berrituz, hauek ez desagertzea lortuko dugu guztion artean.
nik, tartetxo hau auzotarrak agurtzeko aprobetxatu nahi nuke. Festa eta opor garaia datorren honetan ondo pasa, baina pasatu gabe eta zaindu. Laster arte.
Artean, eta hau udara aldeko azken kronika iza-
Mari Karmen Mitxelena
Txikienen jolasgunea errespeta dezagun
A
txegalden konpondu beharreko gauza batzuk atzeman ditudala eta, txoko honetaz baliatuko naiz. Lehenengoa parkearen ingurukoa da. Gustura hartu genuen auzoan parkea berritu izana, baina egunero-egunero haurrekin bertara jolastera joan eta kulunpioak hankaz gora topatzen ditugu, argazkian ikusten den modura. Gainera, pixkanaka-pixkanaka jostailu guztiak puskatzen ari da norbait. Hau ikusita, parkea eta bertako kulunpioak pakean uzteko eskatu nahi nieke hain ume ez diren neska-mutil horiei. Errespetatu dezatela txikienen jolasgunea eta lagun dezatela txukun mantentzen.
Bigarren kexa ez da ez haurrei ezta neska-mutilei zuzendua, kotxea dutenei baizik. Ondo dago herriko kaskoan multak jartzea, baina noizbehinka Atxegalde aldera ere bueltaxkaren bat egin beharko lukete udaltzaingoek. Jendea erabat errespetoa galtzen ari da aparkatzeko kontu honekin, berdin baitzaie kotxea espaloi erdian,
portal aurrean edo kotxeek buelta emateko dauden lekuetan uztea. Askotan etxeko portaletik ahalik eta gertuen utzi nahi dugu kotxea eta, nahiz eta urrutixeago izan, ez da hain zaila toki aproposa bilatzea.
2001eko uztailaren 20a
ejiran
7
2001eko uztailaren 20a
8
Noaua! 118.zk. Usurbil
ale
TXOKOALDE
1997ko uholdeak gogoan
U
ztailaren 15ean, Igandean goizean goiz euri jasa handiak izan genituen auzoan, eta batek baino gehiagok 1997ko ekainaren 1eko uholdeak gogoratu genituen. Momentu gutxian zaparra handiak egin zituen, eta bide eta ur bideetan ur asko jaisten hasi zen. Orain dela 4 urte pasa genituen momentu txarretaz gogoratzen aritu ginen, egia esan ahazteko zailak direnak. Noaua!-k atera zuen ale berezia gordeta daukagu eta hango argazkiak ikusten aritu ginen. Ika-
ragarria da, nola geratu zen gure auzoa. Denbo-
ra gutxian urak egin dezakeen txikizioaz, zenbateko indarra hartzen duen eta harrapatzen duen guztia nola aurretik eraman dezakeen komentatzen aritu ginen. Izan ere, “Urak bere bidea egiten duela�, dioen esaerak arrazoi handia du. Bes-
KALEBERRI
Gehiago orijinaletik itsusitik baino
H
erritar gehienok ezagutuko duzue plaza hau. Izenez agian ez, baina bistaz bai. Hilabete pasa da inauguratu zenetik, eta entzun ditudan iritziak ez dira oso onak izan. Erabat itsusia dela ere entzun diot baten bati. Bada, niri gustatzen zait, niretzat orijinaletik gehiago dauka itsusitik baino. Nire ustez, ohituegiak gaude iturridun zelai edo parkeekin, eta horrelako hormigoi blokeekin beldurtu egiten gara, etxe baten eskeletoa delakoan. Politak dira bai, Urdaiagakoa kasu, beste parke horiek, baina berri horri ere aterako zaio bere zukua. Festetan esaterako, pro-
betxu handia atera zaio: txosnak bertan egon dira eta sinis ezazue eskertu dugula zementuzko sapaia: galdetu bestela igande goizaldean (larunbat gauean) zazpiak aldera euria hasi zuenean etxeratu gabe zeudenei; edo Santixabel egu-
Olatz Goenaga
talde, zenbat jende mugitu zen auzoa txukuntzeko eta zenbat lan egin behar izan zen ere gogoratzen aritu ginen. Uholde horien ondorioz, Txokoaldeko urbanizazioak aldaketa batzuk jasan ditu, espero dugu onerako izango dela. Bestalde uztailaren 14ean Akerra Gaztetxean, O.K. taldearen kontzertua izan genuen. Talde zarauztar gazte honen lehenengo kontzertua omen zen. Eguraldi txarrarengatik edo, ez omen zen jende gehiegi hurbildu gaztetxera, baina bertan izan zirenek giro bikaina sortu omen zuten.
Jokin Zubiaur
neko muslariei, sapaiak eskaintzen zuen itzal freskoa nola gozatu zuten; I.Bola Txapelketa ere egin zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Gainera, txosnak bertan kokatzeagatik, pentsa genezakeen txikizioren bat egingo zuela goizaldeko mozkorren batek; edo hainbeste jende atzera eta aurrera ibiltzeagatik tankera okerragoa izango zuela. Ba, lehenxeago esan didatenez txukun geratu da.
Izena ere egokia du. Haseran konnotazio politikoa zuelakoan banengoen ere, bertatik igarota konturatu naiz horretaz: kaxkoa askatu baitigu!
Usurbil 118.zk. Noaua!
AGINAGA
Oporrak batzuk eta lana besteek
E
guraldi ona, beroa, festak nonahi,... iritsi zaigu azkenik hainbeste desiratzen dugun urtaroa: uda. Ikasleek ikasturtearen momenturik txarrenak pasa eta parranda batzuk egiteko aukera dute orain, ondo merezitako oporraldiarekin eta langileak, berriz, arrunt bihurtzen den ordutegiari muzin egiteagatik nahikoa lo egin eta oporrak. Uda izaten da gehienentzat urte guztian egin ahal izan ez duguna egiteko parada ezinhobea. Beste batzuentzat, ordea, langabetu eta ikasleentzat, gerriak bigundu eta patriketan xoxa batzuk izateko urtarorik egokiena izaten da. Izan ere,
ZUBIETA
aurten ere bada erriberetan makina bat piper landare bildu nahi dituenarentzat. Uztailean hasi eta urrian bukatzen den denboraldi honetan erriberetan gazte jende ugari mugitzen da, bakoitzak bere baldea eskuetan hartuta.
Bada ibaian gora eta behera ibili ohi denik ere. Asko dira piraguak hartu eta uda partean gure auzotik pasatzen direnak; Txokoaldetik hasi eta Orioraino jaitsiera izaten da gehienetan. Ibilbide
urten ere, Santioak gerturatzen ari dira eta horrekin batera, gure herri txiki honek halako berpizte bat izaten du uztaila aldean. Izan ere, hainbat talde ari da festen ekintza ezberdinen lan-antolaketan, eta errritmo frenetikoa nabari da Zubieta aldean.
Alde batetik zama haundiena bere gain hartu eta lan txalogarriena egiten dutenak, nire iritziz, festa bartzordeko gazteak dira, aspalditik martxan dabiltzanak berriz ere programa txukun bat egiteko asmotan (eta dudarik gabe lortuko dutena). Bestetik, maiz ikusten dira soka-dantzako dantzari trebeak eskola txikietan bere
polita osatzen da ibaiaren inguruan biltzen den landaretzagatik eta ixiltasunagatik. Bakoitzak, bada, aprobetxa dezala uda nahi edo ahal duen moduan eta laster arte!
Mikel Bengoetxea
Festa usaina
A
Iratxe Begiristain
saioak burutzen, Santio eguneko saio nagusirako prestatzen.
Aurten ere, gure herriko aktore eta aktoresa famatuek, bere laugarren obra eskainiko digute Santio ondorenean, orain arte, komediak izan dira nagusiki, aurten, drama ote?
Igande goizetan ikus ditzakegu herriko pelotariak errebotean, izan ere, txapelketa lokala edo herriko txapelketa jokatzen ari baita lau taldeen artean eta finala San Inazio egunean jokatuko denez, lehia estua da orain artean. Danborradako prestaketak ere, hasiak dira dagoeneko eta hor egoten dira ostiral arratsaldetan maki-
lak eta danborrak astinduz, musikari segitu nahian, gizon, emakume eta ume; nahiko jende biltzen da izugarrizko burrunda ateriaz.
Elizako obrak ere, aurreratu samarrak dirudite, eta Santio egunerako, badirudi barneko obrak, behintzat, bukatuta egongo direla, nahiz eta kanpo aldetik “berde xamar� dagoela iruditzen zaiten. Bazuen premia txukuntzekoa!. Eta azkenik, urtero bezala, gure gaztetxoek bere tartea izango dute festetan, ekintza ugaritan hartuko baitute parte eta beraie zuzenduriko eguna ere izango dute, ohi den bezela.
2001eko uztailaren 20a
jiran
9
2001eko uztailaren 20a
10 Noaua! 118.zk. Usurbil
rrep
Telefono mugikorrak eta hauen antenak kezka iturri bihurtu dira
E
z genituen ezagutzen, baina azken hilabeteetan ezagunak egin dira. Telefono mugikorrekin batera datoz antenak eta jende askoren kezka iturri dira. Batzuen esanetan, hauek botatzen duten erradiazioak oso ondorio kaltegarriak ditu, besteen esanetan, berriz, ez dago kezkatzeko arrazoirik. Urdaiagan ere bada horrelako antena bat eta udala, bigarren bat jartzeko proposamena jaso zuenetik arautegi bat prestatzen ari da.
Azken urteotan ezagutu dugun fenomenorik ikusgarriena telefonia mugikorrarena izan da. Telefono mugikorra edukitzea gero eta normalagoa egiten zaigu eta gaur egun, orain dela urte batzuk gertatzen zenaren kontra, pertsona bat kalean horietako batekin ikusteak ez du harridurarik sortzen.
Baina telefono mugikorrak ugaltzearekin batera, beste osagai bat agertu da gure eguneroko paisaian: telefono horiei hedadura emateko beharrezkoak diren antenak. Ondoko auzokidearen teilatuan egon daitezke, edo auzoko mendi kaxkoan bestela. Usurbilen teilatuetan nekez aurkitu daiteke horrelakorik, baina Urdaiagan bada Amena-Euskaltelek erabiltzen duen antena bat. Duela urtebete inguru jarri zuten, noski, garai hartan ez zen antenen inguruko tirabirarik.
Horietako antena bat Urdaiagan dago
30 metroko antena hau herrilurretan dago. Dagoeneko Retevisionen telebista antena bat bazegoen han eta udal ordezkariek telefono mugikorren antena hau jartzeko baimena eman zuten, baina telefono mugikorren operatzaile ezberdinei antena hau erabiltzeko aukera ematea izan zen baldintze-
tako bat. Udalaren eskaera, ordea, bere horretan gelditu da. Azken hilabeteetan bi proposamen jaso ditu udalak eta orain dagoen antenak balio ez dienez beste antena bat jartzeko eskaera egin zuten.
Tradia enpresak, adibidez, oraingo antenaren ondoan 40 metroko beste antena bat jartzea proposatu zuen. Oraingo antena txikiegia zela eta Amena-Euskaltelen antenen azpian Xfera hirugarren belaunaldiko telefono mugikorren antenak jartzea ezinezkoa zela argudiatu zuten. Dorre hau operadore ezberdinek erabili ahal izango zutela ere esaten zen.
Azken hilabeteetan, ordea, antena horien afera pil-pilean dago. Bizilagun askok hauek eragindako osasun arazoak salatu dituzte eta honen aurrean hainbat udal neurriak hartzen hasi dira. Bi enpresa antenak jartzeko eskaera egin behar zutela jakin bezain laister araudi bat egiten hasi zen Usurbilgo udala. IĂąigo Azpiroz hirigintzako idazkariaren esanetan araudi hori egiten hastea garrantzitsua izan zen. “Aurretik ez zegoen araudirik eta eskaera araudia egiten hasi baino lehen egin balute ezingo genukeen ezer egin. Orain, berriz, araudia onar-
tu bitartean eskaera horiei ezin diegu erantzunik eman�.
Araudiari hasierako onespena eman zitzaion eta Alcotan eta Tradiak Urdaiagan antenak jartzeko egindako eskaerak atzera bota ziren, araudia behin-betirako onartu bitartean ezin baita honen inguruan erabakirik hartu. Orain antenak dauden lekuan antena gehiago ez jartzea da araudi honen helburu nagusia. “1.000 metro urrutiago edo orain dagoen telefono mugikorren antena kendu eta beste haundiago bat egitea lortu nahi da�.
Udalak Eudel-en oinarrizko arautegia aztertu nahi du Hala ere, araudi honek aldaketak izan ditzake. Eudel (Euskadiko Udalen Elkartea) udalentzat baliagarria izango den oinarrizko arautegi bat prestatzen ari da eta udaleko ordezkariek hori aztertu nahi dute behinbetirako araudia onartu aurretik.
Oinarrizko araudi horren arabera, antenen kokalekuek, udalek jarritako urbanizazio arauak eta begien gaineko eragina errespetatzeaz gain, antena eta babestu beharreko eremuaren artean gutxienez 10 metroko tartea errespetatu beharko dute. Bestalde, opera
Usurbil 118.zk. Noaua!
tzaile desberdinek kokaleku bera erabili beharra aipatzen da. Honela, operatzaile bakoitzak duen antenen arteko tartea 2.000 metrokoa baina txikiagoa bada, hauek antenak kokaleku berean jarri beharko dituzte. Azkenik, antena jartzeko baimena eskatzen dutenek ondasun eta pertsonen gain izan ditzakeen eraginak babesteko seguru bat aurkeztu beharra ere aipatzen da.
Momentu honetan Gobernu espainiarra antena hauen erradiazio elektromagnetikoaren inguruko araudia prestatzen ari da. Uztailerako prest egongo zela iragarri zuten, baina oraindik ez du argirik ikusi. Hainbat iturriren arabera 0,4 miliwatio zentimetro karratuko izan daiteke gehieneko kopurua. Horrez gain, dekretu honek telefono mugikorren antenen instalakuntza arautuko du, baimenak ematea gobernuaren esku geldituaz.
Ikerketak bai, baina adostasunik ez
Antenen erradiazio elektromagnetikoen inguruan herritarren artean informazio falta nabarmena da. Telefonia enpresek momentuz antenen kaltegarritasuna frogatzen duen ikerketa zientzifikorik ez dagoela esaten dute. Azken hilabeteetan hainbat ikerketen berri eman dute, baina hauek ere ez dira ados jartzen. Antenek pertsonengan eragin zuzena dutela frogatzen duten behin betiko ikerketari itxaron gabe neurriak hartzea defenditzen duten asko daude. Badaezpadako printzipioa eskatzen dute hauek. “Hainbat osasun arazo azaldu dira antena hauetatik gertu bizi diren pertsonengan, baina operatzaileek kaltegarria ez dela argudiatzen dute. Zer da kaltegarria? Hil behar izatea? Osasuna hori baino askoz ere gehiago da, eta osasunari egin dakiokeen kaltea behar bezala ikertzen ez den arte antena hauen jarduera gelditzea zentzuzkoa dela uste dugu�.
Josu Aranberri
Telefono mugikorrarren eta antenen balizko ondorioak
Telefono mugikorra haririk gabeko radiotelefonia sistema da, potentzia gutxiko eta frekuentzia altuko mikrouhinen igorle-hartzailea. Mugikorren UHF bandan emititzen dute, 900 eta 1800 MHz bitartean, eta 2 watioko gehieneko potentzia batekin (buruaren ehuna babesteko legezko muga da hau). Erradiaziorik arriskutsuena mugikorraren beraren antenatik dator. Telefonoa burutik zenbat eta urrunago egon, erradiazio hau orduan eta txikiagoa da, errepikagailua dagoen distantziaren araberakoa edota antena eta telefono mugikorraren artean dauden oztopoen araberakoa (eraikinak, kotxeak, metala...) Osasunerako arriskuak Ikerketa Geobiologikoen Elkartearen arabera epe laburrean telefono mugikorra erabiltzen duten edo antenetatik gertu bizi direnen gain honako ondorioak izan daitezke:
- Estresa haunditzea, burmuinetako uhin eta bestelako biorritmoetan eragitea.
- Erreflexuak galtzea, erabakiak hartzeko orduan zailtasunak, memoria galtzea... - Buruko min iraunkorra. - Loa galaraztea.
- Belarrian eta tinpanoetan nahigabeak, burrunba, zorabioa eta bertigoa.
- Erritmo kardiakoan aldaketak eta palpitazioak. - Presio arteriala igotzea.
- Belarri-gingilean zinurriak eta begian kornea berotzea, kataratak izateko arriskua sortaraziz.
- Erredurak erradiazioa zuzenean jasotzen duten aldeetan. - Gaizki egona.
Halaber, hainbat ikerketek telefono mugikorraren erabilera epe luzera azaleko minbizi, burmuineko tumore eta alzheimer gaitzarekin lotu dituzte.
2001eko uztailaren 20a
portaia
11
2001eko uztailaren 20a
12 Noaua! 118.zk. Usurbil
erriko taldeak
Partaidetza ezaren ondorioz, Guraso Eskola desagertu egingo da
G
uraso Eskolak hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du bere bizkar, orain artean elkarte hau osatu dutenek duela 10 urte hartu baitzuten aurrekoen lekukoa. Denbora honetan guztian momentuan momentuko beharrei erantzuteko asmoz hamaika ekintza antolatu ditu, bai haurren heziketari zuzendurikoak eta bai emakumeei zuzendurikoak ere. Orain, Guraso Eskola desagertzera doa. Honen arrazoia jendearen partaidetza eza izan da. Kezkaz aztertzen dute Guraso Eskolako kideek hutsune hau, semealaben heziketa ez baita “ahuntzaren gauerdiko eztula”. Guraso Eskola, ikastolarekin lotura estua izan duen arren, ez da izan propio ikastolako elkarte bat, herriko elkarte bat baino. Bere sorreratik helburu nagusitzat izan du, izenak berak ederki zehazten duen modura, gurasoen heziketa, “inork ez baitigu erakusten nola jokatu seme-alabekin, nola egin aurre beren arazoei, funtsean, nola izan guraso”.
Urteotan, momentuan momentuko arazo eta beharrei erantzuteko asmoz, makina ekintza antolatu ditu Guraso Eskolak; hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak, besteak beste. Hauek guztiak bi ardatz nagusi izan dituzte, guraso izateko ezagutu beharreko oinarri zenbait ezagutzea eta, era berean, eta kide guztiak emakumezkoak izaki, emakumeei aisialdirako aukera ezberdinak eskaintzea. 1991ean talde berria sartu zen Guraso Eskola osatzera, 15 bat kide guztira. Urteak aurrera joan ahala, ordea, kopuru horrek behera egin du nabarmen eta egun 4 kidek baino ez dute parte hartzen elkarte
honetan. Eskasia honen aurrean, Guraso Eskola bertan behera geratuko da datorren ikasturtetik aurrera.
Kide berriak lortzeko ahaleginak egin dira
Aurrerantzean eskola honek utzitako tokia nork beteko duen oraindik zehaztu gabe dagoen arren, Ikastolan Guraso Elkarte bat sortu beharko da ziurrenik. Hala eta guztiz ere, orain artean Guraso Eskolako kide izan direnek ez dute batere argi ikusten aukera hau, “gaur egun inor gutxi baitago parte-hartzeko prest”. Azaldu zutenez, azken urteetan eta Guraso Eskolaren beherakada ikusita, behin eta berriz saiatu dira kide berriak lortzen. Hala ere, egun gurasoek ez omen dute halakoetan parte hartu nahi, “guztia egina ematea nahi dute, beraien-tzako inolako esfortzurik gabe. Egia da batzuk lana egiten dutela eta ez dutela denborarik, baina beste askok arratsalde guztia frontoian eserita ematen dute”.
10 urtetan seme-alaben hezkuntzaren alde lanean aritu direnek nekez ulertzen dute jarrera hau, “azken finean gure seme-alaben heziketa dago jokoan eta, hala ere, jendeak ez du lan egiteko batere borondaterik”. Beraiek, behintzat, oso argi dute esperientzia oso ona izan dela, “talde oso ona bildu gara urte hauetan eta esperientzia oso baikorra izan da, bai guraso bezala asko ikasi dugulako eta bai lagunarte ederra osatu dugulako ere”.
Sortuko den elkarte berrian parte hartzeko deialdia Penaz ikusten dute orain Guraso Eskolaren gainbehera eta guztiei deialdia luzatzen diete sortuko den elkarte berrian parte hartzeko. “Seme-alabak hezitu behar diren bezala, gurasoak ere hezitu egin behar dira eta norberaren esperientziatik abiatuta, asko lagundu diezaiokegu alboko guraso horri”.
Amagoia Mujika
Seme-alaba bat baino gehiago izateagatik dirulaguntzak emango dituzte
A
skotan frontoi inguruan haur ugari ikusten dira eta “gero Usurbilen umerik ez dagoela esaten dute” esaldia behin baino gehiagotan entzunak gara. Hala ere, gure herrian, Euskal Herri osoan bezalaxe, jaiotze tasa beheruntz doa. Joera hori aldatu nahian, jaiotzaren hazkundea bultzatzeko plangintzarentzat urtero 13.500 milioi pezeta bideratzea onartu zuen Eusko Jaurlaritzak pasa den uztailaren 3an.
Nola aldatzen diren gauzak! Lehen bost seme-alaba baino gehiagoko familiak nonnahi aurki zitezkeen Usurbilen, datorren urtetik aurrera, berriz, seme-alaba bat baino gehiago “mundura ekartzeagatik” ordaindu egingo dute. Izan ere, gure herrian, Euskal Herriko beste herrietan bezala, 25 urtetik beherako bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiak gutxi dira. Jaiotze-tasak behera egin du Usurbilen ere. 70. hamarkadan batazbeste 95 haur jaiotzen ziren, azken hiru urteetako batazbesteko, berriz, ez da 55era iristen.
Laguntza ekonomiko emango dituzte zuzenak
Europa osoan jaiotze-tasa baxuena duen lurraldea garenez, Eusko Jaurlaritzak jaiotzaren hazkundea gauzatzeko plangintza martxan jarriko du datorren urtean. Alde batetik, laguntza ekonomiko zuzenak emango ditu. Bigarren semealaba izateagatik 200.000 pezeta eta hirugarrena edo gehiago izateagatik 500.000 pezeta. Bikiak jaiotzen badira, 1.000.000 pezeta jasoko dituzte urtero haurrak hiru urte izan arte eta 500.000 pezeta 10 urte bete arte. Hirukiak edo
laukiak izanez gero, laguntzak haunditu egiten dira.
Horrekin batera, errenta zergaren (PFEZ) gaineko murrizpenak eta lan arloan eszedentzia edo ordu murrizpenak lortzeko erraztasunak emango dira. Lehen haurrarengatik 65.000 pezetako murrizpena egingo zaio familiari errenta zerga ordaintzerakoan; 80.000 pezetakoa bigarrenagatik; 120.000 pezetakoa hirugarrenagatik; eta 150.000 pezeta-
koa hortik aurrerako haur bakoitzarengatik.
Lan arloari dagokionez, hiru urteko eszedentzia hartzeko aukera bultzatuko du Jaurlaritzak. Horretarako, familiaz gain, enpresari ere laguntza emango zaio, eta familiek diru gehiago jasoko dute eszedentzia aitak hartzen duen kasuetan. Lan ordutegia erdira edo herenera murrizteko aukera ere bultzatzeko asmoa iragarri dute.
FA M I L I E I L A G U N T Z A K
Jaiotzengatik dirulaguntzak
Jaiotzen ondorengo eszedentziak eta lan murrizketak
◗ Bigarren haurra: 200.000 pezeta. ◗ Hirugarrena...: 500.000 pezeta. ◗ Bikiak: 1.000.000 pezeta urtero 3 urte bete
◗ Ordezkapen kontratuarekin: gizarte-
◗ Hirukiak: 1.500.000 pezeta urtero 3 urte
◗ Hiru urterainoko eszedentzia hartzeko
arte eta 500.000 pezeta 10 urte arte.
bete arte eta 1.000.000 pezeta 10 urte arte.
◗ Laukiak: 2.000.000 pezeta urtero 3 urte bete arte eta 1.500.000 pezeta 10 urte arte.
Zergetan laguntzak
◗ Errenta zergaren gaineko murrizpenak - Lehen haurrarengatik 65.000 pezeta.
- Bigarren haurrarengatik 80.000 pezeta.
- Hirugarren haurrarengatik 120.000 pezeta. - Laugarrenetik aurrera 150.000 pezeta.
◗ Errenta zergaren zergarinketa
- 35.000 pezeta 3 urtetik beherako haur bakoitzeko.
- Haurrak gutxitu fisiko edo psikikoak direnean 65.000 pezetatik 150.000 pezetara.
segurantzaren enpresa kotizazio osoa ordainduko da.
aukera: Urtero 400.000 pezetako dirulaguntza eszedentzia amak hartzen badu eta 500.000 pezeta aitak hartzen badu.
◗ Lan ordutegia erdira murrizten bada: Urte-
ro 300.000 pezetako dirulaguntza amarentzat eta 400.000 pezeta aitarentzat.
◗ Lan ordutegia herenera murrizten bada:
Urtero 225.000 pezetako dirulaguntza amarentzat eta 300.000 pezeta aitarentzat.
◗ Kasu guzti hauetan eszedentzia hartu
duen langileari bere lanpostua gordeko zaio.
Haur eskolak
◗ Lau urtetan 0-2 urteko haurren %40k eta
2-3 urteko guztiek sarbidea izateko aukera izatea espero da
◗ 0-2 urteko haurrak haur eskolan dituzte-
nek kostuaren %60ko laguntza jasoko dute
13
2001eko uztailaren 20a
il-pilean
Usurbil 118.zk. Noaua!
2001eko uztailaren 20a
14 Noaua! 118.zk. Usurbil
orrus
Akabak 600 milioi pezetako inbertsioa egingo du Atalluko lantegi berrian
L
asarten eta Usurbilen lau instalazio ezberdin dituen Akaba enpresak lantegi berri bat eraikiko Atallu industrialdean. 8.000 metro karratuko azalera izango du eta horretarako 600 milioi pezetako inbertsioa egingo du. Enpresa honek kolektitibitateetako eta bulegoetako altzariak diseinatu eta egiten ditu eta bere produkzioaren %50 baino gehiago kanpoko merkatuetara esportatzen du.
Akaba enpresa oso ezaguna da altzari munduan. 1986. urtean ekin zion bere ibilbideari eta orduan hasi ziren hiru lagunetatik 85 langile izatera pasa dira. Altzariak diseinatu eta egiten dituen enpresa honek hasiera-hasieratik diseinu abangoardistak izan ditu ezaugarri nagusitzat. Bere lehen bildumetan maila haundiko diseinugile eta artistak aritu ziren lanean, hala nola Javier Mariscal, Andres Nagel donostiar eskultorea, Santiago Miranda sevillar diseinugilea edo Santiago Calatrava arkitekto eta ingeniaria. Hauekin, Akabak nazioartean oihartzun haundia izan zuen.
Ekipatzeko operazio bereziak diseinatzeko eta garatzeko duen gaitasuna da Akabaren ezaugarri berezietako bat. Hainbat proiektu aipagarri izan ditu eskuartean, besteak beste, Sevillako aireportuko jarlekuen programa, Bilboko
metro modernoko bankuak, Bilboko aireportuko altzariak... Bere produkzioaren %50 baino gehiago erosteko ahalmen haundia duten merkatuetaetara esportatzen du, hala nola, Estatu Batuetara, Britainia Haundira, Holandara, Frantziara, Japoniara... eta nazioarteko arrakasta horien bidez iaz Diseinua 2000 sari nazionala eskuratu zuten.
8.000 metro karratu izango ditu Atalluko lantegi berriak Gaur egun 5.000 metro karratuko produkzio-eremua du Lasarten eta Usurbilen dituen 4 instalazioekin, baina orain Atallu industrialdean 8.000 metro karratuko lantegi bat egin eta ekoizpen osoa eraikuntza berri honetara pasako dute. Espainia eta nazioarte mailan dituzten
eskaerak haunditzen ari direnez, 2004. urterako irabaziak laukoizteko itxaropena dute, lantegi bakar bat izatea beharrezkoa ikusi dute. Horregatik, eraikuntza berria egitean lantegi bakarra izan eta makinaria eta teknologia mailako inbertsio berriak egiteko asmoa dute.
Atallun eraikuntza hau egiteko 500 milioi pezeta bideratuko dituzte eta gainerantzeko 100 milioiak azken belaunaldiko pintura tren moderno bat eta teknologia berria erosteko erabiliko dituzte. Lantegi berriarekin produktu lerro bat baino gehiago aurrera eraman ahal izango dituzte aldi berean. Horrez gain, proiektu haundiek bezero txikientzat egiten duten ekoizpena ez atzeratzea ahalbidetuko du Atallu industrialdean egingo duten lantegi berri honek.
JOSE AIZPURUA UNANUE Igeltseritza eta pintura itzea
Euskal presoak etxera!
rr uen be Teilat
Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83
Fatxa
den k
onpo
nketa
Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67
Usurbil 118.zk. Noaua!
Talde ekologistak Itzao eta Sariko ibarrak babestearen alde
M
2001eko uztailaren 20a
salda
15
artxan, Eguzki eta Otea talde ekologistek Gipuzkoan ondoen mantentzen den ibai-ahoa hondatze prozesu arriskutsua jasaten ari dela salatu dute. Oria ibaia babestu gabe omen dago eta urbanizazio proiektuen mehatxua gero eta haundiago dela ere jakinarazi zuten. Hone aurrean neurriak hartzeko eskatu die instituzioei.
Talde hauentzat hauxe da Gipuzkoan ondoen mantentzen den ibai-ahoa. Lasartetik itsasoratzen den arteko zatia lehen sektorea eta bere tradiziozko usadioak bere horretan mantentzen diren ekosistema multzo aberatsa da beraien esanetan. “Oria ibaia natura aldetik esparru oso garrantzitsua da, bai egun dituen bioaniztasun indizeengatik, baita etorkizunean izango dituen aukerengatik ere. Eremu honetan desagertutzat ematen
ziren hegazti mota ugari Oria ibaian kokatu izanak argi erakusten du hori”.
Hala ere, Oria ibaiak ez omen du gaur egun inolako babesik. “Eremu askotan urbanizazio basatiak egin dira, kultura eta ekologia ondasunak kontuak hartu gabe”. Aldi berean, Orian ondoen mantentzen den zatia, Aginaga eta Orio bitartekoa, espekulazio inmobiliarioaren helburua
omen dela ere salatu dute talde ekologista hauek.
Mehatxatuta dauden eremuen artean omen daude Itzao eta Sariako ibarra. “Jakin ahal izan dugunez eremu hauek Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen sektorekako lurralde planetik kentzeko presioak izan dituzte herri-administrazioek. Honela, eremu horiek babestutako inguru naturala ez bihurtzea lortu nahi dute”.
59 usurbildarrek eman zuten odola
A
urreko urteetan uztailean odola ematera jende gutxiago joaten bazen ere aurten ez da horrelakorik gertatu. Pasa den uztailaren 9an izan zen odol emanaldira 59 usurbildar gerturatu ziren eta horietatik bostek lehen aldiz eman zuten odola. Guztira 23.6 litro jaso baziren ere, Usurbilgo odol emaileen elkartekoek odola ematera animatu nahi dituzte orain arte inoiz horretara ausartu ez direnak. Hurrengo odol emanaldia irailaren 10ean izango da.
Haginak ondo dabiltzanean, sabela poz!
20170 USURBIL
ALKORTA
AUTOZERBITZUA Beheko kalea, 4 Telf: 943 36 57 42
F R U TA K BARAZKIAK ETXEKO PRODUKTUAK K O N G E L AT U A K
2001eko uztailaren 20a
16 Noaua! 118.zk. Usurbil
Esteban Iribar: “Eskubaloiari etorkizun iluna ikusten diot herri guztietan”
E
steban Iribar eskubaloiari lotuta ikusi izan dugu beti. Ez da inoiz Usurbil Kirol Elkarteko lehendakaria izan, baina egindako lana kontuan hartuko balitzateke postu horren gainetik jarri beharko lukete. 1997an utzi zuen herriko eskubaloi taldea, baina orain, urte horietan egin duen lana eskertzeko asmoz omenaldia egingo diote datorren abuztuaren 31n.
Zenbat urte pasa dituzu Usurbil Kirol elkartean?
Guztira 18 urte. 1972tik 1974ra lehendabizi eta 1981etik 1997ra gero. Nire lagunek eskubaloian jokatzen zuten eta hauen partidak ikustera askotan joaten nintzen. 1972an Benito Mujika entrenatzaileak taldeko delegatua izateko proposamena egin eta orduan sartu nintzen Usurbil Kirol Elkartean. Bi urte pasa nituen, baina ikastera kanpora joan eta 1981ean berriz hasi eta 16 urte egin ditut eskubaloi taldean.
nuen. Jende askok lehendakaria ni nintzela uste izan badu ere inoiz ez naiz izan. Usurbil Kirol Elkarteko zuzendaritzako kide modura saltsa guztietan ibilia naiz, bai udalean, bai federazioan, baina idazkari modura beti. Eskubaloia asko aldatua al da elkartean egin dituzun 18 urte hauetan? Izugarri. 1981etik gaur egunera bizimodua erabat aldatu da. Garai hartako jokalariek taldean parte hartzea gehiago sentitzen zuten, herria defendatzen zuten jokatzen ari zirenean. Jokatzerakoan beste jarrera bat zuten, gehiago saiatzen ziren eta taldearekin eta herriarekin identifikatuta sentitzen ziren. Orduan taldeka lehiatzeko aukera bakarra eskubaloian jokatzea zen, baina gaur egun
kirol asko egin daitezke eta eskubaloiko jokalariak ateratzea ez da erraza. Hala ere garai hartan beste mota bateko zailtasunak zenituzten ezta?
Bai. Ni elkartean sartu nintzenean 2. nazionalera igo zen helduen taldea. Maila hori sortu berria zen eta Gipuzkoan beste bi talde bakarrik zeuden maila horretan: Zarautz eta Legazpikoak. Beste taldeak Bizkaikoak, Burgoskoak eta Santanderrekoak ziren. Guk Santuenean jokatzen genuen eta euria egiten zuenean Michelinera joan behar izaten genuen jokatzera. Prestaketan ere arazo haundiak izaten ziren. Neguan eguraldi txarra egiten zuenean ezin zen Santuenean entrenatu eta taldea asko jeisten zen bolada batzuetan. Nola ikusten duzu usurbilen eskubaloiaren etorkizuna?
Etorkizun iluna ikusten diot. Baina ez hemen bakarrik, leku guztietan baizik. Bi mutur daude: boluntario-militante antzekoa izan behar da, edo bestela dirua irabazi behar da. Tartekoak ez gora eta ez behera gelditu dira.
Jende askok zu lehendakaria zinela pentsatzen zuen, baina ez da horrela izan ezta?
Hasierako bi urteetan delegatua izan nintzen. Garai hartan bi talde bakarrik zeuden eta zuzendaritzarik ere ez zegoen. 1981ean, berriz, jokalariak zeuden zuzendaritzan eta Txus Arzalluz zen lehendakaria. Ni idazkari modura sartu nintzen, baina denetik egiten
lkar
16 urte hauetan une gozo asko izan ditu Usurbil Kirol Elkarteak ezta? Bai, kirol aldetik emaitza oso onak izan diren urteak izan dira. 1994-1995
GALARRAG GARRAIOA
✺ LUR ONGARRIAK ✺ ZABOR BILKETA ✺ ZISTERNA BEREZIAK
☎ 37 01 46
Usurbil 118.zk. Noaua!
denboraldia, adibidez, oso ona izan zen. Aurreko denboraldian zortzi talde atera genituen eta denboraldi horretan zazpi. Kadeteak Euskadiko txapeldunak izan ziren partidarik galdu gabe, nesken taldeak mailaz igotzea lortu zuen eta bi taldeekin estatu mailako txapelketak jokatzera joan ginen.
Kadeteak azken fasea jokatzera iritsi ziren.
Bai, baina orduan dezepzio haundia izan nuen. Talde oso ona genuen, baina azken fase hau ekainaren bukaeran jokatu zenez mutilak ez zuden ondo. Batzuk lesionatuta, besteak formaz kanpo... seigarren postuan amaitu genuen, baina bestela hiru aurrenekotan gelditzeko aukera haundiak genituen. Ordura arte urte osoan partidarik galdu gabe zeuden eta Malagara joan eta lehenengo partida hangoen kontra jokatu behar izan genuen. Hala ere, mutil talde honek emaitza bikainak lortu zituen eta kadete eta jubenil mailan Euskadiko txapeldun gelditu ziren. 18 urte hauetan une gogorrak ere pasako zenituen ezta?
Unegogorrak baino gehiago eguneroko lanean azaltzen ziren zailtasunak. Nire gain gauza gehiegi hartzea izan da nire pekatuetako bat. Lanetik atera eta eskubaloian sartzen nintzen buru-belarri. Astean zehar beti izaten zen egitekoren bat; bati hau falta zaiola, besteak hau nahi duela, partiduetako ordutegiak koordinatu... Hasieran ikastolako eskubaloi taldeekin ere ibiltzen nintzen asteburuetan. larunbat goizean pare bat partida, arratsaldean ere bai, igande goizean beste
JOSUE
ARANZAZISTROKI IGELTSERITZA eta PINTURA
Juan Jose enea, 6 Telf: 943 36 05 50 Kalezar
606 37 21 05
Esteban Iribarri omenaldia abuztuaren 31n
2001eko uztailaren 20a
rrizketa
17
❒ 18.00etan garai batean 1. nazionalean jokatzen zuten nesken arteko partida. ❒ 20.00etan Bidasoa eta Galdar ohorezko mailako taldeen arteko partida.
❒ Afaria Aginaga sagardotegian. Bonoak Oiardo kiroldegian, Bordatxo tabernan, Arruti Bodegan, Aginaga sagardotegian eta federazioan salgai. Epea: abuztuaren 28a hainbat ikusi beharra... hura eromena zen. Gerora hau besteen esku uzten joan nintzen.
entzun nuenean pena haundia eman zidan, izugarrizko denboraldia egin baitu.
Gure taldean hiru urte egin zituen eta bi sentimendu kontrajarri izaten nituen. Alde batetik, zuen garaierarekin eta mugitzeko abileziagatik gora iristeko aukerak bazituela pentsatzen nuen, baina beste aldetik gu ondo ibiltzeko ere taldean izatea nahi nuen. Orain, berriz, poza ematen dit hor goian jokatzen ikustean eta ekainaren 22an Portland taldearekin kontratua ez zuela berrituko irratian
Nik eta Usurbil Kirol Elkarteak orohar. Kiroldegiaren egitearen alde borroka haundia egin genuen. 2. nazionalean pista itxia eskatzen hasi ziren eta borroka luze bati ekin genion. Foru Aldundiak Usurbili biztanle aldetik kiroldegirik ez zitzaiola tokatzen esaten zuen, eta guk ezinbestekoa genuen. Irtenbide ugari bilatzen saiatu ginen, proiektu ugari izan ziren eta azkenean Oiardo kiroldegia egin zutenean izugarrizko poza hartu nuen.
Xabier Mikel Errekondo Usurbil Kirol Elkartean hasi eta Europako Kopa irabaztera iritsi da. Horrelakoetan gustora sentituko zara ezta?
Kiroldegia egiteko borrokan indar haundia egin omen zenuen zuk.
Kalkos kopisteria
✎ Fotokopiak ✎ Fotokopiak koloretan ✎ Plastifikazioak (DIN A2 arte) ✎ Fax zerbitzua (jaso eta bidaltzeko) ✎ Planoen kopiak (AO arte) ✎ Ordenadoreko lanak ✎ Enkuadraketak (wire-o, kiribilak,liburua) ✎ Zure argazkia puzle batean Juan de Garay kalea Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55 20160 Lasarte-Oria
ITURGINTZA
JOSEBA ARANGUREN Telf: 943 36 43 64
2001eko uztailaren 20a
18 Noaua! 118.zk. Usurbil
ontze
Artzabalgo babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko baldintzak
A
rtzabalen egingo dituzten babes ofizialeko 48 etxebizitzak eskuratu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea irailean irekiko da. Pasa den ekainean egin zen plenoan eskaera egin ahal izateko baldintzei hasierako onespena eman bazitzaien ere datorren uztailaren 24an egingo den udalbatzan emango zaie behin behineko onarpena.
Artzabal baserriaren aurreko lurretan 130 etxebizitza eraikiko dituzte laister. Ekimen pribatuko etxebizitzak dira, baina udalak egindako hitzarmen bat ondorioz babes ofizialeko 48 etxebizitza egitea adostu zuten. Orain, udalari dagokio etxebizitza horiek nahiz bakoitzari dagozkion garaje eta trasteroak esleitzea. Horretarako zozketa bat egingo da eskaerak aurkezten dituzten guztien artean eta izena eman nahi dutenek bete beharreko baldintzak datorren uztailaren 24ko udalbatzan onartuko dituzte.
Txaramuto eta Arriate etxearen aurrean egin dituzten etxebizitzak esleitzerakoan erabilitako baldintzekin alderatuz ezberdintasun nabarmen bat dago: oraingoan gutxieneko eta gehienezko dirusarrerak zehazten dira. 2000. urteko abenduan onartu zen dekretu batean agertzen den
Mugikorra: 649435475 649435476 ☎ 943 363370- 361439
ezinbestean bete beharreko baldintzetako bat da hau. Hona hemen udalbatzan onartuko diren baldintza garrantzitsuenak:
- Eskatzaileek 1998ko urtarrilaren 1a baina lehenagotik Usurbilgo udalerrian erroldatuta egon beharko du eta 15 urteko epean herrian bizi izan direnak ere onartuko dira. - Diru-sarrerei dagokionez:
* Urteko gehienezko dirusarrera 5.500.000 pezeta baino gutxiagokoa dela egiaztatu beharko da. * Urteko diru-sarrerak ezingo dute 1.500.000 pezeta baino gutxiagokoak izan.
Ki m a
* Gutxieneko edo eta gehienezko diru-sarreren baldintzak betetzat jotzeko dirusarreren %90 lan-etekinetatik edo eta jarduera ekonomiko,
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
profesional eta artistikoetatik etorritako diru-sarrek izango direla egiaztatu beharko da Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpenaren bidez.
- Babes ofizialeko etxebitzak lortu ahal izateko ezinbestekoa izango da azkenengo bi urtetan etxebizitzarik jabetzan ez izatea. - Hala ere etxebizitza hauen onuradun izan daitezke beste etxebizitza baten jabe direnak, besteak beste honako kasu hauetan:
* Aipatutako etxebizitza aurri-egoeran dagoela deklaratu denean edo etxea botatzea adostu denean.
* Etxebizitza desjabetzapen-espedienteren baten menpeko ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan dagoenean.
TEL. 36 61 97
Usurbil 118.zk. Noaua!
2001eko uztailaren 20a
eju txikia
19
Etxebizitza pribatuak Babes ofizialeko etxebizitzak
Artzabal baserria Olarriondoko bidea
Puntapaxera doan bide berria
Etxebizitza pribatuak
Babes ofizialeko etxebizitzak
Eguzkitzaldeko etxeak
PATRI JATETXEA
Kale Nagusia, 9 USURBIL ✓ Pintxoak Tlf. 943 37 33 48 ✓ Eguneko 943 37 09 13 menuak ✓ Bokatak ✓ Plater konbinatuak ✓ Razioak,...
Kale Nagusia, 35 Telf; 943 36 25 60
2001eko uztailaren 20a
20
Noaua! 118.zk. Usurbil
zerdi patsetan
Imanol Agirretxek usurbildarrak Athletiken jokatuko du datorren urtean
U
surbil Athletiken harrobia bihurtzen ari dela dirudi. David Asensio izan zen Bilbo aldera joan zen lehenengoa, Andoni Iraolak ere bide berdina eraman zuen eta orain, 14 urte besterik ez baditu ere, Imanol Agirretxe fitxatu dute. Azken urteetan bere atzetik ibili dira, eta hasieran ezezkoa eman bazuen ere, orain, datorren urtean Lezama aldera joatea erabaki du.
Udarregi ikastolarekin futbol zazpian ibili ondoren Antiguoko taldera joan zen Imanol Agirretxe duela hiru urte inguru. Duela bi denboraldi, lehenengo urteko infantila izan arren Ohorezko mailan jokatu zuen, eta azken denboraldian ez da batere gaizki ibili maila berean, aurrelari modura jokatzen duen usurbildar honek 40 gol sartu baitzituen ligan.
kin entrenatu badu ere hilabetean bi aldiz Lezamara joaten zen eta duela hilabete inguru datorren urtean hara joateko eskaintza egin zioten. Hala ere, berak esandakoaren arabera ez da Bilboko taldeak jokalari honen atea jotzen duen lehen aldia. “Duela lau urte inguru deitu zidaten, baina gurasoek hara joateko gazteegia nintzela uste zuten eta hemen jarraitzea erabaki
genuen. Orain, aldiz, hara joan eta nire bizimodua aldatzeko gaitasuna badudala uste dutenez Athletikera joatea erabaki dut”.
Hara joateko ilusio haundiarekin dago Imanol. David Asensio eta Andoni Iraolarekin hitz egin ondoren hura oso ondo dagoela esan diote. Derion biziko da, ikasi ere handik gertu eta entrenamenduak, berriz, Lezaman izango dituzte. “Kadete mailan jokatuko dut baina lehen taldean edo bigarrenean jokatuko dudan ez dakit oraindik. Hala ere, bigarren taldean jarriko nautela uste dut, lehen urteko kadetea izango naiz eta”. Erreal zalea da bera, talde honen eskaintzak ere jaso izan ditu, baina Lezama alderako bidea hartzea nahiago izan du. Bere esanetan Athletikek hobeto zaintzen du harrobia eta horrek zeresan haundia izan du hara joateko erabakia hartzerakoan.
Datorren urtean, ordea, Athletiken jokatuko du kadete mailan. Azken denboraldi honetan Antiguoko taldeare-
45 usurbildarrez osatutako autobusa Piriniotara doa Haimar Zubeldia peñarekin
H
aimar Zubeldia peñak antolatuta Pirinioetara Tourra ikustera joateko autobus bat osatu da. 45 usurbildar inguru Luz Ardiden mendatean izango dira datorren uztailaren 22an herriko txirrindularia animatzeko asmoz.
Uztailaren 21erako han izango dira, hurrengo eguneko etaparen amaiera bakarrik ikusiko dute. Pirinioetako bi etapa ikustera joatea zen Haimar Zubeldia peñakoen hasierako asmoa. Sant Lary mendatean 17. etapa ikusi eta hurrengo egunean Luz Ardidenera joateko asmoa zuten,
baina mendate honetan ibilgailuentzat sarrera larunbatean arratsaldeko 16.00etan ixten dutenez Piriniotako azken etaparen amaiera bakarrik ikusi ahal izango dute. Hala ere, ez dira hauek Tourra ikustera joango diren usurbildar bakarrak. Andatza Mendi Elkarteak ere Tourmalet eta Sant Lary mendateetara joateko bizikleta irteera antolatu du asteburu horretarako. Hala ere, kotxea hartu eta bertara txirrindulari proba garrantzitsuena ikustera gerturatuko diren usurbildar gehiago ere izango da.
ajerako kondarrak
Egilea: Dominguez argazkiak
Egilea: Foto-Mora
Ezkerretik eskuinera, goian: Joxe Martija, Anjel Matxain, Ramon Unanue, Inaxio Unanue, Tomas Makazaga, Anjel Matxain, Juan Joxe Kamino. Behean: Juan Martin Errasti, Jose Ramon Sarasola eta Jose Goikoetxea.
Non dago amabirjina hau eta nola izena du?
Saria
Irabazlea
Asmatzaileen artean Antxeta tabernan bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu
Bertsoak
21
2001eko uztailaren 20a
Lehiaketa
Usurbil 118.zk. Noaua!
Patri jatetxean afaria
Peio Matxain
Bizitza bera istori zahar
Istori zaharrak azaleratu behar dira aurtenguan eta ni nola gaztea naizen zaharrik ez det goguan. Beraz aiton bat hartu behar det solaserako orduan galdetuz ea bere garaiko pasadizorik ba duan une polit bat gozatu nahi det aiton biloben moduan.
Urteak asko izanagatik ez nagok buruz galduta. Istoriz eta pasadizoez nagok aski hornituta. Denen artean bazeukeat bat pentsamenduan sartuta nere bizitzaz hitz egin behar diat patxaraz hartuta azken finean bizitza bera istori zahar bat duk_ta.
Entzun zak gazte, gure garaian ez_uan izaten giro bizimodua petrala eta denbora beti astiro. Egunsentia jaiotzerako jeiki behar egunero umea garaia heldu baino lehen ume garaia igaro! ez nikek hura ordainduta_re biztu nahiko berriro.
Mutil koxkorrak izanagatik lanean jarduten giñan, baserri lanak egiten edo morroitzako ahaleginan. Jornalik ez zen lanaren truke izaten gure adiñan bi eguneko ogi gogor bat saritzat mahaian izkinan hobe genian zuen garaian jaio izangu baginan.
Frenteko lehen lerroan ez dek familiaren babesa bizi-irautea ez dek izaten dirudin bezain erreza. Euskadi aske batengatikan egin genian promesa pena diat ez dela egi bihurtu gure ametsa. Baina egungo belaunaldiek emango ditek sorpresa.
Gerra bukatu ta Usurbilla nahiz garaipenik ez lortu. Herri hontara etortzeakin sekula ez nauk damutu. Nere helburu garrantzitsunak hemen dizkiat gauzatu, bizitza berri bat hasi eta famili eder bat sortu. Hau baino gerra politagorik ez dek munduan lehertu
Mendeak ditun laurdenetatik nik hiru dizkiat iada eta jakintzak hainbeste urtek badiate beren karga. Azkenaldian moteldu zaidak nere bihotzan taupada heriotzea etor zitekek bapatean behar bada, baina oraindik azken laurdena bizi nahi diat ahal bada.
Hainbat urtetan gozatu diat bizitza honen epela, lehen bizkorra ninduan eta bihurtua nauk motela. Azkenerako konturatu nauk hutsan hurrena naizela. Ondorengoek istori zaharrak txukun osa ditzatela pena bat diat istori denak berdin bukatzen direla
MIKEL IZAGIRRE
ELEKTRIZITATEA Goiz Argi etxea, 37 Kalezar Telf: 943 36 50 95 Mugikorra: 609 068 111
Treinta y seisean bizitu nian ordungo gerra ustela. Esan nian ta, esaten diat gerra dek gauza krudela. Jakintzak denak, armak hartzera bultzatu ohi zituztela asko ta asko, han hil hintuan jakin gezurra ez dela ordun ez huan intsumisioik egun dezuten bezela.
Egilea: Imanol Zarautz
XV. Santixabel bertsopaper lehiaketan 2.saria
Doinua: “Mutil koxkor bat...”
Gizon eta emakumezkoen
modako arropa guztia hemen aurkituko duzu Udako moda berria zuretzat!
Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06
MERKEALDIAK!
Kale Nagusia, 2
HAUR JANTZIAK
Tel. 943 36 59 43
2001eko uztailaren 20a
22 Noaua! 118. zk. Usurbil
Abuztuak 31 ostirala ABUZTUAK 30 ostirala
● Esteban Iribarri omenaldia egingo dio Usurbil Kirol Elkarteak.
18.00etan garai batean 1. nazionalean jokatzen zuten nesken arteko partida Oiardo kiroldegian. 20.00etan Bidasoa eta Galdar ohorezko mailako taldeen arteko partida kiroldegian. Ondoren afaria Aginaga sagardotegian. Bonoak Oiardo kiroldegian, Bordatxo tabernan, Arruti Bodegan, Aginaga sagardotegian eta federazioan salgai. Epea: abuztuaren 28a OHARRAK OHARRAK
✎ Neska eskaintzen da udaran
haurrak zaintzeko. Interesatuak 943 36 43 11 telefonora dei dezakezue.
✎ Mahaspildegi elkartean bazkide postua salduko nuke. Telf. 943 365231.
✎ Chow chow arrazako txakurrak
salgai. Pedigriarekin. Harremanetarako deitu 943 362072 telefonora.
genda ✎ Txinparta sagardotegian jendea behar da, ahal bada esperientzia duena, barran edo jangelan lan egiteko. Kurrikulumak Txinpartan utzi.
Admira Juanita marka. Ehun bikoitzekoa eta forraturiko forro beltzarekin. Ia erabili gabea, oso egoera onean dagoena. Prezioa: 16.000 pezeta. Telf. 678 375 390.
✎ Neska bat eskaintzen da udaran haurrak zaintzeko. Interesatuak deitu 943 361115 telefonora.
✎ Munalurran garaje bateko marra saltzen da.Deitu 943 362424 telefonora.
✎ Txori kaiola haundiak ematen ditugu modu onean. Telf. 943 364354
✎ Motozerra elektrikoa salgai. Su-
egurra prestatzeko primerakoa. Telf: 943 364354 Gasolina. M-8625-XX matrikuladuna, 27.000 km (2 urte). 850.000 pezeta. Interesatuak deitu 943 372607 telefonora arratsaldetan.
salgai. 225.000 pezeta. Telf. 943 366222.
✎ Betaurreko batzuk galdu dira
anbulategi inguruan funda gris batekin. Aurkitu dituenak udaletxera eraman
✎ Pisu bat alokatu nahiko nuke
Usurbilen edo bestela pisu konpartitu batean sartu nahiko nuke. Interesatuak deitu 943 793147 telefonora (Josema).
ditzala.
✎ Urrezko belarritakoa galdu nuen hilaren 15ean Kalezarko plazan. Aurkitzen duenari ordainduko zaio. Telf. 943 360643
B AT Z A R R A
Eguna: Uztailaren 28an Ordua: 11.45etan lehenengo deialdia 12.00etan bigarren deialdia Tokia: Elkarteko aretoa
✎ Urrezko pultsera bat galdu nuen
ko lanak egin eta umeak zaintzeko. Deitu eguerdietan 656719442 telefonora.
Telefonoa: 943. 36.14.49. Ordutegia: 13.30etatik 14.30 etara eta 20.00etatik -20.30etara.
✎ Peugeot 106 ibilgailua salgai.
✎ Yamaha XJ 600 motoa daukat
eskaintzen da garbitze aldera Kalezarren. Interesatuak deitu 6306 47119 telefonora (Iñaki).
✎ Emakume bat behar dugu etxe-
bezala erabiltzeko, erosiko genuke. Kalezar auzoan egon behar du derrigorrez.
✎ Gitarra española bat dut salgai.
✎ Belar bolak egiteko belarra
herrian pasa den maiatzaren 16an. Aurkitu duenak deitu 943 36 38 22 telefonora.
✎ Lonja bat, batez ere trastero
123456-
Eguneko gai zerrenda
Aurreko akta onartzea. 2000-07-22 ohiko batzar nagusia. 2000-2001 denboraldiaren memoria. 2000-2001 denboraldiaren balantzea. 2001-2002ko aurrekontua. Zuzendaritzaren proposamenak. Eskariak eta galderak.
Loreak - Lore landareak
Aritzeta 2-2 1.A Tel.: 943 36 19 51
Lore sortak - Koroak
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
MIKEL IZAGIRRE
ELEKTRIZITATEA Goiz Argi etxea, 37 Kalezar Telf: 943 36 50 95 Mugikorra: 609 068 111
Txokoalde, z/g USURBIL
Telf: 943 36 11 27/ 943 37 10 94 Faxa: 943 36 55 54
Zubietako Herri Batzarrak jai
zoriontsuak opa
dizkizue zubietar guztioi!
a r o G
t n Sa
! k a io