Skip to main content

NOAUA!! 115 alea

Page 1

H

A

M

A

B

2001eko ekainaren 15a VI.urtea

O

S

K

A

R

!! I

A

Usurbil, 115. zenbakia

Ikasleak udaran lan egin nahian


ELDUAIEN HIZKUNTZ ESKOLA

Zatozte gurekin!

Aurtengo udan ere egunero emango ditugu ingelesko klaseak! ✘ ORDUTEGIA: Goizez ✘ IKASTARO TARIFA: Astean 5 ordu, hileko 14.000 pezeta O H A R R A:

- Matrikula doan

- Klaseko materiala doan

Zubiaurrenea, 6 Te l f e t a f a x a : 9 4 3 3 7 1 4 0 2

TXIMINIA ALTZARIAK

ALTZARIAK AUKERAN

1.OOO metroko erakusketa- Prezio harrigarriak Punta-puntako markak %50ean: Altzari-trinko, lastaira eta lastaira-azpikoen aukera haundia Sofa eta besaulkiak, logelak, aulkiak, mahaiak Ehundaka altzairu %50ean Mailatu txikiekin eta gabekoak

O s i n a l d e p o l igon oa

Te l.: 943 37 0 9 6 6


az i ozo eza

Usurbil 115.zk. Noaua!

Hildakoak

Zorionak Ramon! Urteak aurrera egiten badute ere, ez du axolik! Oraindik sasoian baitzaude bilobarekin pelota partidu batzuk jokatzeko. Zorionak etxekoen partez!

Zorionak Xabi! Ekainaren 11ean zure urtebetze eguna izan zen. Ez dugu esango zenbat urte bete dituzun, badaezpada ere. Zorionak eta muxu haundi bat etxekoen partez!

Zorionak Oihana! Datorren ekainaren 23an beteko dituzu 17 urte eta hori ospatu beharra dago. Ondo pasako duzulakoan muxu haundi bat etxekoen partez.

2001-06-04 Felisa Garate Urbistondo 86 urte Egiluze-txiki baserria

Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri jarri beharreko testua eta argazkia. Hurrengo alea: ekainak 29

Astel.

Ekaina

Astear. Asteaz. Osteg.

4 5 11 12 18 19 25 26

6 13 20 27

7 14 21 28

Ostira.

1 8 15 22 29

Larun.

2 9 16 23 30

Igand.

3 10 17 24 31

Ekartzeko azken eguna: ekainak 22

Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuartean badabilkizu edo eta herriko zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bat egingo dizuegu.

Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke, baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izen-abizenak jakitea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiago izan beharko ditu. Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman edo postaz bidali besterik ez duzue egin behar.

ai, esan

• Udala • Udaltzaingoa • Obrak eta Zerbitzuak • Anbulategia • Udarregi ikastola • Udarregi (Kalezar) • Agerialde ikastetxea • Oiardo kiroldegia • Zumarte • Etumeta • Taxi geltokia • D.Y.A. • Ertzantza • Suhiltzaileak • Larrialdiak • Anbulantziak • Posta Kutxa • Gure Pakea • Gure Elkartea • Arrate egoitza • Eusko Tren • Noaua! aldizkaria • Bake epaitegia • Oa farmazia • Iturralde farmazia • Zubietako Herri Batzarra • Argindarra (Iberduero)

37 19 51 36 11 12 37 01 48 36 20 13 36 12 16 36 45 00 36 38 95 37 24 98 37 15 94 37 20 01 36 21 78 46 46 22 112 112 112 112 37 32 28 37 17 51 36 63 40 47 09 76 36 03 21 37 23 36 36 12 17 36 33 95 37 20 77 47 09 76

2001eko ekainaren 15a

Txerrimunik ordainetan

3

Eusko Tren-en neguko tren ordutegia

Donostia Usurbil Zarautz 05.47 06.17 06.47 07.17 07.47 08.17 08.47 09.47 10.17 10.47 11.47 12.17 12.47 13.17 13.47 14.17 14.47 15.17 15.47 16.17 16.47 17.17 17.47 18.17 18.47 19.17 19.47 20.17 20.47 21.47

06.03 06.33 07.03 07.33 08.03 08.33 09.03 10.03 10.33 11.03 12.03 12.33 13.03 13.33 14.03 14.33 15.03 15.33 16.03 16.33 17.03 17.33 18.03 18.33 19.03 19.33 20.03 20.33 21.03 22.03

06.20 06.50 07.20 07.50 08.20 08.50 09.20 10.20 10.50 11.20 12.20 12.50 13.20 13.50 14.20 14.50 15.20 15.50 16.20 16.50 17.20 17.50 18.20 18.50 19.20 19.50 20.20 20.50 21.20 22.20

Zarautz 06.08 06.38 07.08 07.38 08.08 08.38 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38 13.08 13.38 14.08 14.38 15.08 15.38 16.08 16.38 17.08 17.38 18.08 18.38 19.08 19.38 20.08 20.38 21.08 22.08 22.38

Usurbil Donostia 06.24 06.54 07.24 07.54 08.24 08.54 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54 13.24 13.54 14.24 14.54 15.24 15.54 16.24 16.54 17.24 17.54 18.24 18.54 19.24 19.54 20.24 20.54 21.24 22.24 22.54

06.39 07.09 07.39 08.09 08.39 09.09 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09 13.39 14.09 14.39 15.09 15.39 16.09 16.39 17.09 17.39 18.09 18.39 19.09 19.39 20.09 20.39 21.09 21.39 22.39 21.09

Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia

Donostia 07.30 07.40 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.30 10.40 11.30 11.40 12.00 12.30 12.40 13.00 13.30 13.40 14.00 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 16.30 16.40 17.30 17.40 18.00 18.30 18.40 19.00 19.30 19.40 20.00 20.30 21.00 21.30 22.15 22.30 00.00 01.00 02.00 03.00 04.00 05.00 06.00

Usurbil Zarautz

07.55 08.15 08.25 08.05 08.35** 08.25 09.15 08.55 09.25 09.05 09.40 * 09.30 10.15 09.55 10.25 10.05 11.15 10.55 11.25 11.05 11.55 12.15 12.05 12.25 12.35** 12.25 13.15 12.55 13.25 13.05 13.40 * 13.30 13.55 14.15 14.25 14.05 14.40** 14.30 15.15 14.55 15.25 15.05 15.25 15.40* 16.15 15.55 16.25 16.05 17.15 16.55 17.25 17.05 18.15 17.55 18.05 18.25 18.40* 18.30 19.15 18.55 19.25 19.05 19.35** 19.25 19.55 20.15 20.05 20.25 20.40* 20.30 21.15 20.55 21.45 21.25 22.15 21.55 22.45 23.05 23.15 22.55 00.45 00.25 02.45 01.25 02.45 02.25 03.25 03.45 04.25 04.45 05.45 05.25 06.45 06.25 **Aiaraino *Orioraino Asteburutan

Zarautz

06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45 09.20** 09.45 09.45 10.20* 10.45 10.45 11.45 11.45 12.45 12.45 13.20** 13.45 13.45 14.20* 14.45 14.45 15.20** 15.45 15.45 16.20* 16.45 16.45 17.45 17.45 18.45 18.45 19.20* 19.45 19.45 20.45 21.15 21.45 23.15 00.15 01.15 02.15 04.15 05.15

Usurbil

*Oriotik

07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 10.05 10.05 10.30 11.05 11.05 12.05 12.05 13.05 13.05 13.30 14.05 14.05 14.30 15.05 15.05 15.30 16.05 16.05 16.30 17.05 17.05 18.05 18.05 19.05 19.05 19.30 20.05 20.05 21.05 21.25 22.05 23.25 00.25 01.25 02.25 04.25 05.25

Donostia 07.30 08.00 08.30 08.30 09.00 09.30 09.30 10.00 10.30 10.30 11.00 11.30 11.30 12.30 12.30 13.30 13.30 13.55 14.30 14.30 14.55 15.30 15.30 15.55 16.30 16.30 16.55 16.55 18.30 18.30 18.30 19.30 19.30 19.55 20.30 20.30 21.30 21.55 22.30 23.35 00.35 01.35 02.35 04.35 05.35

**Aiatik

Asteburutan


2001eko ekainaren 15a

4

Noaua! 115.zk. Usurbil

H

A

M

A

B

O

S

K

A

R

Argitaratzailea

!! I

A

Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: http://www.jalgi.com/topagunea/noaua Kazetarien koordinatzailea Josu Aranberri

Kazetariak Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy

Kolaboratzaileak Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Administrazioa Arantxa Usarralde, Aintzane Aizpurua eta Nagore Gonzalez.

Erredakzio Kontseilua: Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta. Maketazioa eta diseinua

Olatz Goenaga, Zaloa Arnaiz eta Ibon Beristain.

Dokumentazioa Idoia Agirre, Aintzane Aizpurua, Leire Mujika, Leire Unanue eta Nagore Gonzalez Informatika Pili Lizaso eta Karlos Aizpurua

Banaketa Mertxe Jimenez, Xabier Kamino, Txelo Vidal eta Iker Muguruza Elektrikaria Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818

er irizten? Euskara ez da galduko... Xabier Pikabea Euskara ez da galduko Frantzia eta Españako estatuek hala nahi dutelako, euskal instituzio eta erakundeek oztopa eta eragozten dutelako baizik. Euskara ez da galduko Frantzia eta Españako estatuek euskararekiko jokaera nardargarria erakusten dutelako, hainbat euskal estamentuk ildo beretik jokatzen duelako baizik. Euskara ez da galduko folklore ezarri nahi digutelako, egunerokotan horrela jotzen dugulako baizik.

Euskara ez da galduko lege sendorik ez daukalako, eskasena ere betetzen ez dakigulako baizik. Euskara ez da galduko ikasten ez dutelako, ez dakigulako baizik.

Euskara ez da galduko “bere” egin nahi ez dutelako, egiatan “geure” egiten ez dugulako baizik.

Euskara ez da galduko etorkizunekoa nahi ez dutelako, presentekoa egin nahi ez dugulako baizik.

Euskara ez da galduko geldotasuna ezarri nahi diotelako, eguneroko “korrika” egiten ez diogulako baizik. Euskara ez da galduko arerioak dituelako, batzen ez gaituelako baizik.

Euskara ez du galduko gaurko esperantzak, biharkoak baizik.

Euskara ez da galduko besteek nahi dutelako, geuk nahi dugulako baizik.

Euskara itotzen bada, geuk itoa izango da; ez beste inork: arnasik eman ez diogulako. Bihotza eman nahi izan ez diogulako. Arretarik jarri ez diogulako. Bizitu ez dugulako. Hitz bakar batez, eta besterik gabe, berarekiko jokaera gaitzezgarrienak erabili ditugulako, egunerokoetatik baztertuz.

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” (JosAnton Artze).

Inprimategia: Antza

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan

Azala:

Egunkari eta aldizkarietan ateratzen diren lan poltsak

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


H

EAJ-PNV usurbildarrei informatuz

auteskunde garaia igaro da, eta berriro udaletxeko ika-mikatara itzuli behar. Noaua hamaboskarian, martxoaren 23koan, Usurbilgo Euskal Herritarrokek EAJ-PNV-ri erantzunez egindako artikuluaz, hauxe diogu: ezinaren edota arrazoigabekoen indarra: intsultoa

Ez da hori gure estiloa. Ezta izango ere. Eta aurrez egindako gure azken bi artikuluetan ez dugu inor iraindu, ez intsultatu, eta bide hori jarraitzeko asmoa dugu aurrerantzean ere. Bai, baina, herria informatu, eta ahalik eta ondoen informatzen saiatuko, gainera; hauxe baita, Usurbilgo udalean oposizioan gaudenez gero, besteak beste, geure betebehar nagusienetako bat: Usurbil herriari udaletxeko bertako informazioa ahalik beteena eta osatuena ematea. Eta ,besterik gabe, honela egingo dugu. Ziur.

Orain arte esandakoak hauek dira:

1- Kultura, Euskara, eta Gaztedia teknikari lanpostua aipatu dugu. Gai honetan EHk agertu

Z

duen postura itxia ere salatu nahi dugu. EAJ-PNVn, eta Usurbilen Euskara eta Kultura mailan mugitzen diren hainbat herritarren iritziaren aurka dabil EHko zinegotzi taldea. Euskara teknikari bat eta kulturako teknikari baten beharra ia denok ikusten dugun arren,EHk, bere “heldutasun politikoaren” adierazgarri, ez du jaramonik egiten, eta hiru postuak pertsona bakar batek bete ditzala nahi du. (2001-01-15 aholku batzarrean, bi teknikariren alde: 14 ordezkari; teknikari baten alde: 4 ordezkari, horietako hiru EHko zinegotziak).

2- UEMAri agertutako txostenean, EH taldeak , udalaren izenean, ez du udalean Euskararen benetako egoera zein den azaldu nahi. EPA (Educación para adultos) eta Hastapen Profesionaletako irakasleen euskara egoera bertan agertzen ez duelako.

Informe honekin EHren Euskara politika akatsez josia dagoela agerian gelditzen da gure ustez. 3- Orain arte Euskara Teknikari lanak egin dituen langilearen merezimenduak ez ditu kontutan

hartu nahi EHk, aldiz, hastapen tailerrean jardun den pertsonarenak bai. Horregatik iruditzen zaigu azken aldian ateratzen diren lanpostuetarako oinarriekin kanpokoak direnei udalera sartzea erraztu nahi dietela, herrikoak direnen kalterako . 4.-EHk hasieratik, Atallu industrialdearen planteamendua oker enfokatu duela iruditzen zaigu. Gainera duela gutxi, Atalluko lur jabeei, lehen “Justiprezioan” baino diru gutxiago eskaini zaie beren lurrengatik. Beste aldetik, segurtasuna eta inpaktu ekologikoari buruzko azterketen eskaerei ez diete jaramonik egin. Espero dezagun hain arinki hartutako erabaki hauek ez dietela inolako ondorio kaltegarririk eragingo erribera inguruko biztanleei (Santuenea). Guzti honetaz edonork zerbait jakin nahi balu edo zalantzarik badu, hurbildu dadila guregana eskuetan ditugun udal txostenak eskuratuko dizkiogu eta.

Honenbestez eta gauzak argitu ditugulakoan agur t´erdi.

Lanbide Hastapenerako ikastaroak

uregana zuzentzen naiz udalak Lanbide Hastapenerako ikastaro hauen artean aukeratzeko eskaintza luzatzen dizula adierazteko: ileapaindegintza-edergintza, sukaldaritza-gozogintza, eraikuntzako teknika berriak, zurgintza eta egurra, automobilaren karrozeria eta pintura, galdaragintza eta automobilaren mekanika.

Lanbide Hastapenerako ikastaroak lanbide batean hasteko aukera ematen dizu. Gainerako ekintza desberdinetan parte hartzea eskaintzen dizu: D.B.H. graduatua lortzeko

RAMON BARCENILLA

laguntza, Lanbide Heziketako erdimailako sarbide probak prestatzea, oinarrizko heziketa, kirola, lanbide-irteerak, txangoak... Ikastaroa bukatutakoan, aukeratutako ezpezialitatean inguruko enpresetan praktikak burutu ahal izango dituzu. Laburbilduz, gure asmoa lan-munduan sartzeko behar dituzun instrumentu, ahalmen eta ezagutzak eskaintzea da.

Amaitzeko esan, izena emateko epea irekita dagoela ekaina eta uztaila bitartean monitore soziolaboralaren bulegoan 8.00etatik 11.0etara. Idoia Beloki

. Pikor- pintura eta

gotele lanak . Papereztatze-lanak . Pintura-lanak oro har

Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66

Euskal presoak etxera!

5

2001eko ekainaren 15a

ka-mika

Usurbil 115.zk. Noaua!


2001eko ekainaren 15a

6

Noaua! 115.zk. Usurbil

ale

SANTUENEA

Agurtzane Solaberrieta

Datorren urtera arte

A

steburu honetan amaituko da Plis, plas, txalo ta jolas egitaraua, herriko auzo gehienetatik pasatu den etxeko txikienentzako programa. Santuenean ere izan zen, joan den maiatzaren 26an. Auzoko eskola txikian ikusgai izan genuen “Lehoi baten bila� antzezlana, auzoko zein herriko 20 bat haur bildu zituena. Ondoren txokolatada ere izan zen, haur zein gurasoentzat merienda soberan izan zen, beraz.

Sanjuanen aitzakian Plis Plasen amaiera bertan izango baita, herriko frontoian beharrean.

Aberatsa da haurrentzat beren auzoan ere ondo pasatzeko aukera izatea, bestela ere oso maiz jotzen baitute herriko kaxkora jolastera. Halakoak maizago eginez gero, ona litzateke bai haurrentzat eta baita auzoentzat ere, pixkanaka-pixkanaka hauek berpizteko saiakera egin beharra baitago.

Asteburu honetan izango den Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldiak emango dio amaiera Noaua! Kultur Elkarteak, Udalak, Jai Batzordeek eta Eskola txikiek antolatutako egitarauari. Iaz bezala, aurten ere zorteko dira Kalezar aldean,

URDAIAGA

Alazne Begiristain

Kea eta zuhaitzak

E

kainean ere sartu gara, ia urte erdia pasatu zaigu konturatu ere egin gabe!

Gaur, ostirala, Andatza aldean sua ikusi dut. Ai ama! Ez da

Gure auzoko haurrak ere ziur gustura igoko direla Kalezar aldera, guztiek ere oso maiteak baitituzte pailazo ezagunak. Agian noizbait gure auzora ere etorriko dira eta hala Santuenea ezagutzeko aukera izango dute, Euskal Herriko txoko gehienetan ezagunak badituzte ere, gurea ez baitute oraindik bisitatu.

ba suteren bat izango?. Baina segituan konturatu naiz ezetz, su txikiak ikusten baitziren elkarrengandik urrun. Pentsatzen jarraitu dut... indioak ez ziren ba etorriko gure mendi hau inbaditzera!

Hipotesi hau, pentsatu orduko baztertu dut. Amarengana jo dut. Eta honek azaldu didanez, mendia garbitzen ari dira. Nola ez zait, ba, niri ere bururatu?

Azterketak, lanak entregatu beharrak... ez didate batere onik egin, pentsatzeko gaitasun handirik gabe utzi naute, pentsamendua geldirik, nekatuta.

Beno, txorakeriak alde batera utzita, aurreko alean Eiderrek kontatu zigun Andatza bideko pinudia ateratzen hastera zihoazela. Ba, zuhaitz batzuk, behintzat, atera dituzte eta orain zabortegi pareko kurban daude enborrak pila handietan jarrita. Egia esan, hor ez dute enbarazurik egiten, baina, ez ote dira bata-bestearen atzetik pirika-pirika erortzen hasiko?


Usurbil 115.zk. Noaua!

KALEZAR Sanjuan!

B

adatozela, badatozela, badatozela guztiak hain maiteak ditugun Sanjuanak. Ostiralean hasi eta datorren igandera bitartean, hilak 24a, ez da festa girorik faltatuko gurean, bestela ere jaierako grina soberan izaten baita hemen goialdean.

Aurtengoan Sanjuan bezpera baino astebete lehenago abiatuko zaigu jaia, aizue, usadioak ere aldatu beharra daudela bizirik iraun dezaten. Kritikak ere jasan behar izan dituzte Jai Batzordekoek, Hernaniko festari aurre ezin egin eta jaia aurreratu dutelako. Baina Hernanikoak lehiakide gogorrak dira Sanjuan kontuetan eta,

Ainara Uribe

gainera, festa izan bada 23 eta 24ko asteburuan, hori bai, gauez parrandarako aitzakiarik izango ez den arren; normalean ez da aitzakia gehiegi behar izaten, badakizue. Arratsaldeko 18.00etako txupinazoak emango dio hasiera festari, ondoren buruhaundiak

ATXEGALDE

Amagoia Mujika

Lekuko hutsala

N

ire auzoaz idazten hasi eta kritika kutsuak hartzen du nire jarduna. Baina nire esanek norbait minduko balute, argi esan nahi nioke lehenengo kritika nire buruari zuzentzen diodala. Nik, beste auzotar askok bezala, aspaldi utzi bainion Atxegalden bizitzeari. Niretzako auzoa lotoki soila da, onartzen dut. Orain eguneroko eginbeharren aitzakiarekin hasi eta ez dut inor aspertu nahi, estresaren kontua ezaguna da honezkero, askotan, gehiegitan, erabili dugulako hain hitz potoloa bestelako hutsuneak eta akatsak tapa-tzeko. Eta halaxe bihurtu da Atxegalde, lekuko hutsala, mugimendu ororen lekuko hutsala. Santixabelen usaina iritsi iristen

izango dira eta gauean, berriz, Akelarre, garai zaharrak gogoratzeko. Gorritik ez du huts egingo aurten ere eta larunbatean eskainiko du bere showa auzoko plazan. Mus txapelketak arratsaldea hartuko du eta gaualdera Izotz taldearen musikak alaituko ditu bazterrak. Igandean, berriz, txikientzat egun handia izango da, Takolo, Pirritx eta Porrotx bisitan izango baititugu. Eta hilaren 23an, San Juan bezpera, urteroko eskea, bertsolari eta trikitilariek lagunduta. Mezak, auzoko gazteen arteko herri kirolek eta auzo bazkariak itxiko ditu aurtengo Sanjuanak igandean, hilaren 24an.

da, ez, ordea, usain gozoena. Entsaioetako danbor soinuak, nazkatzeraino. Ez inorren erruagatik, neroni ere aritu bainaiz urte pare batean egurrari eman eta eman. Soka-dantzako entsaioak ere Atxegalden egiten dira, Agerialden, hain zuzen ere. Hauek ere ez dira herriko festetako alderdi samurrena, galdetu bestela dantzari kaskarren sasijauziak jasan behar dituen lurrari.

Sagardo Egunean botatzaileak Mahaspildegin bazkaltzen dute, hemen ere gure auzoak festaren zatitxo bat baino ez du bere egiten. Sagardo botilak irekitzen iztarraldeak gorrigorri eginda bazkaltzera eseri eta musua ere gorrituta altxatzen diren gazteak pasadan

baino ez baitute ikusten Atxegaldeko.

Eta Ikastola Egunean? Auzoan haurren negarrak eta autobusen joan-etorriak urte guztian zehar jasan ondoren, etxeko txikienek prestaturiko dantza saio ederrak kiroldegiari eskaintzen dizkiote. Hau da hau marka, halako plaza ederrak ez al du, ba, txikienen dantzarik merezi?

Laster hasiko dira San Juanak, Santixabelak, Santioak, Sanestebanak... hemengo suziri eta musika doinuak garbi iritsiko dira gure auzora, bertakoak, ordea, aspaldi ez ditugu entzun. Berriz ere, Atxegalde lekuko hutsala izango da, inguruko mugimenduaren testigu ixila.

2001eko ekainaren 15a

ejiran

7


2001eko ekainaren 15a

8

Noaua! 114.zk. Usurbil

ale

TXOKOALDE

Hiru lapurreta gau batean

B

enetan sinesgaitza egiten omen zitzaion nire anaiari ikusten ari zena, edo hobeto esanda ikusten ari ez zena. “Non arraio ote dago nire autoa? Bart hementxe utzi nian eta orain falta, ez dek posible� omen zion berekiko.

Maiatzaren 27an, igandean, nire anaia Joxe Jabierrek Zumeta parean utzi omen zuen kotxea aparkatuta eta biharamunean, goizeko 5.45etan, lanera joateko prestatu zenean hara hor ezusteko ederra! Auzo osoan honen bila ibili eta gero topatu ez zuenean Ertzaintzari deitu omen zion horren berri emateko. Goizeko 10.30etan Ertzaintzak etxera

KALEBERRI

deitu zuen kotxea Hernanin azaldu zela esanaz. Azaldu bai, baina nola? Ate bat zeharo okertuta, airbag-a matxuratuta eta bolantea blokeatuta, autoa arrankatu ezinik. Gau hartan bertan hiru “Ford Escort� lapurtu zituzten. Lehendabizikoa Irunen ohostu eta Galardiko gasolindegian utzi zuten ma-txuratuta. Honen ondoren Txokoaldera jaitsi eta anaiarena lapurtu zuten. Azkenik, hau ere aberiatuta

Euskal ondare diren kirol hauek

I

ritsi zait txanda. Ustekabean. Bi kontu ibili ditut buruan zer idatziko. Bata Kaleberriz kanpoko kontua; bestea Kaleberriko berria. Azken honi eutsi behar diot, aurrenekoa beste batean ere berdin konta nezakela ohartuta. Kaleberriko kontuetan pilota izango dut mintzagai. Herriarteko pilota txapelketa ikusi genuen ostiralean. Herritarrek galdu arren (ez galdu itxaropenik!) itxura polita eskaini zuten. Eta herriko gazteak Azkoitiakoak adina badirela ikusita poza ematen du. Frontoia lepo zegoen. Batzuentzat txiki geratu zen, eta laster Agi-

nagako frontoi berri eta handiagoan jokatu beharko dutela ere bota zuen baten batek. Asteburuan, berriz, pilotaren jaiari hasera eman zitzaion. Oso pilotazale naizen aldetik pena eman zidan jaia, bestelako eginkizunengatik, ezin osoki dastatu ahal izanak.

Izan ere, pilotaren molde batzuk besterik ez ditugu ezagutzen, eta euskal ondare diren kirol hauen berri eman zaigu egun hauetan. Aberatsa da eta pilotarekin ez da eskuhuska bakarrik aritzen. Txoko honek bere mugak dituenez ezin naiz banan-banan mota bakoitza azaltzen hasi, baina

Eukene Camino

Hernanin utzi eta han hirugarren autoa zizatu zuten. Aste hartako egunkari batek zioenez, gertakari honetako bi gaztetxo errudunak Usurbilen atxilotu omen zituzten, ez alferrik, noski!

Eneko Harreguy

mereziko luke ondo ezagutzea. Gainera, neurri batean herrigintza osatzen laguntzen duen kirol hauen eskulanak ere begiz dastatzeko moduan jarri zizkiguten; artisautza zela, eskulturak zirela...

Eta, era berean, jai honek herriko pilotari bultzadatxo bat ematen lagunduko du. Kalterik ez al dio egingo!! Eta Usurbilgo Pilota Elkarteak horrenbeste merezi du; ahaleginak egiten ditu, gaztetxo dezente ikusten ditut, eta aurten ez bada Herriarteko Txapelketan aurrera gehiago egiten, hurrengo urtean izango da. Etorkizuna gazteez beterik dago eta!


Usurbil 115.zk. Noaua!

AGINAGA

Frontoia eta Sanpraixkuak

H

erriko frontoi berria noiz egin behar duten galdezka hasiak ginen dagoeneko. Proiektuaren berri eman zutenetik hilabete batzuk pasa dira, lurrak erosteko hitzarmenen bat egina omen dute baina hala ere oraindik ez dira lanean hasi.

Auzoan, ordea, bazen beste kezka bat. Non egin behar dira Sanpraixku jaiak plaza inguruan frontoia egiten hasten badira? Hor dago koxka! Frontoia egitea nahi dugu, baina herriko festak egiteko leku egokia aurkitzea ez da erraza izaten. Azken orduko berrien arabera, behintzat, Sanpraixkuak pasa eta gero hasiko dira erai-

ZUBIETA

kuntza lanetan. Aurten libratu gara, baina datorren urtean? Frontoia eraikita badago ondo, bestela irtenbideren bat eman beharko zaie herriko jaiei.

Bestalde, eta gaia erabat aldatuz, udara gainean dugula nabari da dagoeneko. Ikasleek laister hartuko dituzte oporrak eta poza eta alaitasuna iritsiko da Aginagako txokoetara. Erriberan, berriz, piper

Obrak, zer gauza arraroa!

O

rain esan behar dudanak ez dut uste inor harrituko duenik. Orain ere Zubietan hasi dira obra berri batekin, noiz bukatuko duten ez dakit, baina, hasi, hasi dira behintzat. Etxetxo ondoko kurba zabaltzen hasi dira. Obra honen arrazoi nagusia, bidea estua izateaz gain, kurbatik kotxe bat zetorrenean ez zela ikusten izan da eta, ondorioz, istripu batzuk izan dira eta bai susto galantak ere. Orain, arazo hau konponduko dute, baina nik beste arazo bat ikusten dut; kotxeen abiadura, hain zuzen ere. Denok dakigun bezala, Zubietan, bai Usurbilgo eta bai Lasarteko

Oxkar Santamaria

jende ugari ibiltzen da; batzuk oinez, beste batzuk korrika... Honegatik, ondorio batera iristen naiz; autoetako gidariek abiadura kontrolatzen ez badute, istripuak gertatzeko aukera handiagotu egingo dela bai oinezkoekin eta bai autoekin. Beraz, badakigu denok zaindu beharreko gauza bat dela. Udara heldu zaigu, eguraldi onak eta beroak etorri zaizkigu eta festak ere gainean ditugu. Esan beharra dago, Zubietako Jai Batzordeak hotzak eta euriak urte

biltzen izango da lana. Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere piper mordoa izatea espero dute piper ekoizleek. Ea ba hauen itxaropenak egi bihurtzen diren.

Alex Udabe

osoan zehar ere harrapatzen dituela festak antolatzen. Denok oso gustura ibili eta gozatzeko aurretik lan ikaragarria egin behar izaten da eta normalki hau ez da gehiegi baloratzen.

2001eko ekainaren 15a

ejiran

9


2001eko ekainaren 1a

10 Noaua! 114.zk. Usurbil

rrep

Gipuzkoako garbitasun alorreko greba, duintasunaren aldeko 43 eguneko borroka

I

sabel Dominguez eta Teodora Rubio usurbildarrek greba gogorra eta luzea jasan behar izan dute joan den apirilaren 23a eta ekainaren 4a artean, beste 1.000tik gora lagunekin batera, Gipuzkoako garbitasun alorreko langileen eskubideen alde aritu baitira borrokan. 43 egun gogor izan badira ere, azkenean lortu dute Garbitasun alorreko Patronalak bere eskaera zenbait aintzat hartzea. Orain, dagoeneko lanera bueltatu diren honetan, langileen eskubideen aldeko borroka ezezik, langile bezala merezi duten tratu duinaren aldeko borroka ere izan dela onartzen dute, "garbitzailearen lana inork gutxik errespetatzen baitu".

Isabel Dominguezek 12 bat urte daramatza garbitzaile lanetan eta Teodora Rubiok, berriz, 11 urte inguru. Bulegoak, dendak eta eskolak garbitzen dituzte, sektoreko beste langileen antzera, beharrezko baitute leku ezberdinetan lan egitea dezenteko soldata bat osatzeko. Joan den urtarriletik garbitzaileen sektoreak negoziazioetan ziharduen Patronalarekin, azken 14 urteotan langile hauen lan baldintzak ez baitira ezer aldatu. Patronalaren jarrera kaskarra eta negoziazioen aurrerapen eza ikusita, apirilaren 23an greba mugagabea hastea erabaki zuten garbitasun alorreko langileek, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek babestuta.

Hiru ziren langileen eskaera nagusiak, %6ko soldata igoera, lanorduen murriztea 35 ordura hiru urteko epean eta baja hartzean soldataren %85 ordaintzea. Azken hau zen eskaera nagusia, izan ere, garbitzaileen lana ez da samurra eta, ondorioz, maiz hartu behar izaten dituzte bajak. Teodorak azaldu zuenez, "zama handiekin ibili behar iza-

ten dugu, bateko fregonak eta besteko poltsak direla eta. Honegatik, askotan bizkarreko arazoak izaten ditugu, lana ez baita samurra".

Patronalaren jarrera agintzailea

Langileek eskaerok ozen eskatzen bazituzten ere, Garbitasun Patronalak jarrera oso agintzailea izan du hilabetea aise gainditu duen gatazkan. Isabelen hitzetan, “sindikatuek behin eta berriz eskaintzak egin arren, ez dugu inolako erantzunik jaso Patronalaren aldetik�. Herritarren jarrera ere ez dute beti aldeko izan. Egunero-egunero protestak eta manifestazioak egin dituzte langileok eta Donostiako kaleak papelez jostea izan da euren aldarrikatzeko moduetako bat. Askok ez du ulertu ja-rrera hau eta kritikak ere entzun behar izan dituzte.

Eusko Jaurlaritza izan da gatazka honetan guztian paper ga-rrantzitsua jokatu duen beste erakundea. Sindikatuek errezeloz ikusi dute Lakuako erakundearen jarrera, hasieratik Patronalarekin

hitzartze antzeko bat balu bezala jokatu duela salatu baitute behin eta berriz. “Gure greba eskubidea behin eta berriz zapaldua izan da, gure ordez beste batzuk jarri baitituzte lanean. Gainera, Jaurlaritzak proposatzen zituen zerbitzu minimoak ere gehiegizkoak ziren, lotsagarriak. Honegatik ez gara batere fidatu Eusko Jaurlaritzarekin eta bera gatazkan sartu aurretik, nahiago izan dugu Precok egitea bitartekaritza lana�.

Izan ere, joan den ekainaren 4an Preco delako honen eskutik etorri zen grebaren konponketa. Greba ugaritan bitartekaritza lana egiten duen erakunde honek eman zion amaiera gar-bitzaieen grebari, sindikatu eta Patronalarekin bildu eta Precok proposaturiko neurriak onartu behar izan baitzituzten bi aldeek. Azkenean, %5,15eko soldata igoera, 35 orduak lau urteko epean eta lehenengo bajan soldataren %75 eta aurrerakoetan %70 lortu dituzte.

Gustura egoteko moduko lorpena dela esan dute sindikatu-etako ordezkari gehienek, ESK sindikatua desa-


Usurbil 114.zk. Noaua!

dos agertu bada ere. Langileak ere pozik daude, garaile sentitzen dira. Isabelek eta Teodorak esan zutenez, “aurrerantzean Patronalak oso argi izan dezala gure eskubideen alde borrokatzeko prest gaudela, ez garela beldurtuko, ez garbitzaileak izateagatik ezta gehienak emakumeak izateagatik ere”. Azkenean, beraz, guztiaren gainetik duintasunaren garaipena izan da nagusi, langile orok eta pertsona orok merezi duen errespetuaren garaipena.

Gatazkaren bestaldean egon direnak

Gatazka luzea eta gogorra izan da bai langileentzat, bai Gipuzkoako hainbat udaletxe, eskola, kiroldegi eta bestelakoentzat ere. Izan ere, 43 egun garbitasun zerbitzurik gabe egotea ez da marka makala. Greba hasieratik ugariak izan dira ateak itxi behar izan dituztenak, Arrasateko bi kiroldegiak, Eibarko udal igerilekua eta Zarauzko haurtzaindegia kasu. Baikarak, Gipuzkoako Guraso Elkarteen Federazioak, lan garrantzitsua egin du eta behin eta berriz aldarrikatu du Udaletxe eta Hezkuntza

Sailaren aurrean “gure semealabak hezkuntza duina jasotzeko duten eskubidea”. Izan ere, alergia eta asma arazoak direla medio hainbat haur eskolik gabe izan da grebak iraun artean. Teodora eta Isabelek ondorioztatu dutenez, “faltatu arte inor ez da konturatu gure lanaren garrantziaz”. Azaldu zutenez gurasoak oso pozik agertu ziren berriz ere lanean ikusi zituztenean. Hala ere, guztia ez da txarra izan, “behin aurrezki kutxa batean sartu ginen protesta modura eta lurrera paperak bota genituen, bertan gure lana ordezkatzen ari baitziren. Joaterakoan barkamena eskatu genien bertakoei, sorturiko enbarazua zela eta. Hark lasai egoteko, ondo egiten genuela erantzun zigun”.

Gure herrian Gipuzkoa mailako greba mugagabeak ez du inolako eraginik izan. Izan ere, Udalak ez du azpikontratatzen garbitasun zerbitzua. Udaletxeko garbitzaileak bertako langileak dira, funtzionariak, eta gainontzeko udal langileen lan bal-dintzak dituzte. Honegatik bertako garbitasun langileek ez dute parte hartu aipatu greban, euren egoera oso bestelakoa baita.

Amagoia Mujika

Guztiak aho-zabalik uzteko moduko jarrera eta indarra

G

arbitzaileen borroka gertutik bizi izan dugunak aho-zabalik utzi gaitu langile hauen jarrerak. Eguna joan eta eguna etorri inork ez zuen konponbidea gertu ikusten, ez sindikatuek, ez langileek ezta grebak zuzenean eragin dituen eskola, udaletxe, kiroldegi eta besteko arduradunek ere. Hala ere, txaloga-rria izan da Gipuzkoako 1.000tik gora langilek azaldutako inda-rra, ederki baitzekin beren borroka zilezkoa zela. Teodora eta Isabel ere egunero-egunero aritu dira manifestazioetan, Artzai Onaren Katedraleko itxialdian, protesta guztietan... Azaldu zutenez, langileen arteko batasunak eta indarrak oso lagungarri izan dituzte 43 eguneko borroka luzean. "Ezagutzen dut senar-emazteak greban izan diren kasurik eta harrigarria dela deritzot, horrek egunero gure eskubideen alde borrokatzeko indar handia ematen zigun", dio Isabelek. Teodorak, berriz, oso ondo pasatu duela aitortzen du, "Manifestazioak, abestiak, oihuak... guztiak baliagarriak ziren adrenalina askatzeko, tentsio handiko momentuetan oso lagungarria izan da. Oraindik abesten genituenak burutik ezin kendu nabil". Ertzaintzarekin ere izan zuten ika-mikarik eta grebalari bat atxilotua izan zen joan den ekainaren 7an izandako istiluetan. Zentzu honetan Ertzaintzak langileak oso gogor hartu zituela salatu dute guztiek aho batez. Orain berriz lanera buelta, normaltasunera, egunerokora. Hori bai, beren eskubideak gehiago errespetatzen direnaren ziurtasunaz dena errazagoa da.

2001eko ekainaren 1a

portaia

11


2001eko ekainaren 15a

12 Noaua! 115.zk. Usurbil

P

ontzeju txikia

“Askatasuna plaza” inauguratu dute

asa den ekainaren 10ean inauguratu zen Paris etxe atzeko parkea. “Askatasun plaza” izenez ezaguna izango da hemendik aurrera, egun horretan bertan izen hori agertzen zen plaka jarri baitzuten plaza erdi-erdian.

Bertako bolatokian, berriz, lehenengo txapelketa jokatu zen. Jende askok parte hartu zuen eta irabazleen parera iritsi nahi duen norbait baldin bada hemendik aurrera entrenatzeko aukera faltarik ez du izango. Aitzaga elkartean egongo da bola, baita birlak ere. Aitzaga tabernan

eskatu beharko dira hauek hartzeko giltzak.

Bestalde, hasiera batean asteazkenetako merkatua “Askatasun plaza”n dagoen estalitako eraikuntzara eraman nahi bazuten ere, udaleko ordezkariak merkatu hau egitea komenigarria den edo ez aztertzekotan dira. “Osasun baldintzak betetzeko orduan arazo haundiak izan ditugu askotan eta plaza berri batean merkatu hori jartzea ez zaigu egokia iruditzen. Gainera, herriko komertzioen aldetik ere merkatuaren inguruan hainbat kexa jaso izan ditugu”

Usurbilgo Haur Eskola martxan jarri nahian

U

surbilgo Haur Eskola Ibanher Kooperatibaren esku gelditu zen pasa den ekainaren 12an egin zen udalbatzan. Proposamen bakarra aurkeztu zen lehiaketara, baina adjudikazioa behin betirako izan dadin zenbait baldintzetara egokitu beharko dute. Hala ere, bien bitartean umeak haur eskola honetara eraman nahi dituztenek izena emateko epea zabalik dute. Datorren ikasturtearekin batera, Kalezarren lehen eskola txikia zenaren eraikuntzan, iraila hasieran hasi eta uztaileko azken egunera arte zabalik egongo da, izan ere, egun

bereziak kenduta, abuztuan itxita egongo baita. Beraz, astelehenetik ostiralera goizeko 7.30eta ireki eta arratsaldeko 19.00ak arte egongo da zabalik haur eskola.

Haur Eskola honek Haur Hezkuntzako lehen zikloa beteko du, hau da, 0-3 urte bitarteko haurrei egongo da bideratua. Izena emateko epea, berriz, ekainaren 18tik 29ra izango da. Goizean 10.00etatik 12.00etara udal liburutegian eta arratsaldean 18.00etatik 20.00etara udal idazkaritzan. Bertan gurasoek izan ditzaketen galderei erantzungo zaie eta informazio zabalagoa ere eskainiko da.

Bestalde, zerbitzu hau publikoa izango denez eta Haur Eskola honi herritarren elkarrekintza bultzatzea gustatuko litzaiokenez, datozen hilabeteetan irekiko den Haur Eskolaren izena aukeratzeko deialdia egiten dizuete. Beraz, animatu eta Noaua! Kultur Elkartera bidali ditzakezue proposamenak. Azkenik, eta herritarrei leku bat egin asmoz, sukaldaria behar da lan erdiz aritzeko. Beraz, interesa duen edonork eta haurrekin egotea gustoko duen oro, agertu dadila lehen aipatutako leku eta orduetara.

Gizon eta emakumezkoen Arizeta Kalea,1 Tlf 36 21 64 USURBIL

modako arropa guztia hemen aurkituko duzu

Udaberriko moda berria zuretzat!

Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06

PATRI JATETXEA


Usurbil 115.zk. Noaua!

Zubietako Aliri zubia Txikierdi aldetik zabaltzeko eskaera

Motzean

Kultura eta euskara lanposturako lehiaketa

E

Zubietako “Errekondo egur zerra� lantegiak kamioi haundiak eta trailerrak zailtasun haundirik gabe pasa ahal izateko Aliriko zubia egokitzeko eskaera egin zuen. Bertan, zubiaren harri zaharrak ukitu gabe, Txikierdi aldetik dagoen hormigoizko baranda zabaldu eta hau zabaltzen den heinean bidea ere zabaltzea proposatu zuten. Eskaera honi baiezkoa eman

Ohorezko alkatetzarik gabe gelditu da franco

P

asa den ekainaren 12an egin zen ezohiko udalbatzan Usurbilgo udalak 1949ko abuztuaren 22an Francisco Franco Bahamonde Usurbilgo Ohorezko alkate izendatu zueneko erabakia atzera botatzea erabaki zuen Euskal Herritarrokeko zinegotziek aurkeztu zuten mozioa onartu ondoren. Erabaki horrekin batera, Franco usurbilen pertsona ez atsegina izendatu eta herrian berarekin zerikusirik duen edozein ikur edo plaka kentzea ere onartu zen.

Kale Nagusia, 9 USURBIL Tlf. 943 37 33 48 943 37 09 13

aurretik udalak Zubietako Herri Batzarraren iritzia jakin nahi izan du eta hauek proposamena interesgarria eta komenigarria dela jakinarazi dute. Horrekin batera, proiektu berean, Txikierdirainoko bidea hobetzea bidezkoa izango litzatekeela diote. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere zabaltze lan horiek egiteko ez du inolako eragozpenik jarri.

Artzabaleko babes ofizialeko etxebitzak

A

rtzabal inguruan etxebizitzak egiten hasi ahal izateko etxebizitzen proiektua onartzea falta bada ere, ekainaren 12an egin zen ezohiko udalbatzan herritarrek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko baldintza-pleguak onartu zituen udalak. Bertan mota honetako 52 etxebizitza egingo dituzte eta etxebizitza proiektua onartu bezain laister irekiko dute babes ofizialeko etxebizitza hauek eskuratu ahal izateko izen emateko epea.

AJ-PNVko zinegotziek kultura eta hizkuntza-normalizatzaile lanposturako lehiaketa bertan behera utzi eta prozesua berriz hasiera-hasieratik hasteko eskaera egin dute udalean. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2001-04-11) udalak lanpostu honetarako deia egin ondoren lehiaketa honetara aurkeztu behar zuen batek errekurtso bat jarri zuen udalak jarritako lehiaketa-baldintzen aurka. Errekurtso honen arabera baldintzetako bi atalek lege-prozedura ez zuten betetzen. Honen aurrean , dekretuz, eta beste zinegotziei iritzirik eskatu gabe, alkateak GAOn azaldutako iragarkiari aldaketa batzuk egin izana salatu dute EAJ-PNVko zinegotziek. Guzti hau ikusita Usurbilgo EAJPNVk zera dio: - Alkateak, dekretuz, zuzenketa hori egin arren, legea betebetean ez duela betetzen.

- Iragarki-epeak eta baldintzak ez direla zuzen bete: legearen arabera, GAOren bitartez egin behar da azken iragarkia eta honekin amaitu iragarpen-epea. Udalak egindakoaren arabera alderantziz gertatuko dela.

- Legearen arabera, izen-ematearen epea zehatza eta ofiziala dela kontuan hartuta, epea ireki aurretik izen-emandakoak zerrendan azaltzen direla.

TABERNA-JATETXEA

EGUZKITZA, 4 20.170 USURBIL

TEL: 943 37 03 44

2001eko ekainaren 15a

ontzeju txikia

13


2001eko ekainaren 15a

14 Noaua! 115.zk. Usurbil

Zumarte Musika Eskolako kontzertu ugari ikasturtea bukatzeko

orrus

A

urtengo ikasturtearen bukaera iritsi denez kontzertu eta ekitaldi ezberdinen errepaso txiki bat egin nahi genuke. Santa Zeziliren omenez egindako kontzertuarekin eman genion hasiera ikasturteari, ondoren Kataluniara egindako bidaia iritsi zen, Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleekin ere elkartrukaketa egin genuen, eta ondoren ere kontzertu dexente eman ditugu.

Hala ere, urtean zehar alde batera eta bestera ibili ondoren, ekainean beste ekitaldi batzuk antolatuz eman behar diogu bukaera ikasturteari. Ekitaldi nagusia ekainaren 16an gaueko 22.15etan Oiardo kiroldegian eskainiko duguna izango da. Bertan, Zumarteko kitarra taldeak, gazte taldeak, orkestrak, eskusoinu taldeak, usurbilgo eta Zumarteko txis-

tulari taldeak eta Zumarte txiki eta Zumarte abesbatzak parte hartuko dute.

Ondoren, ekainaren 19, 20 eta 21ean musika eskolako ikasle guztiek Zumarteko ganbaran kontzertuak eskainiko dituzte. Txiki-txikienak ere bertan izango dira aurten ikasi dutena erakusteko asmoz. Ekainaren 19an, asteartea,

arratsaldeko 19.00etan txistu, klarinetea, zeharkako txirula eta eskusoinua jotzen duten ikasleen txanda izango da. Asteazkenean, ekainaren 20an, bibolina, alboka eta pianoko ikasleek beren kontzertua eskainiko dute 18.00etatik aurrera eta ostegunean, hilak 21ean, perkusioa, saxofoia eta kitarra ikasten duten ikasleek parte hartuko dute arratsaldeko 19.00etan hasiko den kontzertuan. Beraz, herriko musiko gaztetxoenak egiten duten lana ikusi nahi baduzue, baduzue non aukeratua. Ekainaren 16an Oiardo kiroldegian izango den ekitaldira eta ekainaren 19, 20 eta 21ean Zumarteko ganbaran eskainiko diren kontzertuetara gonbidatuta zaudete.

Zumarte Musika Eskola

LATAILLADE

✓ Pintxoak ✓ Eguneko menuak ✓ Bokatak ITURGINTZA GAS ETA BEROGINTZA ✓ Plater INSTALAKUNTZAK konbinatuak ✓ Razioak,...

Kale Nagusia, 35 Telf; 943 36 25 60

ARIZTITXO KALEA, 8 BEHERA 20170 USURBIL

TLF: (943) 36 26 35- 36 33 48 Mobila: 609 888021


Usurbil 115.zk. Noaua!

Michelin lantegia ingurugiroa zaindu nahian

M

ichelinek Usurbilen duen lantegiak egungo ingurugiro arautegia betetzen duela ziurtatzen duen ISO 14.001 kalitate araua jasoko du datozen egunetan. Horretarako, kutsadura gutxitu eta ingurugiroa ahalik eta gehien errespetatzeko ekintzak bideratzen hasi ziren duela urtebete inguru.

Ekintza horiek lau oinarri nagusi zituzten: kutsadura sortzen zuten modu ezberdinak aurrikustea, egungo ingurugiro eskakizunak betetzea, urteroko ingurugiro plan bat jartzea eta plan hauek bai lantegi barruan eta bai kanpora begira jakinaraztea.

Industri hondakinak gutxitu eta hauen gaineko kontrola haundiagotu ahal izateko produkzio prozesuan zenbait aldaketa egin behar izan dituzte. Luis Miguel Ruiz lantegiko zuzendariaren esanetan energia berriztagarria sortzeko saldu egiten dute hondakinen zati haundi bat. “Azken finean hondakin horietatik %7a bakarrik eramaten da isurtegi kontrolatuetara. Horrez gain, zaborra gaika jasotzeko prozesu bati ekin genion eta fuel-oil delakoa erabili beharrean gas naturala eta elektrizitatea erabiltzen dugu energia modura�.

L

iburuak, koadernoak eta boligrafoak alde batera utzi eta festa giroa izan zuten nagusi ekainaren 3an Udarregi ikastolako irakasle, ikasle eta hauen gurasoek. Goizeko 9.00etan hasita ikasleek hainbat jokotan parte hartzeko aukera izan zuten, ikastolako plazan batzuk eta Oiardo kiroldegian besteak. Horrez gain, leku berean “Garraioak� emanaldia eskaini zuten Haur hezkuntzako ikasleek. Azkenik, herriko frontoian egin zuten bazkariarekin eman zioten egunari amaiera.

Igandetan ganba-ziri mundialak!

2001eko ekainaren 15a

salda

15

E

txeen izenekin keramikazko plakak egiten hasia da Bustinzulo keramika taldea. Kaleberriko etxeekin hasi dira lehendabizi, baina dirudienez kaxko aldean ekimen honek ez du arrakasta haundiegirik izan. Kaleberriko etxearen jatorrizko izenarekin plaka hau jarri nahi dutenek oraindik badute aukera. Udalera deitu eta bertan ematen dituzte egitasmo honi buruzko argibideak. Besteak, berriz, lasai egon, zuen txanda ere iritsiko da eta.

kafe berezia

San Esteban kalea, 8 TLF 36 27 70

20170

USURBIL


2001eko ekainaren 15a

16 Noaua! 115.zk. Usurbil

zerdi p

Joseba Zubeldia bigarren Larrabetzuko “Jesus Loroño” sarian

D

enboraldi hasieran aurreneko postuetan azaldu ez bada ere, azken aste hauetako laisterketetan ondo ibili da Joseba Zubeldia txirrindulari usurbildarra. Nafarroako biran 20 onenen artean sailkatu ondoren ekainaren 8an jokatu zen “Jesus Loroño” sarian bigarren postua eskuratu zuen.

Olarra-Ercoreka afizionatu mailako talderik indartsuenetako batean egonda, taldeko beste txirrindulari batzuentzat lanean ibili da orain arteko laisterketetan. Denboraldiari lasai ekingo ziola erabaki zuen taldeko zuzendariak, baina hilabeteak aurrera joan diren heinean Joseba Zubeldia denboraldiko sasoi puntu onenera iristen ari da. Ekainaren hasieran jokatu zen Nafarroako biran onenen artean ibili zen

D

usurbildarra, eta ondorengo laisterketetan ere maila bikaina erakutsi du.

Pasa den ekainaren 8an Larrabetzun izan zen “Jesus Loroño” sarian bigarren postua eskuratu zuen. Baque taldeko Ruben Lobatorekin batera iritsi zen helmugara eta honek

azken metroetan gainditu zuen Joseba. Ekainaren 10ean, berriz, Ataunen izandako laisterketan 6. postuan gelditu zen. Gero irabazlea izan zen txirrindulariaren taldetxoan zihoan, baina gurpila zulatu eta erorikoa izan ondoren ez zuen garaipena lortzeko aukerarik izan.

UGA areto futbol txapelketa

atorren ekainaren 15ean Usurbilgo Gazte Asanbladak antolatutako areto futbol txapelketako final laurdenak jokatuko dira herriko frontoian.

14 urtetik gorakoak jokatzen ari diren txapelketak hauetxek izango dira final laurdenetako lau partiduak: Makalak - Alperro Txiriboga - Txikilino

Irrati - Txurrut Judo team - Aston Pilla

Final erdiak ekainaren 22 edo 23an izango dira eta txapelketako azken partiduak, berriz, uztailaren 1ean.

Loreak - Lore landareak

Lore sortak - Koroak

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55


Usurbil 115.zk. Noaua!

Pelota molde ezberdinak ikusteko aukera izan zen I. Pelota festan

E

guraldiak asko lagundu ez bazuen ere, pelota izan zen nagusi ekainaren 9 eta 10ean Usurbilgo frontoian egin zen pelota festan. Herriko frontoian oso ohikoak ez diren pelota moldeak ikusteko aukera izateaz gain, pelotarekin zerikusi zuzena duten bi erakusketa (eskulturak eta liburuak) ikusi ahal izan ziren frontoi ondoko bi lokaletan.

Ekainaren 9an herriko haurrek Alustiza, Asier Olaizola, Taberna eta Koka pelotari ezagunekin pelotan aritzeko aukera izan zuten goiz partean. Arratsaldean pasaka, zesta punta eta xare partidak izan ziren eta gauean, berriz, joko garbi eta eskuzko pelota partidak ikusteko aukera izan zuten herriko frontoira gerturatu ziren guztiek.

Usurbilek 1-2 galdu Azkoitiaren kontra

G

ipuzkoako Herri Arteko Pelota txapelketako final laurdenetan herriko pelotariek lan txukuna egin zuten Azkoitiarren kontra jokatutako joaneko partidetan. 1-2 galdu zuten, baina ezustekoa emanez Azkoitiara bi garaipenekin joateko ez zen asko falta izan. Kadete mailan, Jon Irazustabarrena eta Ibai Orena garaipenetik gertu gelditu ziren. Partida osoan markagailuan atzetik joan ondoren 21-21 berdintzea lortu zuten, baina azkenean ezin izan zuten garaipenik lortu. Asier Portu eta Asier Arrutik lortu zuten hiru partidetako garaipen bakarra, herriko pelotari gazte hauek 22-17 irabazi baitzuten beren partida. Azkenik, Jabier Sancho eta Xabier Errastik ezin izan zuten ezer egin Larramendi-Zapiain azkoitiar bikotearen aurka eta 22-10 galdu zuten.

Itzuliko partidak ekainaren 15ean izango dira Azkoitiako frontoian. Usurbildarrek finalerdietan sartzeko aukera badute, 21ekoa gaindituaz gero 8 tantoko desabantaila besterik ez baitute. Ea ba ezustekoa eman eta garaipenarekin itzultzen diren Usurbila.

Hurrengo egunean, berriz, ezohiko pelota partida jokatu zen. Unai Loidi eta Paulino Ibargoienek 22-18 irabazi zien Legarreta eta Mendizabal bertsolariek osatutako bikoteari. Tartean, ordea, ez zen bertso faltarik izan. Lehenengoek Ibai Esoain bertsolaria izan zuten botilero eta Irazu besteek. Epaile lanetan, berriz, Xabier Sukia aritu zen.

Denak irabazle haurren pelota txapelketan

Pelotari gazteak indarrez datoz. Ekainaren 3an jokatu ziren inguruko herrietako gaztetxoek parte hartu duten Usurbilgo pelota txapelketako azken partiduak eta etorkizun haundia pelotariak ikusi ahal izan ziren bertan. Bi bikote usurbildarrei dagokionez, batek irabazi egin zuen, besteak, berriz, galdu. Benjaminak B maila

Emaitzak:

Arruti- Untzalu-Perez (Andoain) 5 Esnaola-Altuna-Lazkano (Hernani) 1 Benjaminak A maila

Gazta単aga-Aizpurua- Jauregi (Andoain) 6 Ituarte-Artetxe-Ortega (Lasarte) 3 Alebinak B maila

Gabilondo-Fagoaga (Urnieta) 10 Furundarena-Arrillaga (Usurbil) 18

Alebinak a maila

Eskudero-Narbarte (Goizueta) 18 aurka Irastorza-Zinkunegi (Usurbil) 2 Infantilak

Esnaola-Egia (Andoain) 18 aurka Larra単aga-Uzkudun (Azpeitia) 16

2001eko ekainaren 15a

patsetan

17


2001eko ekainaren 15a

18 Noaua! 115.zk. Usurbil

arkesaneko petriletik

Aurtengo Emaile Egunak donazioen beharraz ohartaraztea izan du helburu

E

kainaren 6an Organu Emailearen Eguna ospatzeko informazio mahaiak jarri zituen Alcer elkarteak Gipuzkoako hainbat herritan. Azken urteotan donazio kopuruak gora egin duen arren, oraindik badira biziirauteko beharrezko duten organoa jasotzen ez dutelako hiltzen diren gaixoak. Hori dela eta, emaile kopurua handitzearen beharraz ohartaraztea izan du helburu aurtengo Emaile Egunak.

Arantxa Lazkanok, Gipuzkoako Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteko kideak adierazi zigunez, aste osoan zehar giltzurrun gaixoen egoerari buruzko informazioa emateaz gain, emaile berriak lortzen saiatzea izan da aurtengo helburua. Izan ere, azken urteotan organo emaile euskaldunen kopuruak gora egin duen arren, oraindik ere badaude organoa jasotzen ez duten gaixoak edota organoa jasotzeko denbora luzea itxaron behar dutenak ere. Iaz Gipuzkoan 48.000 organo emaile egon ziren. Aurreko urteetako

Jesus Mari Tapia Giltzurruna transplantatua duen herritarra

Nola konturatu zinen giltzurrun berria behar zenuela? Jaten nuen guztia bota egiten nuen, pixarik ere ez nuen egiten edo bestela zailtasun ugari nituen. Denbora dexente egin nuen horrela, izan ere, berandu konturatu bainitzen nere giltzurrunak ez zidala ondo erantzuten.

50 45

Bidasoa eta Donostialdeko giltzurrun gaixoak

47

40

Transplantea egin zaien emakumeak

38

35

Transplantea egin zaien gizonak

30

25 20

22

Emakumeak dialisia

17

15

11 8

10 5

stia no Do

Dizonak dialisia

10 4

ria te en r r E

1

5

zo Le

4

32

1

n tzu ar Oi

33

7

3

1

ia sa Pa

Ur

ta nie

datuekin alderatuz, kopuru haundia da. 1990. urtean, esaterako, 25.000 organo emaile egon ziren eta 1980. urtean, aldiz, 477 baino ez. Gaixoei dagokionez iaz giltzurrun gaixoak 1.600 izan ziren, gibeleko gaixoak 350, bihotzeko gaixoak 160 eta birikakoak 25. Hala ere, badago datu ezkorrik ere. Iaz Euskal Autonomi Erkidegoan familiartekoek ezezkoa eman zuten kasuen %13an, bataz beste, 1999an baino lau puntu gehiago. horiek izan ziren lehen sintomak.

Zenbat denbora egon zinen giltzurrun berriaren zai?

Zortea izan nuela aitortu behar dut. Izan ere, 11 hilabete baino ez bainituen itxaron. Badaude denbora luzea itxaron behar duten gaixoak, askotan urte dexente pasatzen dira. Gainera, edozein giltzurrun ez dizu balio. Adibidez, nere aurretik beste pertsona bat zegoen, baina harentzat egokia ez zenez, neri jarri zidaten. Zer da gogorrena giltzurrun gaixo batentzat?

1

2

4

7

4

7 1

5

2 3

ain ni do rna An He

43 3

1

ria -O rte sa a L

2

1

il urb Us

Azken finean, estatu mailako media baino haundiagoa hurrunez hurrun. Arantxa Lazkoneren arabera, “datu honek erakusten du gizartea gai honetaz ohartarazteko eta sentsibilizatzeko lanarekin jarraitu beharra dagoela�.

Usurbilen ere baditugu giltzurruna aldatu dieten herritarrak. Iazko abenduaren 31 arte, 2 gizon izan dira transplantatuak eta emakume bat egon da dialisia egiten.

Agurtzane Solaberrieta

Dialesia. Makina baten sartzen zaituzte odola garbitzeko eta bertan bi ordu t´erdi egoten zara. Odola sartu eta atera ibiltzen da. Behin dialesia amaituta, pertsona berriz jaiotzen da. Ze mezu zabalduko nahiko zenuke?

Norberari gertatu arte ez zara donazioaren beharraz jabetzen. Niri bizia eman didate eta hori nere bizitza osoan eskertuko dudana izango da. Jendea animatu nahiko nuke, askok eta askok bizi-irauteko besteen organoak ezinbesteko dituelako.


Norberak irabazitako dirua poltsikoan edukitzeko aukera dagoenean...

U

dararen etorrerarekin ikasleak oporretan pentsatzen hasiak dira dagoeneko. Festarik festa ibili nahiko dute batzuk, hiru hilabete ezer egin gabe pasako dute besteek, baina badira udaran lan egin eta diru pixka bat irabazi nahi izaten duten gazteak ere. Beraientzat diru sarrera hori eguneroko ogia izaten ez bada ere, gurasoei karterak hustu nahi ez eta beraiek irabazitako txanponak poltsikoan edukitzeko lan egitenak dira horiek.

Lana aurkitzea, ordea, ez da erraza izaten. Herriko soroetan piper biltzen ibilitako ikasleak asko dira, baina azken urteetan “lanbide” honek beherakada nabarmena izan du. Diru pixka bat ateratzeko piper asko bildu behar izaten direla entzun izan dugu askotan eta horregatik herriko ikasleak beste lanbideren baten bila hasiak dira dagoeneko.

Horixe da aurten Udarregi ikastolan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasturtea bukatuko duten zenbait ikasleren kasua. Gazteak dira oraindik, 16 urte besterik ez dituzte, baina udara osoan ezer egin gabe egoteko aukera badute ere, lan pixka bat egitea da beren asmoa. Iaz piperrak biltzen ibili ziren, baina aurten “lanbidez” aldatu nahi dutela argi dute. “Piperrak biltzen dirua ateratzeko lan asko egin behar da. Gutxi ordaintzen dute eta iazko esperientzia ikusita beste edozertan lan egitea nahiago dugu”.

Hala ere, guztientzat lana aurkitzea erraza ez dela izango badakite. Koadrila bereko zazpi neska hasi dira lan bila eta beraiek egin ditzaketen lanak asko ez direla ere garbi du-

te.“Umeak zaintzea izan liteke aukeretako bat. Badakigu gazteak garela, eta horrek ez digu laguntzen, baina beste aldetik umeak gurekin hobeto pasa dezaketela ere pentsatzen dugu. Bestela, haurrei klaseak ematea ere gustatuko litzaiguke, tabernan lanean hasteko gazteegiak garela pentsatzen baitugu”.

Udaran poltsikoan diru pixka bat edukitzeko hasi nahi dute lanean. “Gurasoek “paga” ematen digute, baina ez da nahikoa. Festetan gastuek goruntz egiten dute eta gastu horiei aurre egiteko lana egitea da irtenbide bakarra”. Gurasoek lanean hasteko gazteegiak direla esaten die batzuei, besteei, berriz, udaran lan egitea ondo etorriko zaiela aholkatzen die. Hala ere, gauza bat argi dute: udara osoa ez dute lanean pasa nahi. “Ziortzako kanpaldira joan nahi dugu eta lana egin ere bai, hor dago koxka”.

Unibertsitateko ikasleak ere lanean

Beste ikasle batzuk, ordea, udararako lana zehaztuta dute dagoeneko. Hori da Eli Bruño eta Arantxa Udaberen kasua. Biak unibertsitate ikasketak egiten ari dira eta udara osoa lanean pasatzeko asmorik ez badute ere, begirale lanak egingo dituzte hamabost egunez udaleku batetan. “Festak udaran izaten dira, eta batera edo bestera joan

nahi izanez gero dirua behar da. Horrez gain, udara ezer egin gabe pasatzea aspergarria da, parranda eta lo besterik ez baita egiten, eta modu honetan zerbait eginez diru pixka bat irabazi dezakezu”.

Iaz ere begirale lanak egin zituen Elik eta Arantxa, berriz, Kutxarkin motxilero modura egon zen Donostian eta Zubietako hipodromoan ere lan egin zuen. Baina lan hauek eginez irabazitako soldata diru premia haundirik gabe udara pasatzeko nahikoa izaten al da? “Irabazitako diru horrekin udara pasatzen duzu, baina gerorako ez da dirurik gelditzen. Urteak aurrera doazen heinean diru gehiago gastatzen da udaran, eta festarik festa ibiltzen bazara oraindik gehiago. Edozertarako dela ere udarako diru sarrera hori ondo etortzen da beti”.

Josu Aranberri

19

2001eko ekainaren 15a

il-pilean

Usurbil 115.zk. Noaua!


Lehiaketa

Usurbil 115.zk. Noaua!

21

Zein leku da argazkian ikus daitekeena eta noizkoa da?

2001eko ekainaren 15a

ajerako kondarrak

Udal fototeka

Lekua asmatu eta urtea asmatzen ditztenen artean Tragoxka tabernan bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu

Irabazlea

Egilea: Dominguez

Antonio Maria Tolaretxipi

Ezkerretik eskuinera: goian Jesus mari Errekkondo, Felix Aizpurua, Antonio Maria Tolaretxipi, Kotxe Marie Yustede, Michel Gorajuria, Borja J. Claude, Ramon Iparragirre eta Agustin Illarramendi. Behean Kotxe marie Zubizarreta, Heuty Jean Francois, Jexux Iparragirre eta Joxe Iparragirre.

TXURRUT TABERNA

I

Saria

Antxeta Tabernan bi lagunentzat afaria

za - G t n i g tur

J.

Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL

Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92

o z o g Orbe

Ki m a

Bizkarra 1, 1.esk.

Zerbitzu ofiziala

asa - Beroku ntza

☎

37 29 37 - 36 59 26

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97


2001eko ekainaren 15a

22 Noaua! 115. zk. Usurbil

genda Ekainaren 27a 27 asteazkena EKAINAK asteartea

Ekainaren 16 16alarunbata larunbata EKAINAK

● Kray taldearen kontzertua Txurrut tabernan gaueko 22.30etan.

Ekainaren 18 18a, astelehena EKAINAK astelehena

● Euskal prozesu demokratiko-

aren aldeko konzentrazioa. Bordatxo aurreko errotondan arratsaldeko 20.00etan. Ekainaren 19 19a,asteartea asteartea EKAINAK

● Batasuna batzarra: balorazioa eta karguen hautaketa. Udarregi zaharrean 19.30etan. Ekainaren 23 23a,larunbata larunbata EKAINAK

● Santixabel jaietako judo txa-

pelketa Oiardo kiroldegian arratsaldeko 16.00etan hasita. Ekainaren 25 25a, astelehena EKAINAK astelehena

● Euskal prozesu demokratiko-

aren aldeko konzentrazioa. Bordatxo aurreko errotondan arratsaldeko 20.00etan. Ekainaren 26 26aasteartea asteartea EKAINAK

Santixabel jaien egitarauaren barruan Xiberoko abeslariek eta Artze anaiek “Lürralde Zillarra” emanaldia eskainiko dute Udarregi ikastolan gaueko 22.00etatik aurrera.

Santixabeletako maskotaren igoera eta Tirri-Tarraren “RE+FA” emanaldia frontoian arratsaldeko 19.00etatik aurrera. OHARRAK OHARRAK

✎ Bi pertsona behar dira Etxeal-

diako pisu bat alokatzeko edo alokairuko beste pisu bat neska bat sartzeko. Interesatuak deitu 943 36 02 17 edo 669933626 telefonoetara. (Erkuden eta Jaione)

✎ Neska eskaintzen da udaran

haurrak zaintzeko. Interesatuak 943 36 43 11 telefonora dei dezakezue.

✎ Mahaspildegi elkartean bazkide postua salduko nuke. Telf. 943 365231.

✎ Chow chow arrazako txakurrak

✎ Urrezko pultsera bat galdu

nuen herrian pasa den maiatzaren 16an. Aurkitu duenak deitu 943 36 38 22 telefonora. Emakume bat behar dugu

✎ etxeko lanak egin eta umeak zaintzeko. Deitu eguerdietan 656719442 telefonora. Munalurran garaje bateko

✎ marra saltzen da.Deitu 943 362424 telefonora.

Txinparta sagardotegian jen-

✎ dea behar da, ahal bada

esperientzia duena, barran edo jangelan lan egiteko. Kurrikulumak Txinpartan utzi.

Gitarra española bat dut sal-

✎ gai. Admira Juanita marka.

Ehun bikoitzekoa eta forraturiko forro beltzarekin. Ia erabili gabea, oso egoera onean dagoena. Prezioa: 16.000 pezeta. Telf. 678 375 390.

salgai. Pedigriarekin. Harremanetarako deitu 943 362072 telefonora.

✎ udaran haurrak zaintzeko.

mo bat aukeran. Lanerako aukerarekin ere saltzen da. Telf. 606060322.

✎ kat salgai. 225.000 pezeta.

✎ Banaketarako furgoneta isoter-

✎ Belar bolak egiteko belarra

eskaintzen da garbitze aldera Kalezarren. Interesatuak deitu 6306 47119 telefonora (Iñaki).

Orbea Ceus Replica mountain bike-a daukat salgai. 2 urte. Interesatuak deittu 678978331 telefonora (Gari)

Neska bat eskaintzen da

Interesatuak deitu 943 361115 telefonora. Yamaha XJ 600 motoa dauTelf. 943 366222.

Etxe bat alokatzen dut. Inte-

✎ resatuak deitu 943 365617 telefonora.

Nafarroa Oinez Aurtengo Nafarroa Oinez Lodosako eta Sartagudako ikastolen alde denez, herrian talde laguntzaile bat eratu da laguntza izan dezaten. Ikastola berria eraikitzeko 200 milioiko gastuetan murgildu direnez, laguntza ezinbestekoa dute. hau dela eta, materiala salgai jarri da: pikiloko piper potea 600 pezetan eta zainzuri lata 950 pezetan. Edonork erosi nahi izanez gero, Aitzagan eman dezake izena eta gero harremanetan jarriko gara

Nafarroa Oinez 01ko talde laguntzailea


23

Adi noauakide! 2000ko Noaua! guztiak koadernatzeko epea bukatzen ari baita

✎ Hartu 2000. urteko Noaua! hamaboskariaren ale guztiak (81-103) eta ale honekin batera

banatu dugun aurkibidea eta joan zaitez Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara, Laurok-era edota Lizardi liburudendara. Hor izango duzu 2000. urteko liburukiari dagokion azala. Ondoren bi liburudenda horietako batean koadernatzeko agindu.

✎ Noaua! Kultur Elkarteko bazkide zaretenok azala doan izango duzue. Bazkide ez zaretenok,

berriz, azalarengatik 500 pezeta ordaindu beharko duzue. Koadernatzea, berdin, besteok bezala.

✎ Aleren bat falta bazaizue ez izan gure egoitzan eskatzeko inongo lotsarik, liburukia osatzeko

ale guztiak eskura izango dituzue eta. Bazkideok doan, eta besteok ale bakoitza 200 pezeta ordainduz.

Joxe Luis Arrastoak erabazi du Noaua!ko pelota festako zozketa berezia

P

elota festa zela eta, azken alean Noaua! eta Forumen arteko elkarlanaren bitartez zozketa berezia egin nuen. Erantzuna honako hau da: Usurbil lau aldiz iritsi da Gipuzkoako herri arteko pelota txapelketako finalera. Ez zen galdera zaila, ezta? Askok asmatu dezuten arren, Joxe Luis Arrastoak izango du Forumen 21.000 pezetako erosketa egiteko aukera.

Noaua!ko fax zenbaki berria honako hau da: 943 37 25 02

A

pirilean Noaua!ko egoitzan izan genituen kalteen ondorioz, hainbat aldaketa egin behar izan ditugu. Hori dela eta, gaur egun fax zenbaki berria dugu: 943 37 25 02. Telefono zenbakia berdina izaten jarraitzen du; 943 36 03 21. Honetaz gain, gogoratu gure e-maila noaua.k.e@euskalnet.net dela eta laster beste helbide berri bat izango dugula. Datorrean alean emango dizuegu helbide berri honi buruzko xehetasun gehiago. Bide batez, Noaua!ko web orria ere zuen zerbitzura dagoela gogorarazi nahi dizuegu, gure aldizkariari buruzko edozein kontsulta egin ahal izateko eta nahi adina aldiz bisitatzeko.

2001eko ekainaren 15a

txeko berri

Usurbil 115.zk. Noaua!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 115 alea by elkarmedia - Issuu