Skip to main content

NOAUA!! 112 alea

Page 1

H

A

M

A

B

2001eko maiatzaren 4a VI.urtea

O

S

K

A

R

!! I

A

Usurbil, 112. zenbakia

Bost txalupa etorriko dira Txokoaldera maiatzar en 13an


az i ozo eza

Usurbil 112.zk. Noaua!

2001eko maiatzaren 4a

3

Txerrimunik ordainetan

Hiru printzesa eta hiru printzipe hauek laister batean egingo dute 22 urterako bidea, 79ko uda hura beroa izan baitzen nonbait eta erropa arinen aitzakian... guzti-guztia ere ez da esplikatu behar, dagoeneko seikote honek jakingo baititu hortik aurrerakoak, batzuk gutxiago eta besteak gehixeago, hori ere egia da. Guk, behintzat, 1979ko uda beroaren aitzakian txanpana erruz edango dugu asteburuotan. Zer uste zenuten ba, libratuko zinetela, ala? Gainera, dagoeneko denbora izan duzue gutxi edanarekin konformatzen direnak asko ez daudela konturatzeko. Zorionak Xabier, Anartz, Saioa, Andoni, Aitziber eta Izaro, hurrenez hurren zaharretik gaztera. Zorionak eta muxu bat xudur punttan zuen kontura edango duten horien partez, horiek al dira lagunak?

Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri jarri beharreko testua eta argazkia.

Non gelditu ote dira mutil gazte hauek? Auskalo! Orain zahar aurpegi haundiagoa dutela esango banu ez ginateke oker egongo. Karlosek 29 urte beteko ditu maiatzaren 19an eta Ibon, Manu eta Josuk 27 urte maiatzaren 8, 12 eta 15ean. Ez al zenuten ba 27 urte bete baino lehen ezkondu behar? Berriz ere M.Zko partaide izango ez zarete ba? Zorionak laukote, eta hasi poltsikotik dirua ateratzen.

Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuartean badabilkizu edo eta herriko zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bat egingo dizuegu.

Astel.

1 7 8 14 15 21 22 28 29

Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke, baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izenabizenak jakitea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiago izan beharko ditu.

Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman edo postaz bidali besterik ez duzue egin behar.

ai, esan

• Udala • Udaltzaingoa • Obrak eta Zerbitzuak • Anbulategia • Udarregi ikastola • Udarregi (Kalezar) • Agerialde ikastetxea • Oiardo kiroldegia • Zumarte • Etumeta • Taxi geltokia • D.Y.A. • Ertzantza • Suhiltzaileak • Larrialdiak • Anbulantziak • Posta Kutxa • Gure Pakea • Gure Elkartea • Arrate egoitza • Eusko Tren • Noaua! aldizkaria • Bake epaitegia • Oa farmazia • Iturralde farmazia • Zubietako Herri Batzarra • Argindarra (Iberduero)

37 19 51 36 11 12 37 01 48 36 20 13 36 12 16 36 45 00 36 38 95 37 24 98 37 15 94 37 20 01 36 21 78 46 46 22 112 112 112 112

37 32 28 37 17 51 36 63 40 47 09 76 36 03 21 37 23 36 36 12 17 36 33 95 37 20 77 47 09 76

Maiatza

Astear. Asteaz. Osteg.

2 9 16 23 30

3 10 17 24 31

Ostira.

4 11 18 25

Larun.

5 12 19 26

Hurrengo alea: maiatzaren 18an Ekartzeko azken eguna: maiatzaren 11a

6 13 20 27

Eusko Tren-en neguko tren ordutegia

Donostia Usurbil Zarautz 05.47 06.17 06.47 07.17 07.47 08.17 08.47 09.47 10.17 10.47 11.47 12.17 12.47 13.17 13.47 14.17 14.47 15.17 15.47 16.17 16.47 17.17 17.47 18.17 18.47 19.17 19.47 20.17 20.47 21.47

06.03 06.33 07.03 07.33 08.03 08.33 09.03 10.03 10.33 11.03 12.03 12.33 13.03 13.33 14.03 14.33 15.03 15.33 16.03 16.33 17.03 17.33 18.03 18.33 19.03 19.33 20.03 20.33 21.03 22.03

06.20 06.50 07.20 07.50 08.20 08.50 09.20 10.20 10.50 11.20 12.20 12.50 13.20 13.50 14.20 14.50 15.20 15.50 16.20 16.50 17.20 17.50 18.20 18.50 19.20 19.50 20.20 20.50 21.20 22.20

Zarautz 06.08 06.38 07.08 07.38 08.08 08.38 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38 13.08 13.38 14.08 14.38 15.08 15.38 16.08 16.38 17.08 17.38 18.08 18.38 19.08 19.38 20.08 20.38 21.08 22.08 22.38

Usurbil Donostia 06.24 06.54 07.24 07.54 08.24 08.54 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54 13.24 13.54 14.24 14.54 15.24 15.54 16.24 16.54 17.24 17.54 18.24 18.54 19.24 19.54 20.24 20.54 21.24 22.24 22.54

Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia

Igand.

06.39 07.09 07.39 08.09 08.39 09.09 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09 13.39 14.09 14.39 15.09 15.39 16.09 16.39 17.09 17.39 18.09 18.39 19.09 19.39 20.09 20.39 21.09 21.39 22.39 21.09

Donostia 07.30 07.40 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.30 10.40 11.30 11.40 12.00 12.30 12.40 13.00 13.30 13.40 14.00 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 16.30 16.40 17.30 17.40 18.00 18.30 18.40 19.00 19.30 19.40 20.00 20.30 21.00 21.30 22.15 22.30 00.00 01.00 02.00 03.00 04.00 05.00 06.00

Usurbil Zarautz

07.55 08.15 08.05 08.25 08.25 08.35** 08.55 09.15 09.05 09.25 09.30 09.40 * 09.55 10.15 10.05 10.25 10.55 11.15 11.25 11.05 12.15 11.55 12.25 12.05 12.35** 12.25 12.55 13.15 13.25 13.05 13.40 * 13.30 14.15 13.55 14.25 14.05 14.30 14.40** 15.15 14.55 15.25 15.05 15.40* 15.25 16.15 15.55 16.25 16.05 16.55 17.15 17.25 17.05 18.15 17.55 18.25 18.05 18.40* 18.30 19.15 18.55 19.05 19.25 19.35** 19.25 20.15 19.55 20.25 20.05 20.30 20.40* 21.15 20.55 21.45 21.25 22.15 21.55 23.05 22.45 23.15 22.55 00.25 00.45 02.45 01.25 02.45 02.25 03.45 03.25 04.45 04.25 05.25 05.45 06.25 06.45 **Aiaraino *Orioraino Asteburutan

Zarautz

06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45 09.20** 09.45 09.45 10.20* 10.45 10.45 11.45 11.45 12.45 12.45 13.20** 13.45 13.45 14.20* 14.45 14.45 15.20** 15.45 15.45 16.20* 16.45 16.45 17.45 17.45 18.45 18.45 19.20* 19.45 19.45 20.45 21.15 21.45 23.15 00.15 01.15 02.15 04.15 05.15

Usurbil

*Oriotik

07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 10.05 10.05 10.30 11.05 11.05 12.05 12.05 13.05 13.05 13.30 14.05 14.05 14.30 15.05 15.05 15.30 16.05 16.05 16.30 17.05 17.05 18.05 18.05 19.05 19.05 19.30 20.05 20.05 21.05 21.25 22.05 23.25 00.25 01.25 02.25 04.25 05.25

Donostia 07.30 08.00 08.30 08.30 09.00 09.30 09.30 10.00 10.30 10.30 11.00 11.30 11.30 12.30 12.30 13.30 13.30 13.55 14.30 14.30 14.55 15.30 15.30 15.55 16.30 16.30 16.55 16.55 18.30 18.30 18.30 19.30 19.30 19.55 20.30 20.30 21.30 21.55 22.30 23.35 00.35 01.35 02.35 04.35 05.35

**Aiatik

Asteburutan


2001eko maiatzaren 4a

4

Noaua! 112.zk. Usurbil

H

A

M

A

B

O

S

K

A

R

Argitaratzailea

!! I

A

Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf. eta faxa: 943 36 03 21 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: http://www.topagunea.jalgi.com/noaua/ Kazetarien koordinatzailea Josu Aranberri

Kazetariak Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy

Kolaboratzaileak Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Administrazioa Arantxa Usarralde, Aintzane Aizpurua eta Nagore Gonzalez.

Erredakzio Kontseilua: Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta. Maketazioa eta diseinua

Olatz Goenaga, Zaloa Arnaiz eta Ibon Beristain.

Dokumentazioa Idoia Agirre, Aintzane Aizpurua, Leire Mujika, Leire Unanue eta Nagore Gonzalez Informatika Pili Lizaso eta Karlos Aizpurua

Banaketa Mertxe Jimenez, Xabier Kamino, Txelo Vidal eta Iker Muguruza Elektrikaria Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan

Azala: Oria ibaia Txokoaldeko zubitik begiratuta

er irizten?

Selektibitatea

S

Aloña Pulido

Batxilergoko ikaslea

elektibitatearekin geroz eta kezkatuago edo beldurtuago nago. Batxilergoan denbora guztian selektibitateari begira ari gara lanean, ikasturte osoan nota onak ateratzen saiatzen gara gero ahalik eta batazbesteko onena izateko. Hala ere beldur haundia dut: selektibitatea egitera joatean egun txarra tokatzen bazait zer? Nire ustez nahikoa izan beharko luke batxilergoko notarekin, ez baitzait batere logikoa iruditzen bi urtetako lana gero lau egunetan berriz egitea.

Egia esan horrela utziko balute konforme egon beharko genuke, zer erremedio! Baina lege berri bat sartu nahi dutela ere entzun dut. Orain arte batxilergoko notaren eta selektibitatekoaren artean batazbesteko bat ateratzen zen, bakoitzak %50eko balioa zuen. Lege berri honekin, ordea, batxilergoaren nota %60a izango litzateke eta selektibitatearena %40a. Egia esan aldaketa hau hobea edo txarragoa den ez dakit. Noski, positiboagoa da batxilergoaren notak portzentaia haundiagoa izatea, baina hala ere selektibitatea hor egongo da eta bi urtetan egindako lana 3-4 egunetan jokatu beharko genuke. Beste arrazoi batengatik ere positiboa iruditzen zait, izan ere amak esan izan dit bere garaian askoz okerragoa zela, bi edo hiru selektibitate pasa behar izaten baitzituzten unibertsitateko ikasketak bukatu aurretik.

Badakit niri selektibitaterik ez egotea ez zaidala tokatuko, baina poza emango lidake egunen batean kenduko dutela entzungo banu. Hala ere ez lukete dena hain erraz utziko, beste erreforma arraroren bat egingo lukete, ezer onik ez.

Oraingo erreforma honekin notak hamarrenekin puntuatuko dituztela ere esan dute eta hori hobea izan daitekeela iruditzen zait. Horrez gain, lehenengo zuzenketarekin ados egonez eta azterketa berrikusteko aukera izango dela ere esan dute.

Nik ez dakit lege berri hau ezagutuko dudan. 2003rako jarriko dutela esan dute eta hala bada ez dut ezagutuko. Hala ere, bata edo bestea egin beharko dut, eta horretarako ari naiz lanean. Selektibitatea iritsi aurreko bi hilabeteak izango dira okerrenak, hori iruditzen zait behintzat. Jendea lanez lepo ibiltzen da batxilergoa bukatzen eta selektibitatea prestatzen. Nik ez dakit nola egingo dudan, baina nahikoa kafe hartu beharko dut gauean lorik ez hartzeko. Orain batxilergoa egiten ari banaiz ere selektibitatea oso gertu ikusten dut, maisuek etengabe aipatzen baitute selektibitatea. Beti esaten digute oraingo lan guztia ondo prestatzeko, gero selektibitatean sartzen baita.

Euskal presoak Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


Luis Mari Ormaetxeari erantzunez

Z

ure idatzia irakurri ondoren, gogoeta batzuk egitea egokia iruditu zait:

1. Gaurko autogobernu, abertzaletasun eta bizitza maila ez direla ETAri esker lortu pentsatzeko eskubide osoa duzu, baina ondorio lazgarri guztien gainetik, ETAren borroka eta emankortasuna izan ez balitz aspalditxo gureak egin zuela pentsatzen duen Euskal Herriko herritar asko (usurbildar asko tartean) ere badaude. Euskal Herria herri zanpatua, iraindua eta gutxitua zen garaian, egun oinordekoak zareten alderdi eta indar haiek betirako burumakur geratzeko zorian zirela, ETAk herri izateko nahia piztu eta gure gizartean herri duintasuna berreskuratzea ahalbidetu zuela egiazki pentsatzen duen jendea, alegia. Gustukoa izan ala ez, rol historiko izugarria izan duen (eta duen) eragile politikoa da ETA eta hori egiaztatzeko nahikoa da behin baino gehiagotan gobernu ezberdinak berarekin mahairatu izan direla ikustea eta ez, noski, musean jokatzeko.

2. Zure hitzak irakurrita, gaur egun modan jarria dagoen sinplekerian edo arinkerian erori zarela dirudi. Aspalditik, tamalez denbora gehiegiz, jasaten dugun gatazkaren muina estali eta guztiaren errua ETAren existentziari eta jarduerari leporatzen diozu, horretarako umekeriazko argudioak erabiliz (ETA ez da abertzalea, ez progresista, autodeterminazio eskubidearen aurka dago eta abar). PPk erabiltzen dituen argudio berberak. Gogorarazi nahi nizuke azken aro honetan ETA izan dela Euskal Herriari hitza eman behar zaiola

errebindikatu duena behin eta berriro (1995ean eskaini zuen Alternatiba Demokratikoan hitzez hitz jasota dago), orain batzuen (EAJ, EA) asmakizuna izan balitz bezala erabiltzen baduzue ere.

3. Ezagun horrek esandakoak sutan jarri omen zintuen. Begi bistakoa da zure erreakzioa ikusita. Sutan jartzeko arrazoiak soberan dauzkagu, ordea: hilketak (alde guztietakoak), torturak, presoen eskubideen etengabeko bortxaketa, iheslari ugari munduan zehar (eta ez bakarrik azken urtebetean izandako hamarnaka batzuk), gure hizkuntzaren kontrako erasoa, neoliberalismo basatiaren ondorioz langile askoren egoera ezgizatiarra, gazteriaren esplotazioa, ideia politikoen jazarpena... Hau guztiaren aurrean, nonbait, tenperatura ez zaizu horrenbeste igotzen, ez baitugu tamainako erreakziorik ikusi.

4. ETAren indarkeria amaitzeko, era egokiagoan esanda, gatazka politikoa beste parametrotan, parametro demokratikotan kokatzeko bidea zein den ondo daki aspalditik gure herriaren gehiengoak. Bide hori jorratu egin behar da eta bereziki politikoei dagokien eginbeharra da. Herritarrek heldutasun gehiago exijitzen dute eta erabiltzen dituzun argudioak ez doaz, inondik inora, konponbidearen haritik. Aitzitik, faxistak, ez abertzaleak, koldarrak edo antzeko deskalifikazio hutsaletan eroriz, arazoaren benetako muinari heltzeko borondate eza agertzeaz gain, zapuztutako politiko kaxkarren irudia ematen duzu. Eta horrelakoak, zoritxarrez, alde hemendik esateko modukoak dira. Juanjo Olaizola

Belar bolak egiteko aukera

5

2001eko maiatzaren 4a

ka-mika

Usurbil 112.zk. Noaua!

Behemendi Nekazaritza Elkarteak belar bolak siloratzeko zerbitzua martxan jarri du Usurbilen. Herriko baserritarrek eskatuta Donostian eta Astigarragan lehendik ere eskaintzen zen zerbitzu honetaz baliatzeko aukera izango dute hemendik aurrera belarra boletan bildu eta plastifikatu nahi duten guztiek.

Horretarako behar beharrezkoa den makinaria erosia dute dagoeneko eta dena ondo joan dadin baldintza batzuk jarri dira. Prezioei dagokionez, orduko diru kopuru zehatz hauek ordaindu beharko dituzte baserritarrek: - Enpaketatzaile biribilgailua 4.250 pezeta.

- Xingolaztatze makina 4.250 pezeta.

- Segamakina 6.000 pezeta.

Horrez gain, belar bola bakoitzeko 650 pezeta (plastikoa, soka eta mantenua) ordaindu beharko dira. Ordainketa guztiak lana bukatzean eman beharko zaizkio lanean aritu den makinistari.

Prestakuntza aldetik, makinista lan lekura iristerako belarra moztuta eduki beharko du baserritarrak. Leku horretara iristen den momentutik bukatzen duen arteko denbora kontuan hartuko da kobratzerakoan eta gutxienez bi orduko lana izan beharko du. Horregatik, aurrez 608 773657 telefonora deitu (Julen Lizeaga) beharko da zerbitzuaren eskaera egin ahal izateko.

ERRAZKIN Igeltseritza orokorra

Kale Nagusia, 1 Telf: 943 37 26 79 eta 36 51 25 Santuenea Mob: 629 42 05 65

Euskal presoak etxera!

943 83 09 37

☎ 670 397504


2001eko maiatzaren 4a

6

Noaua! 112.zk. Usurbil

ale

TXOKOALDE Eguraldiaren baitan

A

ste Santua pasa ondoren eguraldi nahiko traketsa izan dugu, gehienetan euria nagusituz. Joan den astean, berriz, eguzkia agertu zen eta aukera hori ez galdu arren, mugimendu handia izan zen auzoko erriberan.

Aurretik lurrak goldetuak eta puntu-puntuan zituzten baserritarrek babarruna eta artoa ereiteko aprobetxatu zuten. Gainontzekoak, lurrak goldetzen eta landatzeko prestatzen jardun zuten. Baino gero ostera txarrera egin duenez, bat baino gehiago erein gabe gelditu da egun aproposagoak etorriko direlakoan.

Bestalde, orain arte Aginagal-

KALEBERRI

Kontuak soberan

M

aiatza eta festa usaina iristearekin bat, kaxko inguruko mugimenduak ere nabarmen egin du gora. Joan den asteburuan, esaterako, martxa ederra izan zen frontoi inguruan, UGAk antolatutako futbito txapelketa medio.

Giro benetan ederra sortzen da txapelketa honen inguruan, arratsalde partean, gaztetxoe-

I単aki Labaka

dean ez bezala, gure erriberetan piperra ez baldin bada asko landu, aipatzekoa da aurten hiru sailetan piper asko landatu dutela, gero komertzializatzeko asmoz. Entzun dudanez, lana egiteko atzerritar talde bat etorri da. Udaran nahiko lan izango dute piper horiek guztiak biltzen. A ze gerritako mina!

eta bertako kideek lehendakari berria izendatu ez dutenez, taldea arduratuko da aurrerantzean elkartearen kudeaketaz.

Bukatzeko, Erroizpe Elkartean martxoan burututako Batzar Orokorrean, nabarmentzeko kontu aipagarriena Juan Mari Bordak, lehendakari bezala hainbat urte igaro ondoren, bere kargua uztea erabaki zuela da. Zuzendaritza Batzordean kide berri bat sartu zen

Ines Kamino

nen partidak izaten direnez, guraso ugari inguratzen da plazara. Gaualdera, berriz, zaharrenen partidek ikusmira handia sortzen dute, batzuetan, futbol partidak baino boxeo saioak diruditen arren. Hau ere gustuko du ikusleak, saltsa dagoen tokian... badakizue.

Nahikoa mugimendu ez bazen, igandean Erle Eguna izan zen. Jende ezagun ugari ikusi ahal izan genuen herriko pilotalekuan, sukaldariak, Goenkaleko aktoreak, telebista aurkezleak... kanpoko bisitari ugari ere izan genituen, guztiak erle gozoaz dastatzeko asmoz.

Dema plazan zen azokan, berriz, gauza kurioso ugari ikusi eta erosi ahal izan genituen, eztiaz gain hamaika lan egiten baititu erleak. Euskal Herriko lehenengo Ezti Txapelketa ere izan zen eta sarietako bat Julian Urkiola usurbildarrarentzat izan zen.

Amaieran, ezti irabazleak Karlos Argi単anok eraman zituen etxera 210.000 pezetaren truke. Erraz mintzatzen ziren kopuru hauen inguruan sukaldari famatuak, hortxe aritu ziren zein edo zein harroago. Azkenean Argi単ano garaile. Asteburu honetan ere ez da festarik faltako, Andatza Egunetik bueltan jende ugari bilduko baita festa guztien testigu fidela den gure kaxkoan.


Usurbil 112.zk. Noaua!

KALEZAR

Haurtzaindegia izango dugu laister

O

raingoan nire kontuen ardatz izango da gure auzoko Udarregi zaharra, garai batean, ez hain urruti, gure lehenengo negarren testigu izan zena.

Udalak jakinarazi duenez, datorren ikasturtetik aurrera haurtzaindegia izango da bertako beheko solairuan eta lehenengo pisuko zati batean. Auzotarren zorionerako berriz ere haur soinua izango dugu auzoan. Zerbitzu hau lau hilabetetik hiru urterako haurrentzako zuzendua izango da. Benetan beharrezkoa zuen halako zerbait herriak, ikastolara joan bitartean arazo izan baitaiteke gurasoentzat etxeko

ATXEGALDE

txikia non utzi. Ea haurtzaindegiaren aitzakian Usurbilgo populazioak gora egiten duen.

Baina beste zerbitzurik ere eskainiko du Udarregi ikastola zenak. Entzun dudanez udalak zaharrentzako eguneko zentru bat ezarri nahi du bertan. Tokia, behintzat, benetan egokia da zaharrentzat zein txikienentzat, lasaia, patio zabalarekin eta eguzkitsua.

Ainara Uribe

mezutxo bat bidaltzeko. San Juan ere ez dagoela hain urruti eta garaia da sua prestatzen hasteko. Ea hurrengoan gure suaren inguruko kontuak aipatzeko moduan naizen!.

Hau guztia betez gero, belaunaldi ugari bilduko ditu aipatutako eraikuntzak, txikienak, adinduenak eta tartean tartean bilerak egiten dituzten auzoko gazteak. Eta auzoko gazteak aipatu ditudanez, aprobetxatu beharra daukat

Amagoia Mujika

Nikasio eta Joakinaren maitasun istorioa

B

enetan berezia den auzokide berria dugu Atxegalden, Nikasio. Ikusi, kasik inork ez du ikusi (neroni horretan pribilejiatua naiz, alboko bizilaguna baitut eta pertsonalki ezagutzeko aukera izan baitut), baina entzun... besterik ez da entzuten azken egunotan Atxegalden.

Izan ere, ez da ixilik egotekoa gure Nikasio. Gure etxean astearte gauean ezagutu genuen bizilagun berria, balkoira atera eta txistu eta txistu zebilen norbait, neska gazteei zuzenduriko txistuak ziren nagusiki. Hasieran txantxa modura ere hartu genuen eta barrez aritu ginen gustura. Txistuen ondoren mezu bakarra zetorren beti; Nikasio,

Joakina, Nikasio, Joakina... Zer ote da?

Kuriositatea etsai, alboko bizilagunaren intimitatearen aurkako erasoa egin nuela onartu behar dut, aulkia hartu, lepoa luze-luze jarri eta alboko bizilagun xelebrea ikusi nahirik begiratu nuen paretan bestaldera. Eta orduan ezagutu nuen gerora oso maite bihurtu den laguna, Nikasio. Hantxe zegoen, beltz-beltza, txiki-txikia, eta moko hori-horiaz, kaiola batean sartuta. Nire presentzia atzeman eta beldurtu ere egin zen, salto batean jarri bainuen txori gaixoa. Neroni ere ez nintzen txukun ibili eta aulkia hankazgora ia balkoitik bestaldera erori nintzen.

Nikasiok ba omen zuen duela gutxi arte kaiola laguna, Joakina. Hark asko hitz egiten zekiela kontatu zigun jabeak, euskaraz ere txukun aritzen zen eta egunonak ematen iaioa omen zen Joakina. Hil egin zen, ordea, eta orduztik Nikasio lagun galduaren penetan dabil, Joakina gora eta Joakina behera. Eguerdiro gazte mordoa biltzen da gure etxe aurrean, Nikasiorekin hitz egin nahian edo. Guztiek ere barre gustura egiten dute txori hiztunaren kontura. Gurean ere ez da txantxarik falta Nikasioren kontu. Bakarrik eta aspertuta zaudela? balkoira atera eta ez zaizu solaslagunik faltako. Aupa Nikasio, eta ongietorri!

2001eko maiatzaren 4a

ejiran

7


2001eko apirilaren 27a

8

Noaua! 111.zk. Usurbil

ale

SANTUENEA

Alfontso Vidal

Gurea zain dezagun

K

azetari lanetan aritzea latza da Santuenean. Apenas izaten da zer kontatua eta berria dagoenean beti beste kronista bat aurreratzen zaio makalago dabilen horri, hauxe da nire kasua.

Oraingoan ere banuen zer kontatu eta ttaka! Agurtzane aurreratu zitzaidan aspaldi gainera. Opor garaiak izan ditugunez, gainera, gertatutakoaz ere ez dakigu ezer asko, ez naiz gezurretan arituko. Lanetik etxerako bidean lotoki soila bihurtzen da askotan auzoa eta libre antzera gabiltzanean, berriz, herrirako joera izan ohi dugu.

URDAIAGA

Hau da hau komeria! Eguraldi onak ere hasi zitzaizkigun eta jende ugari animatu zen, Zubietako buelta bidean, gure auzotik pasatzera. Azkenaldian, ordea, hotza nagusi da eta horrek ere ez du laguntzen. Izan ere, eguzkia behar du jendeak etxetik ateratzeko, karakola oskoletik nola, ba halaxe! Gautxori antzera gabiltzanok maiz ez dugu beroaz gozatzeko aukera handirik, gauak, oraindik orain freskoak baitira. Hala ere, beste gazte askok ez bezala, guk zertxobait zaintzen dugu auzoa. Ibai Ondo elkarteko afarien aitzakian, ordu batzuk ematen baititugu auzo-

ehin baino gehiagotan entzun behar izaten dut beti berdina idazten dugula, parkea ez bada eguraldia dela edo bestela ermitako kontuak direla. Neurri haundi batean arrazoia du hau esaten duenak, baina ez da lan erreza hamabostero tartexto hau betetzea. Beti ibiltzen gara albisteren bat harrapatu nahian handik eta hemendik, baina gurea bezalako auzo batean zaila da hau. Lehengo batean, hiruzpalau aste edo,anaia etorri zitzaidan ermitako kanpaia falta zela esanez. “Ederki, oraingoan badut zer idatzirik�, pentsatu

Nik, behintzat, tarte hau alferrik bete aurretik, aprobetxatu eta guztiak animatzen zaituztet tontorrera, gurea dena, txikia izan arren, zain dezagun.

Alazne Begiristain

Iritsi da maiatza

B

ko txoko honetan, ez nahikoak, hori bai. Halako joerarik. Beti handiago horren nahian gabiltza, Santueneatik Usurbila eta Usurbildik auskalo nora, dena txiki egiten zaigu, txiki edo ezagunegi, agian. Datorren igandean ere jaia izango dugu herrian, Andatza eguna dela eta. Herri Urrats jaiarekin lehiatzeko aukera gutxi du, ordea, gure mendiaren egunak. Ikusi egin behar herritarrek nola erantzuten duten.

nuen. Baina, aurreko alea hartu eta Josebak aurre hartu zidala ikusi nuen. “Nereak egin du!�, pentsatu nuen. Honela ibili beharra ere! Buruari bueltaka hasi naiz eta, hara! Maiatza iritsi da! Urtero legez, maiatzaren lehenengo igandean Andatza eguna ospatuko da. Aurten, ordea, egun berean Herri Urrats ere izango da eta nik ez dakit jendeak norako

joera izango duen, Senpere alderako edo gure herriko mendi xume honetarakoa.

Hala eta guztiz ere, festa giro ederra izango da Senpere aldean, baita Andatzan ere!


Usurbil 112.zk. Noaua!

AGINAGA

Oxkar Santamaria

Zaharrak gazte

Z

estoa, Azkoitia, Zumaia, Zarautz, Orio, Aginaga eta Usurbilgo beste bi zahar elkarte bildu ziren joan den apirilaren

ZUBIETA

30an Aginagako Arrate egoitzako jokuetako finalak jokatzera. Bertan 70 lagun bildu ziren nor baino nor tutean, puntuan, musean, seiko urrean, bilarrean eta igelaren jokuan lehiatuz gazte denborak gogoratu eta askotan gaztetako markak ere hobetuz. Tutean, musean eta igelaren jokoan zumaiarrak izan ziren nagusi (ondo entrenatuak nonbait), puntuan eta seiko urrean zestoarrak eta bilarrean, berriz,

zarauztarrak. Ondorioz, konturatuko zineten bezala, ez zen saririk gelditu herrian. Derrigor animatu behar herriko zahar egoitzetako kideak gehiago entrenatzera, badakizue denbora zertan pasatu!

Bestalde, urtea aurrera doan heinean, San Praixkuak ere gerturatzen ari zaizkigu eta, oraindik bilerarik izan ez bada ere, hil honen bukaerarako hasi beharra dago lanean. Beraz, Aginagako gazte nahiz ez hain gazte diren guztiak bertan ikusi nahi ditut, festetan disfrutatu bakarrik ez, hauek antolatzen ere lan pixka bat egin beharra dago eta!

Xabier Arregi

Andatza Eguna eta udarako haurren jolas-txokoak

D

atorren maiatzaren 6an ekitaldi ugari dago bazterretan: Herri-urrats, errebote partiduak, Andatza eguna,... Ez da samurra izango aukera egitea; baina Andatzara joatea

erabakitzen duenari eskaintza bat egin nahi diogu.

Plana honako hau da: Zubietako plazatik goizeko 8:30etan abiatu eta Zubieta-mendian barrena Andatzara igotzea. Bidean Arkutxa, Olaiko eta Juanasoroko trikuharriak non dauden ikusiko dugu.

Hamaiketarako Andatzako tontorrean egongo gara (iritsiko ahal gara!), mokaduren bat jan eta tra-

goxka bat egiteko aldarte ederrean.

Udarari begira beste egitasmo baten berri zabaldu nahi dugu.

Aurten ere Herri-eskolako gurasoen elkarteak eta HerriBatzarrak udarako haurren txokoak antolatzeko asmoa dute. Oraindik ez dira zer-nolakoak zehaztu, baina Zubietako eta inguruko gurasoei asmo honen berri eman nahi zaizue garaiz, udaran zer egin pentsatzeko. Dakiguna da, hori bai, txokoak uztail eta abuztuan izango direla goizez. Laster izango duzue xehetasun gehiagoren berri.

2001eko maiatzaren 4a

jiran

9


2001eko maiatzaren 4a

10 Noaua! 112.zk. Usurbil

Hilerri berriaren inaugurazioa izango da maiatzaren 19an

ontz

H

ilerri berria datorren maiatzaren 19an inauguratuko da. Bertako lanak amaitu zituztenetik hilabete batzuk pasa dira, baina ekaina aldera erabiltzen hasi beharko dutela aurreikusten denez udaleko ordezkariek ekitaldi txiki bat egitea erabaki dute. Horrez gain, hilerri berriko hilobien panteoien eskubideak esleitzeko bete beharreko baldintzak zeintzuk izango diren zehaztuta daude.

Hildakoak hilerri berrian hilobiratuko dituzte laster. Hilerri zaharrean zortzi nitxo inguru daude hutsik, eta hauek betetzean hilerri berrian lurperatuko dituzte hildako herritarrak. Hau ikusita, maiatzaren 19an inaugurazio ekitaldi txiki bat egitea erabaki du udalak. Eguerdiko 12.30etan hasita arkitektoak proeiktuaren nondik norakoak azalduko ditu. Ondoren hilerri berria bedeinkatuko da eta ekitaldia amaitzeko herriko alkateak hartuko du hitza. Ondoren hamaiketa-

ko txiki bat egingo da hilerrian bertan.

- Banako hilobia, sei hilobiko

Horretarako bete beharreko lege, ekonomi eta admisnistrazio baldintzak udalean bertan eskuratu ditzazkezue.

000. urtean 1.341.459.408 pezetako aurrekontua izan zuen udalak. Urte hasierarako 1.140.607.819 pezetako aurrekontua onartu zen, baina urtean zehar egindako kreditu aldaketen bidez 200 milioi inguru igo zen aurrekontua.

koa lortu da. Inbertsiei dagokionez, haseran 669 milioi pezeta aurreikusi baziren ere 280 milioi pezetako inbertsioa egin zen 2000. urtean. Izan ere, Atalluko lurrak ez dira oraindik eskuratu, desjabetzaren bidean baitira, eta horretarako 369 milioi pezeta aurreikusi zituzten.

pezeta jasotzea aurreikusi zuten, eta 101 milioi eskuratu zituen udalak 2000. urtean zeharkako zergen bidez. Hala ere, kapital transferentzien bidez 370 milioi pezeta jasotzea espero zen, baina Atalluko lurren desjabetza gauzatu ez denez ez da pezeta bat bera ere jaso.

Bestalde, udalak hilerri berriko panteoiak esleitzeko bete beharreko baldintzak onartu ditu dagoeneko. Udala da hilobion jabea eta panteoiak erabiltzeko eskubidea erosi nahi duten guztiek gehienez 50 urteko erabilpena eman ahal izango diote beraiek aukeratutako panteoi motari. Sei panteoi mota aukeratu ahal izango dira:

panteoian. - Biko hilobia, sei hilobiko panteoian. - Hiruko hilobia, sei hilobiko panteoian. - Lauko hilobia, sei hilobiko panteoian. - Bosteko hilobia, sei hilobiko panteoian. - Seiko hilobia.

2000. urteko aurrekontuaren likidazioa eta kitapena onartu du udalak 2

Udaleko kontuhartzaileak egindako txostenaren arabera gastuen aurrekontua bataz beste oso ondo bete da. Pertsonal gastuetan, haserako aurrekontuak egoki jaso ditu gastuak, benetakoak aurreikusitakoaren %97ra iritsiz. Ohiko gastuetan ere antzeko ehune-

Sarrerei dagokionez, zuzeneko zergen emaitza oso ona izan da txosten honen arabera, aurreikusitakoa baino %16,3 gehiago jaso baitu udalak. Zeharkako zergetan ere antzeko zerbait gertatu da. 60 milioi

Beraz, iazko ekitaldia likidatzean altxortegi-gerakin likidoa 118.892.335 pezetako izan zen, eta hemendik ordaintzen ari dira urte bukaeran lanak hasi eta oraindik martxan dauden zenbait inbertsio.


Usurbil 112.zk. Noaua!

Zergak ordaintzen hasteko garaia iritsi da

2001. urtean Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean kobratuko da. Salbuespen gisa, uztailaren 2 arte luzatzen da, ekainaren30a larunbata izanik zenbait banketxe itxita egongo baitira. Zerga honen ordainketa helbideratuta duten pertsonei, berriz, 2001eko ekainaren 8 an kobratuko zaie eta helbideratu gabe dutenei adierazitako helbidera bidaliko zaie maiatzean.

Herritar guztiei jakinarazten zaie maiatzaren 15etik uztailaren 2ra bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango dutela, borondatezko epean, Landa zein Hiri izaerako Ondasun Higiezinen Zerga . Apirilak 23a baino lehen helbideratutako ordainagiriak banku edo aurrezki kutxatik kobratuko dira zuzenean ekainaren 8 an. Helbideratu gabeak eta gainerako ordainagiriak, ordea, zergadunak adierazitako helbide fiskalera bidaliko dira maiatzean, gero Kutxa, Euskadiko Kutxa, Gipuzcoano banketxean edo udaletxeko zerga bilketa bulegoan Kale Nagusia, 9 USURBIL Tlf. 943 37 33 48 943 37 09 13

ordaindu beharko dute.

Era berean, zergadunek helbideratu gabe dituzten ordainagiriak helbideratzeko aukera izango dute udaletxean , Kutxa, Euskadiko Kutxa edo Gipuzkoano Banketxean 2001. urteko ordainagiria ordaintzera doazenean agindua emanik.

Egunero goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00arte zergadunak ordainagiriak ordaindu ahal izando ditu, igandetan eta jaiegunetan izan ezik Usurbilgo zergabilketa bulegoan. Ekainaren 20a iritsi eta zergadunak ordainagiria ez badu etxean jaso , Usurbilgo udaletxeko zergabilketa zerbitzuan eskatu beharko du borondatezko epea amaitu baino lehen.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren eta zergadunak zerga ordaindu ez duen kasuan, Gipuzkoako Ogasun Foralak premiamendu bidezko jardunbideari ekingo dio besterik gabe, eta ordaindu ez dutenek %20ko gainkarga, berandutze interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte bere gain.

Motzean â?’ Apirilaren 27an egin zen ezohiko udalbatzan aurtengo irailaren 1ean martxan jarri eta uztailaren amaiera arte irekita egongo den Udal Haur Eskolaren inguruko zenbait xehetasun ezagutzera eman zituzten. Goizeko 7.30etatik arratsaldeko 19.00ak arte irekita egongo da, eta prezioei dagokionez usurbildarrentzat bi prezio ezberdin ezarri dira: - Egun osoa: hileko 36.000 pezeta. - Egun erdia: hileko 15.000 pezeta + 9.000 pezeta janariarengatik.

Bestalde, zerbitzu publiko hau kudeatzeko lehiaketa irekia martxan jartzea anartu zuten herriko ordezkariek. Aurrekontu-oinarria 7.000.000 milioi pezetakoa izango da eta kontratuak urtebeteko iraupena izango du. Lehiaketaren oinarriak, betebeharreko baldintzak eta klausula guztiak udaleko idazkaritzan eskatu ditzazkezue eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren hasieran bukatuko da.

â?’ Udalak enplegu sustapeneko teknikari lanpostua bete nahi du aldi baterako. Lansaio osoa izango du eta hautaketa lehiaketa bidez egingo da. Eskaerak udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira maiatzaren 15a baino lehen.

ALKORTA

AUTOZERBITZUA Beheko kalea, 4 Telf: 943 36 57 42

2001eko maiatzaren 4a

zeju txikia

11

F R U TA K BARAZKIAK ETXEKO PRODUKTUAK K O N G E L AT U A K

MIKEL IZAGIRRE

ELEKTRIZITATEA

Goiz Argi etxea, 37 Kalezar Telf: 943 36 50 95


2001eko maiatzaren 4a

12 Noaua! 112.zk. Usurbil

rrep

Txokoaldeko zubi ingurua ibai-portu bihurtuko da maiatzaren 13an

D

atorren maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an Albaola elkarteak, euskal itsasertza dinamizatzeko asmotan, zenbait untzi tradizionalen itsas-ibaietako ekitaldi bat antolatu du, “Hiru ibai rallye-a� hain zuzen ere. Bost untzi ezberdin Urumea eta Oria ibaian gora igoko dira. Maiatzaren 13an, arratsaldeko 19.30ak aldera Txokoaldeko zubi ingurua ibai-portua bihurtuko da garai batean bezala. Gaur egun Errenteria, Hernani, Astigarraga eta Usurbil bezalako herriak lotzen dituen ibai-zeharkaldi bat antolatzeak, gutxienez harridura eragin dezake; baina udalerri hauek garai batean merkataritza portu bizi-biziak ziren, eta bertan ugariak ziren untziolak, errementariak, errotak eta marinel tabernak.

Oria ibaian, adibidez, txalupak etengabe erabiltzen ziren garai batean. Zubi gutxi zeuden eta ibaiaren bi aldeen arteko lotura bakarra txalupen bidezkoa izaten zen Orio, Aginaga, Usurbil eta baita Zubietan ere. Honela, ibai ertzetan nonnahi aurki zitezkeen portuak. Aita Larramendik XVIII. mendean txalupak Andoain parera ere iristen zirela baiez-

tatu zuen bere idatzietako batean. Hala ere, sakontasun gutxiko untziak, gabarrak eta alak bakarrik ibili zitezkeen Usurbil inguruko uretan.

Sakontasun txikia zuten txalupak ibiltzen ibaian

Ibaian zehar “hondozka� ibiltzen zen batez ere, hau da, pertika luze baten bidez ibai azpiko lurraz baliatuz ontzia bultzatzen zuten. Untziek azpi laua zuten eta sakontasun txikikoak ziren. Eskifaia, berriz, gizon batek edo bik osatzen zuten. Ur sakoneko aldeetan arraunak ere erabiltzen ziren.

Txalupazaleek, erremintak, egurra, sagarra, sagardoa, gaztelatik ekarritako garia edo

artilea, etabar. ekartzen zituzten barnekaldetik kostalderaino; itzuleran burdin-mea, balekoipea, oihalak edo garia eramaten zituzten. Zura ere garraitzen zuten; behin mendian moztuta lehortzen uzten zen, uholde garai arte. Orduan ibaira botatzen zituzten, korronteak eraman zitzan. Beherago, gizon talde batek sarez edo sokaz ateratzen zituzten. 1596 urtetik 1852ra bitartean Tolosaraino nabigagarri egin nahi izan zuten Oria ibaia. Eremu horretan garapen industriala haunditzen zihoan eta proiektu bat baino gehiago aurkeztu ziren. Hala ere, oztopo ugari gainditu behar zituzten eta azkenean ezinezkoa izan zen egitasmo hau aurrera ateratzea.

Oria ibaia lehengo egoerara bueltatzen ari da Urteetan zehar, eta faktore sozio-ekonomiko ezberdinak direla medio, ekintza hauek gutxitzen joan ziren pixkanakapixkanaka, erabat desagertu arte. Nekazaritza eta hirihedapenarekin loturiko urbideraketa ugariek eragindako sedimentazioak nabarmen aldatu zuen Oria ibaiaren egi-


Usurbil 112.zk. Noaua!

2001eko maiatzaren 4a

portaia tura, sakonera urrituz eta ondorioz nabigagarritasuna ere bai.

XX.mendeko bigarren zatiko industria-garapenak areagotu egin zuen ibaiaren degradazioa, eta hondakin bidean egon da urte askotan. Hala ere, azkeneko hamarkadetan ingurune-kontzientzia haundituz joan den heinean, Oria ibaia lehengo egoera itzultzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Honen erakusgarri dugu Albaola elkarteak antolatu duen Hiru ibai rallye-a. . Bost untzi ezberdin Urumeako uretan ibiliko dira maiatzaren 10 eta 11ean eta hurrengo bi egunetan Oria ibaian gora joango dira maiatzaren 13an arratsaldeko 19.30ak aldera

Txokoaldeko zubi pareraino iristeko. Gaur egungo untzi gehienak motorren bidez ibiltzen dira aurrera eta atzera, Txokoaldeko zubi pareraino etorriko diren untziek, ordea, arraunlarien indarra besterik ez dute izango. Aginaga paretik

pasako dira 19.00ak inguruan eta Txokoaldeko zubi inguruan harrera beroa egingo zaie bost ontzi hauei. Etxeferoak bota, arraunlariei ogitartekoren bat eman eta bertara gerturatzen diren guztietan nahikoa sagardo izango da.

Hiru ibai rallye-an izango diren bost untziak

Ameriketatik

XIX. mendeko arrantza-traineru baten erreplika. 1998. urtean Estatu Batuetan eraikia euskal diasporaren laguntzaz. 13 tripulatzaile.

11,5 metroko luzera

Magoa

Ma単ana

Gabarra.

2 tripulatzaile

Azpeitian eraikitako ala. 2 tripulatzaile.

4,8 metroko luzera.

Dorma galiziarra. 5 metroko luzera

XV. mendeko txalupa

Pasaia Euskal Odisearen parke ludiko-kulturalaren ontzi tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroan (Ontziola) eraikitako ontzia. 13 tripulatzaile.

11,5 metroko luzera.

Haizemari Batela.

2 tripulatzaile.

5 metroko luzera.

13


2001eko maiatzaren 4a

14 Noaua! 112.zk. Usurbil

orrus

Usurbil eta Urdiñarbe: bost urtetan eten ez den lokarria luzatu nahian

U

surbil eta Urdiñarberen arteko loturak ez du aurten ere etenik izango. Aitzaga Elkarteak duela bost urte ekin zion bideari jarraituz, maiatzaren 18an nazioarte mailako kontzertua izango da Oiardo Kiroldegian. Eta ez hori bakarrik, Zumarte musika eskolakoak ere tartean izango dira eta Zumarte haur abesbatzak kontzertu bat eskainiko du maiatzaren 19an Urdiñarbeko elizan.

ten Zumarte musika eskolakoek ere parte hartu dute egitaraua prestatzeko orduan. Izan ere, ekimen hau ez da kontzertuko egunera bakarrik mugatuko, asteburu horretan bertan, maiatzaren 19 eta 20an, Urdiñarben izango baiti-

Maiatzaren 18an Liongo hiru neska gaztez osatutako Maezah taldearen musikaz gozatzeko aukera izango da Oiardo kiroldegian gaueko 22.00etatik aurrera. Hala ere, hauek ez dira bakarrik arituko, hauekin batera Zumarteko haur abesbatza eta Tolosako orkestra izango baitira oholtza gainean.

Togo, Camerun eta Reunión-Martinicatik etorritako 26-28 urteko hiru emakumek osatzen dute Maezah taldea. “A capella” abesten dute, hau da inolako instrumeneturik gabe, eta beraien esanetan egiten duten musikak hirurak batzen ditu. “Hirurok ezberdinak gara. Bakoitzak bere eraginen arabera idazten du eta hori da gure musikari kolore ezberdinak ematen dizkiona. Maezah mes-

Bost urte pasa dira Aitzaga Elkartea eta Urdiñarbeko Biltxoko Kultur Elkartea harremanetan jarri zirenetik. Elkarte honek Urdiñarbeko musika eguna antolatzen du eta lotura horren bitartez egun horretan parte hartzen zuen irlandar talde bat Usurbila ekarri zuten 1997an. Azken bi urteetan ere antzeko kontzertuak antolatu ditu Aitzaga elkarteak eta aurten ere ez dute hutsik egin.

Orain arte Aitzaga Elkarteak antolatu izan du kontzertu hau udalaren laguntzaz, baina aur-

Maezah: afrikar jatorriko hiru emakume gazteren musika

LATAILLADE

ITURGINTZA GAS ETA BEROGINTZA

INSTALAKUNTZAK

ARIZTITXO KALEA, 8 BEHERA 20170 USURBIL

ra 40-60 usurbildar. Larunbatean Zumarte haur abesbatzak kontzertua eskainiko du Urdiñarbeko elizan eta horrez gain, txistularien laguntzaz Urdiñarbeko kaleak kantuz girotzeko aukera izango dute bi egun horietan.

TLF: (943) 36 26 35- 36 33 48 Mobila: 609 888021

tizoa da eta funk-a, rap-a, jazz-a eta afro-a lantzen ditugu”. Duela urtebete hasi ziren hirurak batera abesten eta aurrera begira ikuskizun bat sortzen ari dira. “Elkar ezagutu bezain laster abestiak konposatzen hasi ginen eta aurrerantzean ere horretan jarraitzeko asmoa dugu. Izan ere, Afrika eta Amerikako herri beltzaren historia agertuko lukeen ikuskizun baten proiektua dugu eskuartean”.

Kalkos kopisteria

✎ Fotokopiak ✎ Fotokopiak koloretan ✎ Plastifikazioak (DIN A2 arte) ✎ Fax zerbitzua (jaso eta bidaltzeko) ✎ Planoen kopiak (AO arte) ✎ Ordenadoreko lanak ✎ Enkuadraketak (wire-o, kiribilak,liburua) ✎ Zure argazkia puzle batean Juan de Garay kalea Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55 20160 Lasarte-Oria


Usurbil 112.zk. Noaua!

Santixabeletako danborrada

Santixabelak gero eta gertuago daude. Jai batzordeko kideak festetako egitaraua zehazten ari dira dagoeneko eta danborrada antolatzen dutenek bertan parte hartzeko deialdia egin dute. Bai helduek eta bai haurrek maiatzaren 2tik 6ra Nieves-en kioskoan eman beharko dute izena. Helduen danborrada, ohiturari jarraituz, Santixabel bezperan izango da. Bertan 16 urtetik gorako usurbildarrek parte hartu dezakete eta entsaioen erdietara agertu beharko dute. Lehen entsaioa

U

rteetako ohiturari jarraituz maiatzeko lehenengo igandean Andatza eguna ospatuko da. Urtean behin bada ere mendizale bihurtzen dira herritar asko eta 562 metroko altuera duen mendi honetara igotzeko prest egoten dira. Aurten ere ez da salda bero, txorizo eta haragi egosirik faltako. Hala ere, jende askok aukeraketa bat egin beharko du, hauteskundeak direla eta maiatzaren 7ra aurreratu baitzuten Senperen egiten den Herri Urrats festa.

U

surbilen ere San Isidro eguna, nekazarien eguna, ospatuko da maiatzaren 15ean. Iaz hasitako bideari heldu eta egitarau xume bat osatu dute Nekazaritza Aholku Batzordeko kideek. Goizeko 11.30etatik aurrera Agitetarrak arituko dira aizkoran. Ondoren zaldi-dema izango da, Egioleta eta Arratzaingo zaldiak izango baitira aurrez aurre. Tartean, gainera, herriko bertsolarien bertsoak entzuteko aukera izango dute herriko frontoira gerturatzen diren guztiek.

maiatzaren 11n izango da arratsaldeko 20.00etan. Haurrak, berriz, uztailaren 3an danbor eta guzti aterako dira kalera. Horretarako, ordea, entsaiatu egin behar. 3 eta 15 urte bitarteko ume usurbildarrek izango dute egun horretan danborra jotzeko aukera. Hala ere, izena eman eta hiru entsaio baino gehiagotan huts eginez gero ez dute danborradan ateratzeko aukerarik izango. Lehen entsaioa maiatzaren 12an izango da eguerdiko 11.30etan. Bi entsaioak goiko Udarregi ikastolan (Agerialden) izango dira.

2001eko maiatzaren 4a

salda

15

H

aimar Zubeldia Frantziako Tourrean ikusi ahal izango dugu aurten. Izan ere, Euskaltel-Euskadi izan da txirrindularitza proba garrantzitsuenean parte hartzeko gonbidapena jaso duen bost taldeetako bat. Iazko emaitzak ikusita Haimar izango da taldeko liderretako bat, baina horretarako denboraldi hasieran izan zuen erorikoa gainditu beharko du. Hala ere, argia ikusten hasia da, azken astean Errioxako itzulian parte hartu baitu usurbildarrak.

GALARRAGA GARRAIOAK

Haginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

✺ LUR ONGARRIAK ✺ ZABOR BILKETA ✺ ZISTERNA BEREZIAK

☎ 37 01 46

20170 USURBIL


2001eko maiatzaren 4a

16 Noaua! 112.zk. Usurbil

il-pilean

Maiatzaren 13ko hauteskundeetan 4.502 herritar izango du boto eskubidea

A

pirilaren 27an hasi zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, duela hilabete asko alderdi politikoek hasitako lehiaren azken txanpa, alegia. Egunero komunikabideetan batzuen eta besteen mezu eta leloak entzuten ari garen egunotan eta herrian alderdi politiko ezberdinetako lehendakaritzarako hautagaien aurpegiak nonahi ikus daitezkeen une hontan, herritarrok, ordea, nora joan behar dugu botoa ematera?

Dena prest dago hainbeste ohiartzun eta ika-mika eragiten ari den maiatzaren 13ko hauteskunde zitarako. Alderdi politikoak kanpainan betebetean ditugu eta hauteskunde mahaiak osatuko dituzten pertsonen zozketa ere egina dago jada.

rrek joan beharko dute eta B mahaira, aldiz, L-Z bitartekoek.

Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskunde hauetan ere, azkenengotan bezala, Usurbil hiru sekziotan banatuta egongo da:

Azkenik, hirugarren sekzioan bi lekutan egongo dira hauteskunde mahaiak. A eta B mahaiak Udarregi Zaharrean egongo dira eta bertara Kalezarren, Muna Lurra, Galtzaragaina, Bizkarra eta Puntapax kaleetan bizi direnak joan beharko dute botoa ematera.

Santuenea, Urdaiaga, Txokoalde eta Aginagako biztanleek, aldiz, bigarren sekziorako joan beharko dute botoa ematera. Aipatu sekzioa ere Udaletxean bertan egongo da. Hemen ere bi mahai egongo dira. A mahaira A-J abizenekoek joan beharko dute. Eta B mahaira K-Z bitartekoek.

Goizeko 9.00etatik arratsaldeko 20.00ak arte

Lehenengo eta bigarren sekzioak udaletxean egongo dira. Lehenengo sekzioan Kaleberrikoek eman beharko dute botoa. Bi mahai egongo dira hauentzat; A mahaira A-K tartean abizena duten herrita-

ITURGINTZA

JOSEBA ARANGUREN Telf: 943 36 43 64

Hauteskunde mahaiak goizeko 9.00etatik arratsaldeko 20.00ak arte egongo dira zabalik.

4.502 usurbildarrek dute botoa emateko eskubidea

C mahaia, ostera, Lanbide Eskolan egongo da Txikierdi eta Zubietakoentzat.

Maiatzaren 13ko hauteskundeetan herriko hauteslegoa 4.502koa izango da. Hauetatik 41 herritar atzerrian edota herritik kanpora bizi dira egun. 1998ko urriaren 25ean burututako Eusko Legebiltzarrerako eta Foru Aldundietako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan 4.420 usurbildarrek izan zuten botoa emateko eskubidea. Beraz, aurten 82 botoemaile gehiago izango dira. Urtetik urtera goruntz doa goruntz doa hauteslegoaren kopurua.

JOSE AIZPURUA UNANUE Igeltseritza eta pintura rritzea

uen be Teilat

Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83

Fatxa

den k

onpo n

keta

Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67

Agurtzane Solaberrieta

JOSUE

ARANZAZISTROKI IGELTSERITZA eta PINTURA

Juan Jose enea, 6 Telf: 943 36 05 50 Kalezar

606 37 21 05


Xabier Mikel Errekondok Europako kopa irabazi du bigarren aldiz Xabier Mikel Errekondo usurbildarrak eskubaloiko Europako Kopa irabazi zuen Portland San Antonio Iruñeako taldearekin batera pasa den apirilaren 28an. Joaneko partiduan sei goletako errenta lortu ondoren Bartzelonako Palau Blau Grana kantxan jokatu zuten itzuliko partidua, eta 2523 galdu bazuten ere eskubaloian taldeka lortu daitekeen koparik garrantzitsuena etxeratzea lortu zuten Xabier Mikel eta bere kideek.

duguna lortzeko sufritu beharra dago. Merezitako saria eramango dugu etxera eta hori niretzat sekulakoa da”.

Ez da hau usurbildarrak lortzen duen lehen Europako Kopa, 1994. urtean Teka taldearekin lortu baitzuen eskubaloian hain preziatua den txapelketa hau. Hala ere, txalotzekoa da usurbildarra Iruñe-

Partiduko azken minutuetan asko sufritu zuen Portlandek. Izan ere, partidua bukatzeko bi minutu falta zirenean 2520koa baitzen emaitza. Xabier Mikelek berak ere hori baieztatu zuen partiduaren amaieran. “ Asko sufritu dugu, baina nahi

ko taldean egiten ari den lana. 37 urte betetzera dijoanean taldeko bizkarrezurra osatzen duen jokalarietako bat da eta denboraldi osoan eta batez ere finaleko azken partiduan maila oso ona ematen ari da.

Xabier Mikel Errekondo Usurbil K.E.an hasi zen eskubaloian jokatzen 1983an. Hiru urte egin zituen herriko taldean eta Oarson bi urte egon ondoren Elgorriaga Bidasoan egin zuen debuta Ohorezko mailan. Irungo taldearekin jokatu zuen sei denboralditan eta ondoren Teka eta Ciudad Real taldeetan ere ibilia da. Iruñeako taldera 1997an iritsi zen eta iaz Europa mailako Errekopa txapelketa eskuratu bazuten aurten txapelketarik garrantzitsuenarekin itzuli dira etxera. Zorionak Xabier Mikel!

Herri arteko pelota txapelketa hasi da

Pasa den apirilaren 27an hasi zen Gipuzkoako Herri Arteko pelota txapelketa. Azken urteetako partehartzaile kopuruarekin alderatuz, txapelketa hau jokatuko duten herriak gutxiago dira, baina Usurbil tartean izango da

beste behin ere. Hasierako kanporaketan bi aurkari izango dituzte usurbildarrek: Lizartza eta Aretxabaleta. Hala ere, herriko pelotariek ez zuten ondo hasi txapelketa. Lizartzan jokatu zuten bertako pelotarien aurka eta 2-1 galdu zuten. Jon Irazustabarrena eta Ibai Orena kadeteek ezin izan zuten emaitza onik lortu, 22- 7 galdu baitzuten. Asier Portu eta Asier Arruti jubenilek esku-

Gizon eta emakumezkoen

modako arropa guztia hemen aurkituko duzu

Udaberriko moda berria zuretzat!

Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06

ratu zuten garaipen bakarra 22-10eko emaitza lortu ondoren. Azkenik, afizionatu mailan Enrike Huizi eta Javi Sanchok 22-7 galdu zuten. Hala ere txapelketa hasi besterik ez da egin. Lizartza izango dute aurkari maiatzaren 4an herriko frontoian eta ondoren Aretxabaletaren aurka bi aldiz jokatu beharko dute: aurrena Aretxabaletan eta gero herriko frontoian.

17

2001eko maiatzaren 4a

zerdi patsetan

Usurbil 112.zk. Noaua!


2001eko maiatzaren 4a

18 Noaua! 112.zk. Usurbil

txeko berri

“Plis Plas txalo ta jolas” haurrentzako egitaraua hasteko prest

A

zken urteetako bideari jarraituz, aurten ere “Plis plas txalo ta jolas” egitaraua martxan jarri dugu. Etxeko txikienak goxatu asmoz zuen auzoan edo ingurukoetan izango da zer ikusi eta zer entzuna. Maiatza eta ekaina bitartean antzerkia, txontxongiloak, jokuak, ipuin kontalariak,... denetarik ikusteko aukera zabala izango dute herriko haurrek. Gainera, txokolate eta bizkotxo goxo-goxoak jateko parada ere.

Aurtengo azkenengo ekitaldia ere, iaz bezala, herriko pilotalekuan izan ordez, Kalezarren egingo da ekainaren 17an. Izan ere, igande honetan

San Juanetako jaietako egitarauan umeen eguna ospatzen baita. Hori dela eta, guztion artean txikienentzat egun atsegin eta berezi bat antolatu asmoz, aurten ere Kalezarren egitea erabaki da. Gainera, ez nolanahiko ekitaldia! Izan ere, egun horretan Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunak egongo baitira haur eta gurasoen parre-algarak eragiten.

Auzoetako jai batzordeak, Zubietako, Aginagako eta San Estabango eskolak, Euskal Txokoak, Noaua! Kultur Elkartea eta Udala izan dira egitasmo honen eragile.

ZUBIETA

MAIATZAK 12 arratsaldeko 5etan

KIXKA taldearen BOLALUMA ikuskizuna Txotxongiloak

SANTUENEA

MAIATZAK 27 arratsaldeko 5etan

TELMAH taldearen “Lehoi baten bila” antzerkia

AGINAGA

KALEZAR

KALEZAR

MAIATZAK 19 arratsaldeko 5etan EKAINAK 2 arratsaldeko 5etan EKAINAK 17 arratsaldeko 5etan

IPUIN ANTZEZTUAK BERBARO Elkartea

Jokuak eta kontu konta laria. AUSKALO taldea

TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX


Usurbil 112.zk. Noaua!

Produktu ugari eta ikusmira haundia izan arren, erlea izan zen protagonista nagusia

E

rleak urtean zehar egiten duen lana agerian gelditu zen pasa den apirilaren 28an ospatu zen III. Erle Egunean. Langile fin honi omenalditxi bat egin asmoz jende ugari hurbildu zen herriko pelotalekura nahiz dema plazara. Erletik eratorritako produktu ugari ikusi eta erosteko aukera izan zen bertan. Izan ere, ukenduak, eztiak, eztiz gozatutako ogia, produktu

kosmetikoak, forma ezberdina emandako argizaria... denetik ikus zitekeen dema plazan zeuden 30 postuetan. Hala ere, I. Euskal Herriko Ezti Lehiaketan epaimahaia osatzen zutenek ere ikusmira haundia piztu zuen, ezti onenak zeintzuk ziren aukeratu zituztenen artean aurpegi ezagun ugari baitzeuden. Hori bai, ekitaldiaren amaieran Ignazio Guridi eta Julian

Urkiola bihurtu ziren protagonista nagusiak. Lehenengoak Gipuzkoako ezti onenaren eta Euskal Herriko lorebakarreko ezti onenaren sariak etxeratu zituen. Euskal Herriko lore anitzeko eztirik onena izan zen, berriz, bigarrenarena. Bi eztigile hauen saritutako bi potoak Karlos Argiñano sukaldari famatuak eskuratu zituen 210.000 pezetaren truke

Iaz baino jende gehiago ibili zen III. Erle Egunean. Dema plazan zeuden produktuek ikusmira ugari sortu zuten.

Eztia, gozokintzako produktuak, argizaria, sendabelarrak... nahi zen guztia ikusi eta erosi zitekeen 30 postu ingurutan.

Herriko txikienek globoan ibiltzeko aukera ere izan zuten kiroldegi aurrean.

Zenbait erle ere agertu zen beraiei egindako omenaldi honetara. Han egon ziren frontoian mugitu ere egin gabe.

Argiñano, Berasategi, Andoni Aizpuru... pertsonaia famatu ugari ikusi genituen eztirik onenak aukeratu nahian.

Julian Urkiola eta Ignazio Guridiren eztiak izan ziren Euskal Herriko onenak.

19

2001eko maiatzaren 4a

arkesaneko petriletik

ZUMETA MENUAK ✓ Pintxoak (Gutxienez 2 lagunentzat) ✓ Eguneko - Etxeko ahate foie-a aran pasa eta pattarraz menuak - Itsaski entsalada hozbero trufa zaporez ✓ Bokatak - Zapoa txangurroz beterik eta itsaski saltsaz ✓ Plater - Aspizuna patata pure, onddo eta piklo piperraz haragi saltsetan konbinatuak ZUMETA - Etxeko azkenburukoen dastapena ✓ R a z i o a k , . . .JATETXEA - Ogia eta kafea

Kale Nagusia, 35 Telf; 943 36 25 60

Txoko alde, Tel.: 36 27 13

Prezioa: 3800 pta. (pertsoneko)


Noaua! 112.zk. Usurbil

er diyo?

2001eko maiatzaren 4a

20

Promotoreak

Zer dira promotoreak? zeri deitzen diogu promotore?

Joseba Tapia â?’ Lasarten jaioa da, baina usurbildarra sentitzen da â?’ Trikitilaria edo soinujotzailea

Musika munduan jakina dugu hori, kontzertu eta emanaldiak antolatzen dituen pertsonari deitzen diogu promotore. Normalean, horretara dedikatzen da eta bulego bat izan oi du. Bertan, kontzertu horiek gestionatu eta bideratzeko langileak ere eduki ditzake. Beraz, honenbestean pentsa genezakeen promotore musikal hauek figura interesgarri, ezinbesteko direla musika promozionatzeko eta batez ere, musikariaren bizi-iraupenerako. Ba ez!

Norbaitek esango dit jeneralizatzea arriskutsua dela, baina ni ausartuko nintzateke horretara; Euskal Herrian, kazetariekin gertatzen den bezala, hots, gutxi batzuk kenduta gehienak kaltegarriak dira. Jende bizkor asko dago munduan usaia duena negozio usaia sumatzeko. Erdiak ilegalak dira eta ez direnen artean gutxi batzuk dira legalak. Tratu merkeak egiten dituzte musikariekin; batzuek asko

Aritzeta 2-2 1.A Tel.: 943 36 19 51

balio ez dutelako eta beste batzuk enteratzen ez direlako promotore hauek laster osatzen dituzte beren listak. Bizkaian daude hedatuen promotore hauek. Beraiek erdaldun izan arren izen euskaldun mitiko bat jartzen diete beren negozioari: Lur-ama, unai, eguzki-lore edo sorgin-txulo, bezalakoak.

Horrela, nonbait errazago zaie euskaldunekin tratua, batez ere udaletxeetako kulturako kontzejalekin. Diru kopuru polit baten truke festa guziak antolatzen dizkiete eta erantzukizunetatik at, zinegotzi hauek libre gelditzen dira festa garaian oporretara joateko, adibidez. Gipuzkoako talde garrantzitsu eta modako direla esanez herriko festa egitaraua betetzen da. Baina gero, gazte jendea ez da herrian gelditzen. Normala!

Gazteei oztopoak jartzen zaizkie festak antolatzeko. Ez du gizarteak, nonbait, dibertitzen direnean sortzen duten zarata maite, Maite, Maite ez ni utzi hemen kaiean, Maite, Maite zu nere bihotzean.

Zure publizitatea hemen jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora!

Mugikorra: 649435475 649435476 ☎ 943 363370- 361439


Lehiaketa

Usurbil 112.zk. Noaua!

21

2001eko maiatzaren 4a

ajerako kondarrak

Zer dago faltan, zer soberan? Asmatzaileen artean Patri tabernan bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu

Aurreko argazkia

Erantzuna

Irabazlea

Jose Gurutz Bengoetxea

Saria

Bordatxo tabernan bi pertsonentzako afaria

LITERATURAREN TXOKOA “Korapiloak� Jasone Osoro Osoro Bilduma: Literatura 208 / Orriak: 136 Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurduaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude, ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.

P A T R I JATETXEA

Zer da lanbidez Jasone Osoro? Asmatzaileen artean liburu honen bi ale zozketatuko ditugu. Erantzunak Noaua! Kultur Elkartera bidali edo bertako postontzian utzi ditzazkezue.

HAUR JANTZIAK

Loreak - Lore landareak

Lore sortak - Koroak

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

Kale Nagusia, 2

Tel. 943 36 59 43


2001eko maiatzaren 4a

22 Noaua! 112. zk. Usurbil

genda kian arratsaldeko 17.00etan hasita. Ondoren txokolatada.

Maiatzak 6 igandea MAIATZAK 6 igandea

● Andatza eguna.

Goizean zehar salda beroa, txorizoa eta haragi egosia banatuko da Andatzako txabolan. 12.00etan meza izango da eta ondoren trikitilariak.

Maiatzak 1414 astelehena MAIATZAK astelehena

● Euskal prozesu demokra-

tikoaren aldeko konzentrazioa. Bordatxo aurreko errotondan arratsaldeko 20.00etan.

Maiatzak 7 astelehena MAIATZAK 7 astelehena

Maiatzak MAIATZAK15steartea 15 asteartea

● Odol emanaldia herriko

● San Isidro eguna, neka-

anbulategian arratsaldeko 19.00etatik 21.30etara.

zarien eguna. Goizeko 11.30etan Agitetarrak arituko dira aizkoran herriko frontoian eta ondoren Egioleta eta Arratzaingo zaldien arteko zaldidema izango da.

● Euskal prozesu demokratikoaren aldeko konzentrazioa. Bordatxo aurreko errotondan arratsaldeko 20.00etan. Maiatzak 8 asteartea MAIATZAK 8 asteartea

Maiatzak 1818 ostirala MAIATZAK ostirala

● Santixabel jai batzordea-

● Aitzaga elkarteak eta

ren bilera udaletxean arratsaldeko 20.30etan.

Zumarte musika eskolak udalaren laguntzaz antolatutako kontzertua gaueko 22.00etan hasita Oiardo kiroldegian: Zumarte abesbatza, Tolosako orkestra eta Maezah hirukotea. Sarrera: 500 pezeta.

MAIATZAK larunbata Maiatzak 1212 larunbata

● Plis plas txalo ta jolas egi-

tarauaren barnean Kixka taldearen “Bolaluma” ikuskizuna (txotxongiloak) Zubietako eskola txi-

XXV. Santixabel bertsopaper lehiaketa GAIA:

“Herriko kontu zaharrak bertsotan”

1- Lehiaketa honetan parte hartzeko Usurbilgoa edo usurbildarra izan behar da. 2- Lanak, 2001eko ekainaren 22a baino lehen honako helbide honetan utzi: Usurbilgo Udala. (XXV. Bertsopaper lehiaketa) Joxe Martin Enparantza. Usurbil 20170 3- Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.

4- Sariak honako hauek izango dira: 5- Lanek gutxienez 8 bertso beharko dituzte eta gehienez 10. 6- Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz, Lanarekin batera kartazal itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak bidali.

OHARRAK OHARRAK

✎ Neska bat behar da

etxekolanak egiteko eta haurrak zaintzeko. Interesatuak deitu 943 37 29 38 telefonora (gauez).

✎ Neska eskaintzen da

orduka etxeko lanak egiteko. Astebete goizez eta hurrengoa arratsaldez. Telf. 679258721.

✎ Mahaspildegi elkartean bazkide postua salduko nuke. Telf. 943 365231.

✎ Chow chow arrazako

txakurrak salgai. Pedigriarekin. Harremanetarako deitu 943 362072 telefonora.

✎ Banaketarako furgoneta

isotermo bat aukeran. Lanerako aukerarekin ere saltzen da. Interesatuak deitu 606060322 telefonora. ✎ Belar bolak egiteko belarra eskaintzen da garbitze aldera Kalezarren. Interesatuak deitu 630647119 telefonora (Iñaki).

Goitibera santixabeletan

Aurtengo Santixabel jaietan gotibera jeitsiera izango da Gazte egunean, uztailaren 3an. Sariak: 1. 15.000 pezeta eta bi boteila txanpan. 2. 10.000 pezeta.

Hasi, beraz, zuen goitiberak prestatzen!!


Aizpurua Zure mahaia ondo horni tu nahi baduzu gurean duzu aukera!

Telesfor o Ardoak

Kale Nagusia, 25 Te l f : 9 4 3 3 6 1 2 2 0

TXIMINIA ALTZARIAK

ALTZARIAK AUKERAN

1.OOO metroko erakusketa- Prezio harrigarriak Punta-puntako markak %50ean: Altzari-trinko, lastaira eta lastaira-azpikoen aukera haundia Sofa eta besaulkiak, logelak, aulkiak, mahaiak Ehundaka altzairu %50ean Mailatu txikiekin eta gabekoak

O si n a l d e p o ligon oa

Te l.: 943 37 0 9 6 6


EUSKAL HERRIA aurrera

BOZKATU!

GUK BADUGU PROPOSAMENIK. Euskal Herrian bakea eta subiranotasuna lortzeko mahai gainean jarri den proposamen bakarra: Burujabetzarako Hitzarmen Nazionala.

ARRAZOI ASKO DAUDE MAIATZAREN 13an

Maiatzaren 13an NAZIO ASKE BAT JAIOTZERA DOA!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 112 alea by elkarmedia - Issuu