68. ZENBAKIA | 2007 NEGUA | 6,5 EURO
TXIMINIARIK GABEKO LANTEGIA
B.27/28/29/30/31
B.32/33/34/35/36
B.37/38/39/40/4
B.42/43/44/45/46
B.47/48/49/50/51
B.52/53/54/55/56
B.57/58/59/60/61
B.62/63/64/65/66
B.67/68
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
68 T XIMINIARIK
GABEKO LANTEGIA
UZTAILAREN BITIK LAURA BERTSOLANTEGIA ANTOLATU ZUTEN UEUK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK. LANTEGIETAN OHIKOA DEN MODUAN, LEHENGAIAK HARTU ETA MUNTAKETA LANARI EKIN ZION BERTAN HAINBESTE LAGUNEK. KASU HONETAN BAINA, TORLOJUEN ORDEZ, GOGOETA GAIAK EKOITZI ZIREN. >>>>>>>>>>>>>>>>>>
-
BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
N
E
G
U
A
·
2
0
0
7
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91
aurkiBiDeaB68
<
006 > TXIMINIARIK GABEKO LANTEGIA 018 032 044 056 070 080 094 104 118
BAT-BATEKO MAGIA DESKUBRITU ETA GUTAR BIHURTU KOMUNIKATZEKO GAITASUNAK DUEN GARRANTZIA ONDO KANTATZEN IKASTEKO BIDEAK HAMAR AGINDUAK BARRENA HUSTU ETA ERAKUTSI GU ETA HAIEK ETA BERTSOLARITZA EZ DEN ARLOETAN? EMAITZA: ORNITURRINKUS ZERTAZ HITZ EGITEN GENUEN?
128 > JUBILATU ETA LANEAN 130 JON LOPATEGI: PERLA-BILATZAILE ZAHARRA 140 XABIER AMURIZA: "BURUAN DAUKADAN GUZTIA EGITEKO BESTE BIZIALDI BAT BEHARKO NUKE" 154 IMANOL LAZKANO: "KIROFANORA BAINO URDURIAGO JOAN NAIZ BERTSO SAIO ASKOTARA"
UZTAILAREN BITIK LAURA BERTSOLANTEGIA ANTOLATU ZUTEN UEUK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK. LANTEGIETAN OHIKOA DEN MODUAN, LEHENGAIAK HARTU ETA MUNTAKETA LANARI EKIN ZION BERTAN HAINBESTE LAGUNEK. KASU HONETAN BAINA, TORLOJUEN ORDEZ, GOGOETA GAIAK EKOITZI ZIREN. >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> PRODUKZIO KATEAREN LEHEN BEGIA IZAN ZEN EIBARKO MARKESKUA JAUREGIAN EGINDAKOA, ORAINDIK ASKO BAITAGO ESATEKO, ETA GOGOETA ASKOK BIGARREN LABEALDIA ERE GUSTURA HARTUKO BAILUKE. BADIRA BERTAN AZTERTU GABE UTZITAKO GAIAK ERE. DENA DEN, UEUK IRUÑEKO IKASTAROETAN ANTOLATZEN ZUEN BERTSOLARITZA IKASTAROA ZAZPI BAT URTEAN ANTOLATU EZ ETA, LANTEGIA INDARTSU BERPIZTU ZEN EIBARREN. BERTAN BILDUTAKO LANGILEAK GOGOTSU ZEUDEN, ETA MAHAIAN AURREZ AURRE ESERI ZITUZTENAK EZ GUTXIAGO. EZINGO ZAIE AGINTEDUN HORIEI PATRONALA DEITU, LANTEGI HARTAN AGINTARIA NOR ZEN DEFINITZEA ZAILA BAITA. BATEN BAT SAIATU ZEN ORDUTEGIAK ERRESPETATZE ALDERA APURREN BAT AGINTZEN, BAINA EZ ZITZAION KASU HANDIRIK EGIN. TALDEAN KLASERA, HITZALDIETARA, BAZKALTZERA, KAFEA HARTZERA… ETA ILUNTZETAKO EKITALDIETARA ERE TALDEAN JOAN ZIREN PARTE-HARTZAILEAK. GIRO POLITA, MATERIAL INTERESGARRIA ETA, BATEZ ERE, LANEAN JARRAITZEKO GOGOA DIRA LANTEGIAN BATUTAKO LEHENGAIRIK GARRANTZITSUENAK. HORRELA EZINEZKOA DA KOKTELA GAIZKI ATERATZEA. Testuak: ONINTZA ENBEITA Argazkiak: CONNY BEYREUTHER
6 /B68
8 /B68
10 /B68
12 /B68
14 /B68
16 /B68
Urte asko pasatu dira Xabier Amurizak Josu Zabalaren atea jo zuenetik. Harrezkero, Hertzainak taldean ezagutu genuen arren batez ere, bertsolaritzari lotutako hainbat proiektutan parte hartu du. Bertsoak eta musikak elkarri emateko eta elkarrengandik jasotzeko zer duten ondo daki. Proiektu batean egindako hutsek hurrengo proiektuak hobetzen lagundu diote.
J
OSU ZABALAren ibilbide musikala haren abizena bezain zabala da. Hala ere, beste askoren moduan, ibilian egin ditu gauzak askotan. Egiten diharduenean asko pentsatu gabe. “Gogoetarako bide berantiarra izango da berbaldi hau agian”, esan zuen berak Eibarko Bertsolantegian. Baina akordatzeak hausnartzen laguntzen du askotan, eta bertsoaren ondoan egin duen ibilbidea laburtu zuen. Bizi hitz egiten du. Orain dela hogei urtetik gora gertatutakoak berriro biziko balitu bezala. 1979an izan zuen lehenengo harremana bertsolaritzarekin. “Gutxi nekien bertsolaritzaz”, aitortu zuen. Gasteizen bizi zen orduan, eta orduko Gasteiz hartan euskalduna izatea, “tipo despistatu samarra” izatea zela uste du orain Zabalak.
Gernikara irakasle joana zen Josu Zabala eta, behinola, Xabier Amurizak jo zuen haren etxeko atea. “Haren ibilbideagaitik mitoa zen Amuriza niretzat: abadea, presoa… hark entzuna zuen ikastolan soinua ateratzen nuela tarteka, eta horregaitik etorri zen nire bila, baina momentu desegokian etorri zen. Hala ere, ez zuen amorerik eman. Bigarrenez bueltatu zen bere indar eta kemen geldiezin horrekin, eta ezin izan nion ezetzik esan”, gogoratzen du Zabalak. Amurizak garbi ei zeukan zer gura zuen, eta lortu arte ez zuen atzera egin. Gitarra jotzeko Gernikako institutuko irakasle mañoa lotu zuten. Ordu arte, Amurizak Gontzal Mendibilen emanaldietan kantatzen zituen bertso musikatuak. Baina, taldea Mendibilekin banatu behar izateak muga asko jartzen zizkion berak gura zuena egiteko. Musikariak bere talde bihurtzeko ordea, ez zeukan dirurik, beraz taldea sortzen hasi zen. Bertso jarriak kantatzea zen Amurizaren asmoa Zabalak kontatu zuenez: “Herriren batetik deia jasotzen genuenean, antolatzaileekin harremanetan jartzen zen herriko kontuak-eta jakiteko, pertsona xelebreen berri jasotzeko. Gero, etxean, horren gaineko bertsoak idazten zituen eta horrela antolatzen zuen emanaldia”. Ez zuten baina bertsotan bakarrik egiten. “Emanaldien hasieran, Amurizak oratoria lantzen zuen. Ipuin bat asmatzen eta kontatzen
20 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
zuen. Fikzioa eta taldea nahasten zituen, eta kantuan hasi aurretik bost edo hamar minutuko ipuinak kontatzen zituen: marabilla bat!”. Gero, egunerako egindako sortak kantatzen zituen musikarien laguntzaz, bertso orokorragoekin jarraitzeko. Amaitzeko bat-batean egiten zuten tarte batean. Jon Azpillaga izan zuen lagun hasieran batbatekoetan eta, gero, Jon Lopategi. Zabalak akorduan dauka azkenean Lopategi ere sortak idazten hasi zela. Oraingo gauzekin konparatuta ez dirudi ezer berririk egiten zutenik, baina orduko moldeetan kabitzeko berria zen ekimena. “Bertsolaritza landuagoa zen eta Amurizak bertso emanaldiaren kalitatea asko zaintzen zuen. Bermatu egiten zuen kalitatea; harentzat oso garrantzitsua zen. Bertsolaritza kultuaren aldeko apustua egin zuen. Formato musikala erabili zuen eta bertso haiek plazaratzeko kristolako lana egin zuen. Sasoiko kronika idatzi zuen. Egon ginen herrietako jendeak bertso haiek irakurri beharko lituzke”. Egotez, publikatuta daude, 400 herri 1000 bertso berri izeneko liburuan. Lan hori egiteko baina, “edozein gerratan parte hartzeko prest dauden musikariak” gura zituen Amurizak. Hori uste du, behintzat, Zabalak. Musikari mañoak ez zekien euskaraz, eta bertsolariekin lan egiteko komeni da musikariek euskara ezagutzea Zabalaren ustez, “publikoaren erreakzioak ulertzeko”. Denborarekin musikari berriak gehitu zitzaizkien taldera: Juan Carlos Irizar, Zabala bera eta Rafa Usainekin hogeita hamahiru emanaldi egin zituen Amurizak 1979 eta 1981 bitartean. Orduko kontzertu haietarako lan asko egin behar izaten zuten. “Goizean goizetik entsaiatu behar izaten genuen bertso asko egunean bertan asmatutakoak zirelako. Ez genuen jakiten zenbat bertso izango ziren ere. Arreglo sinple eta aleatorioak egiten saiatzen ginen. Izan ere, musikaren ikuspuntutik bertso sorta bateko bertso guztiak dira berdinak. Hiru edo lau formula ezberdin landu eta ahal genuen moduan aurrera ateratzen genituen. Kalbarioa zen guretzat! Kantatzea dibertidoa izango da, baina… hamar edo hamabi aldiz gauza bera jotzea luzea egiten zitzai-
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 21
22 /B68
gun guri”, aitortu zuen Zabalak. Kontzertu aurrean jakiten zuten zenbat bertso izango ziren zehazki eta oso batbatekoa izaten zen musikarien lana. “Inprobisazioa handia zen, eta gure gaitasuna ez zen horrenbesterainokoa ere!”. Bertsolariei adi jo behar izaten zuten. “Haien ehizan ibiltzen ginen ea noiz sartuko ote ziren. Arreglo konplexuek bertsolaria despistatu egiten dute, eta eten gabe haien kantaerara egokitu behar izaten genuen”. Kontzertuaren antolaketa osoa Amurizak berak egiten zuen. “Jakin nahi nuke zerk bultzatu zuen gizon hori abentura horretara: musikazaletasunak, egoak, helburu kulturalak… Suposatzen dut denetik izango zela apur bat agian: eskaintza berriak eman nahia, nortasuna lantzea, bide pertsonala egiten joatea…”. Harrezkero nortasun handiko gizontzat dauka Zabalak Amuriza; baita hizlari ezin hobetzat ere. Baina, lan karga handia izan zuela onartzen du orduko proiektu hartan: “kazetaritza lana egiten zuen, datuak batu eta paperera pasatu, musikariei arreglo orokorra antolatu, entsaiatu, soinu probak egin, antzezpena…”. Guztia egiten zuen Amurizak berak. Emanaldi haietako batzuk zuzenean grabatu eta saldu egin zituen gainera. “Azkenean komertzialtasunik ez zegoenez, eta saltzailerik aurkitu ez zuenez, K7aren kontua utzi egin zuen. Asko egongo dira galduta”. Baina ez zen hori Amurizaren lan bakarra. Zabala harritu egiten da emanaldiarekin ari ziren artean txapela irabazteko, liburuak idazteko… astia izan zuela pentsatzen duenean. “Hark sortutako doinu batzuk ziren arlo musikaletik begiratuta emanaldietako gauzarik interesanteena”. Horrek erakusten du Zabalaren arabera, Amuriza senez musikaria ere badela. Eurekin hasi orduko ere, diskoa argitaratuta zeukan: Menditik mundura. Eibarren bertso lantegian batu zirenek eskuz esku pasatu zioten elkarri Amurizaren disko hura. Zabalaren ustez, “eskuetan euki egin behar delako”. Disko hura frakasoa izan zen. Horren errua diseinu musikala Amurizak berak egin ez izana izan daitekeela uste du Zabalak. “Orduan ohikoa zen kanpoko musikariengana jotzea, eta Bartzelonako musikariek egindako arregloen gainean grabatzen zuten kantariek. Kontrol eskasa izango zuen Amurizak diskoaren gainean. Eta, jakina, musikari katalanak onak izango ziren, baina ez zeukaten Xabierren estetika”. Hala ere disko hura “inflexio puntua” dela esan zuen bertsolaritzaren eta musikaren elkarlanean. “Lehenengoz batzen direlako bat eta bestea
modu kontziente batean”. Edozelan ere, Amurizaren intuizioari jarraituta egin zituzten emanaldi haiei molde serioagoa falta zitzaiela iruditzen zaio orain Zabalari. “Hala ere, niri asko irakatsi zidan esperientzia hark”. Bat bateko magia Xabier Amurizaren abentura hartan Josu Zabala bat-batekotasunarekin txundituta geratu zen: ideiak, emozioak… bat-batekotasunaren efektuak liluratu egin zuen musikaria. Halako norbait xelebreri buruz bertsoa bota eta herri osoa entzuten, egotea, zerbait magiko iruditzen zitzaion; “hori bertsolaritzak bakarrik dauka. Bat-batekoak ez diren obretan jendearengan emozioa pizten da, baina artistak bukatu zuen bere lana aspaldi. Lehen emozioa aspaldi gelditu zen atzean. Gauzak errepikatzen ari zarenean, ez zaude kantuak sortzeko egon zaren emozio berean. Bat-batean ostera, emozioak hortxe jaiotzen dira, eta hortxe konpartitzen dira”. Magia hori deskubritu bitartean, Josu Zabala bere rock taldea antolatzen ere ari zen Gasteizen Xabier Montoiarekin. Hala ere, bertsoari lotuta izan duen esperientziarik txundigarriena, Tolosan izan zuen Amurizarekin, 1981eko inauterietan. Amurizak jendea emanaldietara ez badoa, jendearengana joateko filosofiari jarraituz, Tolosara joateko konbentzitu zuen Zabala. “Ni neskaz mozorrotuta nengoen. Soinua nik mundura ekarri behar nuen umea zen. Karretillan nindoan ni, maternitatera bagindoaz lez”. Amuriza zihoan karretillari tiraka. Zabalak soinua jotzen zuen lantzean behin, eta hala ibili ziren ordu pare batean hara eta hona, “alai eta probokatibo”. Baina halako batean magia sortu zela dio Zabalak: “Tolosako kale nagusia jendez lepo zegoen, baina Amurizak kantatzen zuenean, jendea isildu egiten zen. Erabateko arreta lortu zuen, eta inauteriak ziren! Doinua aldatu eta bertso barregarriak kantatzetik erritmo malenkoniatsu batekin kantuan hasi zen”, gogoratzen da musikaria.
24 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 25
Behin jotzeko agindu zion eta, gero, Amurizak berak kantatzen zuen. Berak soinua jotzen zuen bitartean, aurrerantza eramaten zuen Amurizak, eta 100 lagun inguruk jarraitzen zien atzetik. “Amuriza geratzen zenean, jendea geratu eta isildu egiten zen, eta azkenean, 300 lagun batu zituen bere inguruan. Bizitzan ikusi dudan erakustaldirik handiena izan zen”. Sei ordu ibili zen Amuriza bertsotan geratu barik. Ez zuten afaldu ere egin, eta hurrengo egunetan soinua hain postura deserosoan jo izanaren agujetak izan zituen Zabalak. “Baina orduan ikusi nuen nik inoizko Amurizarik handiena. Ohorezko palkoa neukan espektakulu hartan neure karretillan jarrita”. Zazpi Eskale Gerora, urte asko egin zituen Zabalak rockean eta bestelako proiektuetan. Baina 1994an, jardunaldi batzuetarako pobreziaren inguruan zerbait egiteko proposamena jaso zuen Basauritik. Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera proiektuari heldu zioten. Horrela sortu zen 7 Eskale. “Pentsatu genuen bertsoaren estetika musikala ez zetorrela bat garaiarekin eta asmoa izan behar zela molde berrietan kantatzea”. Horra akats bi Zabalaren ikuspuntutik: “proiektua zurea ez izateak despistatua harrapatzen zaitu alde batetik, eta, bestetik, molde berrietara egokitzeko musikari eman genion lehentasuna”. Kantu handiak egin eta bertsolaria jarri zutela aurrean dio, eta batak bestea estali zuela. “Egin beharreko esperimentua zen”, hala ere. “Gauzak egin egin behar dira jakiteko zergatik ez diren egin behar”. 7 Eskalek egin zezakeen gauzarik konplikatuena egin zuela uste du Zabalak. “Bertsolari gutxik onartuko lukete hainbeste lan emanaldi baterako. Musika talde baten logika eta logistika genituen”, azaldu zuen. Hainbat emanaldi egin eta lehenengo maketa argitaratu zuten. Bederatzi bertso sorta edo kanta berri, eta lau bertsio sartu zituzten bertan. Gero etorri zen diskoa, GOR disko etxearekin, 1995ean. Akatsa ikusten du hor ere Zabalak: “diseinu itzela dauka bai, baina letrak ez dira irakurtzen liburuxkan”. Eta bertsotan letra da garrantzia duena. Argitaratu zutena zorrotz definitzen du Zabalak, “kantari eskasak dituen musika talde baten diskoa da”. Izan zuten publikoa ere, ez zen bertso munduari lotuegia. Orduan, nahiz eta eurek halako talde gehiago sortzea amestu, bertsolarien partetik ez zuen interes handirik barruntatu. Ondo pasatu zuten arren, ez zuten aurrera pauso handirik egin. “Nire ilusioa ez zen hori, pentsatzen nuen doinuren bat entzungo nuela bertso saioren batean”. Baina apenas erabili diren eskaleek plazaratutako doinuak bertsotan! Eta bigarren buelta ere egin zuten. Berriro ere enkarguz. Berriz ere Basaurin egindako jardunaldi batzuetatik eskatuta, 1997an. Drogak ziren gaia orduan, eta Gaztelupeko Hotsaken eskutik etorri zen, Barrenkaleko Bluesak izeneko diskoa. Eskaera batetik sortutako proiektu izatea, berez ez da hona. Eta eskaleek birritan egin zuten gauza bera. “Gauzak egin behar dira norberak nahi duenean. Errazagoa da horrela helburuetara heltzea”, Zabalaren arabera. “Gauzak oraindik eta gehiago konplikatzeko, disko horretatik gitarrak kendu egin genituen. Hamaika kanta eta bertso sorta zahar bat grabatu genituen”, kontatu zuen. Doinu guztiak berriak ziren berriro. Lehenengo diskoak baino harrera eskasagoa izan zuela irizten dio Zabalak disko horri. Gu ta Gutarrak Eta azkenean, hutsetatik edo autokritikatik ikasi egiten denez, Gu ta Gutarrak proiektuan batu ditu berriro ere musika eta bertsoak. 7 Eskalen zirenetatik asko dira orain ere taldean: Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabala. Bai-
26 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
na oraingoan, hasteko, proiektua hala nahi izan dutenean sortu dute. “Unai eta Igorrek hala nahi dutelako sortu da Gu ta Gutarrak”, Zabalak kontatu zuenez, baina aurretik 7 Eskaleren ibilbidea aztertu zuten. Lehenengo diseinua garatu eta erabaki zuten hiruren artean, eta ostean, musikariak aukeratu zituzten. Kantuak egiterakoan ere, lehenengo bertsoak sortu zituzten bertsolariek eta gero egin zituzten doinuak bertso horientzat. Enkarguzko lana izan ez denez, Gu ta Gutarraken gaia bertsolariek nahi izan dutena izan da, eta bertsolariek ez dute mozorro edo pertsonaia baten barrutik kantatzen. Eurengandik baino. Proiektu honetan 7 Eskalen ez bezala, bertsolarien logika eta logistikari jarraika dabiltza lanean, eta kontratazioan ere, Lanku (bertso zerbitzuak) aukeratu dute. Bertsoak du garrantzia eta musikak funtzio dekoratiboa dauka batez ere. Hainbeste urte pasatu eta gero, hiru ideia gelditu zaizkio argi Zabalari: lehenengo eta behin lidergoa bertsolariak izan behar duela bertsoa eta musika batzen diren proiektuetan. Hark erabaki behar du zer, noiz eta nola egin gura duen. Eta hortik abiatuta, bigarren baldintza, taldean bertsolari bat baino gehiago egotea dela uste du, “bat-batekotasuna lant daitekeelako horrela, eta erantzukizunak konpartitu”. Azkenik gaiak naturalak izatea funtsezkoa dela esan zuen.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 27
28 /B68
30 /B68
Hiru musikari batu zituen Bertsolantegiak galdera baten inguruan: zenbateraino izan behar du bertsolariak kantari? Erantzunak entzunda, esaera zaharra etorri zitzaigun gogora: zenbat buru, hainbat aburu. Baina gauza batean bat etorri ziren gutxi gorabehera: komunikaziorako teknikak lantzea ona da bertsolarientzat. Garrantzitsuena mezua da bertsotan, baina mezua ondo jantziz gero, publikoari hobeto helduko zaio.
34 /B68
36 /B68
asko eta garrantzitsuak izan ziren, eta doinutegiaren zati handia ordukoa da”. Ez du ondo ulertzen zergatik ez den gehiago esperimentatzen. Baina Zubiria ez da iritzi berekoa. Berria eta zaharra banaketak ez dio balio, “musika, musika da”, esan du. “Norbaitek bere burua gai sentitzen badu bidali behar didan mezua doinu berrian sartzeko, hunkituko nau. Baina doinu zaharrean bidaltzen didan mezua inteligentea bada ere, hunkituko nau”, gehitu zuen. Egun bertsolaria, bertsolari soila da. Izan daiteke kantaria edo musikaria, baina bereizketa nahiko argia da. “Orain dela denbora asko-asko ez dela, bertsolariak kantari ere baziren: Iparragirre, Xenpelar… Kantaria izatea oso naturala zen orduko gizartean”, dio Zabalak. “Euskal Herria herri kantaria zen eta kantaria izateko ez da behar titulurik, kantatu egin behar da”, gaineratu zuen. “Memento bat dago historian gauza horiek egon, bazeudena. Ez zegoen oraingo espezializaziorik”. Agian horregatik uste du Zubiriak zaharrek hobeto kantatzen dutela. Belaunaldirik berrienak dira kantatzeko ohitura galtzen ari direnak. Ez zigun zergatik azaldu zehazki, baina lehengoek edo zaharrek hobeto kantatzen zutela adierazi zuen. Baina badira orain ere ondo kantatzen duten bertsolariak. “Maialen Lujanbiok ondo kantatzen du. Ziur aski, konturatu da ez dela nahikoa mezua ematea bakarrik. Agian, oraingo bertsolariek hori hobeto barneratu duzue, baina bertsolariak mezua ematea du berezkoa, ez ondo kantatzea. Dena ematen duenean izugarria da, baina ez diot eskatzen ondo kantatzea”, esan zuen Zubiriak. Badaki Zabalak ere bertsolaria ez dela kantaria, baina pertsonak ahalik eta konpletoena izan behar duela uste du. “Ez da dohain bat bakarra garatu behar. Bertsolariak lider sozialak dira. Zenbat eta gauza gehiagoz baliatu komunikatzeko, orduan eta hobe”, bota zuen. Hitzari garrantzirik kendu gabe, bestelako elementuak ere erabili behar direla defendatu zuen Gu ta Gutarrak taldeko kideak. Baina nork argituko digu zer den ondo kantatzea? Seguru asko inork ez. “Kantari kaskarrak ere kanta dezake ondo, kantatzea zentzu zabalean hartuta”. Horra Martinezen sententzia. Ez da erraza, beraz, kantari ona eta txarra bereiztea. Zubiriarentzat ere subjektiboa da ondo kantatzea: “Batzuetan ahots kaskarrarekin mezua heltzen zait, eta horrek balio dit”. Azken batean egun ez gaude ahotsa biluzik entzuten ohituta. Zubiriak azaldu zuenez, “altabozek ahots naturala zabaltzea eragozten dute. Ulertu behar dugu altabozetatik ateratzen den ahots eder hori sortzeko gai ez garela izango agian. Hor dagoen edertasuna neurri batean faltsua da, teknikek sortutakoa. Baina horren aurrean akonplejatu egin gara”. Kantaria da Zubiria, eta kontraste tamalgarria iruditzen zaio kontzertu batean musika oso ozen egon eta gero, norberak kantuak hasi behar izatea. “Geure grabaketak eta musikaren aurrerapenak gure ahotsaren kontra ari dira”, Zubiriaren ustez.
M
UNDUAN bat-batean egiten duen jende asko dago egotez. Bat-batekotasuna ez da Euskal Herriko fenomenoa bakarrik. Baina ezagutzen dugunaren arabera, bertsolariak dira agertokira biluzien igotzen direnak. Ahotsa da bertsolarien lan tresna bakarra. Horregatik pentsatzen dute askok ahotsa ondo erabiltzen jakin behar luketela bertsolariek. Beste askok uste du bertsolaritzaren funtsa hitza dela eta ez doinua. “Bertsolariak mezu baten bidaltzaileak dira; zerbait esateko duen jendea; kantariak baino garrantzitsuagoak dira, beraz”, Amaia Zubiriaren iritziz. Bertso giroan hazia, bertsolarien bat-batekotasunak eta memoriak sarri inbidia eman diotela onartzen du. “Bertsolariek gauzak ikusteko, sintetizatzeko eta bat-batean emateko gaitasuna dute. Beraz, nahiz eta belarrian min pixka bat egin, kantaerak ez dauka hainbesteko garrantzirik”, gaineratu zuen. Bixente Martinezek, ostera, beti ikusi du bertsolaria kantari bezala. “Hasieran ez nintzen esaten zutena ulertzeko gauza, urteen poderioz lortu nuen hori. Orduan, niretzat beti kantariak izan dira”. Eibartarra da izatez, gaztaroan euskaldundutakoa. “Askotan, bertsolariek ez dute euren burua kantaritzat hartzen, baina bertsoa doinurik gabe rolloa izango litzateke”. Gainera, iruditzen zaio bertso zaharrak ere doinu eta guzti gelditzen direla memorian, “ez poesia bezala; kanta bezala baino. Bertsolariek euren burua esataritzat dutenez, musika zazpigarren planoan uzten dute askotan”. Erdi brometan esan du azkena, baina Josu Zabalak ez dio arrazoirik kendu: “Bertsolariarentzat musika da neurria kontrolatzeko sistema hutsa”. Zabalaren ustez, “seguruenez hitza gordetzeko, noizbait memorian gordetako bertsoei baten batek doinua jarriko zien”. Zabalaren iritziz bertsolaritzak ikuspuntu praktikotik begiratzen dio musikari. “Badago kontraesan bat: gazteak orain dela mende biko doinuetan ari dira kantatzen egungo mezuak. Orain dela mende eta erdi inguru, bertsolari
38 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Zabalaren irudiko, ondo kantatzea “koherentziaz komunikatzea da”. Bakoitzak bere nortasuna, ildo estetikoa du, eta Zabalak uste du kantaeran azaldu behar direla ezaugarri horiek guztiak, horrek ematen diola kantaerari koherentzia alegia. “Edozeinek kantatzen duenean ere, autentikoki kantatzen duenean, ondo kantatzen du. Bertsolariak ere aurkitu behar du bere boza eta ezin du lotsaz kantatu. Ez da koherentea”. Naturaltasuna eskatzen dio Zabalak bertsolariari. Nahiz eta bakoitzak bere estiloa izan, bertsolaria ahalik eta naturalena eta zintzoena izan dadila bere nortasunarekiko. Bai, jakina, iruditzen zaio bakoitzak pentsatu eta erabaki behar duela zein den bere kantaeraren nortasuna. Dena dela, gurearen moduko ahots hutsezko espresioek egun zarata dute etsai. “Inbaditzen gaituzte musikarekin”, dio Zabalak. “Nahigabe ere entzun behar dugu musika dentistaren itxarongelan gaudela, Eroskin… jendeak beldur dio isiltasunari! Baina isiltasuna musikaren zatia da!”, esan zuen. Hona Zubiriak zer esan zuen isiltasunaren inguruan: “bertsolariek daukaten gauzarik ederrena, pausaguneak dira; isiltasuna”. Ez genuke berehala esango, baina musikariak izanda ere, biek ala biek egin dute isilatasunaren alde. Ez beti, baina tarteka ederra da. Izan ere egun, ez gaude batere ohituta: bakarrik bazkaltzen dugunean telebista jartzen dugu, kalean sekulako zarata dago egunero, irratia itzali ere ez dugu egiten egun osoan, mp3 edo mp4 eta antzeko gailuak belarrian ipinita joaten gara hara eta hona. Isiltasunak ez dauka egungo gizarte ereduetan leku handirik. Eta zarata guztiaren erdian, kantatzeko ohitura galdu egin da. Beste era batera definitu du hori Zabalak: “Kantatzeko lotsa hedatu da gazteen artean”. Zaharrek horretan lezioa ematen digutela uste du Otxandion jaiotako musikariak. Zubiriak uste du, etxeetara irratia sartu zenean utzi zitzaiola kantatzeari. “Kantatzea ahazten ari zaigu, eta
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 39
baina melodia oso sinplea”. Horregatik, uste du bertsolari gazteek entzuten duten musikaren eta kantatzen dituzten bertsoen artean sekulako aldea dagoela. Amaia Zubiriak ez du uste melodia bakarrik denik sinplea rock estilo horretan; “eta hitzak?” galdetu du. “Gazteei erakutsi behar zaie garrantzitsua dela zer bolumenetan entzuten duten musika, eta horrek eragina daukala. Gazteak gortzen ari dira, eta gorrak garenean ezingo dugu kantatu. Bolumen horrekin belarriak arriskatzen ari dira, eta hori grabea da. Are gehiago afinatuta kantatu nahi badugu”, gaineratu zuen Zubiriak. Josu Zabalak, ostera, gorra dela onartzen du. Ez guztiz, baina entzumenaren zati bat galdua dauka. Baina ez du uste musikari bakarrik bota behar zaionik errua, “fabrikan zortzi ordu ari dena ere zarata izugarriaren menpe dago. Musikaren bolumena neurri batean, gizarte industrialaren ondorioa da. Kontuz ibili behar dugu sortu dugun gizartearekin”. Libre kantatzearen aldekoa da Zabala. Ez mikro, ez neurri, ez bertso… “Libre kantatzea terapeutikoa da. Kantuan askatzen diren sentimenduei esker psikologotan aurreratuko genuke”. Zabalak, bertsolariekin proiektu askotan parte hartu duen seinale, badaki edozein doinuk ez duela balio. “Euskal Herriko repentismoan ez du balio edozein melodiak. Azkarregian nekez inprobisa daiteke, beraz tempusa zaindu behar da”. Iruditzen zaio bertsolari gazteen lana, mezua egungo klabe estetikoetan ematea dela. Betiere aurreko hainbat elementuri eutsiz. “Gaurko musika ez da bakarrik gaur egiten dena. Gaurko musika da gaur jendeari gustatzen zaion guztia. Kultura, zorionez, akumultiboa da”, esan zuen. Gauza berrien alde egon arren, lehendik dagoenari eusteak duen garrantzia azpimarratu zuen: “Doinuak galtzea errazagoa da berriro berpiztea baino”. Zabalari gustatuko litzaioke hitzak aparte, kantaeratik ere bertsolariei buruz gauzak jakitea. Zubiriak uste du doinu berriek ziurtasuna ematen dutela, baina ez du horrek larregi kezkatzen. Honezkero, izan ere, 3000 doinu inguru batuta daude eta, zinez, kopuru mardula da. “Bertsolariek landu egin behar dute doinua beharrezkoa dela ikusten dutenean, baina ez zaie exijitu behar”. Kantariak uste du bertsolariak berak deskubritu behar duela arian-arian bere nortasun integrala, eta kantaerarekin eta mezuarekin zenbat eta kezkatuago egon, hobeto kantatzen ikasiko duela uste du.
ahotsa libre sentitzen baduzu, libreago sortuko duzu. Baina hala ere, bertsolariari ez nioke gehiago eskatuko. Ez luke mugatuta egon behar: gogoak esaten diona eman behar du”. Horixe da, beraz, Zubiriak bertsolariengandik espero duena. Zabalak ere ez du derrigorrez eskatzen, baina saiakera egitearen aldekoa da: “Garbi dago txapelketan ondo kantatzeak ez duela punturik ematen eta ez du eman behar. Baina bertsolariek, komunikatzaile eta lider sozial diren aldetik, saiatu behar lukete komunikazio teknikak lantzen euren artearen alde. Kantatzeko lotsa galtzeko teknikak, adibidez”. Zubiria ez da hain zorrotza lotsa kontuekin. Ez zaio iruditzen berdina denik kantua ikasita gero ematea edo momentuan sortzea. “Ume batentzat, eskolatik atera eta bertsotan hastea erantzukizuna da. Zeregin handia dauka pentsatzen duena errimatu, funtsez bete eta ematearekin. Lotsa joango zaio urteak etorri eta joan ahala!”. Bertsolariei buruz berba egiten dugunean, ondo kantatzea jarrera kontua dela uste du Martinezek, “ez izatea herabe”. Horrekin batera baina, badaki kanta eta mezua ondo eman behar direla, bertsolariak “transmititu” egin behar duela. Dena dela, horrek ere, Zubiriaren bidetik badauka bozgorailuei buruzko errezelo txikia. Martinezek kontatu du bertsolari zaharrek tabernan ikasten zutela kantuan, eta “tabernan ganoraz kantatzea zen bertsoa transmititzeko ezinbesteko baldintza”. Orain, bolumena adibidez, mikroak ematen du. Bertsolariak ez du horren ardurarik izan behar. “Baina mikroak ere anplifikatu egiten du bakarrik”. Oharra egin du Martinezek. Badira oraindik ere bertsolariak neur eta ikas ditzakeen hainbeste kontu: tonua, ahotsaren kontrola… “Lehenago umeak tabernara joaten ziren bertsolariei entzutera. Orain, ostera, akademikoki ikasten dute bertsotan. On litzateke mikrorik gabeko txapelketak antolatzea bertsolari gazteentzat, kantaerak izan dezakeen eragina ikusteko”, esan zuen Martinezek. Urrunago ere joan da Martinez bere hausnarketan. Bertsolari gazteak eskizofrenia moduko bat bizi dutela uste du: “Euskal Herrian oso rock gogorra entzuten dute gazte gehienek. Musika mota horretan erritmoa oso gogorra da,
40 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 894 937 • Fax 943 894 941 E-mail: harrespil@harrespil.net
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 41
Baina Martinezek uste du bertsolariek ez diotela behar beste garrantzi ematen musikari. “Asko dago deskubritzeko. Aurrerapauso gehienak hitzari lotuta eman dira, eta badirudi musika ez dela bertsoaren parte. Zer da, baina, euskaraz egin arren mugak apurtzen dituena? Musika”. Galdera eta erantzuna jaurti ditu Martinezek. Baina Zubiriak berari egin dio galdera: “Apurtu behar al da muga hori?”. Zabalak erantzun dio: “Muga guztiak apurtu behar dira; denak!”. Ez du Zubiria konbentzitu: “Mugak haustekotan gure mesederako hautsi behar dira. Bertsolaritza berritzen ari da, kontzeptua aldatuz doalako, eta jendea saiatzen delako oraindik gure buruan ez dauden kontzeptuak erabiltzen. Mugak haustea ondo legoke, adibidez, munduko edozein lekutako musikatik melodia konplexuagoak ekartzeko”. Azken batean besterik gabe inprobisatzea erraza delako Martinezek dioen moduan. “Zaila dena da bertso onak egitea; inprobisatzea erraza da. Bat-batean gauza onak sortzea da bilaketa lana”, musikariaren arabera. Horri laguntzeko bakoitzak bere dohainak esplotatzea ona da Zabalaren iritzian: “Bertsoan ondo egin eta ondo egindako interpretazio batekin laguntzen duena, jenioa da. Bertso eskolek lagundu behar lukete horretan”. Edozelan ere, musika eta repentismoa oso lotuta egon dira munduko leku askotan. Badira horren adibideak munduan zehar, baita repentismoa eta mundu zaharra lotzen dituzten adibideak ere. Zabalaren ustez AEB da hori. “Indioak hil zituzten, eta hara joan ziren konkistatzaileen, esklaboen… ondorengoek, bakoitzak bere kultura eraman zuen. Zuri, beltz, txinatar… denetik bildu zen han, eta repentismoa egon badago. Ez dute derrigorrez lotura izan behar estetika zaharrek eta repentismoak, baina AEBn mundu zaharra eta repentismoa elkartzen dira”. Hori iruditzen zaio AEBtako inprobisazio teknikak ikusita. “XXI. mendean espektakulua Madison Square Garden-en izango da agian. Pantaila erraldoiak, elektronika eta lau bertsolariren arteko nahastura”, bota du etorkizunari begira. “Horrek publikoarekin lortzen duenak gainditu egiten du musikariek egin dezaketena: Hertzainaken sasoian kantua sortzeko momentua eta jendearen erantzuna plazer bi ziren. Musikariarentzat lehenengoa da inportateena, kantua sortzen duen momentua. Baina gozatzen dut “Gu ta Gutarrak” taldekoen bat- batekotasunarekin. Emozioa momentuan sortzen da, eta momentuan transmititzen zaio publikoari. Musikariok normalean ezin dugu hori egin”.
42 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Artisten arteko elkarlan horretan ikusten du etorkizuna Zabalak neurri batean. “Bertsolariak liderrak dira, eta ildo estetikoak landu behar lituzkete; komunikatzaile onak izatera gonbidatuko nuke jendea eta bertsolaritzaren arabera gauza berriak egin ditzatela. Bertsolaritzaren garaparenaren ildoa izango da beste diziplinekin gero eta gehiago esperimentatzea”. Hor ikusten du aurrerabidea euskarazko repentismoari begira. Baina Amaia Zubiriari ez zaio Madison Square Garden delakoari buruzko adibidea gustatzen. Kezkatu egiten du arrakastaren beharrak. “Garapena eta garaipena bi gauza dira. Arrakasta baino zailagoa da mailari eustea, eta arrakasta gorena izan ostean, arrakastarik ez dagoenean, zer?”. Airean utzi du galdera. Baina Zabala ez da erraz isiltzen. Adibidea ipini duenean ez da arrakasta hutsaz berbetan aritu. “Madisonera heldu behar dugu Gasteizko zezen-plazatik pasatuta. Kontua da bertsolaritza kondenatuta dagoela beste diziplinekin elkarlanean aritzera”. Orain arte duguna ere, ez da gutxi Martinezen arabera, “baina aurrera egin behar dugu, musika desarrollatu”.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 43
Ahotsa aldatzea zaila izango da. Bakoitzak bat daukagu. Baina nola erabili jakitetik ez jakitera bada diferentzia. Bertsolantegian hori ere landu genuen Imanol Kamio, Hernaniko musikari eta musika irakaslearekin. Barre egin genuen, baina pista batzuk hartu genituen.
M
USIKARIEI kasu eginda, edo kantaera hobetu beharraz kontziente garelako, arratsaldean Imanol Kamioren klasera joan ginen gehienok. Bertsolantegiko lehen eguneko arratsaldean zen Kamioren klasea. Amaia Zubiria, Josu Zabala eta Bixente Martinezen mahai ingurua egin eta gero. Bazkaritan ez genuen gai hori aipatu ere egin ia. Bestelako gaietan ibili ginen. Zerbait, bai, esan genuen parrandetan ahotsa galtzeari buruz, foniatrarengana joandako bat bazen artean… baina gauza larregirik ez. Ondo kantatzea hobea dela, bai, hori argi geratu zitzaigun.
probatu genuen aurrekoaren saihetsetan eskuak jarrita. Barre ere egin genuen tarteka. Postura xelebreak ere tokatu ziren erdi kiribilduta ipurdia kanpora aterata jarri ginenean. Egin, guztia egin genuen Eibarren, baina etxean? Zailagoa da. Agian, arrazoi izango dute musikari zenbaitek bertsolariek musikari eta kantaerari kasurik egiten ez diotela esaten dutenean. Bakoitzaren araberakoa izango da prozesua.
Bagenekien Kamioren klaserako esterilla eta liburu bana eraman behar genituela. Baina oso ondo ez genekien zer zen egingo genuena. Asko joan ginen esterillarekin bakarrik eta libururik gabe, beste batzuk liburua bai, baina esterillarik ez zeukaten. Eta baten bat ezer ere gabe agertu zen. Baina Bertsolantegian guztientzako materiala zegoen. Batu zuten denentzako beste esterilla eta liburu, eta hartu gintuen Kamiok klasean. Berandu. Bazkaria uste baino luzeago egin zitzaigun, baina haren azalpenak entzuteko prest agertu ginen.
Egia dena da, Kamio pianoa jotzen hasi zenean, eta kantuan jarri gintuenean akonplejatu egin ginela batzuk besteei entzunda. Habanera kantatzen entzun genuen Maialen Arzallus… ez da komentario asko behar. Arantza Mariskal Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideak esan zigun, egitea baino ez dela. “Ez dago beste sekreturik -esan zigun- Hendaiako bertso eskolan egiten dutena baino: kantaera lantzeko ariketak egin eta egin”. Harrituta geratu ginen. Ez zen dotore kantatzen zuen bakarra han geundenon artean. Itsaso Paya ere ez zen atzean geratu. Urte askotan solfeo eta musikari lotutako hainbat ikasketa egin ondoren, zerbait beti gelditzen da, eta indartsu kantatzen badaki hark ere.
Arnasketa lezioak eman zituen. Nola arnasa hartu behar den kantatzerakoan ahotsik ez galtzeko. Diafragmarekin indar egin behar dela esplikatu zigun eztarriari kalterik ez egiteko. Etzanda hasi ginen arnasa hartzen, eusten eta botatzen. Borobilean elkarri tripatik heldu eta ea arnasa benetan diafragmarekin indar eginda hartzen ote genuen
Eta besteok han egon ginen. Begira. Lantzean baten doooooooo, laaaaaaa… pianoari jarraika kantatuz. Sekulako ahotsik ez dugun arren, hobeto kantatzen ikasi dezakegula frogatu genuen, baina horretarako egun bakarra baino gehiago beharko da ziur aski.
46 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 47
48 /B68
50 /B68
52 /B65
54 /B68
Kristauen liburu sakratuak dioenez, Jaungoikoak hamar mandamentu eman zizkion Moisesi Sinai mendian. Gu ez gara ahalguztidunak haren hitza zabaltzeko aukeratutako herria, eta Andoni Ega単a ez da Moises, baina hamar agindu ekarri zituen Bertsolantegira. Hori bai, Jaungoikoak eman ordez, Ega単ak berak ostu dizkio Arthur Schopenhauer pentsalari handiari.
58 /B68
T
XAPELDUNAK ZERBAITEGATIK IZATEN DIRA TXAPELDUN. Eta lau aldiz izan denari buruz zer esan? Uztailaren hiruan heldu zen Andoni Egaña Eibarko Markeskua Jauregira. Bertsolantegiko bigarren goiza osorik egokitu zitzaion. Zergaitik ez dugu arrazoi? Gutxi garelako?, zen erantzun beharreko galdera, eta erantzun asko eman zituen. Baita galderak ere. Baina horietako asko, norberak erantzungo dizkio norbere buruari. Arthur Shopenhauer filosofo alemanaren liburua ekarri zuen besapean: Dialektika eristikoa edo arrazoia izatearen artea 38 estratagematan (liburuaren izenburuaren itzulpen libre samarra…). Alemaniako pentsalariak, bere egunean, 38 estratagema argitaratu zituen liburu batean. Gutxik pentsatuko genuen bertsotan erabilgarri direnik, baina ikusi genuenez badira. Nahiz eta Egañak berak esan kaptatzen ikastea ona dela, baina ez erabiltzea hobe. “Ez da etikoa”, esan zuen. Schopenhaurrek liburu horretan azaltzen dituen estratagemek, beti arrazoi izaten laguntzen dute. Egañak 38tik 10 ekarri zituen Eibarrera. Han geunden askok buruan gutxitan izandako moduan gainera. Txapeldunaren arabera, politikariek-eta askotan erabiltzen dituzte hauteskunde kanpainetan, telebistako debateetan… arrazoi izateko bide horiek, eta ezagutzea ona da, baina kontzienteki erabiltzen dituenari “garaipena interesatzen zaio”, argitu zuen. Hona Andoni Egañaren hamar aginduak: Arerioaren informazioa ahalik eta zentzu zabalenean hartu eta norberea ahalik eta estuen formulatu: informazioa zabal emateak beti uzten du zirrikituren bat ziria sartzeko. Kasu horretan, zehazteko kapazidadea duenak aterako du arrazoia. Arerioaren arrazoia erabili gure arrazoitzat, baina torlojuari buelta erdi bat gehiago emanda.
60 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Arerioaren arrazoia apurtu-apurtu ezin dugunean, guk nahi dugun tokian kokatu behar dugu arrazoi hori. Estratagema hori gaizto samarra da. Ez daukagunean nondik atera, arerioaren argudioa geuk nahi dugun kajoian sartuko dugu, eta guk erabakiko dugu kajoi horri ze etiketa jarri. Momentuan daukagun audientzia kontrolatzen badugu, jakingo dugu zein etiketak funtzionatuko duen, eta esango diogu diot arerioari: kontsumista, atzerakoia, progrea… enpatatzeko argudio ona da, baina ondo kalkulatu behar da zein etiketa den egokia foroaren aurrean. Asmatu egin behar da zer den mingarri foro bakoitzarentzat. Ad hominem: arerioaren argudioetan kontraesanik ez badago, guk aurkituko dizkiogu. Arrazoiak utzi eta argudioari lotuko gatzaizkio, eta arrazoia bota duenari eraso egingo diogu izan ditzakeen kontraesanetatik. Berak edo haren taldekoek noizbait egin duten zerbait aterako dugu mahai gainera. Instantzia: egia orokor bati salbuespena bilatzea bere baitan. Arerioak arrazoi duela jakin dakigunean ere, entzuleek arrazoi eman arte ez du arrazoirik. Kontuan izan behar da hori. Batez ere gutxiago dakigunean gauza zehatz bati buruz. Auditoria pasatu arte, ez dauka arrazoirik inork. Sentimendu bat konpartitu genezake entzuleekin, eta azken batean, entzuleak gure ahulguneak ditu. Arerioaren ahotan zehazki esan ez duen zerbait jarri. Bertsotan oso zaila da horri buelta ematea. Bat-batean aritzean, ezin da bertsoa galdu esaten “nik ez dut esan zuk nik esan dudala esan duzun hori”. Horretan hasten bazara, ridikulua egingo duzu. Entzuleentzat galdu egin zara. Hobe da esan duenetik abiatzea.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 61
62 /B68
Bota duen argudioa ona izan arren, ez bada une batean, bai bestean, balizkotasunean harrapatuko dugu arerioa. Orduan, ridikulizatzera jo behar dugu hiperboleak erabilita. Balizkotasuna exajeratu eta muturrera eramatea da ona, terreno berekoa izango ez den adibide batekin. Zenbat eta urrutiago eroan balizkotasuna, hobe; gehiago ridikulizatuko dugu arerioren arrazoia. Balizkotasunak baldin baditu, ez da hain argudio ona jendearen aurrean. Bere burua kontraesanean jartzen ari da, eta guk hori harrapatu behar dugu. Entzuleengan begirunea sortzen duen zerbait sartu gure esanen azpimarratzaile; egia izan edo ez. Foroan elementu komunak egoten dira, ia beti foro guztiak ontzat ematen dituenak. Arerioa haserraraztea eta bere amorrua (ira esaten dena gaztelaniaz) muturreraino eramatea gure onerako izango da. Hori da, dena den, estratagemarik narratsena. Inoiz erabili behar ez dena Egañaren esanean. Haserreak ez du pentsatzen uzten eta berehala agertuko ditu arerioak bere ahulguneak. Orduan, eskuan izango dugu. Eta zer egin dezakegu haserretzeko? Pertsonari eraso argumentuei eraso ordez. Eztabaidari ihes egin, eta bere bizitzari lotutako argumentuak erabili arerioaren kontra. Adibideak badira mila, baina Egañak esan zuenez, bertsotan erabiltzea ez da komeni. Beno, argiago esan zuen ez direla erabili behar. “Bertsotan helburua ez da bestea haserretzea eta kalkulatzeko gaitasuna galtzea. Bestela ez genituzke plaza bi egingo elkarrekin”. Sasoi batean izaten ei ziren benetako pikeak bertsolarien artean, baina orain, ordu asko egiten dituzte bertsolariek elkarrekin eta elkar mintzen ibiltzea ez da zuzena. “Bertsolariek elkarrekin joan beharra dute, eta ez bata bestearen gainetik. Ofizioko lanari gazteleniaz izena Controversia de cooperación jarri genion”, gaineratu zuen. Eta ondokoa mintzean kooperazio gutxi dago inondik ere. Dena den, estratagema horiek detektatzen jakitea garrantzitsua dela azpimarratu zuen. Telebista debateetan-eta politikariak entzutera gonbidatu gintuen. Haiek erabiltzen baitituzte halakoak zenbat gura elkarren kontra. Izan ere, estratagema horien hasiera
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 65
66 /B68
demokraziaren sorreran kokatu zuen. Grezia zaharrean, Agoran (plazan) demostratu behar izaten zuelako bakoitzak bere lurrak… zeintzuk ziren, eta horretarako ondo berba egitea eta arrazoi izatea garrantzitsua zen. Bertsotan baina, kontua ez da albokoa zapaltzea. “Shopenhauerrek ez zuen bertsolaritzatz idatzi. Hori propio egiten ez nintzateke neu hasiko. Ez baita gure helburua bestea haustea”. Edozelan ere, Egañaren ustez, instantziak aurkitzen hastea positiboa da, “malgutasun mentala” erakusten baitu arrazoi potoloari salbuespenak bilatzeak. Norbere ariketa pertsonal moduan ere, burua lantzeko ona da. Batez ere memoria ariketa lez. Etiketen kasuan berriz, zaharrena eta gehiena erabili dena “erlatiboa” izan dela uste du Euskal Herriko bertsolari txapeldunak. Edozein gauza erlatiboa dela esatea alegia. Hori kendu egin behar dela uste du Egañak, “etiketa garbia jarrita erlatibotasuna kentzen da. Bestela politiko asko egingo ditugu, eta ez da komeni”. Bertsolariak entzuleen onarpena ze puntutaraino behar duen ere nabarmena da. “Gauza arraroak egiten ditugu bertsotan. Elkarri kristonak esaten dizkiogu jendeari begiratu gabe”, esan zuen Egañak. Hain zuzen ere, berak azpimarratu zuen jendea bera dela galbahea pasatzen diguna. Gure arrazoiei balioa eman edo kentzen diona. Galbahe horren aurrean, “mikrofonoa muga eta babesa da aldi berean”. Ez zen Bertsolantegian hori argi erakutsi zuen bakarra izan. Foroa ados izan zuen horretan. “Ikasi dugu jendearen aurrean egoten eta kidearekin batera diskurtsoa txirikordatzen”, azaldu zuen. Eta horretan jarraitzea hobe da estratagemen jokoan jakinaren gainean sartzea baino. “Kontzienteki ez ditugu erabiltzen eta ez dira erabili behar. Horiek funtzionatzeko tranpolina guk jarri behar diogu geure buruari”. Ziurrenez, Egañari entzun arte, han egon ziren askok ez zuten estratagema horietan pentsatuko, baina jakin gabe askotan erabiliko zituzten. Hau da, egiten ari zirenak izenik bazuenik jakin gabe. Baina posible da, oharkabean egindakoa jakinaren gainean egitetik berriro ere oharkabera pasatzea. Hala uste du Egañak. “Oharkabean gauza asko dakizkigu, eta ikasi egiten dena da dekostruitzen. Nahigabe egiten ditugunak propio egiten badakigu, orduan proba dezakegu zenbateraino treba daitekeen jendea horretan, baina kontuz!”, ohartarazi zigun: “Publikoa irabazi egin behar da, baina ezingo dugu auditoria beti berdin irabazi”.
68 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 69
Bertso jaialdi bat bertsolariarentzat ona noiz izan den jakiteko mila irizpide ditu bakoitzak. Andoni Ega単ak berea azaldu zuen: norbere ideologia desplegatzea. Bide batez, haren ustez, egungo bertsolaritzaren dilema handienetakoa denaz jardun zuen: bertsoak ikusteaz edo ez ikusteaz. Jakina, entzuleak ikusi behar badu, bertsolariari erakustea egokituko zaio.
B
ERTSOLARIA jaialdietara joaten da halako lekura halako ordurako, eta gai jartzaileak eskatu ahala, kantatu egiten du. Entzuleek txalo egiten diote. Edozelan ere, bai batak eta bai besteak zerbait espero dute jaialdia hasi orduko. Amaieran ona edo txarra dela esango dute. Zeren arabera baina? Andoni Egañarentzat jaialdia ona da bere ideologiaren zati handi samarra kantuan desplegatzen badu. Eta horretan ez dio balio errua gai jartzaileari botatzeak. “Ahalik eta gure aurpegi gehien azaldu behar ditugu saio bakoitzean”, azaldu zuen Bertsolantegiko bigarren saioan. Schopenhaurren 38 estratagemetatik 10 azaldu zituen lehenengo, eta kafe orduaren ondotik, bakoitzaren aurpegi horiek nola atera azaltzen aritu zen. Guztiok ditugu geure barruan gu asko. Egañak berak, hala esan zuen, badu bere barruan, “Andoni viva la vida bat, Andoni ezkorra, Andoni baikorra, listilloa, ironikoa, erdi fraidea…”. Eta bere moduan, gehienok izate mordoa dugu geure barrenean. Bertso jaialdi batean horiek ateratzea gai jartzailearenean baino gehiago bertsolariaren esku dago. “Jaikialdi bakoitzaren aurretik bertsolariak erabaki behar du zer aurpegirekin jaikiko den”, esan zuen txapeldunak. Norberak, atzeko aulkietan pentsati dagoela benetan pentsatu behar du, zutundu beharra daukanean baikor, ezkor, konserbadore, inuxente… edo harro jaikiko den. “Gero gaiaren arabera aurpegi hori aldatu behar badugu, aldatuko dugu. Baina errazagoa da aldatzea, 0tik abiatzea baino”. Plaza asko egiten ditu urte barruan, eta zorteari hainbesteko tarterik ezin zaiola utzi uste du. “Txarrena da zain egotea eta gero gogorik gabe jaikitzea”, bota zuen Eibarren. “Mikrora deitzen didatenean zein Andoni jaikiko den erabaki egin behar dut aurretiaz”. Hori da Egañaren bidea jaikialdi bakoitzean zerbaitekin irteteko. Mikrora guztiz biluzik ez joateko eta zorteari hainbeste leku ez uzteko. Eta bakoitzak zenbat gu ditugun barruan ikusteko, ariketa eginarazi zigun. Koadernoan ida-
72 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
tzi genituen hainbat bertute, bakoitzak bereak: umoretsua, burugogorra, erromantikoa, sargentona… batzuei altuan irakurtzea egokitu zitzaien, eta gero, ezer oso ezberdina zutenek euren aportazioa egin zuten. Ariketa polita da, baina entzulea aurrean dagoenean oso ondo definitu behar ditu bakoitzak bere niak. Izan ere, baikor jaikitzen bagara, eta gaia ez bada hain baikor egotekoa, ondo arrazoitu beharko dugu esaten ari garena. Publikoak ez baitaki zein aurpegirekin jolasten ari garen. Iluntzean Eibarko Coliseoan egin zuten froga-ariketa Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Xabi Payak. Andoni Egaña izan zuten gai jartzaile. Payak hurrengo egunean esan zigun gustura aritu zela, baina oso zaila dela hori beti egitea. Izan ere, Eibarren, publikoari esan egiten zioten zein izaterekin altxatzen ari zen bertsolari bakoitza, eta horrela ulertzeko erraza da. Baina pista hori gabe, litekeena da entzuleak bidean galtzea edo ondo ulertzen ari ez ote den sentsazioa izatea. Egañaren ustez, halakoetan laguna kontuan hartu beharra dago. “Nire ondokoa alaia dela badakit, ni izango naiz Andoni alaia, eta horrela, aurpegiera asko atera ahal izango ditugu jaialdi batean”. Iruditzen zaio batzuetan aurretiaz jakiten dugula bertsolari bat nondik edo zerekin aterako den. “Abanikoa zabaltzea hobe da. Bestela, enkasilatzeko aukera handia daukazu. Konfiantza osoa zortean eta injenioan uzten du askok, baina nik ez; nahiago dut ireki”. Dena den, bertsolarien esku ere ez dago dena. Zortziko txikiko gaietan esate baterako, umorerako gaiak jartzen dira gehienetan, edo kutsu horretako gaiak zortziko txikian kantatzen dira. “Paperak inoiz ez dira egoten neurri berean. Adibidez, goizaldean etxera iritsi eta txipiroiak jaten aritu naiz ni, eta ama jaiki da. Amak argudioak izango ditu, baina aurpegi desmadratuarekin jaiki bada aulkitik saioa guztiz alda dezakegu”. Izan ere, jendeak kasu horretan, berba arduratsuak espero ditu amarengandik. “Izan ninteke dena saio batean, baina jarrerak asko baldintzatzen du”, Egañaren ustez.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 73
Bertsoa ikusteaz Bertsolaritza aldatzen ari da, eta bertsogintza ere ez da lehengoa. Eztabaidagi bihurtu da bertsoa ikustea edo ez ikustea. Egañari, bertsoa ikustea edo ez ikustea, egungo bertsolaritzaren dilemarik handiena iruditzen zaio. Eta bertsoa erakutsi nahi duenak teknika zaindu beharko du. Gauza guztiek gauza guztietarako ez baitute balio. “Arkitekturan gehiegi konplikatu gabe, irudikeria handia sartu nahi badugu, teknikoki adjektiboak erabili beharko ditugu. Bertso ikusgarria egingo dugu orduan. Andamiajea behar dugu arkitektura baino gehiago: adjektiboak”. Askotan, bertsotan gai handiak konkretatu ezin direnean metaforak erabiltzen ditugu, baina halako errekurtso estilistikoak azalpena behar du. “Metaforak interpretazioa behar badu, komunikazioa galdu egiten da”, Egañaren ustez. Lehenago publikoa ez zegoen bertsoak ikustera ohituta. Orain bai, ordea. Kontzeptuz beteriko bertsoetatik bertso bisualagoetara pasatu gara. Adibideak badira. Adibidez, Elizanbururen bertso hura, “Ikusten duzu goizean / eguna hasten denean / menditxo baten gainean / etxe txikitxo zuri polit bat lau haitz handiren erdian/ iturritxo bat aldean / txakur txiki bat atean”. Deskripzio zehatza egiten du. Hor etxea gehienok ikusten genuen. Eibarren elkartu ginen guztiok irudikatzen genuen gutxi gorabehera Elizanbururen etxea. Lazkao Txikiren beste honetan berriz, ez zegoen argi: “O, baserritxo, hartu dezu bihotz barrenetikan min / eskerrak mihirik ez dezun eta ezin dezun gaur hitzegin / zenbat famili hazi dezuen Jainkoak bakarrik jakin / orain bakarrik uzten zaituzte ondotik denak aldegin”. Gutxik ikusten zuten baserria argi bertso horretan. Adjektiborik eta pistarik gabe, baserri giroan hazitakoek edo baserriak zelan hustu diren ikusi izan dutenek zerbait zehatzago irudikatzen zuten, baina ez bertsoak berak azaltzen zuelako. Gehiago euren sentimenduetan zerbaitekin lotzen zutelako baino. Eta dilema hor dago. Bertsoa ikusgarri egitean edo ez egitean. Arriskua ere bai Egañaren ustez. Jakin behar delako ikusarazten duguna ondo erakusten. Bestela jendeak ez du gu ikusten ari garena ikusiko.
74 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 75
76 /B68
78 /B65
Bertsolaritzan emakumearen lekua zein den eta zein izan beharko litzatekeen askotan eztabaidatu da. Gehienetan baina, emakumeen artean egin dira horren inguruko erreflexioak. Zer dute baina gizonek gai horren inguruan esateko? Unai Iturriaga ataka horretan ikusi genuen, eta bere buruari planteatzen dizkionak jendaurrean bota zituen. Emakumeak lekua hartu ahala, gizonek ere, zenbait eskema aldatu beharko dituzte, baina nork aldatu behar du eta zer? Emakumeei gehiago probokatzeko gonbita egin zien Durangoko bertsolariak.
U
ZTAILAREN BIKO, hiruko eta lauko kafe orduetan gehien komentatu zen gaia, dudarik gabe, generoarena izan zen. Emakumeak eta gizonak, gizonak eta emakumeak. Bertsoan zer, noiz, nola aldatu behar den etab. Badirudi gaiak bertsolariak zein bertsozaleak arduratzen dituela. Baina hirugarren egunera arte ez geneukan egitarauan halako gairik. Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak? Hirugarren eguneko gonbidatuek erantzun behar izan zuten. Galdera ez zen eta ez da makala. Unai Iturriaga izen zen galdera horri erantzuteko atakan jarri zuten lehenengoa, eta jesarri zen mahaian, hainbat lagunen aurrean. Lehenengo-lehenengo aitortza egin zuen: “Hamasei urteko neska bertsolariaren moduan nago. Ez dakit esango dudanak interesik daukan”. Azalpenak baino gehiago, galderak zituen buruan Iturriagak, eta galdera horiek bota zituen airera. Batzuei berbaldian bertan erantzun zien, beste batzuei ibilian erantzungo die bertsolaritzak berak. “Nire jarrera hau ere anormalidadearen erakusle da”, esan zuen. Iturriagarentzat eta bere adineko bertsolaririk gehienentzat naturala izan da neskekin kantatzea. Bertso eskolan, eskolarteko txapelketetan, Kanpantxun bertso-barnetegiak egiten zituztenean… neskek ere parte hartzen zuten. “Baina zenbateraino izan da naturala neskentzat gurekin kantatzea?”, da Iturriagaren galdera. “Neskek gurekin kantatzen zuten, eta guk besterik gabe, kantatu egiten genuen”, gaineratu zuen. Azken batean bertsotan ibili garen askok entzun dugun lehen lezioa, “paparra atera eta altu kantatu”, izan da. Iturriagak berak kontatu zuenez, sarri entzun zion hori bertso-irakasleari. “Hori bera, oso postura gizonezkoena eta militarra da izatez”, haren arabera. Bere buruari askotan galdetu dio ea bertso barnetegi haietan zer garrantzia izango zuen nesken parte-hartzeak, eta eurentzat hain naturala izan zena, tematikan zelan erreflejatu den; erreflejatu baldin bada. Azken batean, galdera guztien artean erantzun argienetako bat da gizonezkoek ez dutela haien generoan pentsatze-
82 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
ko beharrik izan. Generoa hitza irakurtzen dugunean, badakigu emakumearen egoeraz berba egingo duela hala tokatzen zaionak. Eta hori zorionez edo zoritxarrez ez da bertsolaritzaren gaitza bakarrik. Horregatik harritzen da agian Iturriaga, hain sentimendu konpartituak ikusita nesken artean. “Norbere barruko hori agertu ezinaren sentsazioa oso zabalduta dago emakume bertsolarien artean. Isildu beharreko hori zenbaterainokoa den pentsatzeak harritzen nau”. Iturriagak igartzen du eta badaki, neska bertsolariek euren artean asko eta askotan berba egin dutela horretaz. Ereduez, berriz, zer esan? “Arrakasta izan duten nesken ezaugarriak ez dira feminidadetik indartu”. “Horrek bai potroak!, esan izan da neska bat bertsotan ondo ikusi dugunean”. Orduan, askotan, nesken artean zalantza sortzen dela irizten dio Iturriagak. Adibidez, emakume bertsolarien buruan, gai zehatz baten inguruan kantatu eta, inoiz sortuko ote da “hau femeninoa litzateke?” galdera. “Ez dakit buruan ba ote dugun feminidade eredu bat. Kontua da nik nirea botako dudala pentsatu barik, baina neskek eredu horren inguruko zalantzak izan ditzakete. Agertzen ez den hori zer den bereizten jakingo al dugu iritziak garatu ahala? Logikoa horixe litzateke”. Hala uste du Iturriagak behintzat. Ez baitago emakumea izateko eredu bakarrik. Minimo denominadore komuna Matematiketan badago minimo denominadore komuna edo izendatzaile komun txikiena deitzen zaion elementu bat. Eta Iturriagari iruditzen zaio, emakume sortzailearentzat emakume izatea bera dela minimo denominadore komuna: “Emakumea, emakumea da leku guztietan”. Hala ere emakumearen zalantzak gutxitutako alor askotan errepikatzen dira bertsolariaren arabera. “Bertso saio edo jaialdi batera emakume izatearren bakarrik deitu dizutela senti dezakezu, baina bizkaitarra edo nafarra izatearren deitu dizutela ere bai adibidez”. Kontua da emakume
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 83
84 /B68
zarenean, sentsazio hori aritmetikoki biderkatzen dela Iturriagaren arabera. Emakume gehi beste gauza bat bihurtzen delako neska azkenean, baina lehenengo emakumea da neska sortzailea. Bertsolantegian bertan, hitzaldiaren aurretik jarritako bideoan ikusi genuen Estitxu Arozenak nola esaten zuen nafarra izatearren ere deitu diotela askotan. Arozenaren antzeko sentipena bertsolari nafar gehiagok ere izango zuten, baina bera emakumea da, eta, gainera, (nolabait esatearren) nafarra. Baldintzak bikoiztu egiten dira azkenean.
Bertsolaritzaren ezaugarriek ere, egungo egoeran, emakumeari ez diote asko laguntzen. “Bat-batean zehaztasunera azkar jotzea oso zaila da. Estereotipo orokorrak, betikoak, bat-batean zehaztea ez da lan erraza. Bidea horixe da azken batean, dauden estereotipoetatik gure zehaztasunetara jotzea. Baina horretarako behar da pentsamoldea argi izan, eta pentsatzen dugun hori bertsotan argi esateko abilidadea, eta kontzientzia eta bat-batekotasuna oso traizioneroak dira”, Iturriagaren berbetan.
Iturriagaren ironia ezaguna da bertsozaleen artean, baina berari iruditzen zaio neskak ez dituela estutzen: “Azken denboran konturatzen naiz ez ditudala sokaren kontra jartzen. Nahi nuke, baina beldurra ematen dit”. Publikoaren kasuan ere, genero proportzioa aldatuko balitz, ez dauka argi zelan sentituko litzatekeen. Ziur aski presio gehiago eta ardura handiagoa sentituko luke. “Ez dut txarto geratu gura eta inoiz baino presenteago daukat egun ardura hori. Guk ez dugu egokitu beharrik izan. Azken batean, gizonezko giroan kantatzen dugu nagusiki. Ondorioz, gure jarrerak ez ditu inork behartu modu gaizto baten”. Durangoko bertsolariak uste du, aztertu beharko litzatekeela ea bakoitzaren almazenik bat-batekoenean edo prontoan zenbat informazio dagoen publikoaren partetik erantzun benetan hotza probokatuko ez lukeena. “Ez naiz inoiz akorralatuta sentitu zentzu horretan”, gaineratu zuen.
Bertsolaria: herriaren ahotsa Josu Zabalak berak aipatu zuen Bertsolantegian bertan bertsolariak lider sozialak direla. Hainbeste diren esatea zaila da, baina Iturriagak azpimarratu zuen, oraindik ere, herriaren ahotsa direla neurri handi batean. “Emakume batek esaten duena gai aldetik edo ideologiaz urrun izan arren, entzuten dauden beste emakumeek hark esaten duenarekin bat egingo dute”, esan zuen. Eta zergatik sufrituko du jendeak edo zergatik sentituko da identifikatuta pertsona horrengan? Ba ziur aski, herriaren ahotsa direlako oraindik bertsolariak, eta gutxiengoak bere tribuko sentitzen duenarekin identifikatzen direlako bizitzako arlorik gehienetan. Horregatik da sano zaila gauza batzuen inguruan fikzioak eraikitzea.
Horretaraino nola heldu baina? Gauzak egiteko bide bi daude ia beti. “Esan dezakegu “mekaguen dios! Egin egingo dugu. Hark esaten badu ezetz nik baietz esango dut”. Hori izango litzateke biderik “arrena” Iturriagaren arabera. Baina ez horregatik txarrena. Beste bide bat izan liteke, errekonozimendua lortzea, eta pausoka-pausoka, jendeak norbere iritzia kontuan hartzen duenean ekin. “Bide gogorrak jendea azkar rekolokatzea eskatzen du. Beste bidea luzeagoa da”. Zer bide egin bakoitzaren aukera da azkenean. Oso erabaki pertsonala baita arazoen aurrean zer jarrera hartu.
Badira gaiak ez dutenak brometarako edo errealitate berriak eraikitzeko balio. Badira, astrapala handia atera duten adibideak. 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean Anoetako Belodromoan gertatutakoa kasu. Jokin Sorozabalek gaua harekin pasatu ondoren, kartera eta zeukan guztia ostu zion neskari kantatu behar izan zion. “Ez daitezela gahiago keja / biolazioengatik”, bota zuen. Ez zuen inork ondo hartu. Marmarra nabarmena izan zen Anoetan bertan, eta zer esanik ez handik aurrera. Sorozabalentat gutunak agertu ziren egunkarietan, sekulakoak esan ziren hari buruz, ez zitzaion barkatu esandakoa. “Baina zergatik pentsatzen dugu Jokinek Jokinen aho-
86 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 87
tik berba egin zuela kasu horretan?”, galdetu zuen Iturriagak. “Azken batean Maialen kantuan dagoenean, gaiaren arabera, askotan pentsatu dute entzuleek Maialen gizona dela. Eta Jokinek nahita gura izan balu putakume papera egitea?”, gehitu zuen. “Akaso paper hori hartu gura izan bazuen, hobeto jantzi beharko zuen, baina baliteke jarrera kontzientea izatea putakumearena”, erantzun zion bere buruari. “Baina gai konkretu batzuen aurrean ez dugu onartzen urruntasunik. Ez dago fikziorik”, amaitu zuen. Halako kasuetan, kantatzen duena neska izanda ere, izan dira gorabeherak. 2005eko bertsolari txapelketan badira adibide bi. Arrasateko kanporaketan, Nahikari Gabilondo zarauztarrak senarrak alaba nola bortxatzen zuen ikusi zuen etxean jarritako kamera ezkutuari esker. Azken bertsoan ez zuen jakin errua norena zen, senarrarena ala berea. “Jendeak ez zituen bereizi Nahikari eta etxean bideo kamara jarri zituen neska hori. Horrek erakusten du gai batzuekin ezin dela fikziorik egin”, Iturriagaren arabera. Sustrai Colinaren kasuan, Gasteizko finalerdian, emakumearen deterioro fisikoaren deskribapen oso zehatza egin zuen bertso batean. Erizaina zen bera, eta umetan zaintzaile izan zuena lan egiten zuen egoitzara ekarri berri zuten. “Gasteizko saiotik emakume asko minduta atera ziren”, azaldu zuen Iturriagak. “Gai batzuk hanka puntetan pasatzen ditugu, gure arazoak eta kontraesanak ere erakusten dituztelako”. Dena den, ez da erraza. Gizonezko asko dabil bertsotan, eta saio berean, jarrera asko har ditzakete guztien artean. Baina neskak gutxiago dira. Iturriagak berak ere onartu zuen hori neurri batean, “gu gara hau eta bestea eta emakumea beti izango da emakumea. Baina egongo da feminidadea (minimo denominadore komunaz ari zen) ez beste ezaugarriren bat daukanik. Minimo denominadore komunetik harantzago joan ahala, etorriko dira konponbideak”. Bertsozaletasunaren nukleorik hurbilenetan hori gaindituko dela uste du durangarrak. Baina norbaitek esan omen zuen ezin dela berdintasunez tratatu ezberdina dena: ezberdintasuna ezberdin landu behar ei da. Eta hori kontuan eukitzeko modukoa da Iturriagaren ustez. Emakumea probokatzera gonbidatu zuen Iturriagak. “Tentsioa sortu behar dugu eta horrela ikusiko dugu autodefentsarako mekanismoetan zer daukagun. Zer esana eta nor izana hor agertuko dugu, pentsamenduak bat-batean formulatzea ez baita erraza”. Haren esanetan, bat-bateko autodefentsa horretan ikusiko da bakoitzak zer daukan almazenean. “Oso gutxi berba egin dugu horretaz, eta oraingo egoera, ikusten denez, ez da nahikoa gizonok geure aulkitik jaikitzeko”. Bere berbaldian arrazoitu egin zuen bere pentsaera generoaren inguruan, baina “bat-batean ez dakit zelan arrazoituko nituzkeen gauzak. Ez daukat denborarik almazenean bila hasteko, hurbilen daukadana bota behar dut”, aitortu zuen. Egia baita azkenean buruan ez daukanik inork ez duela kantatuko, eta hor ikusiko litzateke, benetan, zer dagoen bakoitzaren barruan. “Emakumeen artean hitz egin duzue honetaz, eta esaten duzue, zenbat aldiz hitz egin dugun honetaz… ba gure artean ez!”. Gai aldetik ere, emakumearen gaiak ez dira sarriegi argitaratzen bertsotan. Hainbat neska izan zituen entzuten Iturriagak, eta haiek esan zuten “euren gaiak” direnak kantatzerakoan, izaten dutela jendea gogaitzen ariko ote den beldurra. “Arazoa kolektiboa ez denean, pertzepzioak oso pertsonalak dira, eta kideak traizionatuta sentitzen dira”, onartu zuen berak. Agian, irtenbidea, generoaren arazoak femeninoak bakarrik ez direla onartzea izangoa da. “Gure (emakumeon) gauzez”, hitz egitetik “denon gauzez” hitz egitera pasatu beharko dugu guztion artean.
88 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 89
90 /B65
B ERTSOLARI liburuak BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N
92 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Jon Loategi, bertsozko mezularia
XABIER AMURIZA
JON LOPATEGI
Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.
Enaz banaz
Agur sagar beltzeran
Emakume sortzaileak ez dira bertsotan bakarrik ari. Ana Urkiza Ondarroako idazleak zortzi idazle elkarrizketatu zituen liburu batean: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Mariasun Landa, Yolanda Arrieta, Itxaro Borda, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa eta Lourdes O単ederra. Zortzi Unibertso izenarekin argitaratu zuen liburua. Elkarrizketetan eta bere ibilbidean egindako hainbat gogoeta plazaratu zituen Eibarren.
96 /B68
“A
RTEA esperientziaren ispilua da, ez generoena”, Ana Urkizaren aburuz. Baina esperientzia horiek interpretatzerakoan ez ditugu berdin hartzen andreak eta gizonak. Adibidez, gizonak idazten duenean, emakumeak jartzen baditu protagonista eta pertsonaia horien atzean gizon bat dagoenik igartzen ez bada, bikaintzat hartzen da obra. Urkizak azaldu zuen baina, emakumeari ez zaiola galdetzen zergatik erabili dituen gizonezko protagonistak. Emakumea “artistaren objektu izatetik, arte sortzaile izatera” pasatu da, idazleak esan zuenez. Lehenago, zelanbait esateko, gizonek kontatu dute munduaren berri. Aztertu eta euren interpretazioa eman dute, baina orain emakumeak berak interpretatzen du edozein objektu, eta Urkizaren arabera, “interpretatu ahala, ikasten ari da”. Funtsean, artea eta sormena, oro har, eraikitzeko moduak dira; norbere burua ulertzeko bideak. Zortzi idazle elkarrizketatu zituen Zortzi Unibertso libururako. Zortziak emakumeak. Hainbat liburu ditu argitaratuta, eta hara bere ondorioetako bat: “Identitatea eginda ematen zaio emakumeari. XX. mendean, baina emakume sortzaileak agertu ahala, emakumeak berak, zalantzan jarri du eraikitako identitate hori”. Sortu ahala, andreak beren mundua azaleratzen ari dira, eta Urkizak uste du irakurlea harritzen ari dela mundu horren aurrean. “Adituek estereotipatu egiten dute”, hala ere. Zortzi Unibertso idazterakoan, helburua ipini zion bere buruari: liburu horretan agerrarazi zituen euskal literaturaren egungo kanonen barruan sartzekoak diren emakumeak. Eta euren barruan zegoen idazleari eta emakumeari, obrari eta euskal literaturari buruzko galderak egin zizkien. Bestalde, idazleak belaunaldiaren, ibilbide literarioaren, ekarpenaren, landutako genero literarioaren, eraikitako diskurtsoaren… arabera aukeratu zituen. Lan erraza dela ematen du. Joan, elkarrizketa egin eta idatzi, baina Zortzi Unibertsoen artean irakurleek ikusiko dute nola zortzi idazle horiek bazterrean ikusi duten euren burua. Urteetan isildutako mina adierazi dutela uste du Urkizak sakonean. Argazkia atera die: “Idazketaren profesionalak dira, lirika egitea erabaki dute, eraikitzaileak dira, orainean bizi dira, geografia anitzetakoak dira, diskurtso egituratua dute eta bazterrean ibiltzera ohitu dira”. Ohituraz gizonek egiten zuten literaturaren periferian, hala deitzerik badago behintzat. Bestelako datu batzuk gehitu ditzake Urkizak: “Oso irakurriak dira zortziak, moral estriktoan hezitakoak, amarekiko harreman bereizia izan dute, emakumeak direla deskubritu dute, askatasun pertsonala ikaragarri baloratzen dute, hizkuntzarekiko lilura sentitzen dute, bakarkako idazleak dira…”. Zortziek ala zortziek ulertu dute idazketa zerbait intimo dela.
98 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa, Itxaro Borda, Lourdes Oñederra, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi eta Aurelia Arkotxa dira elkarrizketatuak. Euren idazle bilakaeran, “identitate propioaren bila”, lan egin dutela dio Urkizak. Haien erantzunetan orainari ematen dioten garrantzia azpimarratu zuen Ondarroako idazleak. “Literatura gozamenerako tresna da eurentzat eta askatasunaz kontzeptu berezia dute”, gaineratu zuen. “Emakumeoi besteentzat lan egiten irakatsi digute, eta gozamen gutxi opa diote emakume gehienek euren buruari. Orduan, zeure buruari ez badiozu sortzea opa, besteek baino gutxiago sortuko duzu. Intimitatea lapurretan ari bazara idazteko, ez zaude baldintza onetan. Baldintza horiek onartu egin behar dizkiozu zeure buruari”, Urkizaren arabera. Baina zorionez, izan dira baldintza horiek euren buruari onartzen ikasitako emakumeak, eta ez da makala liburuan agertzen direnek egindako guztia. Eta badira gehiago. “Egiaz hitz egiteko modu berria ekarri dute. Beti ere sortzaile izan diren neurrian, garaikoak izan gura izan dute gainera”, kontatu zuen. Zortziek idatzi dute euskaraz, nahiz eta Landaren kasuan adibidez, euskara berreskuratu beharra izan gaztetan. Idazle profesionalak izateko lan asko egin behar izan dute, baina egin diote ekarpena euskal literaturari: “Geografia berriak, ahots propioak, begirada ezberdina, balore berriak, irakurketa berriak, gai berriak, euskal emakumearen irudi berria, kontaketa modu berria, obra jakinak…”. Hala ere, hori guztia emanda ere, plazaratzea asko kostatu zaie. “Emakumea ez da plazarako. Ez dute arazorik izan idazteko eta argitaratzeko neurri batean inork ez zuelako espero hortik ezer handirik ateratzerik, baina plazarako ez dela esan zaio emakumeari”, esan zuen Urkizak. Publikoki agertzeko lotsa edo zerbait egon da hor. Akaso, transmisio falta ere bai Urkizaren esanean. “Dena den, eurentzat publikotasuna ez da lehentasuna”, aitortu zuen. Baina euskal literaturan kritika falta handia sumatzen dute zortziek, eta sistema maskulinoa dela igartzen dute. “Emakumeen literatura ez da baloratzera heltzen. Ez da liburuen gainean hasunarketa sakonik egin. Emakumea pozik egon da egia txiki batzuk
100 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
plazaratuta ikusi dituenean, baina gizonek ez dute hori horrela izan den kontzientziarik izan”. Badute, idatzi dutenagatik edo emakume izateagatik klasifikatuak izateko beldurra. “Badirudi modu sinbolikoak direla euskal literaturaren parte”, adibidez. Aortzeko eskubidea, aske izateko eskubidea eta diferente izateko eskubidea aldarrikatzen dituzte. Emakumeak dira eta idatzi egiten dute, ezta? Ez dute atsegin sormena generoaren arabera bereiztea, eta etorkizunean eremu publikoa irabazi behar dela uste dute. Baina gehienek bakarrik idatzi dute. “Komunikabideetan hitz eta arrazoi gizonek dute. Neskari ez zaio esaten egunen batean kantatu, berba… egingo duenik jendearen aurrean”, Urkizaren ustez, eta orduan, bakardade horretatik publikotasunera salto egiterakoan traba asko izaten dira. Askotan, gainera, eurekin zerikusi gutxi duen kanon bat aurkitzen dute eurei buruz. “Esate baterako, guztiek daukate umetokia, baina batek ere ez dauka baginarik”, kontatu du Urkizak. Hau da, emakumea eta amatasuna bereizteko sekulako lana dago oraindik. Kontua da generoak, horrela, beste barik, ez duela inor sortzaile egiten. “Bizitza interpretatzeko moduak egin ditu idazle emakume hauek”, Urkizak esan zuenez. “Idazlea ona da dena delakoagatik, eta generoak emango dio erraztasuna gai batzuk gehiago bizi dituelako emakume izateagatik”. Idazleen artean andre bakoitza bere bidea egiten ari dela kontatu zuen Urkizak; “gure artean batzeko zailtasunak ditugu. Neskek ez dakite neskekin lan egiten. Ikasi behar dugu elkarrekin behar egiten”. Haren ustez, etxekoandreak badaki taldea eramaten edo gidatzen, baina bakarka, bakoitzak bereari buruz hitz egiten duela iruditzen zaio. Gainera, oraindik ere emakumeei egun berezietan deitzen diete. “Emakumeek egindako liburuen azokatik deitzen dizute emakumea zarelako. Baina oraindik halakoak egitea beharrezkoa da. Hasierren liburua, bost idazleen elkarrizketekin osatua intelektuala da, eta Zortzi Unibertso, ez. Irakurketa maskulinotik horrela ikusten da”.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 101
102 /B68
Judith Montero saxofoijotzaileak eta Maialen Lujanbio bertsolariak Ornitorrinkus izeneko ikuskizuna egiten dute elkarrekin. Ez da hutsetik sortutako proiektua. Zer generoren kezka duten beste lagun batzuekin asko hitz egin eta gero sortutako emanaldia da. Haien gogoetak entzunda edo irakurrita, hobeto ulertuko dugu nolakoa den euren ekarpena.
106 /B68
nera, lehenengo saioak dira, ordainduak, musikatik bizi nahi duzu… baina arlo pertsonalean lekuz kanpo sentitzen zara. Azkenean, musikarekiko zaletasunari eskerrak eutsi nion”, gogoratzen da. Azkenean guztia brometan izan dela entzun eta jarraitu beharra baino ez dago; dena den, nork bere lekua bilatzea oso zail egiten da. Egoerari buelta ematea ez da erraza, baina musikaren mundua nola oso zabala den, bestelako esparruak lantzeko ere aukera badago. Badira bandak, orkestrak… eta “giro intelektualagoetan generoaren gaia ez da hain nabarmen entzuten”, esan zuen Monterok. 15-20 urte arte bizitakoarekin inoiz edo behin hitz egin zuen beste mutil batzuekin bere egoeraz: “pentsatu nuen pertzepzio gaixotasuna nuela”. Oso desberdina baita, kasu horretan, mutilek nesken egoera nola ikusten duten, eta neskek benetan nola bizi duten. “Hernaniko bixkiak (Estitxu eta Ixiar Eizagirre) lagunak ditut, eta haiekin konturatu nintzen bertsotan ere gertatzen zirela halakoak, eta nahiz eta musika eta bertsoa bi mundu izan, elkar oso ondo ulertzen genuen”. Hala ere, Monterori iruditzen zaio, bertso mundua luxu dela zentzu horretan. Hala ezagutu zuen Maialen Lujanbio, eta gai horien inguruan hitz egiteko parada izan zuen. “Musikan sentitzen nintzen oso bakarrik, eta bakardade horretan, azkenean pentsatzen duzu, izan ere ez zarela”.
B
ADA JUDITH MONTEROK musika munduan eskertuko lukeen eta bertsolaritzaren barruan badagoen zenbait gauza. Hasteko, musikaren mundua oso zabala da, eta ez dago elkarterik. Monterok barrutik ikusi du indibidualistagoa dela musikaren munduan. Emakumeek musikaren munduan ze leku duten hausnartu izan duenean, “halabeharrez izan da” gainera. “Ez interesantea iruditu zaidalako bereziki, zenbait gauza bizitzea neuri egokitu zaidalako baino”. Umetan solfeoa ikasten hasi zenean, hasi zen Monteroren genero-historia. Musika tresna bat aukeratzeko mementoa iritsi zitzaionean, izan ere, saxoa aukeratu zuen hark. “Generoarekiko aurreneko arazoa instrumentua bera izan zen. Aitarentzat, adibidez, arraroa zen neska izanda saxoa aukeratzea. Dantza klasikoa egiten nuen, eta ballet klaseetako lagunek pianoa eta biolina jotzen zituzten. Instrumentuen artean genero bereizketa dago. Haizea mutilena da, eta neskena harpa, pianoa, flauta, biolina…”. Musika tresnen aukerak badu erreferenteekin zerikusirik: “Denok ezagutzen dugu musika heavya eta denok ikusi dugu telebistan, baina ez daukagu neska heavyen erreferente handirik. Edota neska bateria jotzaileen erreferenteak falta dira. Egon badaude, baina ez kopuru berean”, esan zuen Monterok. Saxoa jotzen duen neska asko ez dago, baina Judithek musikatik bizi nahi zuen. Nerabezaroan txaranga batean jotzen hasi zen, eta mutilen eta nesken arteko desberdintasunak gordin ikusi zituen han. Askotan, txarangetan neska bakarra edo neska bi baino ez dira izaten. “Kalean jotzen ari ginela, neska bat pasatu eta komentarioak egiten ziren askotan. Eta nork ez du ezagutzen tirate a la rubia, txaranga giroan hain famatua den kantua? Horrelakoen aurrean kezkak sortzen dira; posizionatu beharra sentitu nuen halabeharrez”, adierazi zuen Monterok. Ez da ataka atsegina neska batentzat. “Ikusten duzunean beste neskez nola hitz egiten duten, pentsatzen hasten zara zuri buruz zer esango ote duten!”. Horrelakoetan, zerbait mingarri esan duenari hau edo bestea esaten saitu zen askotan musikaria, baina dena alferrik askotan. “Sentsazioa duzu haien festa zapuzten ari zarela”, azaldu zuen. “Gai-
108 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Azken batean bai musikan eta bai bertsotan jende aurrean ausart agertzea baloratu izan da. “Musika abstraktua da (klasikoena batez ere), ez dago letrarik. Kontzertu bat entzuten duzunean sentsazio batekin geratzen zara. Orduan jotzailearen ausardia, konfiantza…, gehiago baloratzen dira jo duen piezaren eduki exaktoa baino. Azkenean, interpretearen jarrera hartzen dute denek kontuan”. Ausardia bera, autokonfiantza… balio maskulinoak dira gehienbat, eta horretan, neskek galtzeko asko dute. “Anbizioa ze neurritaraino onartzen zaio emakumeari edo guk geure buruari?”, galdetzen zion bere buruari Monterok. Esplikatu zuenez, musikaren munduan zenbat eta nota gehiago jo, gehiago baloratzen da pieza, eta iruditzen zaio gauzak neurtzeko modu hori, oso maskulinoa dela. “Ni neu, ez naiz ondo sentitu eredu horretan”, aitortu zuen. Eta zelan ez, bertsolaritzan gertatu izan den antzera, erreferenteen falta igarri du birtuosismo musikal horretatik irten ahal izateko. Bandako sasoia Bilboko bandan ere ibili zen Montero. “Askotan sentsazioak dituzu barruan, eta zerbait gertatu arte ez dugu jakiten zergatik izan ditugun sentsazio horiek”, kontatu zuen. Bandako saxo sopranoa zen bera eta tronpeta diskornioaren ondoan jotzen zuen. “Oso musikari ona zen. Pablo Sorozabalekin joa. Militarra zen, Liolako kuarteleko bandakoa, baina miresten nuen. Eskua ematen zidan agurtzeko, eta musikari buruz hitz egiten genuenean proposamenak-eta egiten zizkidan. Zaharra edo heldua zen bera. Gero lagun izan nuen gizon askoz gazteago batek ostera, desplanteak egin zizkidan. Ez zidan berdin entzuten”, esan eta harrituta utzi gintuen. Ematen du zenbat eta gazteago izan, hobeto barneratuta izan behar luketela generoaren gaia. Baliteke zaharren jarrera paternalista izatea Monteroren arabera, baina errespetuzko trataera behintzat hor dago. “Ez nago seguru gauzak hobetzen ari ote diren…”. Azkenean erosioa handia dela esan zuen. “Erosio horrek autozentsurara garamatza askotan. Esango dute bazatozela betiko rolloarekin, baina zu ere nazkatuta zaude jendearen rolloarekin. Dena dela, ez duzu bizitza borrokan pasatu nahi. Inoiz esan izan ditut kristorenak, baina garesti ordaindu dut horren peajea”, kontatu zuen. Baina musikari izateaz aparte, bertso zalea ere bada Judith Montero, eta bertso saioetan estu ibiltzen da gizonezkoekin batera azkenak errepikatzeko orduan. “Gizonezkoen tesituran gaizki moldatzen naiz eta, azkenean, isilik
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 109
110 /B68
geratu naiz askotan. Maialenekin (Lujanbio) tonu aldetik gai naizela azkena harekin errepikatzeko”, esan zuen. Tonu berean kantatzen dute biek gutxi gorabehera, nahiz eta ahots desberdinak izan. Monterok uste du oraindik gai asko atera behar direla plazara. “Horiek ateratzen direnean emakumea gusturago egongo da plazan. Mundu oso bat dago jasotzeko; momentu batean gogaikarri egingo zaie entzuleei agian, baina badago publikoaren zati handi bat zenbait gai pozik hartuko dituena”, esan zuen. Edozelan ere, bertsolaritzaren barruan emakumea nola bizi den bizi izan duena, Maialen Lujanbio da. “Zer kuriosoa den gizonen eta emakumeen arteko amildegia gai honetaz hitz egiteko garaian…”, Lujanbioren arabera. “Gizonezkoek ez dute sentitzen euren gaia denik, baina bada. Ez dute euren gizontasunean pentsatu”. Jarrera lasaia da hori, bertsolariak adierazi zuenez. Iruditzen zaio, horretan pentsatzen hasteak, “posizioak mugitzea” eragingo liekeela, eta “zure betiko jarrerak mugiaraztea ez da broma”. Azken batean baina, horretaz berba egiten jartzea derrigorra izango da emakumeen sentimendua zein den ulertu ahal izateko. “Gu batu gara honetaz hitz egiteko”, azaldu zuen, “gogo batetik abiatuta eta askotan atera da gaia”. Hala ere, Lujanbiok aitortu zuen bere kontestu naturalean ez duela inoiz gai horiez hitz egin. “Ausardia falta, nekarazteko beldurra… izan daiteke hori horrela izateko arrazoia”, esan zuen. Gauzak aldatu eta onerantz joateko, bertso eskolak orokorki samar ikusten ditu Lujanbiok. Nahiz eta bertso eskola neutroa izan, umeak heziketa ezberdinarekin heltzen dira bertara. “Mutikoak ohituta daude espazioa okupatzen, errekonozimendua zer den badakite, ez dira a priori kuestionatuak… baina neskak lehen-lehenik kuestionatu egiten dira”. Gainera, Hernaniko bertsolariak azaldu zuen bezala, neskak ez ditu inguruak bakarrik kuestionatzen. Askotan, emakume bakoitzak bere burua ere kuestionatzen du. “Bertso eskolako heziketa estandarra da, baina
112 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
abiapuntua ez da berdina neskentzat eta mutilentzat. Gizarteko faktoreak ezin ditugu ahaztu. Bertsolaritza ez da burbuja”, esan zuen. Oinarrian, bertsolaritzan emakumetasunaren eta gizontasunaren inguruan ditugun sentipen eta kontraesanak gizarteko beste arlo askotan errepikatzen dira. Sozializazioa Lujanbiok uste du emakume sortzailearen arazoa sozializazioarekin gauzatzen dela, eta ez du uste hori bertsolaritzan bakarrik denik horrela. “Emakumeak hitza hartzen duenean gertatzen da generoaren arazoa. Hor ikusten duelako jendeak nola pertzibitzen duen berak (emakumeak) esandakoa”. Eta ez zaio iruditzen emakumeek eta gizonek esaten dutena berdin hartzen denik bizi garen gizartean. “Neskak ez dira hezi zeresana dutela sinesteko”, gaineratu zuen. “Hezita gaude ez nabarmentzeko, ez kontra egiteko helduagoei, gizonei… Orduan, hitza hartzen duzunean zure barruan borroka sortzen da”. Agian, horregatik uste du, “neskak hiperkritikoak eta hiperperfekzionistak direla euren buruarekin. Neskak ez dauka konfiantzarik bere buruan. A priori ez du errekonozimendurik, eta oso ona izan behar da horretarako”. Askotan, 15-16 urterekin bertsolaritza uzten dute neskek, eta Lujanbiori ez zaio hain arraroa iruditzen: “Ez baldin bada hezi berak esandakoa interesantea dela ulertzeko, edo gutxienez iritzi bat gehiago izango dela pentsatzeko, inoiz ez da egiten duenaz ziur egongo”. Eta beti norbere burua kustionatu beharra ez da ziur aski jasateko erraza izango. Bertsolaritzan munduan aurrera egin ahala, bertso eskolatik kanpo ere sortzen dira kontraesanak. Mundu maskulinoa da, helduena… “askotan trataeran dago arazoa”. Gainera, neska bertsolari gutxiago izateak ez die lagundu hasierako neska bertsolarien belaunaldiei. “Mutilen kuadrilla dago, taldean daude, eta gero zu zaude han”, azaldu zuen Lujanbiok. Egun, hala ere, proportzioak aldatu egin dira leku batzuetan. Algortako eta Hendaiako bertso esko-
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 113
lak horren adibide dira. Mutilak baitira askotan bakarrik sentitzen direnak hainbeste neskaren artean. Baina, egoera konkretua da hori. Ezin da pentsatu proportzioak aldatzearekin dena aldatuko denik, ze bertso eskola da gauza bat, baina gero hor dago jendea, eta Lujanbiok azaldu zuen moduan, “jendearekin egon egin behar duzu, eta itxura batean entzuten dizute, baina askotan izan dugu entzuten ez ote zaigun sentsazioa. Ez, ordea, hitz egiten ez dugulako. Eta hori oso sentsazio desgradablea da”. Halakoetan norberak esandakoak ea zenbat balio duen galdetzen dio batek bere buruari. Lujanbioren berben tonua entzutea nahikoa zen hori kontatzean ari zenean, sentsazio horrek behin baino gehiagotan mindu duela jakiteko. “Azkenean, sentsazioa izan dut urteetan ez didatela gai seriorik jarri, nik gai baten inguruan esango nuenak garrantzirik ez zukeelako”. Plazan Behin plazara irtenda, neska bertsolariak badauka karga bat. “Emakumeak emakumetasunari buruz hitz egiten badu, identifikatuak sentitzen dira beste emakumeak, eta sufritu egiten duzu hori jakinda. Nola emakume gutxi dagoen, ordezkaritza sentsazio hori sentitzen duzu, eta sorkuntza aldetik, ez da interesantea”, Maialenen arabera. “Emakume batek zergatik ezin du kanalla papera hartu?”, galdetu zuen. Kontatu zuen nola BECen, 2005eko Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalean bere buruarekin haserretu zen. Zortziko handiko ofizioan, Unai Iturriagaren emaztea izatea tokatu zitzaion. Aspaldiko partez umerik gabe zeuden biak etxean, eta ez zekiten oso ondo zer egin. “Topiko estandarra interpretatu nuen; nik izan nahi ez dudana! Eseri eta pentsatu nuen aprobetxatu egin behar nuela gaia”, amorratu zen. Eta BECen ere bere buruarekin amorratu zela onartu zuen. “Zergatik ez nintzen lasai geratu? Ez zegoelako beste neska bat beste agertokian beste eredu bat erakutsiko zuenik. Zu bakarrik zaude agertokian eta emaztea zara. Bakar samarrik bazaude, zerbait adierazi nahi duzu ideologikoki, eta denera iritsi beharra sentitzen duzu. Lotura eta inplikazio horretatik bereizi gabe ekarpena egin gura izatea, sorkuntzarako traba da”. Eta lana bi aldiz zailtzen da jendearen jarrerarekin. Lujanbiori iruditzen zaio gizartea hipokrita dela: “Politikoki zuzena denari txalo egiten dio jende gehienak, baina gero zer? Jendea nekatu egiten ote duzun sentsazioa daukazu askotan. Beti aipamenak egiten aritzea gogaikarria da besteentzat, eta zure diskurtsoak efektibitatea galtzen du”. Hori guztia azalduta biderik ez dagoela irudituko zitzaion entzule askori, baina ez du Lujanbiok etsipenerako biderik hartu. Iturriagak esan zuen bezala, Lujanbiok ere bide bi ikusten dituela azaldu zuen: “Kolpeka edo sutilago joatea”. Arriskua ikusten du gauzak zuzenean egiterakoan: jendeak belarriak itxi ditzake. Bestelako prozesua jarraitu gura luke berak: “Pertsona bakoitzarekin nola jokatu behar den aztertu behar da ze dosi jaso dezakeen jakiteko, efektiboak izateari begira, noski”. Ornitorrinkus Arratsaldean egin zuten Ornitorrinkus emanaldia. Ordubete. Soinuak, bertsoak, saxoa eta hitzak. Jende andana batu zen Eibarko Klaustroan. Goizean Lujanbiori eta Monterori entzunda, zain-zain geunden bat baino gehiago. Ekarriko zutena berria zela bagenekien, hala entzunda geneukalako. “Nik hau ondo ulertzeko, berriro ikusi behar dut!”, esan zidan saio osoan nire ondoan egon zenak. Eta ez dut uste gizon izateagatik ez zuela ulertu. Nik ere, onartu nion, goizeko berbaldiak lagundu zidala ulertzen. Horrekin ez dut esango Ornitorrinkus zaila denik, edo publiko jakin batentzat egindakoa denik, baina kontzeptu asko batzen ditu bere baitan. Banan-banan harrapatzen
114 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 115
dira kantatu ahala, baina Klaustrotik ateratzerakoan buruan nahaste handia geneukan sentsazioa denok genuen. Berriro geure buruan saioa errepasatu eta zenbat gauzaren gaineko gogoetak entzun genituen, eta konturatu ginen. Monteroren saxoak dotore zabaldu zuen emanaldia, eta bai itxi ere. Baina ez genituen espero bezala saxoaren doinu ohikoak entzun. Soinuak ziren asko. Arnasestua, atera nahia… sujeritzen zituen askok. Eta bertsotan, hainbat hotsekin lagunduta, gauza bera esaten zigun askotan Lujanbiok. Norbera hitz egiten aritu eta jendeak ez entzutearen sentsazio horren adierazgarri. “Entzun iezadazue!”, ulertu genion, baina ez zuen memento batean ere hala esan. Bestelako bideetatik eramaten dutelako Ornitorrinkusa. Berbaldian aipatutako sotiltasun hori erabaki dute bide, eta hor barneratzen dira. Sinboloak ere ez dira gutxi emanaldian. Klaustroa bete egiten zuten haien hotsek eta hitzek. Xume, baina zuzen. Bertsolaritza eta musika berez hain desberdinak diren mundu bi izanda ere, gauza batzuetan zeinen hurbil egon daitezkeen frogatzen du Ornitorrinkusek. Izen berezia dauka ikuskizunak. Ez dakigu oso ondo zelako animalia den Ornitorrinkusa. Ziur aski entzun dugu hari buruzko zerbait, baina gutxi dakigu haren gainean. Ez genuke berehala asmatuko non kokatu. Sailkatzen hasiz gero, huts egingo genuke beharbada. Eta, agian, horrexegatik, generoak sailkatzen aspertu direlako, edo euren burua sailkatu nahi ez dutelako, edo sailkaezinak diren gauza guztiek zaku arraroetan amaitzen dutelako… esan zigun guri ere zerbait Ornitorrinkusek.
OTZARA BETE GENERO Generoa zen gaia Bertsolantegiko hirugarren egunean. Hautsak harrotu zituen gaiak. Agian, entzule guztientzat gai hurbila zelako, batzuentzat hizlariak urrutiegi joan zirelako… Baina zalantzak eta galderak majo agertu ziren. Generoaren gaiak galderen otzara genero ezin hobez bete zuen. Inor ez baitago kontraesanetatik libre gai horretan. Ez, behintzat, han elkartutakoen artean. Baten batek publikotik galdetu zuen ea benetan hain balio ezberdinekin heltzen diren neska-mutilak bertso eskolara. Ez zion Lujanbiok bakarrik erantzun. Publikotik bertatik ere jaso zuen erantzuna. “Oraindik diferentziak badaude. Eskolako patioaren banaketa oso esanguratsua da: porteriak daude patio gehienetan. Neskek bazter batean jolasten dute ez badute futbolean ibili nahi”. Horrek erakusten du, hitz egin zuen azkoitiarraren ustez, mutilak nola ohituta dauden protagonista izaten. Eta, jakina, Lujanbiok berak azaldu bezala, jendea aurrera ateratzea denbora eta espazioa okupatzeko modua da. Orduan, neskak ez daude horretara ohituta. “Ze legitimitate daukat horretarako?”, galdetzen diote neskek euren buruari. Mutilek hori galdetzeko beharrik ez dute”. Kontuan hartuta emanaldia ematea dela, behin norbere buruari halako galderak egitea ez da emateko lagungarri. Nortasuna lantzen irakatsi beharra azpimarratu zuten Bertsolantegian batek baino gehiagok. Baten bati iruditzen zitzaion eskolako bazterketak ez direla nesken kontua bakarrik. “Beste batek arazoak izango ditu potolo dagoelako, edo betaurrekoak dituelako…”, esan zuen. Mutila zen. Lujanbiok erantzun zion: “Ezin da konparatu norbere ezaugarri bat gizartearen erdiarekin. Ez gaitezen despistatu”.
116 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Erreferenteen arazoa bueltaka ibili zen. Monterok aipatu zuen falta dagoela, baina gerora, bestelako zalantza sortu zen: “Gizontasun eredu asko daude, baina feminidade eredu bakarra daukagu buruan”. Hori muga zen han zeuden gehienen iritziz. Baina, Bizkaiko mutil batek aitortu zuen iruditzen zaiola gero eta erreferente femenino gehiago badirela. Orain arte Maialenena (Lujanbio) izan dela ia bakarra, baina orain neska gehiago dagoenez, bakoitza bere izaera erakusten ari dela. Lujanbiok esaldi bat bota zuen amaierarantza, eta, agian, jendearen buruan gehien iraun duena izango da: “Emakumeari bizitzan aurrera egiteko armak ematen zaizkio, eta askotan autosuntsitzaileak dira”.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 117
Ez baita berdina eguneko hizlariek esaten dutena eta jendeak tarteetan komentatzen dutena. Gai batzuk interesgarriak zaizkigulako denoi eta beste batzuk anekdotak balira bezala pasatzen ditugulako. Bertsolantegiko kafe orduetan eta bazkal orduetan gauza askoz hitz egin zen, eta ez beti eguneko gaiari oso lotutako gauzez.
G
IRO POLITAK batu gintuen Bertsolantegian egon ginenok. Aspaldiko ezagun asko, eta bertsozale batzuk ginen tartean. Dudarik gabe generoaren gaia izan zen gairik komentatuena. Ez egun osoa hartu genuelako hori hausnartzeko, ez. Kafe orduetan eta bazkalorduan askotan ateratako gaia izan zelako baino. Eguna heldu orduko ari ginen horri bueltaka. Ez dakit izango zen guztiok buruan dugun zerbait delako, edo eztabaida sortuko zela sumatzen genuelako, baina ari ginen horretan. Bigarren egunean, Andoni Egaña zen hizlaria, eta haren saioak ez zuen generoarekin zerikusi handirik izan, baina kafe orduan, gogoratzen naiz generoaz aritu ginela Azkoitiko eta Arrasateko lagunak, Berriako kazetaria eta neu. Lehenengo eguneko bazkarian ere astindu genuen generoari buruzko gaia. Orduan entzun nuen lehenengoz eskoletako patioaren banaketaren kontua. Eta onartzen dut ez nuela aurretiaz horretaz pentsatu, inoiz. Baina hala da. Porteriak, saski baloirako saskiak… egoten dira eskoletako jolasguneetan. Bestelako jokoetan ibili gura duenak hortik kanpora joan behar du. Asko edo gutxi badakigu, nola banatuta egoten diren kirolak oraindik ere, zoritxarrez. Gehienetan mutilak izaten dira erdigunea okupatzen dutenak. Hiru egunetan buelta asko eman nizkion horri, eta gero, hirugarren egunean mahaian atera zen. Mahaian edo publikotik, baina agertu zen gaia. Egañaren klaseko kafe orduan berriz, amatasunaz eta aitatasunaz jardun genuen. Zer litzatekeen normala eta zer ez. Oihane Perearen kasua ezagutzen nik hurbiletik eta Kristina Mardarasena, eta guztiok ezagutzen ditugu aita “publikoa” duten umeen kasuak. Zer dago ondo eta zer ez? Ez da erantzuten erraza, baina hor aritu ginen jo eta su. Batentzat normalena plaza kopurua jaistea litzatekeela andre zein gizon izan, bestearentzat, ostera, gurasoetako bat izanez gero, plazan dabilenaren ardura besteari pasatzea ez da hain injustua mutil zein neska izan. Zenbat gura iritzi, eta kafea hartzeko denbora gutxi.
120 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
Eta, azkenean, heldu zen generoaren gaia mahaitik edo behintzat hizlarien partetik botatzeko ordua. Eta kontatu dugu honezkero zer esan zen gutxi gorabehera. Dena esateko leku asko beharko genuke segurik, baina atentzioa eman zigun Azkoitiko lagun batek egindako aportazioak. Azken batean, ez dauka bertsolaritzarekin lotura zuzenik, baina gizonen eta andreen arteko ezberdintasunak zelakoetan ikusten diren azaltzen du. Adibidea jarri zuen egunkarietan irakurritakotik abiatuta. Musikari garrantzitsu baten jarraitzaileen inguruan (gehienak neskak direla kontuan hartua) histéricas hitza erabiltzen zuen. Ronaldoren kasuan, seguidores. Noski, suposatu behar dugu argazkian Ronaldorekin agertzen ziren gehienak mutilak zirela. “Zergatik dira batzuk histerikoak eta besteak jarraitzaileak? Kutrea izango da kontzertu batean mareatzea, baina niri berdin iruditzen zait kutrea Ronaldori kalba ukitzea”, esan zigun berak. Barre egin genuen, baina handik kanpo batek baino gehiagok esan genuen, “baina, benetan, ez da halaxe?”. Baina genero guztiak nolabait harritu gintuena Andoni Egaña izan zen. Schopenhauerren estratagemekin etorri zenean, ez ziren itzelenak estratagemak izan. Nik uste dut, guztiok poker aurpegiarekin utzi gintuena liburua katalanez zergatik irakurri zuen azaltzeko erabilitako arrazoia izan zela. Katalunian erosi omen zuen liburua Egañak, baina katalanez ez dakiela esan zigun. “Baina filosofiari buruzko liburu bat ondo ezagutzen duzun hizkuntza batean irakurtzen baduzu, askotan zer irakurtzen zaren ondo ulertu gabe amaitzen duzu liburua. Hizkuntza ez baduzu menperatzen, aldiz, arreta handiz irakurri behar duzu eta hobeto ulertuko duzu”. Ez gara gu izango esango dugun bakarrak, lehen ere norbaitek esan zion, “zer edo zergatik zara txapelduna”. Jakina, estratagema guztiak eskura izan eta ez erabiltzea ez dakigu ba inork lortuko duen. Ez ote da karamelu goxoegia ez jateko? Txapeldunak esan zuen bertsolariak baino gehiago politikariak egingo ditugula erabiliz gero, eta agian, horrek botako gaitu atzera. Eskerrak politikariek fama onik ez daukaten gizartean.
Tximiniarik gabeko lantegia B68/ 121
Hiru egunetan berba nahikoa egin eta gero, Gu ta Gutarrak, bertso saio esperimentala, eta Ornitorrinkus ikusi eta gero, amaitu zen bertsolantegia. Agur Eibarko Markeskua jauregia, oraingoz behintzat. Inpresioak mila irteeran. Norbaiti entzun genion benetan erabilgarria izan zen hitzaldi bakarra Egañarena izan zela. Beste batzuek gehiago eskertu zuten zenbait gairen inguruan hausnartu ahal izatea. Egoitz Zelaia eta Unai Muñoari galdetu genien amaieran, eta interesgarria iruditu zitzaien, “baina abiapuntu gisa”. Eztabaidatzea ondo ikusi zuten, baina hor bota ziren gai batzuk urtean zehar aztertu beharrekoak iruditu zitzaizkien. Hiru egunetan harimuturrak bota arren, gero hariari tiraka jarraitzea beharrezkoa baita. Itxaso Paya eta Jone Uria ostera, sentsazio gazi-gozoarekin bueltatu ziren etxera. Hor sartuko da, akaso, helburuen kontua. Muñoa eta Zelaia entzutera eta jasotzera joan ziren Bertsolantegira. UEUn Iruñean egiten ziren haietara joateko aukerarik izan ez, eta honetan parte hartzeko gogoa zuten. Uria eta Paya, ostera, bertso udalekuetatik joan ziren Bertsolantegira. Hau da, udalekuetan parte hartzeko adina pasatu zitzaienean pentsatu zuten polita izango zela halako ikastaro batean parte hartzea. Giro ezberdina nabaritu zuten, jakina. Jendeak bazkaldu, kafea hartu… egiten genuen elkarrekin, baina Eibarren bertan lotan jende gutxi geratu zen. “Espero genuen giro alaiagoa, edo elkartuagoa eta espero genuen bertsolari gehiagok parte hartzea”. Hala esan ziguten Algortako neskek. Baina aprobetxatu zituzten egunak neurri handi batean. Eta gozatu zuten, nahiz eta esandako guztiarekin bat ez etorri. Algortan eta Hendaian mutilak baino neska gehiago ari dira bertso eskolan. Bietako kideak izan ziren Eibarren, eta Maialen Lujanbioren berbaldia pesimista samarra iruditu zitzaien. Eurek bizi dutenarekin zerikusi larregi ez duelakoan edo… zalantzan atera ziren berbaldi horretatik. Baina merezi izan zuen hiru egun Eibarren egotea, eta lagunartean gauzak konpartitzea. Azkoitiko emakume bi ere izan ziren. Izenik ez dugu jarriko, baimenik ere ez diegu eskatu eta. Amaieran, esan zuten, “infiltratu” samar ibili zirela. Bertsolantegia bertsolarientzat bakarrik izango balitz bezala edo, gaiak oso bertsolarienak balira bezala. Han izan ginen askok, ostera, beste iritzi batzuk entzun izana eskertu genuen. Kanpotik desberdin ikusten gaituztelako, eta gure arazo asko ikusten direlako. Adibidez, Unai Iturriagak Jokin Sorozabalen eta Nahikari Gabilondoren adibideak jarri zituenean, beste bat jarri zuten haiek. Azkoitiko taberna batean entzundakoa Bertso Parranda ekimenaren barruan. “Emakumeari lotutako zenbait gairekin umorea egitea posible da. Kasu hartan prostituzioa erabili zuten horretarako. Bestalde, esate baterako, presoen inguruan ez da bromarik egiten. Inori ez zaio burutik pasatzen, eta niri prostituzioa ere oso tristea iruditzen zait”. Eta ez da ekarpen txarra. Badakigulako plazan badirela edozelan erabili ezin diren gai asko, eta, agian, gai guztiak edo sufrimendu guztiak berdin antzera tratatzen ikasi behar genuke. Edo ez, edo ez dugu behar den bezala aztertu hori… Dudarik gabe, aztertzen eta hausnartzen jarraitzeko gai sobera dago. Beste hamar bertsolantegitarako ematen du, gutxienez, esateko eta entzuteko daukagunak.
122 /B68 Tximiniarik gabeko lantegia
124 /B68
126 /B68
JUBILATU eta LANEAN BADIRA JUBILATU ETA ESERLEKU BATEAN ALTUERATIK BIZITZA NOLA IGAROTZEN DEN BEGIRA BEREN AZKEN URTEAK EMATEN DITUZTENAK ETA BADIRA ERRETIROA HARTU ETA LEHEN BAINO LAN HANDIAGOETAN INDAR BERRIEKIN MURGILTZEN DIRENAK. BIGARREN GIZAKI MOTA HONETAKOA DA XABIER AMURIZA ETA ANTZEKOAK DIRA JON LOPATEGI ETA IMANOL LAZKANO ERE. ZERTAN DABILTZAN JAKIN NAHIRIK HURBILDU GATZAIZKIE. Testuak: PAKO ARISTI Argazkiak: CONNY BEYREUTHER
HIRUROGEITA HAMAHIRU URTE DITU, ETA OSASUN ONA, AZUKREA ALTUTXO DABILKION ARREN. MUXIKAKO ZABALE AUZO EDERREAN BIZI DA. NI JOATERAKO EMAZTEAK MAHAI GAINEAN PARATUA ZEUKAN HAMAIKETAKOA, EZ EDONOLAKOA, GAINERA: MENBRILLOA EDO IRASAGARRA, GAZTA ETA BOTILA BAT ARDO, ERRESERBA HORIETAKOA. LOPATEGIK EZ DU MENBRILLORIK PROBATU ERE EGIN; AZUKRE GEHIEGI. GAZTA PITTIN BAT, ETA ARDO TRAGO BAT. ESPAINIA MAILAN BIAJANTE IBILTZEKO AUKERA JARRI ZIOTEN, TU ERES INTELIGENTE, TU VALES PARA ESO ESANEZ. AZKENEAN PENTSU-SALTZAILE IZAN DA BASERRIZ BASERRI, BERTSOLARIA, ETA PROMESA BERRIEN OJEADOREA. BERAK AURKITU, LANDU ETA PLAZARATU DITU AZKEN URTEOTAKO BIZKAIKO PERLARIK ONENAK.
Zortzi urte dituzu jubilatuta, baina halere jarraitzen duzu ikastoletan bertsogintza bat-batekoaren teknikak eta legeak erakusten. Bai, jubilatu nintzen teorikoki, baina praktikan ez. Ikastolen federazioak eskatu zidan ea jarraituko al nuen, eta jarraitzen dut, baina beste era batera. Adibidez, lanera inoiz ez naiz joaten goizeko hamarrak baino lehen; baldintza hori neuk jarri nuen. Martxan ari zarela taldetxoren bat sortzen bada grazia berezia duena eta bertso eskola bezala funtziona dezakeena, eta horiek harrapatzeko ordu bakarra goizeko bederatzietan baldin bada, ba joaten naiz, baina bestela ez. Astean hamabost ordu sartzen ditut gaur egun. Nondik norakoa doa zure ibilbidea? Durangon Ibaizabal ikastolan aritzen naiz dozena erdi bat gazterekin, gero Zornotzan Andre Mari ikastolan, Gernikan ikastola bietan ematen dut, eta Bermeon Elizalde ikastolan, eta gero bertso eskolatxu bat daukat dozena erdi neska-mutilekin. Ostegunetan Mungiako Larramendi ikastolara joaten naiz. Aurten hiru talde izango ditudala enteratu naiz. Handik, arratsalderako, Sopelako Ander Deuna ikastolara joan nintzen joan zen urtean, izan ere han mutiko batzuk eta neskato batzuk bazeuden, gauza handirik ez, baina bat bazegoen jarraitzea merezi duena, gogoa du, dohainak ditu, horri segitu nahi diot, eta inguruan beste batzuekin babesa eman. Gero Algortako bertso eskolan aritzen naiz lau gazterekin, hau da, Itxaso Paia, Peru Vidal, Arrate Hilaro eta Jone Uriarekin. Nire ibilbidea hori da. Aspertzeko denborarik ez daukazu. Hortik aparte, astelehenetan zazpietan hemen, Gernikan, bertso eskolara joaten naiz. Zerbait konkreto egiten baduzu egunaren bukaeran gusturago sentitzen zara. Askotan egunak alde egiten dizu ezer egin gabe, eta horrek niri pena ematen dit. Nik ez dakit adinarena edo zer izango den, baina egunaren barruan ezer egiten ez badut hutsune bat sentitzen dut. Beraz, zure jubilazioa fiktizioa izan da, praktikan ez zara jubilatu. Orduen kopurua jaitsi dut. Astean hogeita hamabi ordu ematera iritsi nintzen, eta halako batean lanak eman zidan estres gogor bat. Hilabete batez jota egon nintzen. Psikologoarekin ibili nintzen, eta orduan erabaki nuen ordu gutxiago ematea. Txarrena zen eskola batetik irten eta bestera joateko korrika ibili behar hori, garaiz iritsi ezin hori. Horrek gaixotu ninduen. Eta umeek, gazteek, huts egiten badiezu, berehala galtzen dizute errespetua. Baina afektoa ere agertuko dizute. Bai, adarra jotzen ere ibiltzen zaizkit batzuetan, hori asumituta daukat, eta neuk ere badut konfiantza haiei edozer gauza esateko, lagun giroan ibiltzen gara. Kalean noala ere agur egiten didate oihuka, “Agur, Lopategi!� eta horrek poz handia ematen du. Ikusten duzu ez dabiltzala disgustora. Umeak eta gazteak lagun izatea gauza handia da. Zuri zer eskaintzen dizu maisu lan honek? Eguneratua egoten laguntzen dizu, irakaskuntza nondik nora doan jakiten, irakasleekin lagun egiten zara eta giroa ezagutzen duzu, mementoa bizitzen ari zarela sentitzen duzu.Hori dena atsegina da niretzat. Oraindik ez dudala erretiro absolutu hori hartu esan nahi du, eta ez nuke hartu nahi, gainera. Lanean jarraituko dut, neurrian, ahal
Jubilatu eta lanean B68/ 133
dudan bitartean. Eta gazte bat ikusten badut ona datorrela, ilusioarekin zoaz, “hauxe atera behar dut” pentsatuz. Gero beharbada porrot egingo du, baina bien bitartean ilusioarekin zabiltza zeu ere. Zer adin dute zure ikasle gazte horiek? Bada hamaika urtetik hamaseira bitartekoak dira.Ikusten badut talde bat badagoela bertsoak idazten txukun dakiena, orduan bertso eskola modura antolatzen dut, bat-batean hasi daitezen, eskola orduetatik kanpo. Hortik aparte, bertso ekintza moduan, gazteak erabiltzen ditut, esate baterako Gabon Zahar egunez, Inauterietan, Bermeo eta Gernika inguruko jaietan… San Lorentzotan eraman nituen sei gazte, eta bazkalostean saiotxo bat egin zuten, libre antzean. Gero txirula hartzen dut eta jotzen diet, eman dezagun, “Aita semeak”-en estribilloa, eta hasten dira kantari. Praktika ona da haientzat. Gernikan, adibidez, abuztuko jaietan, 16an, auzo bakoitzean bazkari herrikoiak antolatzen dituzte, kalean mahaiak jarrita, eta urte batean ibili ginen, gazteekin bazkaldu eta gero mahaitik mahaira bertsotan, nik txirulaz lagunduta, eta geroztik udalak urtero joateko eskatzen digu. Urtean zehar dozena bat saio egiten ditugu kopla kantari. Zeu utzita zaude bertso saioak? Bai. Libreko saioak gustura egiten ditut norbaitekin, baina saio formal horiek, gai jartzaile eta guzti, serio-serio, horiek ez, horiek aspaldi utzi nituen. Zergatik? Ardura handia delako, han jendea dago ordaindu duena, estresa ere izan nuen, eta uzten hasi nintzen. Iaz egin nuen saio berezi bat, Legazpin, lau txapeldunekin egin nahi zutela eta; salbuespentzat hartu nuen hura, eta nahiko gustura gelditu nintzen. Gazteek nolako jarrera daukate bertsolaritzaren aurrean? Lehenago bertsolariaren lehen baldintza izaten zen kantari ona izatea, ahotsa edukitzea, toki askotan ez baitzen mikrofonorik egoten. Ahots zolia ez zeukanak gaizki zeukan aurrera ateratzeko. Gogoan dut Lazkao Txiki famatu egin zela txapelketetan agertzen hasi zenean. Guk ezagutu genuenerako bazituen berrogei urte edo. Ni entzuna nengoen, sakramentinoetan nengoela, mutikotan, Lazkaoko beste mutiko batzuei komentatzen, bazela bertsolari txikitxu bat. Hark mikrofonoarekin izan zuen aukera artista handia zela erakusteko. Gaurko gazteek aukera asko dauzkate, batzuek bertsolari baino gehiago bertsogile bezala ikusten ditut, bertsoak txukun egin bai, baina gero karisma falta zaie, herriarekin konektatzeko ahalmen hori. Baina badaude horien artean destakatzen direnak ere, oso bertsolari onak. Gu geure garaian ideia sinpleekin ibiltzen ginen bertsotan, bizimodu normaleko gauzekin, seme, alaba, neska, mutil, langile eta halakoekin, baina orain dabiltzan gaiak… Nik batzuetan gozatu baino gehiago sufritu egiten dut oraingo gai askorekin. Gazteek ez al dute arazorik bertsolaritza gaurko eguneko bizitzan txertatzeko? Ez, ondo integratzen dute. Baina badago arrisku bat aspaldi honetan ikusi dudana: gazte batzuk, argiak direnak eta bertsotan ondo egiten dutenak, txapelketak askotan kanpora botatzen ditu. Eurak gustura dabiltza beren taldetxoetan. Gero txapelketara joaten dira, eta atzean geratzen badira ez dute bertsotan jarraitzen. Nirekin asko ibili
134 /B68 Jubilatu eta lanean
izan dira, abilak zirenak, bertso onak egiten zituztenak, baina txapelketaren bat irabaztea falta izan zaienak; ez dira puntan ibili eta, azkenean, utzi egin dute. Hori oso tristea da. Bai, halaxe da. Zornotzan badago bat, Jon Agirre; bera izan zen taldean aurreratuena, ausartena, denetarako prest egoten zena. Joan zen Gabiriako Osin sarira. Azkarregi joan zen, beharbada. Ez dakit nola ibiliko zen saioan, baina bukatu zuenean zahar batek esan omen zion: “Zuk hobe duzu kale borrokan ekin, bertsotan baino”, halako kamiseta erreibindikatibo bat baitzeraman. Halere segitu zuen bertsotan, baina azkenaldian aitzakiak emanez dabil, jendearen aurrean ez duela kantatuko, errespetua ematen diola, eta kikilduta. Gernikan bada beste neska bat, Amaia Jauregizar, ausarta, apur bat inkontzientea agian, baina argia. Azken Bizkaiko txapelketara aurkeztu zen, eta aurre selekziorako saioan gaizki ibili zen, eta geroztik ez du bururik jaso. Bertsotan ondo egiten duen asko ari da pixkanaka-pixkanaka uzten. Konpetizioak horixe du, alde batetik mesede, jendea motibatu egiten duelako, baina atzera ere bota, asko botatzen du. Luis Baraiazarrak idatzitako biografia bat atera zenuen. Jarraitzen duzu idazten; hura osatzeko ala? Ez askorik. Gehiago idatzi behar nuke. Zerbait agintzen didatenean orduantxe egiten dut. Batzuetan pentsatu izan dut zerbait idatzi behar nukeela, baina neure buruarekin ez naiz gustura geratzen. Azkenaldion bi testu idatzi ditut, bata Iturri nire bertso lagunari buruz, eta bestea Elorrioko andereño bati buruz, Beñat Gaztelumendiren amari buruz alegia. Ni ez naiz etxean, barruan egotekoa, beti ibiltzea gustatu izan zait. Hogei urtez ibili nintzen pentsu biajante moduan, baserriz baserri, goizetik gauera bitartean. Bertsotan ere orduantxe ibili nintzen gehiena, 60/70eko hamarraldi horietan, Azpillagarekin. Eten gabe bertsotan. Beti kanpoan. Ikastolako lanean ere beti kanpoan. Etxe-
Jubilatu eta lanean B68/ 135
an egonda nerbioso jartzen naiz, aitzakia bila ibiltzen naiz alde egiteko, erosteko zerbait falta bada, hau eta bestea, beti aitzakia bila nabil Gernikara joateko. Irakurtzeko ohiturarik baduzu? Irakurri… hiru egunkari irakurtzen ditut: Hitza, Berria eta Gara; liburuak gutxiago. Sakramentinoetan egon nintzenean han gehiena irakurtzen zuena ni izango nintzen: Julio Verneren nobela guztiak irakurri nituen, Emilio Salgarirenak, harrapatzen nuen guztia, baina gero beste bizimodu bat hartu nuen. Orain gaztelaniaz ari naiz irakurtzen, Cien razones para dejar de ser español, Jose Mari Esparzarena. Liburu xelebrea, benetan. Eskolan ba al du etorkizunik bertsolaritzak? Bai, harrera ona izaten du, eta nik uste eskola bera prestigiatu egiten duela bertan bertsogintzaren teknikak erakusteak, guztiek onartzen dute, eta askotan, beste eskolek ematen dutelako ere, ez dute gutxiago izan nahi, eta eskaerak egiten dira. Alde horretatik ez da zailtasunik izango bertsolaritza ematen jarraitzeko. Orain, gainera, Bertsozale Elkartetik izendatuta horretara dedikatzen diren gazte asko dago. Ni hasi nintzenean bakarra nintzen Bizkaian. Gipuzkoan Mikel Mendizabal ari zen. Orain kuadrillak daude horretara jarrita, eta horientzat ona da, bai ematen dutenentzat eta bai hartzen dutenentzat. Eskainiz gero ez dut ezagutu eskolarik atea itxi duenik. Zu ojeadore lanean ibili ohi zara; erraza al da bereiztea bertsolari ezpala daukan gaztetxoa? Saiatzen naiz antzematen nork duen talde batean benetako gogoa. Konturatzen zara batzuk joaten direla gogoa dutelako, eta beste batzuk lagunak doazelako. Horrelakoetan, lagunek huts egiten badute, horrek ere huts egingo du. Obserbatu egin behar da nor dabilen benetan sentituta eta gogoz. Horiek zuzendu behar dira bertso eskolara, eta gero kopla kantari jarri, okasioa eman ilusioa berotzeko. Kasu bereziak gertatuko dira, ezta? Gogoratzen naiz, hasi berritan-edo izango zen. Fredi Paiak hamar urte zituen, eta halako begirada bizi bat, eta “hau ez duk besteen modukoa”, pentsatu nuen, “hau ateratzeko modukoa duk”. Hitz egin nuen amarekin, ea nola ekarri zitekeen mutil hau Mungiara, eta beno, berak ezin bazuen ekarri neu joango nintzela bila, eta neu joaten hasi nintzen harengatik bakarrik. Banekien han bertsolaria aterako nuela, ikusi egiten zitzaion argia zela. Gero hemen, Kanpantxun, barnetegi batean hasi nintzen antolatzen sei bat saio edo, jaietan eta… Fredi izan zen barnetegian sartu zen gazteena. Fredi zure umea dela esan daiteke, zuk landutako diamantea. Berez meritua berea da erantzuten jakin duelako. Beste asko ibili dira, baina ez dira atera. Gogoratzen naiz nola hartzen nituen hemen, Gernikan, Iñaki Basabe eta beste gazte bat. Hartu autoan eta joaten nintzen Algortara, eta biak elkarrekin entrenatzen jartzen nituen. Zergatik? Ikusten nuelako hark nahi zuela eta han aterako zela fruitua, ez zirela alferrikako kilometroak izango nik egiten nituenak. Izango dira huts egindako makina bat ere. Nik, nire ustez, merezi duenarekin antzera jokatu dut. Sopelan bada beste mutiko bat. Ni hara huraxe harrapatzea-
Jubilatu eta lanean B68/ 137
gatik joaten naiz, eta gero ba, hori justifikatzeko beste hiru edo lau hartzen ditut inguruan harekin batera. Baina nire begia harengan dago, badakit hari ez zaiola huts egin behar. Badakit hark erantzungo duela. Hamahiru urte ditu. Jarri liteke haren izena? Ez, ez jarri badaezpada. Gaur daukan gogoarekin jarraitzen badu egingo du. Bertsotan egiteko argitasunez, talentuz ez dago beste mundukoa izan beharrik. Normala izan behar da. Zeuk eduki behar duzu gogo hori, amorru hori, gose hori zeure barruan. Hori daukanak, bakarrik dagoenean ere, bertsotan egiten du.
138 /B68 Jubilatu eta lanean
HIRUROGEITA SEI URTE DITU; URTEBETE DA ERRETIROA HARTU ZUELA. BERE BIZITZARI ERREPASOA EMATEKO MODUAN DAGO: HIRU URTE ETA ERDIAN IZAN ZEN APAIZ, MEZA EMATEN DUTENETAKOA; ESPETXEAN ZAZPI URTE EGIN ZITUEN; GERO HOGEITA HAMAR EGIN DITU BERTSOLARI GISA. ETA HEMENDIK AURRERA? ELKARRIZKETAN ZEHAR HIRUZPALAU ALDIZ ERREPIKATU DU: “DENBORA GUTXI GERATZEN ZAIT”, “DENBORA MUGATUA DAUKAT”, “DENBORA BUKATZEN ARI ZAIT”, BAINA EZ DIO ALFERRIK ALDE EGITEN UTZIKO. IDAZTEARI EMAN DIO BURU-BELARRI: SEI LIBURUKI IZANGO DITUEN OBRA MAGNA BATI EKIN DIO, JOAN ZIREN IZENBURU GENERIKOAREKIN ATERAKO DIRENAK, 400 ORRIKOA BAKOITZA. 2.400 ORRI IZANGO DITU GUZTIRA BERE LAN LITERARIOAK, OSASUNAK ETA ARGITASUNAK LAGUNTZEN BADIO.
Zer moduz lehen urte hau jubilatu moduan? Bizimodua aldatzen da, baina gauza askotan ez dut sumatu, zeren jubilatua komodiĂąa izaten da, libre dagoena. Norbaiti lanaren aitzakia jartzen badiozu hori ez du inork diskutitzen, baina zeure kontuko lan bat aipatzen badiozu hori inork ez du uste atzeraezina denik, “hori bihar, etzi edo datorren urtean egingo duzuâ€?, esaten dizute. Ez baduzu kontrolatzen, eta ez baduzu diziplina pixka bat jartzen inoren menpe jarraitzen duzu, eta hori okerragoa da: lehen lanaren menpe eta orain inoren menpe. Zein enkargu hartzen duzu eta zein ez? Bertso mundukoak hartzen ditut, bestela utzi egiten ditut, idaztekoei-eta ezetz esanda nago, testu bat idaztea bada ez eskatu niri ezer, ezta bertsolaritzari buruz ere, horiek amaitu ditut. Jarraitzen dut bertso zirkuituan, baina maila mugatuagoan, libreko saioetan, karteletako saioetatik aparte. Bertsolaritzari buruz idaztekoak idatzita dauzkat, ezta artikulurik ere ez dut idatzi nahi gehiago. Bestelako konpromisoak, militantzia mailakoak-eta, hor jarraitzen dut Berriz mailan, herri mailan. Beste lanak, itzulpenak-eta, ez dut hartzen batere. Urtebete joan da, eta ez dut gauza handirik egin niri gustatzen zaidanetik. Denbora azkar joaten da, ibiltzea ere gustatzen zait, parranda pixka bat egitea ere bai, deskuidatzen bazara denbora igarri gabe joaten da. Bertsolaritzarekin, beraz, harremana mugatu egin duzu. Libreko saioetan jarraitzen dut, aurten gutxixeago izan baditut ere, baina nik behar ditudan adina baditut behintzat. Batez ere Bizkai aldera mugatu ditut neure saioak, ez hainbeste kilometroengatik, tentsio nazional batean jarraitzeko gogo handirik ez daukadalako baizik. Euskalkiaren barruan etxean aurkitzen naiz hemen. Beste leku batera bazoaz euskalkiz aldatu behar duzu, exijentzia handiagoak daude, beste mundu batean sartzen zara. Harreman sozialak, berriz, bertsolaritzatik bideratu ditut nik asko eta asko, eta oso harreman politak gainera, eta horiek ez ditut moztu nahi. Zurrunbilo handietan ibili gabe, burrunda handirik gabe, astean behin edo gustatzen zait bazkari edo festaren batera joatea. Hori ez dut moztu nahi. Bertso eskolak ere utzi dituzu? Deitzen didate tarteka, baina ezetz esaten diet horiei ere. Aro didaktikoa bukatu da niretzat. Hitzaldiren bat edo beste emango dut, baina urte guztiko ikastarorik ez. Beraz, eroso samar nabil bertsolaritza munduan. Enaz banaz liburu gogoangarria idatzi zenuen. Ez ote dugu izango jarraipenik? Hori izan zen bertsolaritza ardatz hartuta egin nuen ibilbide bat. Bertsolaritza gehiago ez dut aipatuko nire idatzietan, beste motibo batzuengatik ez bada; interesatzen zaidan gaian komeni bazait sartuko dut, baina gai moduan hartuta, bertsolaritza ia ez zait interesatzen. Idazten ari naizen gauzetan ebitatu egiten dut bertsolaritza. Ahal dela bertsolaritzatik kanpo kokatu nahi dut neure burua. Bertsolaritzak asko eman dizu zuri, ezagun egin zaitu, zergatik urruntze hori? Niretzat bertsolaritza bizitzaren atal bat gehiago izan da, ez habe nagusia. Batetik bizibidea izan da, oso inportan-
142 /B68 Jubilatu eta lanean
tea, bizibide handia eta luzea eman dit, azken batean bizimodua ateratzeko bide bat izan da, eta orain ere zati bat ematen dit. Nik ez daukat erretiro handirik, autonomoa izan naiz, eta pentsio handia kobratzeko adina denborarik ez dut ordaindu. Pentsatzen nuen pentsioaren ondoan izango nituela diru sarrerak, autore eskubideak, bertso saio batzuketa‌, eta horiekin ailegatzen naiz erretiro dexenteko bat osatzera. Urtean 50en bat saio egiten ditut kobratzekoak. Lotura afektiborik ez zaizu geratu bertsolaritzarekin? Bertsolaritza nire bizitza mentaleko ardatza sekula ez da izan, nahiz eta horrek eskatu didan gizartearen aurrean beti bertsolaritzarekin asoziaturik ibiltzea. Hori apaizgoa bezala izan da. Apaiz izan nintzen, eta oso inportantea izan zen, urte oparoak izan ziren, tamaina bateraino epikoak ere bai, gaztetasuna neukan, sasoia, konbultsio garaia
144 /B68 Jubilatu eta lanean
izan zen, eta izugarrizko urteak izan ziren niretzat, baina bukatu zen. Bertsolaritzan ere antzera gertatu zait. Niri orain inork ez dit eskatzen mezarik emateko. Bertsolaritzan ere antzera sentitzen dut, amaitu da, eta kito. Azkenetan nago. Orain gustuko gauzak soilik egiten jarraitzen dut. Orain atzera begiratuta zer nolako inpresioa utzi dizu bertsolaritzak? Bi inpresio geratu zaizkit. Batetik, txapela irabazi nuenean, eta aurretik ere bai, nahiko gizarte enfrentatua izan da gure hau arlo askotan, eta orain ere horrela jarraitzen du. Ni estigma batekin ibili izan naiz, eta horrek min handiak eman dizkit. Baina beste aldetik lortu dut aitormena, esker ona eta estimazioa, handiak gainera. Alde horretatik satisfazio izugarria daukat. Nik egindako lana aitortua izan da. Garai batean kuestionatua zen. Orain gauza
Jubilatu eta lanean B68/ 145
asko nik egin ditudanak inork ez ditu ezta eztabaidatu ere egiten, eta norbaitzuek erreferentzia bezala ikusten naute. Nik hori asko estimatzen dut. Ez zaizu frustraziorik geratu, beraz. Ez, alderantziz. Harreman zuzenerako bertsolaritza oso oparoa da, eta gero aitormen soziala euskal kulturan eta bertsolaritza mailan ere lortu dut. Orain elitetik baztertua edo alboratua naizen honetan lasaiago nabil. Goian egon nintzen urte haietan‌ Gertatzen da bertsolaritza, kuestionatzen zaituztenen artean ere ibiltzera behartzen zaituen ofizioa dela, harremana zuzena dela, eta konbibentzia hori aurrera atera behar duzu. Idazleak izan dezake erretxazoa, baina bere etxean dago eta jarraituko du lanean. Bertsolaritzan han egon behar duzu, eta leku horretan zurekin enfrentatuta badaude, ba ondoez hori bizi behar duzu, batzuetan penaz, besteetan amorruz. Horrek sufriarazi dit, bai, garai batean dexente. Politikan ere zure arerioekin ez zara ibiltzen. Deitzen badizute norabait joateko, supo-
satzen da han zure kideak daudela, ez duzu konfrontazio zuzenik etsaiekin. Baina bertsolaritzan denekin ibili behar duzu, eta jendeari gainera kosta egiten zaio isiltzea, botatzen dizu eztena lehenxeago edo geroxeago, ahal duen guztia botatzen dizu. Zu joaten zara gozo pasatzeko asmotan, saio ona egiteko gogoz, eta tentsio horretan aurkitzea ez da batere samurra. Gazi-gozoak bizi izan dituzu, beraz, baina ez zara damutzen. Apaizgintza oso oparoa izan zen, baina urte gutxikoa. Bertsolaritzak urte asko eraman dizkit, epe luzea izan da, baina ez daukat damurik. Orain konturatzen naiz, jubilazioak argitasun mental handiagoa ekarri didala, baina badakigu adina aurrera joan ahala muga fisikoak eta mentalak agertzen joango direla. Orain arte ez, eta animoz eta umorez ondo nabil. Idazteko burua argi eduki behar da. Idaztea aipatu duzu. Zer nolakoa da zure egitasmoa, zer idatzi nahi duzu? Jubilatu aurretik testu luzeak idatzi ditut. Urtebete hau pasatu dut horiek ordenatzen. Banekien nik nahi bezala idazteko kontzentrazioa beharko nuela. Jubilatu zain nengoen material gordin hori elaboratzeko. Urtebete honetan material gordin hori landu dut, eta lehen liburua urrian aterako dut. Bigarrena ere eginda daukat. Nire asmoa da, agian pretentziosoa izan daiteke, baina, konparazio baterako, Proustek egin zuena, Denbora galduaren bila deituriko zazpi liburuki haietan, ba hori gainditzea. Suposatzen dut kalitatean ezinezkoa izango dela. Prousten miresle handia naiz, Kafkarena ere bai. Nik gauza berriak irakurtzen ez dut denborarik galduko, ez bada lagunen baten zerbait, oso hurbilekoa‌ Kalitate oneko lanak lehen ere asko daudenez, nik lehengoak nahiago ditut. Proust lau aldiz irakurri dut, Kafka ere bai, eta Cien aùos de soledad igoal irakurriko dut berriz. Zergatik jarrera hori? Alde batera denbora mugatua delako. Disko bat entzun dezaket, eta gehienez ordubete galduko dut, baina liburu batekin astebete behar dut gutxienez. Ziklo bat idatzi nahi dut, Proustena bezala. Proustek Parisko aristokrazia islatu zuen bezala. Edozer genero har lezake obra mota honek bere baitan. Izen orokorra Joan ziren izango da, eta lehenengo liburuaren izenburua Dinosauroak horizonteak. Euskal Herriaren historia jasoko duzu? Ez bereziki, baina neure bizitza joan den araberako ordena moduko bat badauka kontakizunak, memoriak, izan ere, ez dauka ibilbide lineal bat, leku askotatik sortzen da. Haurtzaroa oroitzerakoan ere, ni askotan ez naiz fidatzen gogoratzen ditudan horiek egiaz gertatu diren ala memoriak sortutakoak diren. Memoria interesatzen zait iturri bezala, neurea eta besteena, gero hori lantzeko eta beste forma bat emateko. Neure bizitzako pasarteak interesatzen zaizkit, eta besteenak ere bai, motibo gisa. Hori musikan ulertzen da ondo: musikak motibo bat dauka, sentimendu bat transmititu nahi du, hori garatu egin behar da. Musikoak zer egin du?, autobiografia? Ez, motibo bat hartu eta landu. Proustek memoriari tiraka motiboa atera zuen bezala, nik Euskal Herria hartuko dut, baina helburu guztiz literarioarekin. Memoria bai, egongo da, baina ez da autobiografikoa izango. Fikzioa dauka puntu bateraino, ustekabeko egoera batetik abiatzen da testua, eta egoera horrek iraungo du zikloaren amaieraraino. Bizi naizen arte jarraituko dut hau idazten, fakultateek laguntzen didaten arte.
146 /B68 Jubilatu eta lanean
Jubilatu eta lanean B68/ 147
Oso seguru ikusten zaitut. Erabaki praktiko batzuk hartzeko adinera iritsi naiz. Ni orain ezin naiz zalantzekin ibili, nik orain segurantzarekin ibili behar dut, ez seguru nagoelako, segurantza komeni zaidalako baino. Ez nago esperimentatzeko, aprobak egiteko. Lehen liburuaren aurkezpena idatzia daukat, eta han agertuko dut nire kriterio literarioa, zer egin nahi dudan, baina inolako pedantekeriarik gabe, neure aukera agertuko dut, besterik gabe, ez inori biderik erakusteko. Nik uste euskal literaturan pedantekeria handia egon dela urte batzuetan, prosa eredua markatu nahia. Besteek nola idatzi behar duten ez dago esaten jardun beharrik. Liburuaren egitura nola antolatu asko pentsatu duzu? Nobelaren formak, egiturak‌ nik ez diot garrantzirik ematen. Teorizaziorik ez dut behar, nik inspirazioari ematen diot garrantzia. Nik aurkitzen badut nonbait motibo bat inspirazio aldi bat emango didana, ni horren bila joango naiz. Ulisesen zer ikusten dugu? Han Homerok nahi zuena egin zuen, ehun bat orrialde sartzen ditu antzerki gisa, baina antzerki horretan ematen diren esplikazioetan literatura gehiago dago elkarrizketetan baino; sartzen ditu galdera/erantzunak, pila bat, era nahiko ganberroan; azkenean irakurlea asfixiatzeko moduko monologo bat sartzen du. Zer egin zuen Odisean Homerok? Potroetan jarri zitzaiona. Hasi zaitez ba hori teorizatzen! Nire jarrera horixe izango da, nahi dudana egin eta kalitate baten bila joan, noski. Ondo iruditzen zait zure planteamendua. Aproba definitiboak egiteko adinera iritsi naiz, eta ahal bada horixe egingo dut. Segurantza psikologiko handiarekin ari naiz. Horrek ez du esan nahi emaitza ona lortuko dudanik. Horretan ez daukat segurantzarik, baina nik zer egingo dudan, horretan bai. Hori erabaki kontziente bat izan da. Hasten bazara orain esanez, beno, nik hau irakurri behar dut, beste hura ikasi, ez dakit zer egiteko‌ Hiru edo lau urte ikasten joango zaizkit. Eta dakigun pixka horrekin noiz egin behar dugu lan? Nik hirurogeita sei urte ditut, eta denbora bukatzen ari zait. Zalantza psikologikoak onak dira pertsonajeak sortzeko, baina norberarentzat txarrak dira idazteko orduan. Harrera ona espero al duzu? Itxaropen komertzial handirik ez daukat. Ehun bat lagunek estimatzen badute, ni gustura. Ni gehienek bertsolaritzatik identifikatzen naute, baina hau gauza diferentea izango da. Ni literaturan ez naiz inor. Nahiko nuke zu bezain famatua izatea, baina ez dut lortuko. Horregatik autoedizioan aterako ditut liburuok. Eskerrik asko, Xabier. Autoedizioa esan duzu? Zergatik? Neure kontura aterako ditut, bai. Barre egitea lortzen badut, ondo. Esan diot andreari, “nik uste liburua aterako dugula aurrera, baina barre ere egiten ez badugu egingo dut beste lan bat, bertsolaritzakoa besterik ez bada ere, zulo hori estaltzeko. Halere, nik idazten jarraituko dut. Batere saltzen ez bada, frustrazio totala sortzen badu salmentak ere, hori ez dago nire gain, nik neurea egin behar dut, eta neurea une honetan idaztea da. Hor geratuko da, eta hiltzen naizenean igoal berpiztuko da, hemen hilak ere berpizten dira-eta, beste modu askotara, eta igoal hemendik ehun urtera piztuko da nire obra hori. Nik horri ezin diot garrantzirik eman orainâ€?.
148 /B68 Jubilatu eta lanean
Jubilatu eta lanean B68/ 149
Baina ez zenuke problemarik izango argitaletxe batekin ateratzeko. Ez dakit; igoal bai. Ez dut uste nire lan hau komertziala izango denik; ez dakit. Aurreko beste eginahal batzuetan, baita disko kontuetan ere, hartu ditut muturreko batzuk, eta ez daukat berriro eskean joateko gogorik. Hori ordaintzeko beste banaiz, eta ez dut eskean ibili nahi. Hori oso umilantea da, jubilatu eta gero eskean hastea. Askotan aipatzen duzu denbora mugatua daukazula. Beldurra daukazu? Kezka? Jendeak esaten du horretan ez dela pentsatu behar, baina pentsatzen da, nola ez. Nik umore handiz bizi dut, kontzientzia osoz, baina umorea galdu gabe. Liburuaren aurkezpenean esango duzuna idatzia daukazu. Zer edo zer aurrera ote zenezake? Erabiltzen dudan hizkuntzari buruzko kriterioak agertuko ditut. Hainbat pasarte sartu ditut, euskarari buruz ere bai, era literarioan, ez era negartian. Hemen euskarari buruz batzuk ezkorrak dira, besteak baikorrak. Horiek aldarte psikologikoak dira, momentuak izaten dira, eta askotan pare bat tragoren gorabeheran daude, ez da objektiboa. Nik diot: egingo dut hauxe, eta idatziko dut hizkuntza honetan, segur aski hizkuntza extintoa izango dena. Izan ere, euskara batzuk ia extintoak dira gaur egun. Euskara galduko da? Ez dakit nik. Niri euskara galtzeak baino pena handiagoa ematen dit neu hil beharrak, askoz handiagoa. Tragedia ez da euskara galduko dela, neu hilko naizela baizik, eta hori ari naiz ia sentitzen, baina hala ere alai bizi naiz. Horrek ez dit bizimodua izorratzen hainbeste. Orain bizi dut euskararen kontua alaitasunez, ironiarekin ere bai. Euskara? Jendeak nahi badu iraungo du, eta jendeak nahi ez badu, ba ez. Baina nik ezin dut erabaki neuk irautea, horrek ematen dit popatik, ni hilko naiz, eta gero eta hurbilago ikusten dut une hori, baina horregatik ez naiz tristatuko. Ni pozik bizi naiz, gustura. Euskara ere berdin: gal dadila galdu behar badu, ni ez nau harrapatuko galduta, ni bizi naizen artean biziko da nigan. Hitz ederrak esan dituzu, gogorrak ere bai aldi berean, benetakoak‌ Nire ondorio bat hau da, askori ez zaio gustatuko baina. Euskararen egoerari bi akats handi leporatzen dizkiot: inkultura handi samarra, batetik, eta erudizio handia bestetik. Inkultura eta erudizioa biltzen direnean, soluzioa oso zaila da. Hizkuntzari buruz inkultura handia dago, ze hemen entzuten dira gauza batzuk! Baina gero erudizioa ere kristorena dago, akatsak eta erosioa justifikatzeko munduko hizkuntza guztietatik erreferentziak ekarriko dizkizute. Hemen erosioari eboluzioa deitzen zaio. Zure bizitzako obra al da egiten ari zaren hau? Ba bai, nik uste lan hau bukatzen joango zaidala bizitza, geratzen zaidana. Bost edo sei liburu izango dira, 400na orrialdekoak, egitera ailegatzen banaiz, behintzat, osasunak errespetatzen banau, eta argitasuna izaten badut. Idazteko argitasun handia behar da. Egina dagoena baloratzeko ez da hainbeste behar, baina egiteko orduan bai. Etorkizunerako idazten ari al zara? Azken batean, nik daukadan pretentsioarekin, obra honek balio behar luke hemendik 500 urtera ere, hori argi daukat. Baina hemendik 500 urtera herri honek ez dakit iraungo duen. Euskara agian galduta egongo da, ez da egongo zirkulazioan. Nire lan hau oso leku zehatzarekin identifikatua egongo da, baina unibertsala izatea nahi nuke,
150 /B68 Jubilatu eta lanean
Jubilatu eta lanean B68/ 151
giza harremanak ulertzeko hemendik 500 urtera ere balio izatea. Asmoa hori da, giza historia bat da kontatu nahi dudana, memoriaren eta sentimenduen historia. Izenburuan dinosauroak aipatzen dituzu; antropologiarekin zerikusirik ba al dauka? Ez, liburuan ez da dinosaurorik agertzen. Izenburu orokorrak bai, adierazten du mamia hobeto. Joan ziren, gauza asko dira hemen joaten direnak, eta horrek badauka zerikusia protagonistak aurkitzen duen ezohiko egoera horrekin. Baina horrek ez du esan nahi gure historia kontatuko dudanik. Musika mailan ari al zara zerbait egiten? Bizkaiko koplen bigarren diskoa Kepa Junkerarekin egin nahi dut, baina momentuz geldirik dago, Kepak berak ere zeregin asko dauzka eta. Gero, norbait etortzen bazait letra bat jartzeko eskatuz, ba saiatzen naiz erantzuten. Ibilaldia Zornotzan izango da, eta neu zornotzarra naizenez, ba jarriko diot letra. Halako enkarguetan hartzen dut parte. Bestela, musikalki, agian neuk sortutako doinuekin, musikari sena jarraituz eta bat-bateko bertso erreferentzial batzuekin, beharbada egingo dut zerbait, ikusiko dut. Baina nik orain musika entzun egiten dut gehiago, klasikoa, sinfonikoa, arina ere bai. Bilbora joaten naizenean beti etortzen naiz disko berri batzuekin. Gainera, literaturarako ere asko interesatzen zait. Arte guztiak daude interrelazio izugarrian. Adibidez, Lisztek zeukan poema sinfonikoaren ideia hori literaturarako ere oso baliagarria da, edo Wagnerren melodia infinituaren ideia hori. Agian Joycek hori lortu nahi zuen bere monologo infinitu hartan. Zinean ere kamerak irudi bat nola agertzen duen, edo eskulturan, buelta eman diezaiokezu eskulturari, eta leku ezberdinetatik ikusi. Nire kezka da hori literaturara nola aplikatu, gai horietan pentsatzen ematen dut denbora. Zer gertatzen da esaldiekin? Idatzi, linealki idazten duzu, hitz bat beste baten atzetik. Orduan, nola lortu eskulturak eskaintzen duen ikusmira ugaritasun hori hitzekin? Euskaraz, menpeko esaldirik gabe ez dago literaturarik. Esaldi sinpleekin, indikatibo hutsean ez dago bueltarik ematerik.
152 /B68 Jubilatu eta lanean
HIRUROGEITA HAMAIKA URTE DITU, ETA ITXURA ONA DU. GOIZEKO BOSTETAN ESNATU IZAN DA BIZITZA OSOAN, AGIAN HORI DA SEKRETUA. PATXADAN HITZ EGITEN DU, SOSEGUZ, GAUZAK ONDO ESANEZ, ETA GIZATASUNA DARIE HAREN HITZEI, BIZITZAREKIN ETA INGURUKOEKIN BAKEA LORTU DUEN SANTU BATEN ANTZERA. DUELA BI URTE BIHOTZEKO EBAKUNTZA LARRI BAT EGIN ZIOTEN, ETA HORRETXEK JUBILATU ZUEN GIZONA. HALERE, EZ DITU ERABAT BAZTERTU BERE BIZITZAKO BI BOKAZIO HANDI: BERTSOLARITZA ETA ERAIKUNTZA. DENOK DUGU GOGOAN BECEN EGAÑARI TXAPELA JARRI ZION GIZON EMOZIONATUA. BERAK MAKALA DEITZEN DIO BERE BURUARI. BAINA EZ DAKIT EZ OTE DEN GU DENOK BAINO
Nola bizi izan zenuen ebakuntza, zeukan larritasunarekin? Asuntoa nahiko grabea izan zela badakit, baina ni ez nintzen sekula konturatu gaizki nengoenean, ez aurretik, ez klinikan eta ez ondoren. Bezperan Sebastian Lizaso eta biok Plaentzian izan ginen, baserritarren eguneko feria batean. Han bazkaldu genuen, baita gosaldu ere, beti bezala gehiegi, jeneralean horrela joan izan garenean egin dugun bezala. Hurrengo egunean txapelketako kanporaketa zen Gasteizen, eta hura ikustera joateko plana egin genuen beti ibiltzen garen kuadrillakoek, Laxaro, Gorrotxategi, German karrozeroa… Erniarraitz taldeko jendea. Goizean mendi buelta bat egin nuen, eta bazkaltzen ari nintzela mareo moduko bat izan nuen. Esan nion andreari: ez dakit Gasteizera joateko moduan nagoen, motel nago. -Atzoko ondoa?, hark. Ez, beste zerbait da. Badaezpada anbulatoriora joan ginen. Han pastilla bat eman zidaten tentsioarentzat eta, badaezpada, Zumarragara joateko. Han errebisioa pasa zidaten. Zerbait azaltzen zela. Etxera bidali ninduten, baina, badaezpada, kardiologo batengana joateko esanda. Arruerengana joan nintzen, eta hark ere azaltzen zela zerbait esan zidan. Badaezpada poliklinikara joateko. Han ere begiratu zidaten, eta mediku bigotudo eta pequeñajo batek esan zidan: lo tienes bastante crudo. ¿A si?. Pues si, hay aquí unas obstrucciones que si no te operas tienes dos años de vida. De dos a tres años de vida. A zer sustoa, ezta? Hura ohituta egongo da horrela hitz egiten, baina entzuten duenarentzat… ¿Qué me dices?, galdetu zidan. Esan nion: Joder, vaya opciones que me das, que te voy a decir, si esto está así voy ahora mismo al quirófano. Asteazkena zen, eta astelehenerako ebakuntza egiteko ordua jarri zidaten. Etxera joan nintzen; igande goizean ingresatu eta, astelehenean, goizeko bederatzietan mataderira. Zazpi orduko ebakuntza egin zidaten, sei zubi jarri zizkidaten, sei bypass, Aizpurutxo errekan baino zubi gehiago. Ondo atera zen. Ospitalean hiru bat egun egon beharko nuela esan zidaten, baina hemezortzi ordu bakarrik egin nituen. Bihotza ondo geratu zitzaidan. Zubiak egiteko hankatik atera zidaten zaina, eta hortik pasatu nituen jesukristoren minak; nonbait azido urikoa eragin zidaten hartzen nituen botikek. Nik lehen ere eduki nuen, eta esan nien medikuei. Haiek “puede ser” esaten zuten, baina nola haiek bihotzarekin zeuden kezkatuak kaso handirik egin gabe utzi zuten hori. Etxera etorri eta, joder, mina grabea neukan. Gau batean jaiki nintzen isilik, emazteari esan banio ez zidan utziko eta, hartu nituen lehendik neuzkan gotarentzako sendagaiak, eta rau, mina jaitsi. Arruek lasai har nezakeela esan zidan gero. Eta baita beste hau ere: bihotzarentzat medikamenturik onena da egunero zazpi kilometro oinez egitea. Hartu nuen hori eguneroko eginbehartzat, eta geroztik goizeko bederatzietarako egiten ditut zortzi kilometro. Nola sentitu zinen egoera latz horren aurrean? Operatzeko nengoela lagun bat etorri zen bisitan ospitalera; bazekien nire grabedadea zenbaterainokoa zen eta hunkituta zegoen. Emaztea eta alabak afaltzera joan zirenean biok bakarrik geratu ginen, eta halaxe esan nion: sinesten al duzu izugarri lasai nagoela? Orain hamar urte gertatu balitz hau igual egongo nintzen kezka gehixeagorekin. Enpresan nire ordezkariak antolatu gabe geneuzkan, ni inportantea nintzen orduan enpresan. Gure lau alabak ere orduan estudiatzen eta han-hemenka zebiltzan. Orain beren lagunarekin bizi dira laurak, pisuan sartuta daude eta badirudi problema handirik gabe horri buelta emateko moduan direla. Etxean orain hamar urte egiten nuen falta
156 /B68 Jubilatu eta lanean
ez dut egiten. Emaztea hor geratuko da, baina orain hamar urte joan banintz karga horrekin okerrago geratuko zen, orain ez dut uste errukarri geratzen denik ni joanda. Orain arte bizimodua ere gozatu dut pila bat, buruhausteak eta nekeak egon arren, gu baino gutxiago gozatutako makina bat joango da. Nik mundu honetako pasadizoak eta lanak, orain joaten banaiz, egindakotzat jotzen ditut. Eta berriro lehengo giroan eroso sentitu behar badut, hortik pasatu beharra daukat, medikuek diotenez, eta lasai nago. Eta kirofanoan sartzeko unea iritsi zenean? Makina bat saiotara joan naiz ni hara baino urduriago! Bueno! Txapelketa guztietara joan naiz okerrago. Ia pozik bezalaxe joan nintzen, pentsatuz okerrena pasatzen bada ez nauk enteratuko, eta arreglatuko bada, berriz, hauxe egin behar. Ondo ateratzen bada bien, eta bestela, berriz, ez naiz esnatuko; hau ere probatu egin beharko dugu. Uste dut patxada horrek gero bentaja egin zidala errekuperatzeko orduan ere. Gero esan zidan emazteak, “etxekoei ez zenigun ezer esan eta kanpoko bati esplikazio horiek denakâ€?. Beno, hala da, familiari ez nion ezer esan, despedida kutsua hartuko zuen eta. Orain jubilatuta bizi zara, beraz, lasai. Bai, baina ez dut gauza guztietatik suelto geratu nahi. Beharbada jubilazio hori aurreratu behar nuen gehixeago. Enpresaren sortzaileetakoa izan nintzen, eta, ez da inongo erronka jotzeagatik, baina nire inguruan mugitu da enpresa beti, eta igoal ez nuen jakin bere garaian ordezko bat bilatzen. Hirurogeita zazpi edo hirurogeita zortzi urte arte gehitxo ibili naiz, enpresak bolumen handia hartu du, eta obrak ere‌, igoal hamabost edo hogei obra ari gara batera egiten. Nik hirurogeita sei urte nituela hasi ginen beste jende bat sartzen, eta orain nahiko ondo antolatua daukagu. Orduan horrek ematen dit aukera neure erara ibiltzeko, libre antzean. Eguraldi ona ikusten badut, kontxo, halako obratan zer moduz ari ote diren ikustera joaten naiz. Lehengo enkargatuekin eta langileekin, zorionez, oso harreman ona daukat. Niretzat, gure enpresan izan diren langileak familiakoak balira bezala izan dira. Oraindik tarteka deitzen didate gauza bereziren bat denean iritzia jakiteko. Bulegora, berriz, joaten naiz, baina askotan hobe izaten da joan ezta. Nahikoa izaten da bulegoan ordu pare bat pasatzea hiru bat egunetan barre egitea ahazteko. Ezin enpresa mundutik urrundu, beraz‌ Nik bi afizio, edo bi bizio izan ditut bizitzan, eraikuntza eta bertsolaritza, eta bietan izan dut nahiko ondo ibiltzeko zortea. Nik gozatu egin dut nire bizitzan. Gozatu dut batetik eraikuntzako gauzekin, handik eta hemendik gauzak ikasten, eta bestetik jende askorekin tratua izan dudalako, beti jende berriarekin, lagun berriak egiten. Pertsonen arteko harreman hori asko gustatzen zait. Gu sorreratik nola garen familia handiko umeak, gure erreka alde horretan, nik ez dakit zer gertatzen zen, botatzen zen hazi dena ernetzen zen, nonbait, baserri bakoitzean hamar edo hamabi ume baziren, eta gurean hamar. Beti taldean ibili gara, beti jende askoren tartean, eta bertsolaritzak ere badu hori, jende tartean ibili beharra. Pertsonen arteko harremanak niretzat balio handia du. Aurrerapen zalea izan naiz beti, baina aurrerapenak ekarri duen atzerapen esajeratu bat ere bada hori, pertsonen arteko harremanak galtzea, pertsona izate horri garrantzirik ez ematea. Ekonomiaren menpe gaude momentu guztietan.
158 /B68 Jubilatu eta lanean
Jubilatu eta lanean B68/ 159
Hori enpresa munduan asko ikusiko zenuen. Garai bateko gizarteko tratu gozo hura dena hankaz gora joan da. Orain dela berrogei urte geure kontura hasi ginenean, ez zen kontraturik sinatzen, esate baterako. Obrak hartu bi hilabeteko epean egiteko, eta beno, eguraldia nolakoa zen eta abar, nola-eta obra abandonatzen ez zenuen, berandututa ere ez zen ezer pasatzen. Obraren bukaeran afari bat eginez kontuak egiten genituen, eta obra bakoitzean lagun bat gehiago egiten genuen. Gaur, deskudatuz gero, obra bakoitzean lagun bat galtzen dugu, edo bi. Dena da papera, kontratoa, mehatxua, indemnizazioa, kontrola‌ Halako giro zakar bat dago, inork ez du barkatzen ezer. Neguan eguraldirik txarrenak tokatu eta inork ezin du ulertu ezin denik lanik egin egun horretan. Pertsonak izateari utzi egin diogu, bakoitza numero bat gara, eta gizatasunak eta zure jarrerak ez du askotan ezer balio. Igoal bezero bati, zuk daukazun esperientziagatik edo, obra batean aholkatzen diozu aldaketaren bat, igoal ekonomikoki zeure buruaren kontra, sei edo zazpi milioi pezeta aurreratzeko aukera ematen diozu, eta pentsatzen duzu: beno, bezero honekin puntuak irabazi ditut ba. Eta hurrengo obran bezero horrek, %0,05aren aldeagatik igoal emango dio beste bati kontratoa. Diruaren inguruan antolatutako mundu bat egin dugu. Pertsonen arteko tratu hori galtzea oso gogorra egiten zait. Halere, aspaldion etxegileok ez duzue oso fama ona hartu, denak aberastuta zaudetela dirudi. Irudi hori badago, baina nik hor bi gauza bereiziko nituzke: bata da kontratista, eta bestea da promozioa. Promozioan, dudarik ez, diru asko irabazten du jendeak, baina kontratan ikusiko bazenu numeroak nola dabiltzan‌ Jesukristoren obra pila egin, eta ehuneko 2,5etik 3ko benefizioa ateratzen bada, asko da. Salbatzen gara bolumen handiaren poderioz, diru asko mugitzen baduzu eta ahal bada zeure dirua ibili gabe, kobroak aurretik hartzen dituzula; tarte horrekin jokatu eta, azkenean, urtea bukatu eta tira, aurten libre gara esateko moduan gera zintezke. 2tik bajo zero ere oso gertu dago.Promozioa beste mundu bat da. Gu salbatzen gara gure enpresak bietatik egiten duelako. Kontratan bakarrik gauzak oso estu daude. Promozioa da terrenoak erosi, etxebizitzak egin, ahal bada sarrerako dirua kobratu, ahal bada edifizioak besteen diruarekin egin, eta azkenean etekina handia izaten da. Baina bi gauza ezberdin dira. Ni gehiago izan naiz kontratista. Eta lanetik ez da dirurik egiten. Kontratista da lana egiten duena, eta lanean ari denak, produzitzen duenetik margen txikia jasotzen du. Bitartekariek irabazten dute. BECen une hunkigarria probokatu zenuen. Operatuz gero etxetik egin nuen lehenengo irteera izan zen. Aurretik erabakita zegoen. Hitza emanda nengoen. Arrueri komentatu nion, eta hark joateko esan zidan, eta gainera kantatzeko bertso bat. Prestatua eraman nuen bat, baina gero ezin izan nuen kantatu. Hemezortzi egun ziren operatu nindutela. Goizeko saioa telebistan ikusita, arratsaldean joan nintzen. Bidean erdi mareatu egin nintzen. BECen goi samarrean jarri ninduten, eta beroak dexente jotzen zuen. Behera jaitsi nintzen, tabladoaren ondora, han freskoago zegoen eta. Balantzaka joan nintzen. Jende asko etorri zitzaidan agurtzera, eta hori gogorra egin zitzaidan, makala ere markakoa naiz eta. Arratsaldeko saioa hasi aurretik zortzi finalistak etorri zitzaizkidan agurtzera, eta ondo sentitu nintzen. Saioa izugarri ederki jarraitu nuen, eta eszenariora igo nintzenean ere ondo nengoen. Baina Andoni altxatu egin zen. Nik txapeldunagana joan behar nuen, baina hura ikusi nuenean niregana zetorrela, kristoren kolpea eman zidan horrek; esan dizut zein makala naizen. Eta hantxe, ahal zen bezala, jarri nion txapela.
160 /B68 Jubilatu eta lanean
Zer oroimen daukazu txapelketa hartaz? Polita izan zen. Gero ere izango dira txapelketak, baina kontuan hartuta batetik Bertsozale elkarteak egin zuen apustua, hainbeste jende biltzea lortuz, eta bestetik bertsolariek eman zuten talla, txapeldunagandik hasita, nik uste kostako dela marka hori hausten. Andonik jantzi duen txapelik garrantzitsuena izan zen. Ez nik ipini niolako. Andonik bertsolari ona dela erakutsita zeukan lehen ere, baina hor erakutsi zuen pertsona bezala ere zer klasetakoa den. Hark bazekien elkartearen apustua zertarainokoa zen. Txapela baino gehiago inporta zitzaion Andoniri egun hura ondo ateratzea. Bezperatik joan ziren, eta hotelean harekin hartu zuen gazte jende hori, eta momentuoro adi egon zen zazpi lagun haietaz. Andoni joan zen egun hartan taldeko gidari bezala, antolakuntzaren lan guztia onartuta, bera beste antolatzaile bat gehiago izango balitz bezala, saioa salbatzera. Txapelketan ondo egoteko asmo hori bigarren mailan utzita. Andonik, denok dakigu, bere burua gehiegi estutu gabe dabilen garaian zer maila ematen duen. Andoniri txapela galduta ere ez zitzaion inporta, saio hura borobila ateraz gero. Asko miresten duzu, beraz. Bertsolari bezala nik Andoni beti miretsi izan dut, baina pertsona bezala, banekien lehenago ere zer klase zen; baina bertsolarien aurrean, jende guztiaren aurrean, erakutsi zuen txapeldun izatea ez dela egun batean besteak baino hamabost bertso hobeak kantatzea. Txapelduna da momentuan non dagoen dakiena, eta herriaren egoera ezberdinetara akoplatzen dakiena. Andonik erakutsi du, azkenengo hogei urte hauetan, unibertsitarioekin eztabaidan edozein mahaitan egoten badakiela, handik bi ordura Zaldibian hogei mutilzaharrekin afaldu eta hara moldatuko dela, hurrengo egunean berrogeita hamar jubilaturekin bazkaldu eta haiekin ere moldatuko dela, eta hurrena ikastolako haurrekin egoten asmatuko duela. Gainera, ez dakit berak hau ondo hartuko duen, baina bertsolaritzan summun izateko mozkor punttu bat ere behar du pertsonak, zurrutean ibiltzeko adinako mozkor punttua, eta hori
Jubilatu eta lanean B68/ 161
ere bentaja da horrentzat. Hori horrela eramateko gai den bertsolaririk zaila da aurkitzea. Deskuidatzeko bat ere arriskurik gabe, nik ezagutu dudan bertsolaririk listoena da. Uztapide neukan nik listoenetzat, baina Andonik hautsiko du seguru asko. Zeuk egiten al dituzu bertso saioak? Amurizak eta Lopategik diote librekoak bakarrik egiten dituztela. Agian zahartzen ari zaren seinale izango da. Nik denetik egiten dut. Azken batean, bertsolariak esatea saio hau bai, bestea ez‌ Norbaitek zu herri batera eraman nahi bazaitu, hari aukera hori ukatzea ere bada. Nik lehengo urtean hogeita hamarren bat saio egin ditut, aurten hogeita bost, eta ez daukat gehiagoren beharrik. Oraindik zenbait girotan-eta, bertsotan erraz egiten dut, neure mailan. Lehen nire problema beti izan da igoal plazan ibili den bertsolaririk hotzenetakoa nintzela; ez nintzen berotzen. Nik miretsi izan ditut hainbat bertsolari: Azpillaga, Agirre‌ Haientzat ez dago leku txarrik, bi mutil koskorren aurrean kantatu behar badute ere, haiek sinestuta kantatuko dute. Nik, berriz, erridikuloaren sentsazio hori sentitu izan dut maiz. Behin berotuz gero bertsotan gustura eta erraz egin izan dut, baina puntu horretara iristea kostatu egin zait beti. Orain saio gutxiago eginez agian errazago lortuko duzu berotzea‌ Bai. Nik hogei bat urte egin ditut urtean ehun saiotara joanez, eta ehun horietatik izaten dira tartean ahazteko moduko saioak, batik bat giroagatik. Askotan programan zerbait jartzeagatik eramaten dituzte bertsolariak, megafonia txarrarekin, igoal herri kirolen erdian. Aurreko urteko programari begiratu eta udaleko sekretario erdaldun batek igoal deituko dizu joateko. Leku horietan nik ikaragarri sufritu izan dut. Orain deitzen digunak deitzen digu gauza hobeto antolatuta, eta joaten naizenean ere gusturago jarduten dut; ikusten duzu eraman zaituztela apreziatzen zaituztelako, ez programa betetzearren bakarrik. Polita da apreziatzen zaituztela ikustea, ezta? Nik uste bizitza honetan denok garela harroak pittin bat, eta gustatzen zaigula besteek gu apreziatzea, eta momentu batean sinetsi egin behar duzu hori, bestela ez dago bat-bateko bertsorik kantatzerik. Zuk hori sinesten baduzu, hamar lagun bakarrik egonda ere, talde kuriosoa bada, haiek denak zuri begira baldin badaude bertsoa entzuteko, eta sentitzen baduzu haiek bertsolari bezala kontsideratzen zaituztela, horrek ematen dizu zuri inprobisatzeko gogoa. Zeuk ere gehiago ematen duzu zeuretik. Barrutik hitz egiten ez bada, bertso ona egitea zaila da. Hori ez da soinua jotzea bezala. Han teklak, sakatu eta, jo egingo du. Horretara iristea asko kostatu zait niri lehengo saio askotan. Hobetzen ari zara, beraz. Beno. Lehen hainbeste saiotan lasto asko izaten zen, eta gari ale gutxi. Gaur lastoa lehen baino gutxiago sortzen dugula uste dut. Dena dela, bertsolaritzari eta Euskal Herriari nik zor handia diet. Guk eman dioguna baino askoz gehiago eman digu herriak guri; zor bat sentitzen duzu. Hemen, Azpeitian, badugu talde bat antolatua: Erniarraitz. Hor gazteak badabiltza nahiko ilusioarekin lanean. Horiei tarteka esku bat botatzen diet. Batetik obligazioa sentitzen dut, bertsolaritzarekiko daukadan zorra ordaintzeko, eta bestetik giro horretan oso gustura ibiltzen naiz.
162 /B68 Jubilatu eta lanean
zeini entzuteko, zeure baitan itxi gabe. Bakoitzak dauzkagu geure bizioak. Hori oso inportantea da pertsonak zahartu gabe irauteko. Hizketan hasi edozein jenderekin edozein herritara joanda, eta zuk pertsona bati barruntatzen badiozu lehengoa dena ona dela, eta gaurkoa dena txarra iruditzen zaiola, pertsona hori zaharra da. Adinari begiratu gabe. Bat egon liteke hogeita hamar urterako pentsaera horrekin. Hor zerk edo zerk huts egiten du. Eta beste bat ikusiko duzu hirurogeita hamar urterekin beste jarrera bat duela, lehen ere kalamidadeak bazirela onartuz, gaur ere badirela, baina gaurko bizitza ulertu nahian. Pertsona hori munduarekin batera doa. Basarrirekin gogoratzen naiz hau esanda. Zer gertatu zitzaion, bada, Basarriri? Bertsolari handia izan zen, idazlea, gizon inportantea, baina hura hasi zen berrogei urterako lehengo dena ona zela esanez, eta geroko dena txarra. Uztapide zaharragoa zen, eta mahaian elkarrekin tokatu eta albotik makina bat aldiz esan zidan, Basarriri buruz, “hau ere ari dek ba, gizajo hau, horrela hizketan; gaurko gazteen aukerak bagenitu garena baino hobeak izango gintuan�. Alde handia zeukaten. Bata plazan trajearekin dotore, bestea txapelarekin eta belarri handi haiekin. Ematen zuen Basarri zela modernoa, baina itxuraz bakarrik. Pentsaeraz antigoala zen. Basarrirena ni ulertu ezinda egoten naiz, bertsolaritza molde berrietara aldatu zuen tipo bera nola zen hain mentalitate zaharreko pertsona. Bertsolaritzari balio berriak aurkitu zizkion garaiko munduan funtzionatzeko. Aldaketa horiek egin zituen gizona nola izan zitekeen hain atzerakoia!
Ez dirudi jubilatuta zaudenik, Imanol. Saltsa horietan gustura ibiltzen naiz, baina neure komenientziara, bai eraikuntzan eta bai bertsolaritzan, lehengo troterik gabe, erantzun behar hura gabe, neure kapritxora. Neuk aukeratuz, askatasun osoarekin. Horrek bizitzen asko laguntzen du. Gero, badakit Erniarraitzen, Bertsozale elkartean bezala, neuk aportatu dudana baino gehiago dela nire buru zuri honek egiten duen itzala. Heldu baten irudia. Nik uste jende batek heldu baten babesa edo oniritzia, besterik gabe, estimatu egiten duela; hori ere jende batek eskertu egiten duela konturatu naiz. Udaletxera joan behar bada alkatearengana‌ elkartean ere hori egin dut nik, gutxi gorabehera, hogei urtean. Diplomazia lana. Saltsa hauen erdian ibiltzea ez al da, bestetik, bizirik egoteko modu bat zuretzat? Eskoletan asko ikas liteke, baina nik uste asko ikas litekeela begiak eta belarriak zabalik ibilita ere. Prest egon edo-
164 /B68 Jubilatu eta lanean
Bizitzaren misterioak. Egunean bizi behar da, eta datozen gauzen artean onak eta txarrak bereizten jakin, eta bakoitzari daukan balioa eman, ez gehiago, ez gutxiago. Lehengoa dena ona ez zela badakigu. Orain, lehengo gauza asko galtzeak pena ematen dit, lehen esan dugun gizarteko tratu hori-eta. Baina aurrera joan nahi bada aldaketa batzuk onartu beharra dago. Urteetan aurrera zoaz. Lasai sentitzen al zara zeure buruarekin? Leku askotan ibili naiz, baina nik kontzientzia lasai daukat. Gutxi gorabehera ondo eta gaizki zer dagoen badakigu bakoitzak, eta norbere sinesmen horietan, neska gazte bati entzun nion, inportantea dela nork bere buruari tranparik ez egitea. Enpresako langileekin ondo konpontzen naiz, badira hogeita hamar urte daramatzatenak gurekin, niretzat sendiartekoak dira. Herri batera joaten garenean ere bertsolaria beti mimatua izaten da, guk merezi baino gehiago, eta oraindik ere estimatua sentitzen naiz deitzen didaten lekuan. Urteak badoaz aurrera, eta ez dago azkenaz pentsatzen zer egonik bat ere, etorriko da deitu gabe, baina orain daukadan patxada eta lasaitasuna izateko zortea badut gero ere, ni gustura.
Jubilatu eta lanean B68/ 165
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
BERTSOLARI ALDIZKARIA
BERTSOLARIK BERE UDABERRIKO BILDUMA AURKEZTEN DU. ERRIMADUN HIRU KAMISETA, BEREZIAK ETA DOTOREAK. MODA-MODAN JOATEKO, BERTSOLARITZA EZ BAITA INOIZ MODATIK PASATZEN. Kalean 20 euro balioko ditu, baina harpidedunok erdi prezioan lor dezakezue.
MANGA LUZEA URDINA ETA IRUDIAK ZURI BELTZEAN Mutilentzat: S, M, L eta XL Neskentzat: M eta XL Bertsoaren lau oinekin osatzen da marrazkia, eta hiru marrazki ezberdin dauzkagu aukeran.
Argazkietan Zarauzko Antoniano ikastetxeko ikasleak eta manikiak ‘Agirrezabal’ dendakoak.
B.KAMIXETAK BBBBBB BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI
B.KAMIXETAK
w w w. b e r t s o l a r i . n e t
ESKURATU NAHI BADUZU DEITU 943 300 621 TELEFONORA EDO bertsolari@euskalherria.org HELBIDERA
Bertsozale elkartea
B ERTSOLARI liburuak
BERTSOLARI LIBURUAK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egañak idatzitako bertsolaritzari buruzko dibulgazio liburua argitara dute lau hizkuntzatan. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA | EL ARTE DEL BERTSOLARISMO | L’ART DU BERTSOLARISME | THE ART OF BERTSOLARITZA
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
>>>>>ORAINDIK ESKURATU EZ BADUZU, MUGI ZAITEZ, MEREZI DU ETA<<<<<
2001