81. zk · 2022ko iraila
Udal informazioari buruzko aldizkaria
Argitaratzailea
Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/g 31160 Orkoien - Nafarroa administracion@orkoien.com Tel. 948 32 11 11 Fax: 948 32 11 12 Argitalpen-ekoizpena: Editorial MIC L. G.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
Juan Carlos Unzue EAEaren alde dirua biltzeko egindako ongintzazko partidan, FC Bartzelonaren eta Manchester Cityren artean Spotify Camp Nou estadioan jokatu zena 2022ko abuztuaren 24an, Bartzelonan. Dax Images.
AURKIBIDEA
Herriko argientzako dirulaguntza
Futbol Plaza Txapelketa
San Migel jaiak
3
4
6
≥ JUAN CARLOS UNZUEREN INGURUKO ERREPORTAJE BEREZIA
“Ilusio handia dut eta eguna iristeko gogoz nago” Datorren larunbatean, urriak 8, Orkoienek Juan Carlos Unzué gure bizilagun maitea omenduko du. Futbolzelaiaren izen berriaren ospakizun ofiziala egingo dugu berarekin batera, eta ANELAren, Nafarroako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartearen, aldeko partida bat antolatuko dugu. 2020ko ekainean, AEA zuela iragarri ostean, udalbatzak aho batez erabaki zuen udal futbol zelaiari bere izena ematea. Horrela, keinu polit eta maitekorra egin nahi zitzaion bai berari eta baita bere egoerari ere. Ondo merezitako aintzatespena bere ibilbide profesional eta pertsonalari, iragarpen latzak azkartua. Urtebete geroago, instalazioaren sarrera apaintzen duen murala ikusi genuen, bere figura betiko gogoratzen lagunduko digun sorpresa polita. Irudian, futbolari ohi eta entrenatzaile ohiaren bi marrazki ageri dira, AEAren inguruan aipatu ohi duen esaldi batek lagunduta: “Bizitzak merezi du, dena amiltzen ari dela ematen duenean ere”. Lana Koldo Calvo artista barañaindarrak egin du.
Unzueren lana guztiz eredugarria da. Osabiderik ez duen gaixotasun hau pairatu arren, inoiz ez dio borrokatzeari utzi eta beti egon da gertukoekin, senideekin… eta auzokideekin. Ahal duen guztietan, modu goraipagarri eta adoretsuan, gaitza zabaldu eta ezagutarazten du, bai eta ikerketarako dirua bildu ere. Omenaldi horretarako programatutako jarduerak, zenbaki honetan aurkezten direnak, mimoz prestatu ditu Jesus Maria Unzue Ozcoidi alkateordeak (gure protagonistaren odoleko lehengusua). Bi urteko aldea dago bata eta bestearen aldean. Juan Carlos Unzue futbolean murgildu zenean, Ozcoidi musikaren eta
Gurutze Gorriaren munduan murgildu zen. Ezin zitekeen bestela izan, “Juan Carlosek jarri behar zuen berinaguraziorako data”, adierazi zuen aspaldi Jesus Mariak tokiko hedabide batean. Entrevista G. Juan Carlos, azkenean partidak eta omenaldiak badu data, datorren urriaren 8an izango da. Nola jasoko duzu babes hau etxean? Imajinatzen dut, gainera, atzerapen horren arrazoietako bat izan den pandemiaren ondoren, gogo eta ilusio handia izango duzula. E. “Ilusio handia dut eta eguna iristeko gogoz nago” Oso intimoa eta hurbila izango da gure inguruan maite dugun jende askorekin.. G. Zoazen tokira zoazela, beti eramaten duzu AEAren inguruko mezua,pozik al zaude orain arte