Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 384. zkia. - 2020ko martxoa

Page 1

384. zkia.

doakoa

2020ko martxoa

Laguntzen du

Unibertsitateak udaberriaren zain Euskadiko eta Nafarroako unibertsitateek albiste onekin emango diote ongietorria udaberriari. Alde batetik, UPV/EHUk 2020-2021 ikasturteko eskaintza zabal eta mamitsua aurkeztu du, 102 gradurekin eta 134 masterrekin. Mondragon Unibertsitateak, bere aldetik, jakinarazi du azkenaldian bertan ikasi duten ikasleen % 97 lanean daudela dagoeneko.

Bestetik, Deustuko Unibertsitateak jada bere campusetako ateak ireki dizkie hurrengo ikasturteko ikasleei, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari dagokionez, ordea, atzerriko 143 ikasle berri daude bertan, azken seihilekoa betetzeko. Bukatzeko, Nafarroako Unibertsitateak munduko ehun unibertsitate jasangarrienen artean dagoela ezagutu berri du. Zorionak, beraz, bost unibertsitateei!

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .16 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 28 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31