Skip to main content

Euskararen berripaper orokorra 2026ko ekaina

Page 1


Euskara, gure industria taldearen bihotz eta lanabes 2026an ere

Kaixo, lankide! Eskuartean duzun berripaper berri honek argi eta garbi erakusten du Danobatgroupen euskara ez dela plan estatiko bat, egunerokoan, tailerrean eta bulegoan elkarrekin eraikitzen dugun errealitate bizi eta dinamikoa baizik.

Urrats bakoitzak, hitz bakoitzak eta softwarean egiten dugun klik bakoitzak gure hizkuntza bizirik mantentzeko balio du. Jarraian, zenbaki honetan aurkituko dituzun eduki nagusien aurrerapen bat daukazu, gure kooperatibetan euskara indartzeko egiten ari garen ahaleginaren erakusgarri:

TALENTU BERRIAREN INTEGRAZIOA EUSKARATIK

Soraluce Kooperatibaren eredu berritzailea: Soraluce kooperatibak abiatutako harrera-eredu berritzailea hurbiletik ezagutuko dugu, talentu berria erakartzeko estrategian euskara elementu integratzaile bihurtuz. Horren adibide argia da Fran Mosquera ingeniari elektronikoari egindako elkarrizketa aberasgarria.

KOOPERATIBETAN ZER BERRI

Kooperatiba bakoitzaren euskara planeko albiste bana jaso dugu atal honetan.

ULER-SAIOAK ETA ULERRIZKETAK MARTXAN

Euskararen ulermena unibertsalizatzeko erronkari erantzunez, Soziolinguistika Klusterraren Aldahitz ikerketako metodologiak ezarri ditugu berriro ere taldean. Aurten, kooperatiba ezberdinetako 6 kide dauzkagu ulermena lantzen.

DANOBATGROUP SOZIALKI KONPROMETITUTA EUSKARA BULTZATZEN

DUTEN ERAKUNDEEKIN

IPDK fondoei esker, gizartean eraldaketa eragiten duten eta euskara DNAn duten hainbat elkarte eta proiektu babesten eta finantzatzen jarraitzen dugu aurten ere. Ezagutu itzazu lagundutako proiektuak.

BATZAR NAGUSIETAKO AHOZKO DATUAK

2026ko gure Batzar Nagusietako ahozko jardunari erreparatu diogu.

EUSKAL KULTURA GARA

Opor garaian ere euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko proposamen ugari bertan.

DANOBATGROUPEKO EUSKARA BATZORDEA

Talentu berriaren integrazioa euskaratik: Soraluce Kooperatibaren eredu berritzailea

Gero eta anitzagoa den lan-merkatuan, euskara eta euskara plana talentu berriarentzat elementu kohesionatzailea eta integratzailea izateko helburua dugu Danobatgroupen eta hala jasota dago Euskararen Plan Estrategikoan: talentua erakartzeko estrategian euskara integratzea. Soraluce kooperatibak abiatu du lanketa eta bertan zehaztu da proiektua.

Abiapuntua eta enpresa-erronka

Soraluceko lan-errealitateak bi behar nagusi uztartzen ditu. Alde batetik, merkatuan hain eskas den talentu kualifikatua bereganatzea, kontuan hartuta etorri berri diren profesionalen zati batek ez dakiela euskaraz edo ez duela hizkuntzarekiko lotura zuzenik. Bestetik, kooperatibaren berezko izaera eta euskalduntasuna mantentzea eta sustatzea. Erronka nagusia da euskara plana bera elementu erakargarri eta integratzaile bihurtzea etorri berri guztientzat, euren hizkuntza-maila edozein dela ere.

Presiotik baino, kulturarekiko eta hizkuntzarekiko sentitzen dugun maitasuna transmititu nahi dugu, langile berria normalizazio prozesuaren parte aktibo izatera gonbidatuz.

Iker Usabiaga

Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendaria eta proiektuaren jabea.

Profil linguistikoak bereizi dira eta ibilbide pertsonalizatuak irudikatu dira

Proiektuaren gako nagusia da langile guztiak zaku berean ez sartzea. Horretarako, profilak bereizi dira etorri berriaren ezagutza eta euskararekiko

sentsibilitateari dagokionez; bakoitzari egokitutako harrera-mezu eta ibilbidea diseinatu da.

Ekintza planaren palankak eta etorkizuna

Integrazio eredu honen arrakasta hiru palanka nagusiren gainean eraikitzen da:

1 2

Euskararen balio erantsia bistaratzea

Kontratatu berriari ikusaraztea berarentzat euskara ikasteak balio erantsia duela Soralucen, integratzeko eta harreman hobeak izateko aukera emango diola.

Ekipoaren inplikazioa

→ Ingurune atsegina, abegikorra eta hezigarria sortzea, gertuko harremanak sustatuta pertsona eremu horretan gustura egoteko.

→ Pertsona etorri-berria euskararen ikas-prozesuan bakarrik ez sentitzea, kolektiboki rol ezberdina duten lankideak bere ikasketa prozesua bultzatzen dutela antzemateak jarraitzeko indarra emango dio.

→ Inguruaren errekonozimendua jasotzea

→ Ekipoko /erakundearen euskararen erabilera erreala (hizkuntza bizia dela ikustea). Kontratatu berria ekipoko arau sozialera egokitu egingo da; euskararen aldeko arau sozialaren lanketa beharrezkoa izango da.

3

Ikasketa prozesu berritzailea eta malgua

→ Ikasten ari dela sentitzea, aurrera egiten duela, eta erabiltzeko gune “kontrolatuak eta seguruak” dituela.

→ Ikasteko metodo berritzaileak

→ Ekipoko /erakundeko prozesuak pertsonaren egoerara eta erritmora egokitzea

Proiektuaren berri eman zuen Iker Usabiagak Mondragoneko Euskara Foroan, pasa den azaroan.

Probaldia eta arrakastaren neurketa (2026)

Goiko lerroetan adierazi bezala, Soralucek 2025ean diseinatu zuen proiektua eta 2026an proba pilotua jarri du martxan talentu berria euskaratik ere integratzeko. Fran Mosquera da prozesuaren protagonista.

Fran Mosquera Soraluceko elektroniko berria da eta bere sarreraren bueltan aktibatu da proba pilotua. Irakurri arretaz berari egindako elkarrizketa:

Nor da Fran Mosquera?

27 urteko Ekuadorreko ingeniari elektronikoa naiz. Duela bi urte iritsi nintzen Euskal Herrira Mondragon Unibertsitatean master bat egitera, nire herrialdean profesionalki zerbait falta zitzaidala sentitzen nuelako eta ikasketak eta lana uztartzeko aukera oso egokia zela iruditu zitzaidalako. Hasieran dena berria eta gogorra izan zen niretzat (herrialdetik irten, pisua aurkitu, kultura berrira egokitu...), batez ere unibertsitateko nire ikaskide guztiak euskaldunak zirelako, elkar ezagutzen zutelako eta ni kanpotar bakarra nintzelako. Hala ere, masterra amaitu ostean Soralucen kontratua lortu nuen, enpresan oso gustura nago, eta gaur egun Arrasaten bizi naiz, nire antzeko egoeran dauden beste lagun langile batzuekin pisua partekatuz.

Iristerakoan, talka handia izan zen posta elektronikoak, bilerak eta eguneroko elkarrizketak euskaraz zirela ikustea; hasieran pentsatzen nuen, mesfidantzaz, agian nire aurka edo nirekin ez ulertzeko egiten zutela.

Fran Mosquera
Fran Mosquera

Nolakoa izan da zure lan esperientziaren hasiera Soralucen? Zer nolako erakundea aurkitu duzu?

Soralucen nire hasierako esperientzia oso positiboa izan da. Profesional mailan, oso enpresa indartsua eta mundu mailan ondo kokatuta dagoela iruditzen zait; nire herrialdeko industriarekin alderatuta, Soraluceren proiektuak eta bezeroak erraldoiak dira. Antolakuntzari eta pertsonei dagokienez, hasieratik oso eroso nago: Automatismoen departamentuan hasi nintzen lanean, eta nire lehen egunean nire adin bertsuko eta egoera berean zeuden hiru gazte nituen ondoan. Horrek asko lagundu zidan nire integrazioan, hasieratik elkar babestu, lankidetza giro ederra sortu eta denborarekin lagunharreman bikaina eraiki dugulako.

Zein da zure ustez euskararen egoera Soralucen?

Hona iritsi baino lehen, ez nuen euskarari buruzko inolako ezagutzarik, ezta existitzen zenik ere; unibertsitateko kontaktuak, mexikarra bera, esan zidan hizkuntza hori ez zela ia erabiltzen. Iristerakoan, ordea, talka handia izan zen posta elektronikoak, bilerak eta eguneroko elkarrizketak euskaraz zirela ikustea; hasieran pentsatzen nuen, mesfidantzaz, agian nire aurka edo nirekin ez ulertzeko egiten zutela. Hala ere, lankideek modu oso argian azaldu zidaten euren ama-hizkuntza dela eta naturaltasunez hitz egiten dutela euren artean; horrek asko lagundu zidan ulertzen hizkuntza hau euren izatearen eta kulturaren zati garrantzitsu bat dela. Gaur egun, itzulgailuekin eta Adimen Artifizialarekin moldatzen naiz idatzizkoetarako, baina bilera gehienak gaztelaniaz egiten dira niregatik.

Zein da zehazki zure bueltan aktibatu den proba pilotua?

Soralucen nire euskalduntze prozesuan laguntzeko plan bat dugu, eta lankideen babes osoa sentitzen dut uneoro. Lanean nagoenean beti nago norbaitekin, eta haiek euskara hurbiltzen didate modu informalean: pasilloetan esaldi laburrak egiten dizkidate, agurrak nola esan irakasten didate, eta zenbakiak edo koloreak azaltzen dizkidate. Ilusio handiz egiten dute, eta niretzat oso aberasgarria da haiei entzutea eta haiengandik ikasitako hitzak erabiltzea; haiek pozik entzuten nautela ikusteak asko motibatzen nau eta bide honetan lagunduta sentiarazten naute.

Zergatik nahi duzu euskara ikasi?

Euskara ikasi nahi dut nire ingurunean hobeto integratzeko, batez ere laneko une informaletan, kafea hartzerakoan edo jantokian elkartzen garen bakoitzean, elkarrizketa gehienak euskaraz izaten baitira. Ez dut helburu akademiko edo oso profesionalik, oso zaila delako niretzat. Nire gogo nagusia elkarrizketa arruntak eta oinarrizkoak ulertzea da, taberna batera joatean jendeak esaten duena harrapatzea eta nire lankideen taldean erabat integratzea. Euskal Herrian nagoenez, nire kabuz sortzen zait ikasteko gogo eta interes hau, hemengo bizimoduan parte izan nahi dudalako.

Zer eskatzen diguzu euskaldunoi zure ikasketa prozesuari lotuta?

Euskaldunei eskatzen diedan gauza bakarra pazientzia da. Nire aldetik ahalegin handia egiten ari naiz, eta hizkuntza hau ikastea asko kostatzen zait, beste herrialde eta kultura batetik natorrelako. Batzuetan zaila da kanpoko

jendearentzat ulertzea euskaldunek zergatik duten euren hizkuntzan hitz egiteko joera hori, baina niri gauzak pazientziaz azaltzen dizkidatenean, nire ahalegina aitortzen dutenean eta gauzak errepikatzeko prest daudenean, oso eskertuta sentitzen naiz. Soralucen jende askorengandik jaso dut babes eta pazientzia hori, eta horrek asko laguntzen dit nire euskalduntze bidean gustura eta motibatuta aurrera egiten. Fran, mila esker elkarrizketarako hartu duzun tarteagatik eta euskara ikasteko eta euskaldunokin integratzeko egiten ari zaren bideagatik. Segi horrela , Fran.

Euskal Herrian nagoenez, nire kabuz sortzen zait ikasteko gogo eta interes hau, hemengo bizimoduan parte izan nahi dudalako.

Kooperatibetan zer berri?

Danobat

Euskara gure eguneroko lan tresnetan

Danobateko Euskara Batzordearen ekimenez eta

Kontseilu Errektoreak onartuta, negozioetan egunero erabiltzen diren erremintak euskaratzen ari dira Danobaten 2024tik.

Negozioetako barne eskaerak itzultzea izan zen lehenengo lana. Ondoren, agrupazioetako tituluak itzuli ziren (Gestorea) Zilindrika, Estarta, AERO eta Heavy Dutyn eta aurten Trengintzan eta VGn itzuliko dira uztaila bitartean.

Barne eskaerak euskaraz (Eskaera sartzean erabiltzeko)

Gestorako agrupazioak (Diseinurako)

Hori bukatutakoan, oporretatik bueltan, GI012ko itzulpenak egingo dituzte. Hori guztia egiteak eragina izango du beste aplikazio batzuetan ere, adibidez bonuak sartzeko programan, Control Towerrean, Biltegia 2.0n, Power Biko adierazleen izenetan.

Beraz, programa horietan guztietan euskara gehiago ikusiko da lehen baino eta euskaraz lan egitetik gertuago egongo dira lehen baino.

BIO12 (Planifikaziorako)

Goimek

Sutan LN euskaraz erabiltzeko lehenetsita

Goimekeko tailerreko produkzio makinetako ordenagailu guztietan konfiguratu da SUTAN LN euskaraz lehenetsita irekitzeko aukera. Aplikazioaren lasterbidea /eu/ luzapenarekin konfiguratu da ordenagailuetan, hori dela eta, erabiltzaileak zuzenean sartzen dira euskarazko aplikazioan. Bulegoan dauden langileek ere lasterbide bera erabiltzen dute ordenagailu pertsonaletan eta hauek ere euskarazko bertsioan sartzen dira zuzenean. Eta horrela mantentzen da aplikazioa eten eta berriz sartzerakoan ere. Beste hizkuntza batean erabili nahi duenak, eskuz aukeratu behar du nahi duen hizkuntza.

Ideko

Bileretako euskararen erabilera: neurketa soziala

Euskara Lantaldeko urteko helburuen artean bileretako erabileran eragitea dute eta eragiteko errealitatea ezagutzea ezinbestekoa denez Idekoko lankide guztiei eskatu zaie parte hartzen duten bileretako erabilera neurtzeko. Horretarako, bilera geletan neurketa fitxak utzi dituzte. Neurtzaileak bileraren izena, kide kopurua, data eta erabilera jaso behar ditu.

Otsailean hasi ziren neurtzen eta ordutik 125 bilera neurtu dituzte. Ez dira Idekon egiten diren bilera guztiak baina bai erabileraren inguruan pistak ematen dituen lagin esanguratsu bat.

Soralucen kontseilariak euskara planean aktibatzeko saioa egin dute

Zerbitzu Orokorrak

Soraluceko Kontseilu Sozialeko kideak elkartu dira euskara planean betetzen dituzten funtzioei buruzko gogoeta egiteko. Kontseilari gisa euskara planean betetzen duten rolaren egoera aztertzeaz gain, kolektiboari informazioa ematerakoan euskarari buruzko elkarrizketak sortzeko ideia garatu da. Horrez gain, Kontseilutxoen bidez lankideengan duten eraginaren kontzientzia hartu eta bilera zein harremanetan euskararen erabilera handitzeko ekintzak zehaztu dituzte.

Zerbitzu Orokorretatik IKTetako euskararen erabilera gehitzeko kanpaina abiarazi dute

IKTetako euskararen erabilera datuak neurtu eta euskararen erabilera gehitzeko kanpaina abiarazi dute Zerbitzu Orokorretatik. Talde mailan gehien erabiltzen diren aplikazioak aukeratu dituzte: Officea, Danon Ataixa, Control Tower/Connected worker eta Sutan.

Maiatzean egin dute neurketa eta 357 erantzun jaso dituzte guztira (euskarako kanaletik eta ele bietako kanaletik). Euskararen erabilera datuak onak direla ondorioztatu dute. Esaterako, erantzun dutenetatik %43,75k euskaraz erabiltzen du officea, %31k euskaraz erabiltzen du Control Tower/Connected workerra, %79,50ak euskaraz erabiltzen du Danon Ataixa eta %31k euskaraz erabiltzen du Sutan.

Emaitzak onak dira baina hobeak lortu nahi dituzte! Irailean egingo dute hurrengo neurketa, bilakaera ikusteko.

Oraindik gaztelaniaz erabiltzen badituzu tresna hauek, orain da euskaraz erabiltzen hasteko unea, dena duzue lagun: AA, itzulgailuak…

Soraluce

Uler-Saioak 2026

2025-2028ko euskararen plan estrategikoan jasota daukagu Danobatgroupen euskararen ulermena unibertsalizatzeko erronka; Danobatgroupeko kide guztiok euskara ulertzera iristeko erronka, alegia. Erronka hori lortzeko, metodo berritzaileak garatu dira eta iaz bezala, aurten ere Danobatgroupera ekarri ditugu: Uler-saioak eta Ulerrizketak.

Uler-saioak, Soziolinguistika Klusterraren Aldahitz Ikerketaren barruan kokatzen den metodologia da eta oinarrizko euskara-ulermena lortzera bideratuta dago. Hiru modulutan banatuta dago euskara-ulermen mailaren arabera (ULS1, ULS2 eta ULS3) eta 2026an Danobatgroupen 3. modulua antolatu da; ULS3.

Aldaitz ikerketako 3 metodologiak

Aipatu dugun moduan, Aldahitz Ikerketaren barnean kokatzen da metodologia hau, hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak aztergai dituen Euskal Herri mailako proiektuan, hain zuzen ere. Hizkuntzaohituren aldaketa prozesuetarako hiru tresna diseinatu dira ikerketa horretan, eta hirurak modu integralean zein banaka inplementatu litezke: Ulersaioak, Ulerrizketak eta Eusle dinamika.

Uler-Saioak Ulerrizketa Eusle

→ 0tik B1ra arteko ulermena

→ Ulermena lehenbailehen eskuratu

→ Ulersaioak 1, 2 eta 3

→ “Tarteko” Ulermena (≈B1

→ Ulertzaile / Mintzatzaile dinamika

→ Elebiko elkarrizketak; hizkera ulergarria; konprobatzea

Danobatgroupen, 2025ean bezala, lehen bi tresnak inplementatuko ditugu aurten: Uler-saioak eta Ulerrizketak.

→ Kide guztiek ulertu

→ Talde erabakia (+berrespena)

→ Eusleak + haien jokaera zilegi

Aldaitz

Uler-Saioak

Uler-saioetarako hautagaiak identifikatu eta horien abiapuntuko euskara-ulermen maila zein zen jakiteko, A2ko ulermen proba egin zitzaien. Ulermen proben emaitzak jasotzean jakin ahal izan zuten ULS3 (ULERSAIOAK 3) modulua egiteko moduko taldetxo bat zutela.

2026ko apirilean hasi ziren ULER-SAIOAK 3 ikastaroa eskaintzen (60 orduko modulua). Oinarrizko euskara ulermena lortzea da ulertzaileen helburu nagusia, betiere euskara batuan eta haiekin poliki eta garbi hitz eginda. Ikasleek ez dute zertan euskaraz hitz egin, oinarrizko euskara ulermena lortzea da eta helburua. Astean bitan elkartzen dira ordu eta erdiz, batzuk online eta besteak aurrez aurre.

Kooperatiba ezberdinetako kideek hartzen dute parte: 1 Soralucekoa, 2 Goimekekoak, 1 Danobatekoa eta 2 Idekokoak. Guztira, 6 ulertzaile.

Trebatzaileak eguneroko berriak eta hainbat iturrietako gaiak kontatzen dizkie modu ulergarri batean; eta ulertzaileek uneoro ulertzen duten ala ez konprobatu behar du trebatzaileak (galderen bitartez etab.). Berri bat zatika azaltzen joaten da trebatzailea eta zati bat ulertu dutela konprobatu ondoren, beste zatitxo bat kontatzen die eta abar.

Hona hemen jarraitzen den dinamika, labur-labur:

Teknikariak deitu eta esan du bihar etorriko dela makina konpontzera

Pero, ¿A qué hora va a venir?

Ez dakit, galdetuko diot.

Pues cuando sepas algo, me avisas, ¿vale?

Uler-Saioetan jarraitzen den dinamika

Bi aldeak (trebatzailea-ulertzailea) aktibo egon behar dute kontaketa momentuan.

Ziurtasuna, lasaitasuna eta konfiantza behar dira. Hori lortzea ere erronka bat izaten da 60 ordu horietan. 1 2

Etengabe konprobatu, egiaztatu, baieztatu; bi aldeek hartu behar dute iniziatiba.

Konprobatu ondoren, ez badu ondo ulertu: beste modu batean esan, modu errazagoan edo sinpleagoan, baina, BETI EUSKARAZ. Argitu eta berriro konprobatu. Ulertzen duenean, aurrera jarraitu.

Binetan ikusten den bezala, ulertzaileak erantzun koherenteak ematen dizkio mintzatzaileari; era horretan, argi geratzen zaio mintzatzaileari ulertzaileak esandakoa ulertu duela. 3 4

Ulerrizketak

Uler-saioen 60 orduko modulu hori bukatu baino lehen, ulertzaileen departamentuko euskal hiztun banarekin hitz egingo dute eta mintzatzaileak izateko proposamena egingo zaie. Mintzatzaile-lankide horiek Uler-saioak 3ko saio batzuetara etorriko dira metodologia hori ikasi eta praktikatzera eta ikastaroa bukatzen denean beraien lanpostuetan Ulerrizketak (2. tresna) abiatuko dituzte ikasten ibili direnekin. Hau da, egunean 5 minutu edo astean 30 minututan, praktikatutako modu horretan hitz egingo diote bere lankideari euskaraz; ikasitakoa lan giroan aplikatzeko aukera izango dute beraiekin. Nola hitz egin beharko du mintzatzaileak?

→ Etengabe konprobatu kideak ulertu diola.

→ Ulertu ez badio, beste modu batez esan, ulertu arte, baina beti euskaraz.

→ Argi ahoskatu

→ Mantso hitz egin

→ Forma sinpleak erabili

→ Esaldi motzak egin

→ Keinuak erabili

Hiru galdera luzatu dizkiogu ulertzaileen taldeari eta hona hemen ulertzaileen erantzunak:

Gustura zabiltzate Ulersaioetan?

Bai. Konfiantza giroa dago eta gustura gabiltza.

Ulermenean aurreratu al duzue?

Lehen baino interes eta atentzio gehiago jartzen dugu. Hiztegia ere birpasatu eta ikasteko balio digu. Ulertzen dugula sentitzean, euskara ikasteko motibazioa handitu zaigu.

Metodologia hau balekoa iruditzen zaizue? Bai, arina da eta era berean aurrera goazela iruditzen zaigu.

Ea bada ikastaroak bere fruitua ematen duen eta Danobatgroupen euskararen ulermena hobetzeko eta zenbait hizkuntza ohitura aldatzeko balio duen. Euskal hiztunentzat ere erronka izango da ulertzaile hauekin, goian aipatutako moduan hitz eginda, euskaraz hitz egiteko ate berri bat zabaltzea!

Aprobetxatu ditzagun aukera guztiak, denak dira beharrezkoak eta!

M8a ere euskaraz: Emakumeen

ahalduntzea eta bilakaeraren saioa euskara hutsean antolatu

zuen Danobatgroupek

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Danobatgroupek mahai-inguru aberasgarri bat antolatu zuen euskara hutsean, emakumeek industrian duten lidergoa, ekarpena eta bilakaera balioesteko.

Jardunaldiaren helburu nagusia emakumeen profesionaltasuna fabrikazio aurreratuan ikusaraztea eta berdintasunezko lan-ingurune baten aldeko konpromisoa sendotzea izan zen.

Ekitaldian, taldeko kooperatiba ezberdinetako bost lankidek hartu zuten hitza, euren esperientzia eta ahotsak erdigunean jarriz: Olatz Astigarragak (Danobat), Isabel Oyarzabalek (Goimek), Nerea Barrenetxeak (Danobatgroup), Naroa de Luisek (Soraluce) eta Irati Sanchezek (Ideko). Hizlariek industria-sektorean bizi izandako erronkak eta

lorpenak partekatu zituzten, belaunaldi berrientzako eredu diren ibilbideak erakutsiz eta lankide guztiak hausnarketara bultzatuz.

Iban Garatek gidatu zuen saioa aurkezle lanetan arituz eta Eunate Eliok aditu gisa jardun zuen genero ikuspegitik hainbat datu interesgarri mahaigaineratuz eta saioari ekarpen garrantzitsuak erantsiz. Topaketa honek argi utzi zuen berdintasuna guztion ardura dela, eta gure taldeak genero berdintasunean aurrera egiteko eta etorkizun parekideago bat eraikitzeko duen konpromiso sendoa berretsi zuen.

Danobatgroup sozialki konprometituta euskara bultzatzen duten erakundeekin

Jakin badakigu, gizartean eragiteko, Danobatgroupek eraldaketa sozialeko ekimenak babestu eta finantzatzen dituela.

Danobatgroupeko kooperatibek emaitzen %10a Kooperatiben Sustapenerako eta Interes Publikoko beste helburu batzuetarako fondora (IPDK) bideratzen dute, eta fondo horiekin, hurrengo arloetako ekimenak bultzatzen dira: ongizatea eta osasuna, garapenerako lankidetza, gizarteratzea, prestakuntza, ingurumena, kirola, euskara eta kultura.

Atal honetan Danobatgroupek laguntzen dituen ekimen horiei egiten diegu lekua, eta bereziki euskaraz garatzen direnei eta euren DNAn euskara dutenei. 2026ko lehen seihilekoan ildo honetako proiektu hauek lagundu ditu Danobatgroupek

Ba al dakizu aurtengo lehen seihilekoan euskara erdigunean duten zein proiektu babestu eta finantzatu dituen Danobatgroupek? Hemen dituzu:

Soraluceko euskara elkartea da. 1995ean sortu zen, Soraluzen euskara bultzatzeko helburuarekin. Pil-pilean elkartearen asmoa euskara esparru guztietara zabaltzea da, eta, horretarako, Pilpilean aldizkaria argitaratzen du, eta beste hainbat kultura-ekitaldi ere antolatzen ditu.

Bergaran 1990 urteko maiatzaren 17an eratutako elkartea da. Uneko euskaltzaleen gogoaren ondorioz sortutako elkartea da hau.

Pil-Pilean Kultur Elkartea
Jardun Euskara Elkartea

Jalgi adi dokumentala

AEK-KORRIKAk “Jalgi Hadi” proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala da.

Webgunea bisitatu

Arabako ikastolen jaia da, Ikastolak urtero antolatzen duena ekaina erdialdera. Aurten ekainaren 14an ospatu da, Amurrion.

Webgunea bisitatu

Barrena Komunikazioa Koop. S

Debabarreneko komunikazio proiektu berria da: sei urteko lankidetza prozesuaren ostean, Debabarreneko tokiko lau hedabidek —Mallabiko eta Ermuko Drogetenitturri-k, Soraluzeko Pil-pilean-ek, Debako Berriketan-ek eta Elgoibar eta Mendaroko Barren-ek — indarrak batu eta elkarrekin bailarako komunikazio proiektu berria sortzea erabaki dute: Barrena.

Albistea bisitatu

Plazara

Plazara diziplinarteko kolektibo sortzaile, ibiltari eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dute, Euskal Herriko plazetan.

Webgunea bisitatu

Lan munduan euskararen erabilera gehitzeko elkartea.

Webgunea bisitatu

Herri Urrats

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia antolatzeko elkartea. Maiatzean antolatzen da jaia Senpereko lakuaren inguruan.

Webgunea bisitatu

Araba Euskaraz
Bai Euskarari Elkartea

Nafarroa Oinez

Nafarroako ikastolen aldeko jaia. 2026ko edizioa

urriaren 18an ospatuko da Zizur Nagusian eta Galarren, Erentzun eta San Fermin ikastolek elkarlanean antolatuta, Oinez, bidean bat gara lelopean.

Webgunea bisitatu

Elgoibarren euskararen erabileran eragiteko euskara elkartea.

Webgunea bisitatu

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskararen arloko lanak sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko asmotan. Aurten, Elgoibarko Udalak Gotzon Garate Bekaren bosgarren deialdia egin du, Danobat kooperatiba elkartearen eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, idazle berrien lanari laguntza emateko.

bisitatu

Zuhatza Euskara Elkartea

Deban euskararen aldeko giroa sortu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen elkartea.

Webgunea bisitatu

Azkoitian euskararen erabileran eragiteko euskara elkartea.

Webgunea bisitatu

Itziarko beharrei erantzuteko elkartea da. Beste behar batzuen artean, kultura eta euskara arloko beharrak erantzuteko ere sortua.

Facebook-a bisitatu

Gotzon Garate Beka
Albistea
Elgoibarko Izarra
Burugorri martxan auzo elkartea
Maxixatzen

Euskararen erabilera kooperatibetako batzar nagusietan

Kooperatibako Batzar Nagusian hartzen dira erabaki garrantzitsuenak eta bertan erabiltzen den hizkuntzak ere garrantzia handia du, harremanetarako hizkuntza eredu bat eskaintzen delako.

2026ko ahozko datua

2025ko ahozko datua

2026ko Danobatgroup osoko batzar nagusien ahozko jardunari erreparatu diegu, eta kooperatiba batzuetan jaitsierak egon diren arren, beste batzuetan igoerak izan ditugu. Ikus datuak kooperatibaz kooperatiba.

Euskarazko lan-ingurunea

indartzen

Konfiguratu IKTak euskaraz

IKTak euskaraz konfiguratzeko unea da hau, oraindik egin ez baduzu behintzat. Martxoa-apirilean gehien erabiltzen diren aplikazioak zein hizkuntzatan erabiltzen ziren jaso zen; eta horretan oinarrituta, euskararen erabilera gehitzeko proposamenak egin dituzte. Egin urratsa euskarara eta eragin zure inguruan. Irailean 2. neurketa aktibatuko da.

TREBE gure ordenagailuetan eta online

2025eko irailean instalatu zitzaigun guztioi Trebe itzulgailua gure ordenagailuetan, testu zatiak, emailak eta dokumentuak formatua errespetatuta itzultzeko. Orain Trebe online erabiltzeko aukera daukagu eta zerbitzu-tresna gehiago ditugu eskura (transkripzioak, transkripzioen itzulpenak…), bakoitzak bere kooperatibako apikey-a erabilita. Trebe online erabiltzeko arazoren bat baldin baduzu, jarri harremanetan euskara aholkulariarekin.

Emaileko sinadurak euskaraz

Emaileko sinaduran ere euskaraz egiteko gure gaitasun eta prestasuna adierazteko aukera dugu hemendik aurrera. Email sinadurako aplikazioan bakoitzaren lanpostua bigarrren hizkuntza batean jartzeko aukera gehitu da, euskaraz eta beste hizkuntza batean jarri nahi duenak hala egin dezan; horretaz gain, lelo hau aktibatzeko aukera dugu gure emaileko sinaduran: “Nirekin euskaraz egin dezakezu”. Horretaz gain, Outlookean, emailarekin batera “Nirekin, nahi baduzu, euskaraz” agertzeko aukera ireki dugu, Idekok duen moduan. Hau Outlookeko barne erabiltzaileek ikusiko dute norberaren kontaktu datuekin batera. Aukera hau aktibatu nahi baduzu, bete barne komunikatutik bidaliko den forms galdetegia.

24. korrika babestu

du Danobatgroupek

EUSKARA GARA Korrikan eta EUSKARAZ IZANGO GARA gure lanean ere: urrats bakoitzarekin, hitz bakoitzarekin, euskara gure industria taldeko kooperatibetan lan hizkuntza izaten jarrai dezan!

Danobatgroupen 7 kilometro erosi ziren Korrikaren 24. Edizioan eta gorde egin zituzten argazki eta bideo guztiak. Denbora pasa da korrika pasa zenetik, baina une polita izan daiteke emozio-une haiek berriro ere sentitzeko.

Argazki eta bideoak ikusteko, egin klik beherago aurkituko duzun botoian.

Egin klik argazki eta bideoak ikusteko

Euskal kultura

gara

Opor garaian ere gozatu dezagun euskara eta euskal kulturaz.

Mendiak aplikazioa

Urmuga, musika eta mendia uztartzen dituen ekimen artistiko eta herrikoa da.

Afrika eta Europa (Euskal Herria eta Kanariak) batu dira elkartasun mezu unibertsal bat eskaniz eta jaialdiaren lehen zatia Kanariar irletan egin da maiatzean. Bigarren zatia, berriz, Euskal Herrian egingo da uztailaren 17tik 25era.

UZTAILAK

17

UZTAILAK

18

UZTAILAK

19

Euskal kultura garelako, atal honetan, euskal kulturarekin lotutako 3 ekitaldi eta udarako oporraldirako gomendioak dakarzkizuegu.

Aurtengoa zazpigarren edizioa izango du eta bizitza mugak igarotzen galtzen duten migranteen gaiari heldu diote.

Bigarren zati horren hitzordu nagusiak Bidasoan izango dira, Euskal Herria Frantziako eta Espainiako estatuen artean banatzen den lur zatian. Mendi ibilaldiak egingo dira egunero, eta kontzertu eta ekitaldiak izango dira:

Ibardingo lepoa eta Manttale artean (Urruña – Bera):

Herri Kanta kontzertua ospatuko da Et Incarnatus Orkestrarekin, Easo Abesbatzarekin eta kaleko kantu taldeekin, Anabel Arraizaren gidaritzapean.

Irun:

Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatutako Bidasoa ibaiaren jaitsierarekin bat egingo du ekimenak. Bertan, Albaolako Patatxak ere parte hartuko du. Amets Arzallusekin egingo da hasierako ekitaldia, eta amaieran, paduraren aurrean, Mugarri, Otxo, Rogelio Botanz, Jokin Lasa eta Et Incarnatus izango dira.

Uztailak 19, Errenga mendia (Lesaka – Oiartzun):

Aritxulegi inguruko parajean, Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Benabas, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra arituko dira.

2

Udazkenean Euskal Herriko Bertsolari txapelketa

Irailaren 19an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Inoiz baino Euskal Herrikoagoa izango da aurtengo txapelketa. Izan ere, zazpi saio izango ditu lehen sailkapen faseak, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bakoitzean egingo dute haietako bakoitza. Guztira 50 bertsolari arituko dira kantuan txapelketan zehar.

Jaialdietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.

Hazparnen eta abenduaren 20an izango da finala, Iruñean. Udazkenean zehar, guztira, hamabost saio egingo dira.

3

Zetak eta mitoaroa trilogia

80.000 lagunen aurrean amaitu du Zetakek Mitoaroa trilogia

Lehen Mitoaroa orainaldian kokatu zen

Iruñan eskainitako kontzertuan, bigarrena osatzeko XV. mendera jo zuten Donostian eta etorkizun distopiko bat osatu dute Bilboko emanaldietan. Zetak eta Pello Reparazen unibertsoa ezagutu nahi badituzu, Primeran plataforman daude kontzertu guztiak ikusgai. Erakusketan, benetako liburuaz gain, aukera dago Linguae Vasconum Primitiae-ren edizio digital bat orrialdez orrialde ikusteko.

Ekainaren 19an eta 20an 80.000 ikusentzuleren aurrean San Mamesen emandako bi kontzertuekin eman dio amaiera Zetak taldeak 2025ean abiatu zuten Mitoaroa izeneko emanaldien trilogiari.

Info gehiago hemen
Kontzertuak

4 Udarako proposamenak

Udaran zehar irakurri eta entzuteko gomendio batzuk dakartzagu

Euskal Herri naturala

Jonathan Rubines eta Ainara Azpiazu | Eleberria

Jonathan Rubinesen (idazlea) eta Ainara Azpiazuren (ilustratzailea) eskutik, Burgiko arroilan, Haute Souleko mendietan, Iratin, Urbasan, Bertizko Jaurerrian eta beste hainbat lekutan murgiltzeko aukera duzu liburu honetan; hala nola bertako fauna eta floran, aintziretan, itsasadarretan, mendi eta basoetan, eta paseo seguru eta arduratsuen iradokizunetan.

Chicago

Aitziber Etxebarria | Eleberria

Zientzialaria da Elisa 1975ean. Ama eta emazte soil izatera mugatzen duen gizarte eta egoera sozial itogarri batetik ihesi, Donostia eta familia utzi eta Chicagora doa.

AEBko Energia Departamentu ospetsuarentzat hasten da lanean. Laster batean konturatuko da ez duela amerikarren lan egiteko modua gogoko. Gogor arituko da amesten duten etorkizun hobeago hura lortzeko ahaleginean.

Donostian, berriz, hogeita hamalau urte geroago, 2009an, Ingridek, Elisaren alaba gazteak, ez du atsedenik hartuko harik eta inork kontatu ez dion iragana ikertu eta amari benetan gertatu zitzaiona argitzen ez duen arte.

Zerrautsa

Olaia Inziarte | Diskoa

Zerrautsa bigarren diskoak artistaren barnemundu biszerala arakatzen du. Horretarako, errautsa bezalako elementuak hartu ditu sinbolo gisa: sortze-prozesuaren hondar gisa ikusia izan arren, ezinbestekoa da forma emateko. Diskoa barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da, emozio gordinen eta zaurgarritasunaren bidez.

Agerre

Juan Luiz Zabala | Eleberria

Lehen pertsonan kontatutako kontakizun honek familia, kulpa eta oroimenaren arteko korapiloak arakatzen ditu, eguneroko gertakari xume batetik abiatuta. Elkarren artean gurutzatzen dira aitaren eta alabaren arteko distantziak, eta iragan politikoa eta gizartearen zauri kolektiboak, agerian uzten dituzte pertsonaien barruko ahotsak. Istorioak denboran zehar egiten du jauzi, oroitzapenek eta gogoetek gidatuta, eta pixkanaka doaz osatzen pertsonaien harreman sare konplexua, tentsioz eta ñabarduraz beteriko paisaia emozional batean.

Testuak tonu intimo eta hausnartzailea du, irakurlea gertutik harrapatzen duena hizkera argi baina sakon baten bidez. Kontakizun zintzo eta hunkigarria da, luzaroan buruan geratzen den horietakoa.

Maizter

Maite Larburu | Diskoa

Soila eta soinu naturalistez betea, Larburuk berak grabatu du, atmosfera artisauagoa jaso asmoz. Gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, grua eta auzoen zaratarekin bizi dira, folk expansiboa deitu litekeen zerbait sortuaz, estilorik finka baliteke.

Goizegi hiltzeko

Odei | Diskoa

Bere bakarkako bidean segituz, Goizegi Hiltzeko deitutako bigarren lanluzearekin dator ØDEI raperoa. Lehen instrumentaletik azken errimara 15 abestiz osatutako diska honetan ertz berriak ukitzera jo du bakarlariak.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook