Skip to main content

2026ko maiatzeko Txirbil Estarta departamentuetatik

Page 1


txirbil artetik · Maiatza · 252 alea

GU GARA TXIRBIL MAIATZA

Justu baina prest

maiatzeko

Txirbil aldizkaria!

Estartako departamentuak

Gure taldea Estartako departamentu guztietako jendez osatuta dago. Ikusiko duzuen moduan, elkarrizketa Txomin Najerari egin diogu, Danobateko lehenengo bidaian eginda.

Zoritxarrez argazkian jende gutxi agertzen gara, argazkia atera genuen egunean horiek geundelako.

Ale hau gure kide den Txomin Barruetabeñari dedikatuta dago, hilabete hau bukatu eta gero, gure taldetik alde egiten du, eta asteko zein egunetan bizi diren jakitea behar izanik ez dutenen taldera pasatzen da. Ondo ibili zure bizitzako “lanpostu” berrian!

Espero dugu gustuko Txirbila izatea.

ELKARRIZKETA

TXOMIN NAJERA

Txirbil honetan Txomin Najerarekin egindako elkarrizketa dakargu. Txominek aurreneko bidaia du atzerrira eta bidaia honetaz eta beste gauza batzuetaz hitz egin dugu. Ez galdu!

Nor da Txomin?

Abadiñar gaztea, kirola eta bidaiatzea asko gustatzen zaiona. Betidanik zientziak gustuko izanik, ingeniaritza ikasketak egitea erabaki nuen Arrasaten. Izaerari dagokionez, pertsona familiarra eta soziala kontsideratzen naiz, familiarekin eta lagunekin denbora asko pasatzen duena.

Zenbat denbora daramazu Danobaten?

Bi urte eta erdi daramazkit Danobaten, 2023ko urrian hasi nintzen bertan, hain zuzen. Urte eta erdi egin nituen praktiketan, eta ondoren, kontratatu moduan hasi nintzen. Justu duela bi aste hasi nintzen iraupen mugatuko bazkide moduan.

Irudikatzen zenuen enpresa aurkitu duzu?

Egia esan, ez nuen aurreikuspen handirik. Bertan sartu aurretik, nire lan esperientzia bakarra Ikerlan bezalako zentro teknologiko batean izan zen urte batez. Beraz, ez nuen esperientziarik makinaerremintaren industrian, eta ikusi dudana gustatu egin zait. Egunerokotasunean monotonoa ez zen lan bat bilatzen ari nintzen, eta uste dut hemen aurkitu dudala.

Zer da Danobatetik gehien gustatzen zaizuna?

Lehenengo egunetik integratuta sentitu naiz eta giro oneko talde bat aurkitu dut bertan. Zorte handia izan dudala uste dut, ezinbestekoa iruditzen baitzait horrenbeste ordu konpartitu behar dudan pertsonekin harreman sanoa edukitzea. Horrez gain, egunero berria den zerbait ikasteak motibazioz beteta etortzera laguntzen dit.

Bidaia hau, aurrenekoa duzu atzerrira, eta gainera bakarrik. Zer moduz ari zara moldatzen?

Oso ondo moldatu naiz bi asteetan, eta pentsatzen nuena baino arinago pasa zait denbora. Aste barruan errutina azkar hartu dut, goizetan lan eta arratsaldetan kirol apur bat eginda, arin pasa zaizkit egunak. Gainera, asteburua ere aprobetxatzeko aukera izan dut eta pare bat plan egin ditut. Nottingham eta Birmingham bezalako hiriak bisitatu ditut. Esaterako, igandean Premier ligako partidu bat ikusteko astia ere izan nuen; beraz, entretenigarria egin zait uneoro.

“Lehenengo egunetik integratuta sentitu naiz eta giro oneko talde bat aurkitu dut Danobaten, zorte handia izan dut. ”

Gustuko duzu bidaiatzea?

Bai, asko. Betidanik izan dut gustuko bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea. Pozik nago, daukadan lana dela eta, etorkizunean herrialde berriak ezagutzeko aukera izango dudalakoan bainago.

Kotxea alokatu duzu? Baiezkoa bada, erraza da ezkerretik gidatzea?

Bai, kotxearekin mugitu naiz bi aste hauetan. Gainera, lehendabiziko momentutik nahikotxo gidatu behar izan dut. Londresen hartu nuen kotxea lehenengo egunean eta ia hiru orduz joan behar izan nintzen Leicester-eraino. Onartu behar dut hasieran ez zela erraza izan eta klaxon asko entzun behar izan nituela. Baina ez dut susto handirik izan, beraz, esan daiteke nahiko ondo moldatu naizela.

“

ez nuen esperientziarik makinaerremintaren industrian, eta ikusi dudana gustatu egin zait. Egunerokotasunean monotonoa ez zen lan bat bilatzen ari nintzen, eta uste dut hemen aurkitu dudala.

Txomin Najera

Erresuma batuan zaudela uste dut, probatu al duzu “fish and chip” delakoa? Horrela bada zer iruditzen?

Ez, ez dut “fish and chips” probatu. Hasiera batetik konturatu nintzen bertako janarira moldatzea pixka bat kostatuko zitzaidala. Gosea ez pasatzeko, nire estrategia supermerkatuan janari prekozinatua erostea eta laneko jangelan berotzea izan da. Beraz, arroza, pasta eta horrelako gauzak jaten pasa ditut bi asteak.

Adimen artifiziala dela eta, nola ikusten duzu zure lan egiteko modua 10 urte barru? Eta Danobat non ikusten duzu?

Adimen artifiziala gero eta gehiago hazten ari den erreminta ikaragarria izanda, garrantzitsua izango da erabiltzen ikastea. Positiboki hartzen dut bere agerpena eta etorkizuneko bizitzak

hobera aldatu ditzakeela uste dut. Esaterako, ikasi nuen robotikako masterrean ikasgai batzuetan landu genuen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Pertsonalki, ezinbestekoa ikusten dut zentzu honetan atzeratuta ez geratzea eta ikasten jarraitzea. Danobati dagokionez, dagoen exijentzia mantenduz, azken urteetako bolada onari jarraipena ematen ikusten dut hurrengo urteetan.

“Adimen artifiziala, gero eta gehiago hazten ari den erreminta ikaragarria izanda, ezinbestekoa ikusten dut zentzu honetan atzeratuta ez geratzea eta ikasten jarraitzea”

TXOMIN NAJERA

Lana alde batera utzita, zer afizio dituzu, zer egiten duzu denbora librean?

Esan bezala, kirola oso gustuko dut, bereziki futbola. Betidanik jolastu izan dut futbolean Abadiñon. Egunerokotasunean ordu asko pasatzen ditut futbola ikusten eta nire bizitzaren parte handi bat dela esan daiteke.

Zure herrian edo inguruan asteburu bat pasatzeko plana proposatu.

Abadiño inguruan ditugun mendietara txangoa egitea proposatuko nuke. Eguraldi ona eginez gero, asko gustatzen zaidan plana izaten da. Adibidez, Anbotora igo eta bueltan Urkiolan gera gaitezke, txorizo apur batekin hamaiketako on bat egiteko!

Bukatzeko, Athleticzale amorratua zarela diote. Nola ikusten duzu aurten ekipoa?

Urte zaila izan da Athleticentzat aurtengoa. Ilusio handiarekin hasi zen taldea, izandako azken urte onekin eta 11 denboraldi ostean “Champions League“-erako bueltarekin. Baina, gauzak ez dira joan espero moduan, urtean zehar izandako lesio kopuru handiari, jokalari garrantzitsuen forma baxua gehituta, zaila izan da taldearen joko onari jarraipen bat ematea.

Egia esan, hiru partida geratzen dira eta oraindik taldeak aukerak ditu Europako postuetan bukatzeko. Argazkietan ikusten den moduan, urtero Athletic-en kanpoko partiduren batera joatea gustatzen zait.

Beraz, espero dugu denboraldiari bukaera on bat ematea, eta Valverderi merezi duen agurra eskaintzea. Garrantzitsua izango da udan reset egitea, eta hurrengo denboraldia entrenatzaile berriarekin ilusio osoz hastea.

“

Kirola oso gustuko dut, bereziki futbola. Betidanik jolastu izan dut futbolean Abadiñon, nire bizitzaren parte handi bat dela esan daiteke

ARTIKULUA

BIDAIEN PASADIZUAK

Lan bidaietatik harago: Danobateko lankideen esperientziak munduan zehar.

Detroitera bidaian gertatu zitzaidan orain kontatzera noana: bidaia luze bat eta gero, azkeneko orduan heldu nintzen, eta bakarrik nengoen.

E-sim gabeko mugikorra nuen, sim-a han erosteko ideiarekin eta dendak itxita. Alokatzeko kotxea hartzeko, autobus bat hartu behar izan nuen; azken autobusa. Kotxea hartu eta GPSrik ez zeukatela esan zidaten, eta mugikorrak ez zuen funtzionatzen internet gabe. Buruhauste

Nire lehenengo lan-bidaia Txinara izan zen, bisita komertzial batera.

Lehenengo bisitan, bezeroari tolerantzia diametral bat zer zen azaldu behar izan nion. Mahai gainera tolerantziarik gabeko pieza baten planoa atera zidaten, neurriak bakarrik zituena. Azkenean azaldu zidaten haiek fabrikatzeko erosi zuten ponpa hidrauliko baten piezen neurri zehatzak zirela.

Danobateko lantaldea munduko txoko askotan ibiltzen da lanean, eta bidaia bakoitzak esperientzia, erronka eta pasadizo berriak uzten ditu. Herrialde berriak ezagutzetik kultura ezberdinekin topo egitera, eguneroko lanetik harago doazen momentuak bizitzen dituzte askotan. Jarraian, Danobateko hainbat lankidek bidaia hauetan bizitako anekdota batzuk bildu ditugu.

asko eta gero, paperezko mapa bat eman zidaten, ordu bateko ibilbidea egin nuen gutxi gorabehera orientatzen, tartean 4 erreiko kaleak, autobideak, munduko auzorik arriskutsuenetarikoak (Seven mile road)…

Hotelaren zona Detroit goialdean zegoela banekienez, Holiday Inn-en kolore berdea ikustean autobidetik atera eta hotelera heltzea lortu nuen. Eskerrak bidean arazorik ez nuen izan, izerdi hotzak eta tentsio uneak bakarrik!

Guri eskatu ziguten tolerantziak definitzea, baina ezetz esan genien.

Bigarren bisita makina baten negoziaziorako izan zen. Hasi aurretik, bilera gelan, txinatar bat etorri zitzaidan esanez bera zela erabakitzen zuena eta mugikor bat eskatu zidan. Ondoren, beste bat etorri zen esanez bera zela erabakitzen zuena, eta 500€ eskatu zizkidan. Azkenik, hirugarren bat etorri zitzaidan ordenagailu bat eskatuz.

ARTIKULUA

BIDAIEN PASADIZUAK

Makina batean aldaketa batzuk egiteko bidaia egin nuen, Paris ingurura joan behar nintzen ostiral batez.

Bidaia plana hau zen: ostiralean bertan agertu terrenoari begiradatxo bat botatzeko, aldaketak larunbat eta igandean egin eta gero bezeroarekin egon astelehen eta asteartean aldaketak funtzionatzen zutela erakusteko.

Plan horrekin, taxia hartu nuen goizeko laurak inguru Biarritzera arte joateko, eta enpresako garitan gogoarekin azaldu nintzen. Enpresako garitan paperak aurkeztu eta bertan egon nintzen itxoiten gure kontaktua iritsi arte. Ordu erdi itxoiten,

gero ordua eta harrerako tipoari galdezka ea zer gertatzen zen eta ezer jakin barik jarraitzen nuen. Ordu eta erdi inguru hor geldi egon ondoren Danobateko dei bat jaso nuen, asteburu hartan bezeroak ezin zuela produkzioa gelditu eta hurrengo asteburuan bueltatu behar nintzela esanez. Eta horrela, alokatutako kotxea hartu eta Fontainebleau gaztelua ikustera joan nintzen bueltatzeko bidaia prestatzen zidaten bitartean. Gaztelua bisitatu, aireportura bueltatu, eta etxera berriz iritsi nintzen goizeko ordu batak inguru.

Eta horrela, aberatsak bezala, egun bateko bidaia egin nuen Fontainebleau gaztelua ikusteko.

ARTIKULUA

BIDAIEN PASADIZUAK

Errusiara egindako lehenengo bidaia zen. Mexikotik nentorren, eta eskala txiki batekin ederto heldu nintzen, baina, Mexikon baino bero handiagoarekin. Hori bai, maleta falta. Moskuko aireportuan, beste guztietan bezala, betiko tramiteak egin behar izan nituen maleta heltzerakoan hotelera bidaltzeko eskatzeko. Behin tramite administratibo guztiak eginda, aireportutik irten orduko taxiak alokatzen diren mostradoreetara hurbildu, eta neure hotelera eramateko taxia alokatu nuen, Domodebotik Moskura joateko .

Bidean gindoazela txoferra gero eta arduratsuago ikusten nuen, eta telefono deiak egin zituen. Jada 15 bat minutu eta gero, Moskura heldu aurretik, alde batera egin, parke moduko zerbaiten inguruan, eta taxia gelditu zuen. Pentsatuko duzuen moduan, nik ez nekien zer pasatzen zen,

Lankide bat eta biok, Alemaniatik bidaia baten bueltan Frankfurt- Bilbo helgaldia hartzeko baino 10 min lehenago, hegaldia bertan behera utzi ziguten Lufthansako langileen greba bat zela eta. Mostradorera joan, alternatiba azkar bat eskatu genuen, eta Bruselarako konexioa eginda, pertsona batek hegaldia hartzeko aukera zuela esan ziguten. Lankideak aukera hori hartu eta ni bertan gelditzea erabaki genuen.

Kotxe bat alokairuan hartzeko aukerarik ez zidaten ematen eta bueltarako hegaldia 3 egun beranduagorako birplanifikatu zidaten.

ikusita denbora guztian tipoa telefonoz bolumen altuarekin berbetan errusieraz, ba arduratu egin nintzen.

Gizonak buelta eman, eta ezer esan gabe, telefonoa pasa zidan. Telefonoko beste alderdian neska baten ahotsa zegoen, bere alaba, edo behintzat hori esan zidan. Bere aitak ingelesez ez zekiela, eta taxiko papera ingeles hutsean zegoela azaldu zidan. Antza denez, aitak ez zekien zer jartzen zuen, ez zekien nora eraman behar ninduen eta alabak esan zidan aita oso arduratuta zegoela.

Azkenean nik azaldu nion alabari paperetan jartzen zuena, eta gero berak aitari itzuli. Momentu hori eta gero, txoferrak beste aurpegi bat izan zuen, eskerrak eman, eta hotelera joan aurretik, plaza gorritik eta beste leku batzuetatik “tourra” egin zidan.

Gaua inguruko hotel batean pasatzeko bonu bat eman zidaten. Hotelerantz nindoala, euskaldun itxura zuten 3 pertsona ikusi nituen Sixt-eko mostradore aurrean, gerturatu egin nintzen eta gama altuko kotxe bat alokatzeko gestioak egiten ari ziren, Frankfurt-Paris kotxez egiteko asmoarekin, handik Hendaiara trenez eta azkenik taxian etxera. Aukera hori ikusita, ea beraiekin elkartu ahal nintzen galdetu nien eta baiezkoa jasota, horrela bueltatu nintzen. Etxera, esperotakoa baino 24 ordu beranduago heldu nintzen baina behintzat ez nintzen 3 egunez Alemanian blokeatuta gelditu.

Portzentaje hau EZ da asko aldatu azken 6 urtetan baina…

Duela 6 urte baino emakume gazte gehiago dago gaur egun.

Gaur egun, kontratazio berrietan emakumeen presentzia, duela 4 urte baino nabarmenagoa da.

2024an, emakume guztien %27, 30 urtetik beherakoa zen.

Kualitatiboki, emakumeak ere sartzen hasi diren lanpostuak ezberdinak dira, historikiki oso maskulinizatuak izan direnak: elektrikoak, muntatzaileak… <30 33%

Informazio gehiago Danon ataixan

2025ean sartu ziren pertsonetatik, %33 emakumea da.

Berdintasun Batzordea generoberdintasuna@danobat.com

50 gr gurina

Maria gailetak, paketearen ¾

6 orri gelatina

500 ml esne-gain

Philadelphia terrina handia

Azukrea (norberaren gustura)

Mugurdi marmelada (bote erdiarekin nahikoa da)

Prestaketa

Gelatina orriak biguntzen utzi uraz betetako plater batetan

Birrindu gailetak

Urtu gurina

Nahastu gailetak gurinarekin.

Nahasketa hau molde baten azpian jarri, tartaren basea izango da eta.

Irakin esne-gaina

Bota azukrea eta nahastu

Bota gelatina orriak eta nahastu

Bota philadelphia gazta eta nahastu dena.

Nahasketa hau moldera bota, gaileten gainera

Sartu hozkailura gau osoa.

Hurrengo egunean, mugurdi marmelada berotu tartera baten ur tanta batekin, irakin arte

Birrindu irabiagailuarekin

Jarri gaztaren gainean eta berriro hozkailura sartu pare bat orduz.

Osagaiak

5 Arrautza

Azukrea 280 gr

Esne-gaina: 350 ml

Prestaketa

Arrautzak irabiatu ontzi batean

Esne-gaina gehitu eta nahastu dena

Azukrea bota eta nahastu

Gazta gehitu eta nahastu

Irina gehitu eta nahastu.

Philadelphia gazta: 2 terrina

Irina koilarakada bat

Molde batera bota (lehenago, moldea gurinaz koipeztatu)

ERREZETA

YUCA MOJOAREKIN

Osagaiak

500 g inguruko yuca (gainazal osoan gogor egon behar du; gune bigunen bat badu, baliteke ona ez egotea)

Baratxuria

Gatza

Hirugiharra (aukeran)

Prestaketa

Zatitu Yuca eta berrikusi barrualdea zuri dagoela.

Yuca labanaren laguntzaz zuritu, erdira moztu, eta erdiko ildoa kendu; urez garbitu.

3 4 JUBILAZIOAK MAIATZA

Irakin yuca 15-20 minutuz. Gatza nahierara bota. Amaitzerakoan, egiaztatu biguna dagoela eta ez dagoela gune gogorrik; bestela, minutu batzuk gehiago irakin. Azkenean, yukak kolore horixka hartzen du. Ura kendu.

Zartagin batean, prestatu baratxuri mojo bat hirugiharrarekin (baratxuria bakarrik izan daiteke).

Azkenik, yuca plater batean jarri eta mojoa gainetik bota.

On egin!

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook