Skip to main content

Ekolurra Buletina 2025 I

Page 1

ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA 2025 I

www.ekolurra.eus

Nekazaritza Ekologikoa hazten ari da, baina eboluzionatzen ari ote da?

A

zken urteetako joerari jarraituz, nekazaritza ekologikoa hazten ari da eta dagoeneko inskribatutako lursailen orbana EAEko mapan agerikoa da. 2024 urtean 1.905 Ha berri gehitu ziren eta hazkundea %18koa izan zen, guztira 12.677 Ha dira EAE-n ekoizpen eredu ekologikoan ziurtatuta. Nekazaritza-azalera osoaren % 6,7 suposatzen du, Europako batez bestekotik urrun oraindik, %10,4. Azterketa ekoizpen motaren arabera eginda aldeak handiak dira, ziurtatutako fruta sailek azalera osoaren % 25 suposatzen dute, barazkiek % 16, mahastiek % 11, eta aldiz, zereal laboreek soilik % 0,6 edota larreek % 8 besterik ez. Austria, Estonia, Suedia, Portugal, Italia eta Grezia ekologikoan landatutako nekazaritza-azaleraren % 20tik gora daude. Frantzia eta Espainia dira guztira landatutako azalera handiena dutenak.

166

114 113

166

114 113

51

51

32

31

32

31

24

24

24

24

17 17

15

15 11 11 10 10 11 11 10 10

Eragile kopuruari dagokionez, 2024 urtean 71 gehitu ziren eta hazkundea %4koa izan zen, guztira 768 eragile daude EAE-n ekoizpen eredu ekologikoan ziurtatuta.

A

zaleraren eta eragile-kopuruaren hazkundearekin, nekazaritza-ekoizpen ekologikoa handiagoa egiten ari dela esan liteke. Galdera da, hazkunde horrekin batera, sektorea gehiago garatzen ari da? eta eboluzionatzen? Esan ohi da garapena funtzioaren eta gaitasunaren hobekuntza dela, eta eboluzionatzea egoeretara egokitzea dela, baina hori benetan gertatzen ari dena al da? Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sail berria iazko erdialdean abiatu zen

www.ekolurra.eus

9 9

77

77

77

77

77

66

66

66

55

55

55

55

44

44

44

44

33

33

33

33

33

22

22

22

1 1

1 1

1 1

1 1

Eragile-kopurua, jarduera nagusiaren arabera (2024ko abendua).

XII. legegintzaldian. Urrian sail honek Legebiltzarraren enkargua jaso zuen Euskadiko ekoizpen ekologikoa sustatzeko plan berri bat egiteko lankidetza zabalean: Foru Aldundia, tokiko erakunde, lehen sektoreko eta elikagaien sektoreko eragileekin eta ENEEK-Ekolurrarekin batera. Garrantzitsua da plan honek sektorearen garapenean eta bilakaeran arreta jartzea. Urtero baja ugari ematen dira jarduera bertan behera utzi behar izaten duten proiektuengatik, bai errelebo-faltagatik, bai bideragarritasun “onargarria” ez lortzeagatik. Bideragarritasuna neurtzerakoan kontuan izaten

dira, egonkortasun ekonomikoa, famlia kontzilizazioa, norberaren egoera fisikoa, eta azken baten, lanbidearen duintasuna maila. Garapen plana 2026-2030 eperako egingo da eta bere lanketa 2025 urte honetan burutukoa da, Eusko Jaurlaritzaren esanetan. Garrantzitsua izango da arreta honako gai hauetan jartzea: formazio eta trebakuntza eskaintza hobetzea; aholkularitza-sare espezializatu bat ezartzea; ereduaren arazo espezifikoei erantzungo dien ikerketa lerroak ugaritzea eta emaitzak sektorean zabaltzeko lanak hobetzea; ekologikoaren ikuspegia zabaltzea, nekazal

politikaz gain, ingurumenaren, kontsumoaren eta hezkuntzaren arloko beste politika instituzional batzuk inplikatuz; erosketa berdearen irizpideak ekoizpenaren errealitatera egokitzea; ekoitzitako guztia elikagai ekologiko gisa saltzea ahalbidetzen duten merkaturatze-egiturak sustatzea; eskaria handitzea baina eskaintzaren balorizazioan oinarrituta, kontsumitzailea hobetoago informatuz. Zerrendatutako guzti hauei seguruenik beste asko gehituko zaizkie urte honetan zehar, planaren diseinu prozesuan. Errolda eta datu gehiago hemen: www.ekolurra.eus

ENEEK-Ekolurra Buletina

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Ekolurra Buletina 2025 I by Bio Eco Actual - Issuu