ekologikoa, dena hobetzeko!
2024 URTEKARIA
www.ekolurra.eus
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua berritu da
Ezkerretik eskuinera Jon Ariño, Iker Iglesias Eguia, Sonia Ingunza Zumalde, Judit Garcia Llorens, Miren Nekane Tomasena Elorza, Raúl Rituerto Turrado, Anna Montserrat Minguella, Jose Ramon Arrieta Zialzeta eta Garikoitz Aiesta Etxaniz.
A
urreko kontseilu taldeak 2022ko otsailean hauteskunde prozesuari hasiera eman bazion ere, egokitzapena behar zuten zenbait administrazio-gaiek prozesua luzatu dute. Oztopo hauek konponduta, hauteskunde prozesua 2023ko irailaren 1ean jarri zen martxan.
Talde berriak 2024ko otsailaren 5ean egin zuen lehendabiziko eratze bilera, eta bertan ofizialki KONTSEILU BERRIA osatu zen. Egun honetan finkatu ziren ere lehendakaritza eta lehendakariordetza karguak, hautagaien arteko bozketa bitartez. Hala, datozen 4 urtetarako Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko Lehendakari Judit Gartzia Llorens izango da, lehendakariordetza, berriz, Garikoitz Aiesta Etxaniz-i egokitu zaio.
Kontseilu berria Elikadura ekologikoaren alorrean jarduten duten azpisektoreetako ordezkariek (nekazari zein abeltzainak, eralda-
www.ekolurra.eus
tzaileak, merkaturatzaileak...) osatzen dute Kontseilua.
Elkarteko lehendakari den Jon Ariño dago.
Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak eta kontsumitzaileen ordezkari bat ere parte dira.
Kideak
2023-2027 epealdian, sektore ekologikoaren ordezkaritzan lau ekoizle egongo dira: Raúl Rituerto Turrado (abeltzaina eta nekazaria, Araba), Sonia Ingunza Zumalde (baratzezaina, Bizkaia), Garikoitz Aiesta Etxaniz (abeltzaina, Gipuzkoa) eta Miren Nekane Tomasena Elorza (baratzezaina, Gipuzkoa) eta eraldatzaile, merkaturatzaile eta inportatzaileen ordezkaritzan beste lau kide egongo dira: Anna Montserrat Minguella (okina, Araba), Judit Gartzia Llorens (abeltzaina eta esneki ekoizlea, Gipuzkoa), Jose Ramon Arrieta Zialzeta “Exkerra” (artzaina eta gaztagilea, Gipuzkoa) eta Iker Iglesias Eguia (pentsu ekoizlea, Bizkaia-Gipuzkoa). Halaber, kontsumitzaileen ordezkari bezala Euskadiko Kontsumitzaileen
Judit Garcia Llorens (Etxeberri Goikoa EZ) Kontseiluko Lehendakaritza Olaberria, Gipuzkoa 2010etik Etxeberri Goikoan ekoiztutako esnekiak eta bestelako animali ekoizpenak eredu ekologikoan ziurtatuta daude. “Jaiotzez nafarra naiz. Nekazaritzako Ingeniaritza ikasketak egin nituen. Urte dezentetan kanpoan lanean eta baserrian laguntzen ibili naiz. 2019tik, kanpoko lanak utzi eta baserriko jardueretan nabil buru-belarri: abeltzainak gara, etxaldean 10 esnebehi, txekor batzuk eta oilaskoak ditugu. Txekorren haragia paketetan saltzen dugu eta esnearekin hainbat gazta mota egiten ditugu, salmenta zuzenaren bitar-
tez merkaturatzen ditugunak: azoketan, kontsumo- taldetan, herriko dendetan.... Sinisten dugun proiektutan eragiten dugu eta agroekologia bultzatzen duten beste ekoizleekin elkarlanean gabiltza sarea indartuz.” Garikoitz Aiesta Etxaniz (Mandubizahar Baserria) Lehendakaritzaordea Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa. 2014tik Mandubi-Zahar etxaldean ekoiztutako haragia eredu ekologikoan ziurtatuta dago. “Jaiotzez kaletarra izanda ere, Donostiakoa bainaiz; badira ia 25 urte amaren jaiotetxera bizitzera joan nintzela. Ingenieritza Agronomoko ikasketak amaitu ondoren, nire ibilbide profesionalean jardunbide mistoa uztartu dut: abeltzain agroekologikoan aritzeaz gain, enpresa pribatuan lanean diardut aholkularitza teknikoan. Administrazio publikoan ere lanean
ENEEK-Ekolurra urtekaria
1