ekologikoa, dena hobetzeko!
EKOLURRA BULETINA
www.ekolurra.eus
I
Elikagai ekologikoak non eta nola eskuratu jakiteko bilatzailea martxan da
railaren 23a Europako Nekazaritza Ekologikoaren eguna ospatzen zela probestuz, www.ekolurra.eus gure webgunean martxan jarri dugun “Sareko” bilatzailea aurkeztu genuen. Tresna berri honekin, era erraz eta intuitibo batean Euskal Autonomia Erkidegoan elikagai ekologikoak non eskuratu daitezkeen jakin dezake edonork.
Aplikazioak ekoizle taldeen koordinazioa ere errazten du
Jendartearen zati handi batek ekologia, ingurumena, osasuna, bizitza eta ondo elikatzearen inguruan kontzientziazio-maila altua du, baina kasu askotan bertoko elikagai ekologikoak aurkitu eta erosteko zailtasunak dauzkate. Bilatzaile honen berezitasun nagusia da produktuen egileek beraiek zuzenean osatuko duten bilatzailea izango dela. Hau da, informazioa zuzenean iritsiko zaio kontsumitzaileari, inguruan dauzkan ziurtatutako ekoizle, ekoizle-eraldatzaile zein eraldatze-enpresen eskutik. Azken hileetan burututako lanari esker, dagoeneko 269 salmenta gune identifikatu dira. Horien artean, azokak, dendak, otar-banaketak, ustiategiak, baserriak, kontsumo-elkarteak... Salmenta gune berri bat mapan sortzen denean, bertan saltzen diren produktu-familiak zehazten dira. Behin sortuta, posible da beste ekoizle bat gune horretan “sartu” eta bere produktuak ere gehitzea. Modu honetara, mapa osatzen doa. Helburua da kontsumitzaileari ahalik eta bilatzaile osatuena
Tresna honen berezitasun nagusia da eragileek beraiek zuzenean osatuko dutela www.ekolurra.eus
eskuragarri jartzea, baina oraindik informazio asko falta da eta zuen datuak gehitzera animatzen zaituztegu. Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan sustatu@ekolurra.eus helbidean. Bilatzaileak ez du soilik produktuen egileek mapan identifikatutako salmenta-guneak erakutsiko, aukera emango du ere Kontseiluan erroldatuta dauden denda eta supermerkatu guztiak aurkitzeko, “ziurtatutako saltokiak” aukerarekin. Baliteke horietako saltoki batzuetan hemengo ekoizleen produkturik ez izatea, baina garrantzitsua iruditu zaigu denda hauek ere bistaratzea. Izan ere, ontziratu gabeko produktu ekologikoak manipulatzen dituztenez Kontseiluko teknikarien kontrol bisitak jasotzen dituzte.
Sareko puntuak Bilatzaile berrian propio iragazi daitezkeen “Sareko puntuak” izenez identifikatu ditugun kokapenak daude. Puntu hauen berezitasuna da bertan posible dela, bilatzailetik atera gabe, ekoizle bati edota ekoizle talde bati enkargu bat egitea, eta aukeratutako egunean puntu edo toki horretan eskatutakoa jasotzea. Sareko puntu batean,
sartuta ekoizle baten edo talde baten eskaintza ikus daiteke, azoka edo merkatu bat izango balitz bezala. Merkatu hauek ekoizleek beraiek antolatzen dituzte, bitartekaritzarik edota kosturik gabe.
Sareko Puntuen funtzionamendua “Sareko Puntuek” merkatu irekiak zein itxiak identifikatu ditzakete (azken hauek giltzarrapo baten sinboloarekin identifikatuta daude). Ezberdintasuna da merkatu irekietan edonork eros dezakeela; merkatu itxietan, aldiz, eroslea harremanetan jarri behar da “Sareko puntu” hori koordinatzen duen ekoizlearekin, eta izena emateko eskaera bidali. Eskaera onartu ondoren, erabiltzaileak bere burua identifikatu besterik ez du egin beharko, bere helbide elektronikoarekin eta esleitu zaion sarbide-gakoarekin. Ekoizleei dagokienez, “Sareko puntuak” sortzeak aukera ematen du merkaturatze-modu ezberdinak bistaratzeko, izan otarrak, dendak, azokak, kontsumo taldeak eta abar. “Sareko puntua”ren ezaugarriak zehazterakoan, norberaren edota taldearen produktu-katalogoa
sortzeko aukera dago, modu horretan eskaintzen diren produktuen erabateko kontrola izanda (salneurria, deskribapena, irudia...). Aplikazio honekin, ekoizle-taldeen koordinazioa errazten da, aplikazioak berak zehazten baitu eskaera bateratuetan ekoizle bakoitzari dagozkion produktuak, baita entrega egunen eta tokien zehaztapena ere. Fakturazioaren alorrean, eskaerak fakturatzeko modua ematen du, Ticketbai sistemarekin txertatuta baitago. Gainera, aukera ezberdinak ematen ditu ordainketarako: txartel bitartez, helbideraketa eginda... Eroslearen ikuspuntutik, “Sareko Puntu” batera sartuta ekoizle bakarrari zein bat baino gehiagori eskaerak egiteko aukera dago. Funtzionamendua berdina da merkatu irekietan zein itxietan: eskaria jasotzeko egun batzuk aukeratuta, eskaera behin eta berriz errepikatzeko programatu daiteke, eta beti dago aldatzeko edo ezeztatzeko aukera. Hau da, eskariak egin, ordaindu zein kudeatzeko erraztasunak ematen ditu aplikazioak, baita denboran zehar burutako erosketak ikusteko zein fakturak deskargatzeko aukera eman ere. Azken finean, plataforma honek zure merkatua pertsonalizatzeko aukera anitz eskaintzen ditu. Beraz, “Sareko Puntu” bat sortu nahi izanez gero eta zure egoerara nola egokitu daitekeen ezagutzeko jarri harremanetan gurekin sustatu@ekolurra.eus helbide elektronikora idatzita edota 946 271 594 telefonora deituta.
ENEEK-Ekolurra Buletina
1