

![]()


TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI ETA IBAIZABAL SASKIBALOI TALDEA
Zazpi urterekin hasi zen saskibaloira jokatzen Julene Royale galdakoztarra, eskolako lagunekin egon nahi zuelako.
Ibaizabal Saskibaloi Taldeko harrobian jokatu zuen denbora luzez, eta Estatu Batuetara jauzi egin zuen duela lau urte. Jacksonvilleko unibertsitatera joan zen ikasi eta saskibaloian jokatzera, eta hiru urte eman zituen han, Ibaizabalekin LF2 ligan jokatzera bueltatu den arte. Jokalari galdakoztarrarekin hitz egin dugu bere ibilbideaz eta taldearen denboraldiaz.
Ibaizabal Saskibaloi Taldeko harrobian hasi zinen. Zein oroitzapen gordetzen dituzu lehen urteetatik? Lehen urtean pentsatzen dudanean beti etortzen zait burura saskibaloian hasi nintzela Egiako lagunak —dantza eskolara ere haiekin joaten nintzen— saskibaloira apuntatu zirelako eta nik haien jalguna izaten jarraitu nahi nuelako. Zazpi urte genituen, eta gaur egun ere lagunak gara. Denbora asko pasa da, baina oso ondo gogoratzen dut nire lehen partida, Paduraren aurka, Arrigorriagan. Talde zoragarria genuen, oso ondo moldatzen ginen elkarrekin, eta hasieratik gustatu zitzaigun lehiatzea. Hala ere, beti izan naiz lotsati samarra, oskol barruan sartzen den horietakoa. Baina kantxara sartzen nintzen momentuan beste pertsona bihurtzen nintzen: nire buruarengan konfiantza sentitzen nuen eta lotsa guztia galtzen nuen, beste Julene bat nintzen. Nire taldekideek eta entrenatzaileek lagundu didate seguru sentitzeko prozesu horretan.
Noiz konturatu zinen saskibaloia profesio izan zitekeela zuretzat? Txikitatik ikusi izan ditut klubetik jokalari asko igotzen nagusiekin jolasteko, eta haiek niretzat inspirazio
handia izan dira, haien bidea jarraitzeko gogoa piztu didatelako. Haiek izan dira nire erreferenteak, eta amesten nuen noizbait haiek zeuden leku berean egon ahal izango nintzela. Nire lagunak eta taldeko guraso asko LF2ko partidak eta mutil nagusienak ikustera joaten ginen. Partiden ostean oso ondo tratatzen gintuzten, gurekin hitz egiten zuten eta abar, eta horregatik grina piztu zitzaidan. Ez nekien heldua nintzenean jokalari profesional izateko aukerarik izango nuenik, baina argi nuen entrenatu eta lan egin nahi nuela gaur egun nagoen tokira iristeko.
Zein balio transmititu dizkizu klubak txikitatik?
Klubaz hitz egiten dudanean, ez naiz erakunde bati buruz ari, baizik eta bertan dauden pertsonei buruz. Horregatik, transmititu dizkidaten balioak nire prestakuntzan zehar alboan izan ditudan pertsonen bidez jaso ditut. Haien artean entrenatzaileak, taldekideak eta niretzat erreferente izan diren jokalariak daude. Haiek irakatsi digute taldean jokatzen, gure taldekideen ekarpena baloratzen, eta taldeko kideak babesten eta defendatzen —kantxan zein kanpoan—. Halaber, etengabeko ahaleginaren eta partida aurreko lanaren garrantzia ulertzen, eta helburuak lortzeko gogor lan egiten. Errespetatzen. Eta balio moduan hartu ezin bada ere, kirol honetarako dugun zaletasuna ere bai.
Duela urte batzuk Estatu Batuetara joan zinen Jacksonvilleko unibertsitatean ikasi eta saskibaloian jokatzera. Zerk bultzatu zintuen hara jauzi egitera? Infantil adina nuenean Estatu Batuetako talde bat etorri zen Ibaizabaleko lehen taldearen aurka jokatzera. Niretzat, Urretara sartzen ikusi nituenean —zapatila haiek, denak modu berean jantzita, eta batez ere transmititzen zuten aura— argi izan nuen. Partida irabazi zuten, baina ez zitzaidan hori iruditu

Julene Emily Royale Sacristán 2004, Galdakao
Miamin jaio zen eta bi urterekin etorri zen Galdakaora. Hemen egin zituen oinarrizko ikasketak, Gandasegin, Egian eta Elexalden. Ostean, Psikologiako eta Soziologiako graduak egin zituen Jacksonvilleko unibertsitatean, eta azkenik, Giza Baliabideetako Masterra Deuston. Gaur egun praktikak egiten ditu giza baliabideen alorrean, eta bitartean saskibaloira jokatzen jarraitzen du, Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarrean.
garrantzitsuena. Benetan arreta deitu zidan.
Zein izan zen erronkarik handiena hara egokitzeko? Nire etxetik, familiatik eta ohituta nengoen kirol‑ingurunetik urrun egotea ez zen erraza izan. Prestakuntza fisikoaren maila askoz handiagoa zen Galdakaon egiten genuenarekin konparatuta. Egunero goiz jaiki behar ginen entrenatzeko, eta ia egun guztietan pista‑saio bikoitzak eta gimnasio saioa geneukan. Eta hori guztia, jakina, klaseekin batera, eta denboraldian zeharreko bidaiak ere bai, aste bat bai, bestea ez. Diziplina handia behar da guztia kudeatzeko. Baina horretatik ere asko ikasi dut. Gizarteratzea zaila egin zitzaidan lehen urtean, baina hurrengo bietan asko hobetu zen. Bizitza osorako lagunak egin ditut.
Zein desberdintasun nabarmenduko zenuke AEBetako saskibaloiaren eta hemengoaren artean? AEBetako saskibaloia talentuaren eta jokaldi indibidualen araberakoa da neurri handi batean. Hemen, berriz, kontrakoa da: talde‑lanaren eta talde‑konexioaren araberakoa gara, eta noski, talentu indibidualak ere badu garrantzia, baina modu ezberdinean AEBetan egiten denarekin alderatuta. Pertsonalki, gure saskibaloia gehiago gustatzen zait. Kontuan izan orain ia guztiok bizkaitarrak garela. Saskibaloia modu berean ulertzen dugu eta bakoitzak ahal duen neurrian laguntzen du.
Zer ikasi zenuen etxetik kanpo izandako esperientziaz? Askoz independenteagoa naiz lehen baino. Ikasi behar izan dut nola antolatu nire burua ikasketak, kirola eta bizitza soziala uztartu ahal izateko. Jende mota eta jatorri guztietako pertsonekin sozializatzen ere ikasi dut, izan ere, Jacksonvilleko unibertsitatea nahiko txikia izan arren, Estatu Batuetako eta
munduko toki guztietako jendea zegoen. Halaber, gehiago sinesten dut nahi dudana lortzeko dudan gaitasunean. Azkenean, bigarren urtearen hasieran konturatu nintzen ez nuela han jarraitu nahi, etxera itzultzea nahiago nuela, eta titulua lortuta itzultzea jarri nion nire buruari helburu, baina ahalik eta azkarren. Eta hemen nago, hiru urte geroago, etxeko taldean jokatzen eta unibertsitateko master bat egiten.
Zure jolasteko moduan, zein alderditan nabaritu duzu bilakaera handiena esperientzia horren ondoren? Ze galdera zaila… Lehen urtean nire jaurtiketa aldatu zidaten. Nire jaurtiketan konfiantza handia nuen, eta aldatu zidatenean segurtasuna galdu egin nuen. Minutu gutxiago jokatzea errazagoa egin zitzaidan, beka antolatzen zuten agenteek horren inguruan abisatzen zigutelako. Baina, alde positiboan, esango nuke nire defentsa izan dela gehien hobetu dena. Jacksonvillen jokalaririk txikienetako bat nintzen, eta askoz handiagoak ziren jokalarien aurka jokatzen genuen. Ez naiz azkarra, baina gorputza badut, eta gustatzen zait

jokalari handiagoak defendatzea. AEBetara joan aurretik, joko‑irakurketa gustatzen zitzaidanez, horretan gehiegi oinarritzen nintzen, gogorrago defendatu beharrean. Hala ere, taldean defendatzaile bikainak izateak eta Txutxik, gure entrenatzaileak, asko lagundu didate hori gehiago lantzen.
Estatu Batuetan hiru urte eman ostean, Ibaizabalera bueltatu zara. Zer esan nahi du zuretzat etxera itzultzeak? Ibaizabalera itzultzea, niretzat, hazitako etxera bueltatzea da: nire familia guztia dagoen lekura, nire lagun guztiak dauden tokira, eta ezagutzen dudan guztira. Beti izan dut oso argi Estatu Batuetatik bueltan Ibaizabalera itzuliko nintzela. Ilusio handia egiten zidan klubeko mailarik gorenean jokatzea, bizitza osoan harrobikoa izan ondoren. Harrobiko neska mutilei erakutsi nahi nien lan gogorrarekin maila gorenera iritsi daitekeela.
Nolakoa izaten ari da taldearen denboraldia orain arte? Harrigarria. Inork ez luke pentsatuko orain gauden momentuan egongo ginela. Datorren hilabetean, mailaz igotzeko playoff ak jolastuko ditugu. Hau urte osoan zehar izan egin dugun lanari eta gure artean izan dugun giro onari esker izan da. Talde ikaragarria daukagu, saskibaloi maila altua duena, baina batez ere, nire taldekideak oso atseginak direlako.
Zeintzuk dira aurten taldearen indargune nagusiak?
Zelai barruan defentsa, intentsitatea eta jolasteko jartzen ditugun gogoak dira gure ezaugarri nagusiak.
Eta zein alderdi hobetu ditzakezue oraindik? Uste dut taldeak ondo funtzionatzea lortu duela, baina horrek ez du esan nahi guztiok partidu beretan %100ean egon garenik. Batzuetan batzuek izaten dute egun hobea, eta beste batzuetan besteek. Jaurtiketetan erregularitasun handiagoa izango bagenu, lasaiago ibiliko ginateke. Beti egon behar du hobetzeko zerbait.
Zaleei bidali nahiko zeniekeen mezuren bat? Eskerrik asko eman nahi dizuet denboraldian zehar Urretara etorri zareten guztioi. Animatzen gaituzuen bakoitzean aldea nabaritzen da. Azken esfortzu bat eskatuko nizueke geratzen zaigunerako: etorri, animatu, arratsaldea gurekin pasa eta gozatu Bizkaiko saskibaloiaz, hemen, Galdakaon. Gradak beteta ikustea sekulako bultzada da, eta zalantzarik gabe hobeak egiten gaitu. •

Asteko egun gogokoa? Barikua edo domeka.
Herriko txoko gustukoa? Arantzille.
Liburua ala tablet-a? Tablet a.
Pelikula bat? Maléfica 2.
Ez duzu onartzen… Lo egiteko debora ez izatea.
Zoriontsu egiten zaitu… Nire txakurrak.
Plater bat? Amamaren tortilla patata.
Deskribatzen zaituen berba? Alaia.
Herrian zer kenduko zenuke? Aparkaleku arazoak.
Eta zer berria jarri? Beste kiroldegi bat.
Euskarazko berbarik politena? Zaplateko.
Zure ametsetako bidaia? Hiru hilabete Karibean.
Berba egin ala entzun? Entzun.
Zure mesanotxean ezin da falta… Nire bonnet a.
Abesti bat? Un beso y una flor, Nino Bravorena.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

AMETS ITURBE
«Zergatik ez zarete auzo guztiak ados jartzen asteburu bakarrean denen jaiak batera ospatzeko? Zelako zoramena!»
Jaien antolakuntzarekin amesgaiztoak


al zenekien...
Ormuzeko itsasartearen pareko tentsio komertziala egongo dela Zugutzuko zubi berria martxan jartzen denean?
Korrika egindakoen %10ak gutxienez euskararekiko kontzientzia hartuko balu, pozik geratuko lirake antolatzaileak
— Zuk zer egiten dozu bariku gauetan? — Zerbeza batzuk hartzera irteten naz
— Ahh! Ondo! Eta ostean?
— Ostean ya astelehena da.
Usansolok Vuelta a Españako etapa bat eskatu du
Itzuliaren harira Galdakaoko kaleak asfaltatu eta Elexaldeko igoera berriztu dituztela ikusita, Usansoloko Udalak Espainiako Vueltako etapa bat eskatuko du. Uporako igoera asfaltu eta Gorosibaiko hondakinak garbitzeko eskatuko dute.
Napoliko mafien beldur
dira udaltzainak
El Padrino izena jarri diote kale Juan Bautista Uriarten ireki duten pizzeria berriari. Horrek, Da Capo Musika Banda hartzen dabilen indarrak eta tabernetako muslari batzuk duten camorrista itxurak, Udaltzaingoa alertan jarri du, herrian mafia berriren bat egonkortzen ari denaren beldur.
Galdakaok Kirol Erronkara animatu nahi ditu herritarrak, doping analisirik egongo ez dela argituz. Gazteek hartzen dituzten proteina, suplementazio, edari energetiko edo ilea ez erortzeko botikak onartuko dira, baita adindunen sintrom eta kolesterolaren aurkako pilulak ere.

Hilabete honetako sarituak Martxoko saridunak
Maite Lopez Garai
Maitane Amondarain Urrutia

Basoa tabernan bina pertsonentzako jatorduak irabazi dituzte. Zorionak!
Velasco (ezker) eta Amaia Saez (eskuin) Binkekideak On Kafe kafetegiko Ibanekin, bizkotxoak eta produktu sorta bana jasotzerako orduan! On egin, bikote!

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

























MANU ETXEBARRIA AYESTA
Apirila euritsua dala esaten danez, goazen
Urkiolara hango euriok nora doazen ikustera. Santutegiko teilatuaren gailurrean jausten dan euria erdibitu egiten da. Alde batekoa, Mañari errekatik Ibaizabalera doa eta azkenean Kantaurira. Bestekoa, Zadorra errekatik
Ebro ibaira eta azkenean Maditerraneora. Baina, Zadorra erreka bidean, Urrunagako urtegia inauguratu zan 1958an Zeanuriko zentral elektrikora ura bialdu eta Altos Hornos de Vizcaya zan enpresari argi indarra eroateko. Argi indarra lorturik, urak Arratia errekatik botaten ziran kalte handiak eginik bazterretan eta batez be errotetako ubide eta anteparetan. Geroagora 1973an, Zeanuriko Undurragan urtegi bat egin zan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa bitarteko. Urtegiko ur hori Zeanuritik Arrigorriagako Venta Altako depuradora doa tuberia bidez. Ura garbituz gero, Bizkaiko hainbat herritara bialtzen da, Bilbo inguruetara ezeze, Galdakaora eta haragora Zeanuriraino. Galdakaon edaten dogun uraren tantakada batzuk behintzat ez ete dira Urkiolako Zadorra aldeko teilaturik harakoak? Mañari aldekoak be Galdakaotik joakuz baina Ibaizabaldik. Bitzuak izan beitez ondo etorriak. Ura, bizia dogu. Zaindu daigun.

Uztailaren 1etik 30era izango dira hiri udalekuak eta 4 eta 11 urte arteko haurrentzako zerbitzua izango da. Galdakaon erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna.
Galdakaoko Udalak urtero antolatzen dituen hiri udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira aurten. 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat Aperribai, Urreta eta Gandasegi ikastetxeetan eskainiko da zerbitzua. Hiru txanda eskainiko dira: lehenengoa, 1etik 15era; bigarrena, 16tik 30era; eta, hirugarrena, 1etik 30era. Astelehenetik ostiralera izango dira (jaiegunak izan ezik), 09:30–13:30 ordutegian, eta hautazko zerbitzuak eskainiko dira: jantokia, 13:30 eta 14:30 bitarte, eta goizeko eta jantoki osteko harrera zerbitzua (doan, ordubete lehenagoko eta beranduagoko tartearekin, hurrenez hurren). Zerbitzuaren prezioak eta hobariak www.galdakao.eus atarian daude ikusgai.
Udalekuetan izena emateko epea apirilaren 16tik 26ra bitarte zabalduko da, biak barne. Eskaera Galdakaoko Udalaren web gunearen bitartez egin behar da eta eskabideak inskripzioaren hurrenkera zehatzaren arabera onetsiko dira.
Udalekua haurrei euren bizipenak jaso, bizi eta elkar trukatzeko aukera ematen dien espazio zabal eta segurua da, jolaserako pentsatuta eta diseinatua. Eta hori euskaraz egitea da Galdakaoko Udalaren helburu nagusia, haurrengan, modu naturalean, hizkuntzaren ezagutza sendotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Era berean, egitasmoak bere egiten ditu beste helburu batzuk, hala nola haurren artean zenbait balore (genero berdintasuna, hezkidetza, kulturartekotasuna, bizikidetza, ingurumenarekiko errespetua…) sustatzea eta garatzea, eta berdintasunean eta begirunean oinarritutako jarduerak sustatzea, era horretan haur eta gaztetxoen artean genero estereotipoak eta rolak zalantzan jarri daitezen.
Informazio gehiago: hezkuntza euskara@galdakao.eus •

40. urteurrena
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI ETA BINKERI BIDALITAKOAK
Urteurren borobila bete du Galdakaoko enpresa ezagunenetariko batek: Zamakoa Eraikuntzakek. Duela 40 urte jaio zen Joserra Fernandezen eskutik, eta ordutik eraikin garrantzitsuen erreformak egin ditu herrian eta gure mugetatik kanpo. Joserra eta gaur egun enpresaren buru den Amaia alabarekin izan gara, Zamakoa Eraikuntzaken ibilbideaz gehiago ezagutzeko.
Gutxik badakite ere, Galdakaon eta inguruetan ditugun eraikin askok herriaren zigilua daramate, zehazki Zamakoa Eraikuntzak enpresa galdakoztarrarena. Joserra Fernandezek 1986an, duela 40 urte, sortu zuen enpresa eta ordutik erreferente diren hainbat eraikuntzen obrak egin dituzte, hala nola, Zugutzuko tren geltokiaren erreforma edo Bilbon kokatuta dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren erreforma.
Gaztea zela hasi zen Joserra Fernandez eraikuntzaren munduan. Hasieran Bilbon aritzen zen batez ere, beste kide batekin batera zuen enpresa batean. Ostean ordea, 1976an, autonomo gisa ezarri zen Etxepare kalean eta hamar urte beranduago jaio zen Zamakoa Eraikuntzak enpresa, Bizkai kalean, gaur egun Udalaren Ekonomia Arloa dagoen tokian —espazio horren erreforma egin zuen ere Zamakoak—. Bost langile inguru ziren orduan eta urteekin hazten joan zen, eta enpresaren egoitza gaur egun duen tokira lekualdatu zuten: Bilbo kalera. «Beste lekua txiki geratu zen eta hona etorri ginen espazio egokiagoa zelako lan guztia kudeatzeko», adierazi dio Joserrak BINKEri.
Proiektu handiak. Duela urte batzuk jubilatu zen, baina enpresan kuxkuxeatzen jarraitzen duela dio bere alaba Amaiak, enpresaren gida hartu duenak. «Esku onetan uzten nuela argi nuen. Amaiak 30 urte daramatza enpresan lanean eta inork baino hobeto ezagutzen ditu proiektuak eta langileak», aitortu du Joserrak.

Hirugarren belaunaldia ere bidean dago, izan ere, Garazik, Amaiaren alabetako batek, aitite eta amaren pausoak jarraitu nahi ditu: «Argi izan zuen hasieratik hemen lan egiteko ikasi nahi zuela. Guk ez dugu inoiz bideratu enpresan lan egiteko, baina berak argi zuen mundu hau dela gustatzen zaiona».
Proiektu handiak egin ditu enpresa galdakoztarrak urte guzti hauetan, besteak beste, Galdakaoko udaletxean zenbait erreforma, eta Atxuri eta Hendaiako tren geltokietako erreformak. Halaber, Metro Bilbaorekin eta Euskal Trenbide Sarearekin elkarlanak egin dituzte espazioak egokitzeko. «Eskertzekoa da. Lan asko egiteko eta proiektu politak egiteko aukera izan dugula eta izaten jarraitzen dugu, gero jendeak asko erabiltzen dituen eraikuntzetan», azaldu du Amaiak. Guzti hau aurrera eramateko, 30 langile inguru ditu enpresak gaur egun. Teknikariak dira gutxi batzuk, eta obretan aritzen dira gehienak.
Herriari lotutako enpresa. Galdakaon errotuta dagoen enpresa da Zamakoa, eraikuntzatik harago herriarekin lotuta dagoena. Galdakaon bertan du egoitza soziala, eta hainbat ekintza babesten ditu, batez ere kirolari lotutakoak. Gaur egun Txirrindulari Gela, Galdakao Bolei Taldea eta BINKE babesten ditu, eta Itzuliako Galdakao Galdakao etapako babeslea izan zen ere. «Argi daukagu herriko enpresa dela eta herriarentzat lan egin behar duela. Ahal dugun heinean, galdakoztarrentzako hor egongo gara», nabarmendu du Amaiak.
Berdintasunarekin konpromiso handia du ere enpresa galdakoztarrak, eta Enpresan Bardin Pyme Saria jaso zuen Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren eskutik: «Ezinbestekoa da enpresen zuzendaritzatik berdintasunarekiko apustua egitea». •


ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI ETA ANDER LOPEZ / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS











ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS










Euskara
Galdakaoko Udalak eta eragileek
herrian egiten den euskararen
erabilera aztertu eta indartzeko bi topaketa antolatu dituzte, apirila eta maiatzerako.
Euskararen alde lan egiten duten tokiko eragileekin elkarlanean, herrian egiten den euskararen erabilera aztertu eta indartzeko helburuarekin bi topaketa antolatu ditu Galdakaoko Udalak apirila eta maiatzerako.
Jardunaldiak 2023an egin ziren topaketen jarraipena dira, baina oraingoan «formatu berritzaileago, dinamikoago eta parte hartzaileagoarekin» datoz.
Saioak apirilaren 18an eta maiatzaren 16an izango dira, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan, 10:30etik 13:00etara. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea, baina egitea gomendatu du Udalak, edukiera mugatua baita. Formulario honen bitartez egin daiteke.
Jardunaldi bakoitza bi zatitan banatuko da: euskararen egoera orokorrari buruzko hitzaldi nagusi batek emango dio hasiera ekitaldiari, eta herriko errealitatea eta proiektuak azaltzeko aurkezpen txikiak landuko dira bigarren zatian, tokiko eragileen eskutik. Azkenik, ekitaldi bakoitzaren ostean, parte hartzaileen arteko solasaldia eta ideien trukea sustatuko da.
Eragileen parte-hartzea. Herriko hainbat eremutako ordezkarik parte hartuko dute topaketa horietan: Udaleko Euskara eta Gazteria arloek, Bagabiz Euskara Elkarteak, Euskaraldiko talde eragileak, udal euskaltegiak, AEK Barandiaran euskaltegiak, Berbalagunek, Adiskide Pilota Elkarteak eta CD Galdakaok, Argizai elkarteak eta Mozoilo Egunaren antolatzaileek.
Apirilaren 18ko hitzorduan, Garikoitz Goikoetxea kazetariak, Iñaki Iurrebasorekin batera egindako Esnatu ala hil liburuan

jasotako euskarari buruzko oinarrizko diagnostikoa aurkeztuko du. Hitzaldian euskaldun orok euskararen nondik norakoak argi ikusteko zedarriak emango ditu, bai eta oso txertatuak dauzkagun ideia oker batzuk ere irauliko. Galdakaoko euskararen erabilerari buruzko hainbat datu eta esperientzia partekatuko dira, beti ere datuen argitan eta aurreiritziak agerian itxiz.
Bigarren topaketa aldiz, maiatzaren 16an izango da. Bertan, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko presidenteak euskararen pizkunde beharraz arituko da. Euskara biziberritzeko hizkuntza politiketan aldaketa sakon bat sustatzearen garrantzia azpimarratuko du, adostasun sozial eta politiko berri batean oinarritu behar dena. Ondoren, herriko euskaldunak ahalduntzeko eta euskal komunitatea saretzeko ahaleginaz arituko dira, laburrean, Galdakaoko elkarte eta erakunde ezberdinetako zenbait partaide.
Parte hartzea errazteko asmoz, beharra izanez gero haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, eta topaketak online jarraitu ahal izango dira; saioak audioz grabatuko dira, eta ondoren podcast formatuan zabalduko dira, edukiak herritar guztiengana hel daitezen. Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariek egingo dituzte bi egunetako bilduma lanak.

Galdakaoko CIFP Andra Mari LHII ikastetxeak ate irekiak antolatuko ditu apirilaren 23an, enplegura bideratutako hezkuntza ezagutzeko.
Galdakaoko Lanbide Heziketako Andra Mari ikastetxeak ate irekien jardunaldia egingo du apirilaren 23an, eta aukera paregabea izango da ikasleek eta familiek lan merkatura sartzea errazten duen hezkuntza eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Gakoa: eginez ikastea. Lanbide Heziketak ikaskuntza aktibo eta kolaboratiboa sustatzen du, non ikasleek lehen mailatik benetako egoerei aurre egiten dieten. «Gure lantegi eta praktikek lan ingurune erreala erreproduzitzen dute», azaldu dute zentrotik. Ikasleek ez dute soilik ezagutza eskuratzen; enpresek eskatzen dituzten trebetasun profesionalak ere garatzen dituzte.
Ibilbide osoa: oinarrizko LHtik Masterreraino. Zentroaren abantaila handienetako bat ibilbide formakuntza integrala eskaintzea da. Oinarrizko LHtik hasi eta LHko Masterreraino, ikasleek beren erritmoan egin dezakete aurrera, etorkizuna pausoz pauso eraikiz. Ibilbide oso honek egokitzapenerako denbora, etengabeko hobekuntza, bilakaera pertsonala eta heldutasun profesionala ahalbidetzen ditu. Pertsona bakoitzak bere unea eta bere bidea aurkitzen ditu.
Zubi zuzena enplegurantz. Andra Marik enpresa ehunarekin duen harremana da bere balio nagusietako bat. Prestakuntza

dualaren sistemaren bidez, ikasleek ikaskuntza txandakatzen dute ikastetxearen eta enpresen artean. Kasu batzuetan, Dual Intentsiboan adibidez, ikasleek ordainsaria jasotzen dute. Lan munduan goiz murgiltze horrek nabarmen handitzen ditu laneratze aukerak.
Gainera, zentroak enplegu poltsa aktiboa du, tituludunen laneraketa errazteko; bitartekari lana egiten du ikasleen eta enpresen beharren artean. Zifrek argi hitz egiten dute: titulua lortu eta hurrengo sei hilabeteetan, graduatuen %70ek baino gehiagok lana aurkitzen dute.
Europa ikasgela gisa. Nazioarteko dimentsioa ere presente dago. Erasmus+ programari esker, ikasleek Europako hainbat herrialdetako enpresetan praktikak egin ditzakete. Esperientzia horrek curriculuma aberasten du eta ikuspegi profesional zein pertsonala zabaltzen ditu.



Urteetako lan kolektiboaren fruitu dan liburuxka barria argitaratu dau Ganguren Mendi Taldeak, Galdakaoko Udalaren laguntzagaz. Lanak «herriko ingurune naturala ezagutarazteko eta seinaleztatzeko» helburua dau, eta ibilbide ezbardinen mapak jasotzen dauz, Ganguren, Arrizuriaga, Artetagana eta Kukuzburukoak, esaterako. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Osakidetzak HU CI Proiektuaren maila bikainaren ziurtagiria lortu dau Basurtuko eta Usansoloko ospitaleetako ostomien kontsultetan.


Bizkaiko Mendizale Federazioak Kepa Lizarraga galdakoztarra omendu eban, federazioko mediku gisa «urte luzez egindako lan eta dedikazioagatik».



Usansoloko Uri Buru Batzarrak
Gorka Arana izendatu dau
EAJ PNVko alkategai herriaren lehenengo udal hauteskunde propioetarako.

Mende osoa bete eban Maria Jesus Zamalloa galdakoztarrak martxoaren 25ean.
Bisita askoren artean, Iñigo Arriandiaga alkatearen eta Amets Iturbe Gizarte Ekintzako zinegotziaren bisita ere jaso eban 100 urteko bizilagunak. Zorionak!

Bizkaiko Foru Aldundiak behin behinean onetsi dau
Galdakaoko Guturribai industrialdearen eta Bekea auzoaren artean bidegorria eraikitzeko proiektua.


Galdakaoko eta Bilboko lau etxebizitzatan zortzi kilo droga aurkitu dauz Espainiako Poliziak. Operazioan bost pertsona atxilotu dabez. Informazio gehiago: BINKE.EUS.


Ibon Caballero, Aiaraldeko ELAren PYME-etako arduraduna
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIA: BINKERI BIDALITAKOA
Jakina da Arabako Aiaraldea eskualdea ekonomikoki garai larrian dagoela. Horretan aritua da Ibon Caballero, Aiaraldeko ELAren enpresa txiki eta ertainen arduraduna. Galdakoztarraren begietatik ezagutu nahi izan dugu Aiaraldearen errealitate gordina.
Krisi ekonomiko larria jasaten ari da Arabako Aiaraldea eskualdeko industria. Maderas Llodio eta Tubos Reunidos enpresetan egindako enplegu espedienteek eta ehunka kaleeratzeek egoera larriagotu dute, eta ezinegona eragin dute eskualdeko herritarren artean. Gaiaren inguruan aritua da Ibon Caballero galdakoztarra, Aiaraldeko ELAren enpresa txiki eta ertainen arduraduna.
Eskualdeko egiturazko krisi bat jasaten ari da Aiaraldea? Krisia mundu osoan nabaritzen da, baina egia da Aiaraldeak asko sufritu duela azken urteotan... Ez dakit egiturazko krisia deitzea zehatza den, baina egia da asko nabaritzen dela.
Zer ari da huts egiten hainbeste enpresa desagertzeko edo langile kopurua murrizteko? Huts egiten duena da ez dela inguruko enpresen aldeko apusturik egiten, eta krisietan edo 2021ean COVIDarekin gertatu zen moduan langileak murrizteko aitzakia aurkitzen dute. Legeak kasu askotan babesten diete gainera.
Desindustrializazio itzulezina gertatzen ari da?
Desindustrializazio argia ikusten dugu, baina egun hauetan ere albiste onak aurkitzen ditugu, hala nola, Guardian eta Glavistarena, 2024an itxi zutenak, eta orain badirudi berriro irekiko dutela lanpostu askoren sorrerarekin.

Nor da egoera honen erantzule nagusia, enpresak, erakundeak, edo biak? ELAk argi dauka, bi erakundeak dira erantzuleak. Batzuk krisi egoerez aprobetxatzeagatik une bakoitzean nahi duena egiteko, eta besteak bitartekoak ez jartzeagatik eta konplize izateagatik. Aiaraldea industrializatzeko mahai bat sortu da, baina ez du ezertarako balio, edukirik gabe eta argudio argirik gabe baitatoz mahai gainera. Gure ustez, mahai bat gehiago da, benetan egiteko baino, zerbait egiten saiatzen direla eman dezan.
Enplegu espedienteak benetan saihestezinak dira, edo erabaki estrategikoei erantzuten diete? Dena saihestu daiteke eta zenbait enpresatan deslokalizazioa argia da. Beren etekinak bilatzen dituzte langileen kontura, eta ez dute inoiz pertsonengan pentsatzen.
Zein ondorio sozial izaten ari da enplegu suntsiketa horrek Aiaraldean? Ondorioak argiak dira: Aiaraldeko bizimodua okerrera doa. Dendak ixten joan dira eta ekonomia ez da mugitzen inguruan, jende askok lanpostuak galdu dituelako eta egoera prekarioan bizi direlako.
Sindikatuetatik, zeintzuk dira emango dituzuen hurrengo pausoak egoera hobetu ahal izateko? Jendearen ondoan egotea, ahal den guztian aholkuak ematea, entzutea, haiei kasu egitea eta nola ez, borrokatzea, asko borrokatzea eta inoiz inor alde batera ez uztea. Beti esaten dugu eta ezin dugu ahaztu... Borroka da bide bakarra.
Langile askok 45 urte baino gehiago dituzte. Zein etorkizun izan dezakete? Ba, egia esan, oso egoera
Aiaraldea industrializatzeko mahai bat sortu da, baina ez du ezertarako balio
gogorrak daude... Ez da adin egokia lan bila ibiltzeko, enpresek ez baitute horrelako profilik bilatzen. Adin horretan, egonkortasuna eta orain ez duten lasaitasuna behar dituzte.
Nola kudeatzen da langileen frustrazioa kaleratzeak saihestea lortzen ez denean? Pazientzia handiz. Gogorra da jendeari entzutea, baina horretarako gaude gu ere. Lehen esan dudan bezala, haien ondoan egotea eta une oro haiei laguntzea gure lanetako bat da.
Itxieren prozesuek aurrera jarraitzen badute, nolakoa izango da Aiaraldea hamar urte barru? Espero dut hamar urte barru eskualde industrial indartsu bati buruz hitz egin behar izatea. Borrokatzen dugun guztia etorkizunaren alde egiten dugu, bai gure seme alaben alde, bai atzetik datorren jende gaztearen alde. Oraintxe bertan ez dut pentsatzen itxiera zergatietan, asko sufritu duen eskualde bat berriz flotaraztean baizik.•

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!





Ertzaintzak 27 eta 36 urte arteko hiru gizon atxilotu zituen Usansolon, prostituzio hitzordu batera zihoan gazte bati labana batekin erasotzeagatik.
Plazakoetxeko biribilgunetik
Zugutzura doan tartean zirkulazioa noranzko bakarrean ezarri da, Basaurirantz.
Galdakaoko gazteek gazteentzat dituzten ideiak sarituko dituen GazT Nahaste lehiaketaren edizio berria jarri du martxan Galdakaoko Udalak.
Egitarau zabala hartuko du Galdakaok apirila eta maiatzean zehar, kultura, kirol eta gizarte eskaintzak batuko dituenak. Agenda bateratuan aurkeztu du Udalak.
Foru Aldundiak Kirolur Erronka txapelketa jarri du martxan, eta Galdakaok eta Usansolok parte hartuko dute, besteak beste.





Gure herrietako aktualitatea:

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!






Galdakaoko udaletxea bisitatu zuten martxoaren 23an Urreta Eskolako LH 3. mailako 66 ikaslek. Bertan, Udalaren lana ezagutu ahal izan zuten, alkatearen eskutik.
Javier Zorriqueta izango da Galdakaoko EAJ PNVren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan, alderdiak ezagutzera eman duenez.
Berdintasunerako Barne Plana onartu zuen Galdakaoko udalbatzak, lehen aldiz. Martxoko osoko bilkuran adostu zuen.
Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak bost domina lortu zituen Aragoiko Teknikako III. Irekian: urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzezko bat.
Galdakaoko Udalak eta eragileek herrian euskararen erabilera indartzeko bi topaketa antolatu dituzte, apirila eta maiatzerako.
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Zuzendaria: Jon Gomez Garai.
Erredaktorea: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.
Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.
Banaketa: Joal Express eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus
Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!


Babesle ofizialak:





Apirilak 17, barikua
20:10 Perejilek taldea
22:30 DJ Basckani
Apirilak 18, zapatua
13:10 Oinarin Txaranga
15:10 Bazkaria
16:30 Bazkalostea
18:30 Sakatu Elektrotxaranga
22:10 Kontzertuak: La Txama, Altxa Porru erromeria eta
HMNDK Etxera
Apirilak 18, zapatua
Caleidoscopio Teatro
Sesamo, ireki zaitez
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6 €
Apirilak 26, domeka
La Puça Espectacles
Massilia
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 9-12 €
Maiatzak 8, barikua
La Cocina
Calla y come
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8 €

Apirilak 19, zapatua
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberia Lur
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-10 €
Apirilak 22, eguaztena
Andrea Bella García
Euskara eta biok jalgi hadi mundura liburuaren aurkezpena
19:00 Torrezabal Kultur Etxean
Apirilak 24, barikua
Abel Ariznabarreta Errotak, uraren ertzean eta lehenago
19:00 Torrezabal Kultur Etxean
Maiatzak 8, barikua
Oliber Foix Agerre
Burujabetza berreskuratu edo identitatea eraiki. Nafarroa berriro erdigunera
19:00 Torrezabal Kultur Etxean
Apirilak 25, zapatua
Aiako Satxota Sagardotegira irteera
09:40 Galdakaotik

Apirilak 19, domeka
Galdakoztarren bigarren desafioa
11:00 Kurtzeko plazan
Apirilak 19, domeka
Athletic Club Eskolaren entrenamendu irekia
16:30 Santa Barbara futbol zelaian

Apirilak 19, domeka
Irteera kulturala: Butroiko gaztelua + Urduliz
09:00 Udaltzaingoaren ondoan
Maiatzak 3, domeka
Aterpe Eguna
09:00 Pagomakurre
Maiatzak 15, barikua
Zeharkaldia Ganguren mendilerrotik
08:00 Galdakaotik



Aurreko hilabeteko sariduna Magali Barrueta izan da eta 10€ arteko merienda irabazi du, Goxoa kafetegian!


