

![]()


TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI
Ofizialki herri denetik, pauso berriak ematen ari da Usansolo pixkanakapixkana. Urte amaieran esaterako, Usansoloko Dendari Sarea jaio zen.
Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren laguntzarekin jarri zen martxan elkartea. Helburua «hurbileko merkataritzaeredu iraunkorra eta etorkizunekoa eraikitzeko indarrak batzea da». Diego Dominguez elkarteko presidentearekin hitz egin dugu elkatearen erronka nagusiez eta Usansoloko merkataritzaren egoeraz.
Zein helbururekin sortu zen Usansoloko Dendari Sarea?
Usansoloko Dendari Sarea herritik eta herriarentzat sortutako elkartea da. Helburu nagusia hurbileko merkataritzaeredu iraunkorra eta etorkizunekoa eraikitzeko indarrak batzea da, eta horretarako ezinbestekoa da azken ideia hori, batuta egotea. Usansolo herri txikia da, eta pixkanakapixkanaka aurrerapausoak ematen ari dena Galdakaotik segregatu ostean. Bide horretan sortu da elkartea, Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren laguntzarekin.
Zenbat komertzio atxikitu dira orain arte elkartera?
Usansoloko 42 komertzio atxikitu dira orain arte elkartera, herriko komertzioaren %60 baino gehiago. Oso datu ona da alboko herrietako merkataritza elkarteek dituzten kopuruekin konparatuz, eta horrek esan nahi duena hauxe da: Usansoloko merkatariok prest eta gogotsu gaude sare indartsu bat sortzeko.
Sare indartsu hori lortzeko, garrantzitsua da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak eskutik
joatea? Noski, nire ustez ezinbestekoa da. Elkartearen helburu nagusia sare indartsu bat lortzea da, eta horretarako eskutik joan behar gara guztiok. Nik adibidez Kiram diseinu eta dekorazio negozioa dut Usansolon, eta hasiera batean taberna batekin zerikusirik ez duen arren, elkar lagundu ahal diogula uste dut. Ospitaleari esker milaka bezero potentzial ditu Usansolok, eta han aparkatzeko leku nahikorik ez dagoenez, askotan herriko erdigunera etortzen da jendea. Imajinatu taberna batera sartzen direla kafe bat eskatzera eta bidean nire negozioa ikusten dutela. Edo alderantziz, nire negoziora datozela eta ostean pintxo bat jan nahi dutela. Ba taberna baten bat gomendatuko nieke. Elkarri laguntzea eta babestea oso garrantzitsua da herri moduan aurrera joateko.
Zeintzuk izan dira elkartearen lehenengo ekintzak?
Ba elkartea bera ofizialki sortzea izan da orain arte egin dugun ekintza nagusia. Sei pertsona batu ginen hasieran eta elkartea sortzeko idea eta lehen pausoak, burokrazia batez ere, eman genituen Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren laguntzarekin. Ostean, izenaren eta logoaren aukeraketa egiteko prozesua martxan jarri dugu.
Nola aukeratu dituzue izena eta logoa? Usansoloko gazteei zuzendutako lehiaketa baten bitartez aukeratu ditugu izena eta logoa. Gazteek herrian erostera bultzatzea da elkartearen erronka nagusietako bat, eta horregatik haiei eskaini diegu aukera gure izena eta logoa sortzeko. Oihane Paradak irabazi du lehiaketa eta Usansoloko Dendari Sarea izan da proposatu duen izena. Logoari dagokionez, irudi freskoa eta xumea proposatu du Paradak. Irabazleaz gain, aipatzekoa da ere hamar urteko gaztetxo bat aurkeztu dela lehiaketara eta bigarren postua lortu duela, hain gaztea izanda. Sari-banaketako ekitaldian esan nuen bezala, DIEGO DOMINGUEZ

Diego
Dominguez Luque 1962, Galdakao
Galdakaon egin zituen oinarrizko ikasketak eta 15 urterekin hasi zen lanean, inprenta batean. Bitartean, dekorazioarekin lotutako ikasketak egin zituen eta alor horretan lan egin du ordutik, hainbat enpresatan. 2009an Kiram enpresa ireki zuen Usansolon, eraberritze eta dekorazio sektorean kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

lehiaketa ez du pertsona batek bakarrik irabazi, denok irabazi dugu komunitatea eginez, eta berriz ere islatuz Usansoloko merkataritza existitzen dela eta gazteak belaunaldi aldaketa direla.
Zein izan da jendearen erantzuna Usansoloko Dendari
Sarea sortu dela ezagutzean? Oso positiboa, tokiko merkataritza indartzeko beharra dagoela ikusten dutelako. Sari banaketan adibidez galdera bat egin nuen partehartzaileen artean: zein gabezia ikusten dituzue Usansoloko gure merkataritza-ehunean? Herritarrek emandako erantzunen artean hiru nabarmentzen dira. Etxeko txikienek jostailu-denda bat eskatu ziguten, beste parte-hartzaile batek paper-denda bat aipatu zuen, eta beste batek esan zuen arropa-denda bat falta dela, kirol-arropan espezializatua Galdera soil hau merkatu-azterketa bihurtu zen, izan ere, ez dugu beti merkataritza ireki behar gustoko produktuekin. Askotan merkatuazterketa egin behar dugu, ekitaldian egindako galderarekin adibidez.
Gazteen inplikazioa aipatu duzu erronka nagusien artean. Zer egin daiteke gazteak Usansolon erostera bultzatzeko? Kontsumo ohiturak aldatu dira, eta berrietara egokitzeko beharra dago. Gazteak ez daude ohituta herrian erostera, eta merkataritza gune handietara doaz gehienetan, han denetarik dutelako. Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea herrian dugun eskaintza oso zabala dela, eta hemen ere aurkitu daitekeela denetarik. Bestalde, Internetek eskaintzen dituen aukera amaigabeei aurre behar diegu, eta horretarako beharrezkoa da bakoitzak duen produktua ondo aurkeztea eta berezi egiten duena azpimarratzea. Hori da gakoa nire ustez, marka handietatik ezberdintzea eta noski, herritik eta herriarentzako merkataritza egitea, zerbitzu eta tratu
Gazteetaz harago, nola ikusten duzu Usansoloko merkataritzaren egoera? Ba ez dut uste egoera larria denik, Usansoloko jende askok herrian kontsumitzen duelako, eta alboetako herrietatik etortzen direlako ere.
Hobeto egon ahalko litzatekeeela? Noski, horretarako sortu da ere elkartea, baina egoera hobetzeko ezinbestekoa da aparkalekuen arazoa konpontzea. Udalarekin bilerak izan ditugu eta horietan azpimarratu dugu oso zaila dela herrian erosketak egitea aparkalekurik ez badago. Usansolok gaur egun duen arazo nagusietako bat da aparkaleku falta eta Udalak gaur egun beste hainbat egiteko dituela ulertzen dugun arren, arazo horri konponbidea eman behar zaiola azpimarratzen jarraituko dugu merkatariok.
Harreman ona duzue Usansoloko Udalarekin? Bai, oso ona. Hasieratik egon dira laguntzeko prest eta pixkanakapixkanaka herria hobetzeko ahalegina egiten ari direla ikusten dugu. Eskertzekoa da Udalak gurekin izan duen jarrera. Elkartea aurrera eramateko dirulaguntza eskainiko digutela baieztatu digute dagoeneko.
Herritarrentzako ekintzaren bat martxan jartzea aurreikusi duzue dagoeneko? Ba bidean gaude, baina oraindik ez dugu ondo pentsatu behar dugu zelan egin. Nire esperientzia kontuan izanda— hamar urte eman nituen Galdakaoko Gu Dendariko zuzendaritza batzordean— uste dut tokiko dendetan erostera animatzeko eraginkorrena herritarrei laguntza zuzenak ematea da, hau da, deskontuak egitea. Baina esandakoa, oraindik ez dugu ekintza zehatzik pentsatu ildo horretan.
Pertsonalki, zelan sentitzen zara Usansoloko Merkataritza Elkarteko lehenengo presidente izanda? Ba oso eroso nago karguan. Aurretik Galdakaoko Gu Dendari elkartean egon naiz eta hortik esperientzia handia hartu dut. Usansolon aplikatu daitezkeen gauza asko ikasi nituen, eta baita eraginkorrak ez direnak antzeman ere. Nire helburua eta zuzendaritza batzorde osoarena —lau gara— elkartea martxan jarri eta lehen pausoak ematea da. Gure zikloa amaitzean, zuzendaritza batzordea beste batzuek osatzea da onena, horrela ideia berriak suertatu daitezke.
Egoitza du elkarteak dagoeneko? Ez, baina etorkizunean guretzako lokalen bat lortzea da helburua. Momentuz, Txapelena baserrian batzen gara batzuetan, Udalak lagatzen duen gelaren batean, eta askotan oso beteta daudenez, Kiramen ere egin ditugu bilerak. Helburua eroso egoteko eta ideiak partekatzeko espazioa izatea da. •

Asteko egun gogokoa? Domeka.
Herriko txoko gustukoa? Bediarano ibaitik doan pasealekua.
Liburua ala tablet-a? Liburua.
Pelikula bat? Forrest Gump.
Ez duzu onartzen… Puntualtasun eza.
Zoriontsu egiten zaitu… Familiak.
Plater bat? Pasta.
Deskribatzen zaituen berba? Inkonformista.
Herrian zer kenduko zenuke? Utzikeria.
Eta zer berria jarri? Komunitatea eraikitzea.
Euskarazko berbarik politena? Lagundu.
Zure ametsetako bidaia? Elurrez beteta dagoen lekuren batera.
Berba egin ala entzun? Entzun.
Zure mesanotxean ezin da falta… Erlojua.
Abesti bat? Lo siento, Beretena.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Ba niri urte hasiera euritsu eta hezeak herrian sortzen diren putzuetan igeri egitera bultzatzen nau...»
ISKANDER SAGARMINAGA
Hegatsik gabeko arraina


AEK-ko langileek 2026ko Korrikaren lekukoa Bilbora helduko denean korrika baino, estresatuta bukatuko dutela azken kilometroa?
08:30
Udalak obrak hasi zituenetik, Juan Bautista Uriarteko auzokideek ez dute iratzargailu beharrik. 08:30ean makinen zarata finak esnatzen ditu goizero.
— Barkatu, hauxe al da pesimistentzako kluba?
— Bai, baina ez dau ezertarako balio.
— Bah, imajinatzen neban...
Apirilaren 9an Euskal Herriko Itzuliko etapa Elexalden bukatuko da eta horren ondorioz, Basoa tabernako arduradunak garagardoa apar egokiarekin zerbitzatzen duen jende bila ari dira. Izan ere, ondo jakina da txirrindularitza zaleak kirolari finak bezain garagardo edale onak direla.
hondakinen inguruko tailerretan
Galdakaon eginiko saioetan edukiontzien inguruko zalantzak argitu zituzten teknikariek, besteak beste: Paperezko mukizapi erabiliak zergatik ez doaz edukiontzi urdinera eta txakurren kakekin doazen poltsak horira bota behar dira? Zergatik ESAN bulegoan ematen dituzten poltsak haizearekin puskatzen dira?
Martxoaren 6ra arte milaka garaje plazen eskaera jaso ondoren, Galdakaoko Udalak Usansolokoarekin akordioa itxi nahi du garajerik lortu ez duten herritarrek Usansolon bertan aparka dezaten eta Galdabusak doako lanzadera lanak egin ditzan.

Hilabete honetako sarituak Otsaileko sariduna
Amaia Sáez Arandia
Pilar Velasco del Valle

Martxoak 26, Torrezabal Kultur Etxea
Kolpez kolpe ikuskizunaz gozatzeko bina sarrera irabazi dituzte. Zorionak!
Irune Mayor (ezker) eta bere alabatxoa Izaskun Barbarias zinegotziarekin, Kimu obraz gozatzeko oparitutako sarrerak jasotzeko unean. Gozatu izana espero!

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
E-POSTA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!


JAVI ZORRIQUETA GOJENOLA Iritzia
Eguneroko bizitzako arlo askotan eragin handia daukie Europar Batasuneko hainbat legek, eta horiengan estatuek garatzen dabezan araudiak. Estatuak garatu dauan araudi barria (2023/66 ED), esaterako, oso murriztatzailea da; albaitari klinikoen lanean, bete-betean, kriston arazoa eta erasoa sortu dau.
Antibiotikoen edota beste medikamendu askoren erabilera mugatu gura deuskue, irizpide klinikoa eta esperientzia pertsonala guztiz ezabatuz.
Horrek zer esan gura dau? Ba, adibidez, albaitariok gure kargu daukagun animalia bati tratamendu bat emoterakoan, produktuen erabilera-orrian datorrena bakarrik egin daikegula eta ez gure irizpide-klinikoak eta kongresu edo ikasketengaitik dakigunaren araberakoa.
Hau dala eta, albaitariok legegintzako herriekimen bat aurkeztu dogu Madrilgo Kongresuan, eta hori bultzatzeko sinadura bila nagoala konturatu naz herritar gehienek albatariei buruz daukien irudia ez dala zuzenena.
Orokorrean, «albaitari» berba entzutean, txakur bat, katu bat edo beste etxeko animaliaren bat datortzo jendeari burura. Kontsultako mahai bat, txerto bat edo ebakuntza bat, hau da, albaitari klinika bat.
Dirudienez ez dago argi —etxeko animalien eta abeltzaintzako animalien mediku izatetik kanpo— kontsumitzen doguzan elikagai guztiek albaitarien begiradapetik pasa behar diran, baita jakiak zerbitzatzen diran leku guztien osasun ikuskapena be gure ardura dala, besteak beste, tabernak, jatetxeak, jantokiak…
Egunero milaka pertsonaren osasuna bermatzeko egiten dogun lana ixila da, baina funtsezkoa.
Guretzat animalien osasuna, ingurumenaren osasuna eta pertsonena lotuta dagoz. Orain modan jarri dan One Health ikuspegia ez da guretzat barria; albaitariok horren aitzindari izan gara aspalditik. Beti izan dogu kontutan animalien, gizakien eta ingurumenaren ongizateek harreman estua daukiela eta hiru arloetan batera lan eginez gero, osasun globala hobetzen dala gaixotasun asko saihestuz.
Eta hau gitxi balitz, orain therian-ek be gurera etorri gura dabe...
Estatuak garatu dauan araudi barria albaitari klinikoen lanean kriston arazoa eta erasoa sortu dau
Guretzat animalien osasuna, ingurumenarena eta pertsonena lotuta dago
Hizkuntza-eskubideekin lotutako
12 mezu jaso zituen iaz Hauspotu zerbitzuak. Komunikazioen zergatiaren eta jatorriaren datu gehiago batu ditugu albiste honetan.
Galdaoko Udalak, BAGABIZ euskara elkarteak eta BINKEk Hauspotu ekimena jarri zuten martxan elkarlanean 2023an. Ordutik, hizkuntza-eskubideen inguruko defentsa eta zabalkunde positiboa dira egitasmoaren helburu nagusiak, eta horretan lan egiten dabiltza.
Iaz hizkuntza-eskubideekin lotutako 12 mezu jaso zituen zerbitzuak, eta horietatik hamarrek izan zuten lotura zuzena gaiarekin —gainerako biak udal zerbitzuekin zerikusia izan zuten baina ez ziren hizkuntza eskubideei buruzkoak, beraz zegokien arloetara bideratu ziren—.
Mezu kopuru horretatik %83 (12tik hamar) udal zerbitzuekin lotuta zegoen, eta gainerakoa aldiz, eremu pribatuarekin. Kexak hamar izan ziren eta hobekuntzarako iradokizunak berriz, bi.
Eskaerak jasotzeko moduari dagokionez, gehiengoa Hauspotu formularioaren bidez aurkeztu zen (bederatzi), eta gainerakoak posta elektronikoz (bi) eta Behatokiaren bitartez (bat) jaso ziren.

Mezuak jaso eta bideratu ondoren, komunikazioen %90 ebatzi zituen zerbitzuak.
Datu guzti horiek kontuan hartu eta Galdakaon euskararen pertzepzio positiboa indartu eta euskararen normalizazioa eguneroko jardunaren erdigunean kokatu nahi du Hauspotuk, herritarren hizkuntza eskubideen inguruko kexa eta iradokizunak bideratzeaz gainera. Zerbitzua erreferentziazko kanal gisa sendotzen ari da, herritarren esku dauden Behatokia eta Elebide aukeren osagarri.

ARGAZKIAK: ANDER LOPEZ / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS





ARGAZKIAK: ANDER LOPEZ / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS







MANU ETXEBARRIA AYESTA
Arbola sinboliko ugari dago munduan zehar eta euretariko bat zedroa da. Dirudienez, Libanoko Zedroak dira entzutetsuenak Biblian be sarri agertzen diralako, handitasuna, indarra, biziraupena, zuzentasuna eta justizia eta abarren sinbolo lez. Konifera bat da, Afrikan, Ekialde Ertainean eta Himalayan kokaturik batez be. Galdakao, handik urrun dago baina zedroak daukaguz, besteak beste, Plazakoetxe parkean, eta ez bat edo bi, gehiago be bai, lerden, sendo eta zindo. Zedroa orri iraukorrekoa zuhaitza da eta behin martiraz gero, piña bereziak urtetan deutsaz adarretan erretxina aromatikoa dariola. Urteak aurrera egin ahala, udagoienerantz, piña bereziok zabaldu eta sikatu egiten dira. Han-hemenka, adornu lez be erabiltzen dira. Zedroaren zura, arina, biguna, iraunkorra eta egonkorra danez gauza askotarako erabiltzen da. Bibliara joaz, Salomon Erregeak Jerusalemgo tenploan Libanoko zedroak erabili ebazan. Herrialde askotan erabili dira, Fenizian, Egipton, Grezian, Erroman... Zedroak, botika, aroma eta musika tresnatarako be erabili dira. Plazakoetxe parkeko zedroak, besterik ezean, gozatzeko daukaguz Libanoraino joan barik. Joan eta ikusi.

Korrikak beteko dizkigu opor aurreko egunak, baina opor osterako agenda bete-betea izango dugu Galdakaoko euskaltzaleok: Hezkuntza eta Euskara unitateak hizkuntzak herrian bizi duen egoeraz gogoeta saioak antolatuko ditu apirilaren 18an eta maiatzaren 16an. Horrez gain, maiatzaren 18tik 24ra izango dira Sormeneren baitako ekitaldiak.
Martxoaren 27an pasako da Korrika Galdakaotik eta ilusio zakukada izango da ekimenaren etorrera Galdakaoko euskaltzaleontzat. Oporretan deskantsatu ostean ekimenez gainezka dator apirileko eta maiatzeko agenda. Xehetasunak aurreratu gabe ekimenak burutuko diren egunak aurreratzea da albiste labur honen helburua.
Sormeneren edizio berria maiatzaren 18tik 24ra izango da. Aurten Zerria liburuaren inguruan ondu dute ikastetxeetako proiektua, eta astebeteko ekimen sortak amaiera emango dio urte osoko lanketari. Ikastetxeetan ez ezik publiko orokorrari zabaldutako ekitaldiak izango dira Sormenen: ez dira faltako antzerki emanaldiak, musika kontzertuak, bertso saioak eta askotariko ekitaldi komunitarioak, beti ere, euskarazko kultura eta emakumeen presentzia oinarri dutenak.
Sormene ez da Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitateak lantzen ari den proiektu bakarra. Euskaltzaleen topaketak burutuko baitira apirilaren 18an eta maiatzaren 16an. Bi larunbat goizetan euskarak herrian alorrez alor daukan presentzia aztertuko da, etorkizuneko lerroak eta ekintzak zirriborratzeko. Udalak Bagabiz euskara elkartearen, euskaltegien eta gizarte, kultura, kirol zein beste esparru batzuetako elkarteetako kideak izango ditu ondoan topaketak antolatzeko eta ekitaldi koralak eta partehartzaileak bideratuko dira, entzuteko eta iritzia emateko prestatuak.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus

Ekozaleak taldea
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: IRATI ALONSO GARCÍA ETA EKOZALEAK
Ekozaleak elkartea iaz jaio
zen Galdakaon, animalien ongizatea eta ingurumenaren zaintza sustatzeko helburuz.
Proiektuaren arduradunekin eta kide batzuekin batu da BINKE, elkartearen inguruan gehiago sakontzeko asmoz.
Gatazka armatuek, segurtasunak eta kolonizazioek gero eta arreta politiko handiagoa dute. Eztabaida publikoa eta geopolitika dira gaur egun agenda politikoak betetzen dituzten aferak, eta alde batera utzi da gutxi batzuek guztiz kontrolatu nahi duten mundu honen arazo garrantzitsuenetako bat: aldaketa klimatikoa.
Testuinguru horretan jaio zen iaz Ekozaleak taldea Galdakaon, Argizai taldearen babespean. «Gazteek aipatzen dituzten arazo nagusien artean dago ekologismoa, eta horren harira jarri zen martxan Ekozaleak taldea, haien egonezina bideratu eta gaiaren inguruan hausnartzeko», azaldu du Idoia Estebanek, Argizai taldeko arduradunetako batek. «Harrituta geratuko ginateke gure herriko gazteek gaiaren inguruan duten kontzientziarekin», azpimarratu du.
Maila ezberdinetako eragina. Ekimenak hiru oinarri nagusi ditu: animalien ongizatea, ingurumenaren zaintza eta 3R-ak —murriztu, berrerabili eta birziklatu—. «Ekologismoa abiapuntu duen proiektua da, baina hiru zutabe horietan oinarritzen dena», azaldu du Estebanek, gazteek ingurunearekin duten harremanean ohitura ekologikoak eta praktika etikoak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzea bilatzen dutela nabarmenduz: «Tokiko mailan zein maila globalean eragin positiboa sortu nahi dugu».
Guztira, 15-30 urte bitarteko 60 gazte inguruk parte hartzen dute proiektuan, eta askok hasieratik izena eman zuten arren, beste batzuek senide edo lagunengatik





ezagutu zuten Ekozaleak taldea. «Ikasteko eta ondo pasatzeko aukera oso ona zela esan ziguten eta etortzen hasi ginen», aitortu dute kideetako batzuek.
Ekintzak. Elkarteak zenbait ekintza burutu zituen iaz, besteak beste, Ekozaleen gazte parte-hartze taldea, Galdakaoko gune desberdinetan zuhaitz landaketa, hondartza garbitzeko irteera, eta animalien ongizateari buruzko solasaldia. Gazteentzako gustokoenetakoa hondartza garbitzeko ekimena izan zen. «Ingurua oso polita zen, eta lekuaz disfrutatzeko aukeraz gain, zaborra batzeko aukera izan genuen», adierazi dute gazteek. «Herrian egin genuen zuhaitz landaketa ere aberasgarria izan zen, herrian eragin positiboa izan dezakeen ekintza delako», gehitu dute parte-hartzaileek.
Hain zuzen, aurretik egindako ekintza guztiak eta proiektua bera ezagutzera emateko helburuz, ekitaldia antolatu zuten duela aste batzuk, Torrezabal Kultur Etxean. Bertan, Youthpass agiriak banatu zituzten ere. Agiri hori Europako programen barruan finantziatutako proiektuetan parte hartzearen ondorioz garatutako ikaskuntza ez formala aitortzen duen agiria da.
Partaidetza. Hurrengo ekintzak zeintzuk izango diren ez dute oraindik zehaztu, baina ildo beretik joango dira. «Gazteekin bilerak egiten ditugunean, haiek proposatzen dituzte gaiak. Somatzen dituzten beharrak jartzen dituzte mahai gainean, eta horiei konponbide bat emateko zer egin ahal dugun proposatzen dute», azaldu dute Ekozaleak proiektuko arduradunek.
«Gurekin dauden kide gehienak nahiko gaztetxoak dira eta ulertzen dugu askotan bultzadatxo bat behar dutela hitz egin eta gauzak proposatzeko. Horregatik, askotan, jokoen bitartez egiten saiatzen gara, haiek partaide sentitzeko», adierazi dute.
«Garrantzitsuena haien ahotsa entzun eta kontuan hartzea da. Askotan ez dira gazteen nahi eta kezkak kontuan hartzen, eta horren ondorioz, gazteak ez dira proposamenak egitera animatzen. Guk ordea, ekologismoaren eta animalien ongizatearen inguruan hausnartu eta denon artean ekintzak pentsatu eta egiteko espazio seguru bat eskaintzen diegu», nabarmendu du Estebanek.
«Modu librean hitz egin eta entzuteko espazioa da, zeinetan ez dira gure ideiak epaitzen, baizik eta eragin positiboa lortzeko kontuan hartzen», diote gazteek.
Gazteek antzematen dituzten arazo nagusien artean daude ekologismoa eta animalien ongizatea
Guztira 60 gaztek osatzen dute Ekozaleak taldea, 15 eta 30 urte artekoak gehienak
Animatzeko deia. Horregatik, taldean izena eman eta haiekin Ekozaleak proiektuan egiten diren ekimenetan parte hartzera animatu dituzte herriko gazteak: «Benetan esperientzia aberasgarria da, eta merezi du aukera bat eman eta bileraren batera etortzea, ikusteko gozatzeko eta hausnartzeko leku aproposa dela. Gure herrian eragin positiboa izan dezaketen ekintzak aurrera eramaten ditugu, baina baita maila orokorragoan ingurumena babestera lagundu dezaketenak ere». •
Gure herrian eta ingurumenean eragin positiboa izan dezaketen ekintzak aurrera eramaten ditugu


Goi Erdi Arotik euskaldunak Foruak
eduki genituen, hauek, Nafarroako erresuma barruan garatu ziren, horregatik Lapurdiko Foruak eta Bizkaikoak oso antzekoak ziren. Foruak alde bi zituen: batetik, behetik gora egindako sistema politikoa, non auzoetako batzarretan etxebizitza bakoitzak bozka bat zuen eta ordezkariak aginduan txandakatzen ziren. Auzoan, guztien artean hartutako erabakia udaleko batzarrera eramaten zen eta hor erabakitakoa Gernikako Batzar Orokorrera.
Beste aldetik, Foruak araudi juridiko ere ziren, baina ez ziren legeak. Legeak legegileak egiten dute, Foruak, ohituran oinarritutako epaiak dira: antzeko beste egoera baten delitu horren aurrean jarritako zigorra zein izan zen ikusiz baina aldi berean eguneratuz;
Erresuma Batuan oraindik egiten den moduan. 1452. urtean Foruak idaztea erabaki zen, Bizkaiko Jaunak zin egiteko (ordurako, alde berean, Gaztelako erregea zena). Orain dela 500 urte Foruak garai berrietara egokitzea erabaki zen, Leinuen Gerren amaierara egokituz edo eta zaharkituta gelditu ziren zigorrak eguneratzeko. Berriketen artean, bizkaitar oro aitonen semea zela izan zen, hau da, denak berdinak ginela Foruen aurrean. Egia da ere, Gaztelako erregeak bertokoak ez ziren lege berriak sartzeko aprobetxatu zuela.
Foru berri hauek idazteko 12 legegizon Abandon batu ziren, Bizkaiko Jaunaren ordezkariarekin batera. Euren artean Usansolo-Galdakanoko familiakoa zen
Martín Sainz de Oinkina zegoen. 350 urtez hau izan zen gure «konstituzioa». Gaur egun ordea «Ez gara legegile, lege betetzaile baizik. Eta hori oso tristea da herri batentzat» Pako Aristi.

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI / AURKEZPENEKO LABURPEN BIDEOA: BINKE.EUS








Eusko Jaurlaritzak sustatutako CyberLehia txapelketaren hirugarren edizioaren finala hartu eban Donostiako Tabakalera zentroak, martxoaren 5ean. Bertan parte hartu eben Gontzal Izurza ikasle eta Aitor Espinosa irakasle galdakoztarrek, Txurdinaga LHII zentroko taldeagaz. Ikasleek CTF motako proba praktikoa egin eben, eraso/defentsa modalitatean.

Espainiako Atletismo Pista Estaliko Txapelketa lehiatu zan Valentzian, eta bertan txapeldunorde izan zan Aitana Rodrigo galdakoztarra. Atleta gazteak 60 metroko lasterketan lortu eban zilarrezko domina.

Zuriñe Garcia galdakoztarraren El Paladar jatetxeak Repsol gidaren lehen eguzkia lortu dau. Espainiar estatuko jatetxe onenak batzen ditu Repsolek urtero bere gidan. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Garbiñe Martin, txapeldunorde
Garbiñe Martinek, Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikasleak, bigarren postua lortu eban Talentos by Abril gastronomia lehiaketaren laugarren edizioan.

Park modalitateko munduko txapeldun bilakatu zan Egoitz Bijueska 15 urtegaz, Sao Paulon lehiatu zan Munduko Skate Txapelketan. Gaztea Zugutzuko stakeparkean hazi zan, besteak beste. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Bengoetxe auzoan erortzeko arriskuan dagoan eraikin abandonatu bat hustu eban poliziak. Guztira hamabost pertsona aterarazi ebezan eraikinetik.


Kategoria profesionalean debuta egin eban Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak martxoaren 14an, Bilbon. Gazteak garaipena lortu eban Marouane Nmiliren kontra.



Galdakaoko Udalak udal aparkalekuak esleitzeko prozesuagaz jarraitzen dau. Guztira 253 plaza esleituko dira, eta 1.284 herritarrek aurkeztu dabe eskaera.

Mende oso bat bete eban Matilde Fonceak martxoaren 12an. Galdakaoko Udalak aspalditik daukan ohiturari jarraituta, bizileku daukan Zuhatzuko adinekoen egoitzan zoriondu eben Iñigo Arriandiaga alkateak eta Amets Iturbe zinegotziak.

Kalte-ordaina Coca-Colarentzat
Galdakaoko Norbega-Coca Cola enpresako 12 langileren kontratuetan irregulartasunak dagozala berretsi dau Lan Ikuskaritzak, eta horren ondorioz 12.000 euroko kalteordaina proposatu dau enpresarentzat.

Hernandezen brontzezko domina
Otsailaren 21ean Espainiako Taekwondo Teknika Txapelketa antolatu zan Sevillan, eta bertan parte hartu eban Itxaso Hernandezek. Galdakoztarrak brontzezko domina lortu eban, hirukote kategorian.

Pilota txalpelketa
berezia Galdakaon
Adiskide Pilota Elkarteak txapelketa berezia antolatuko dau apiriletik ekainera bitarte. 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta izena emoteko epea zabalik dago.

Galdakaoko Ibiltoki tabernaren sabaia jausi eta bederatzi lagun zauritu ziran otsailaren 28an. Gertakariak urduritasuna eragin eban jendearen artean, bezero batzuek ebakiak sufritu ebezelako pladurezko sabaia gainean jausi izanagatik.

Makina-Erraminta azokan
Galdakaoko sei enpresek parte hartu eben MakinaErremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 33. edizioan, eta Udalak azoka bisitatu eban herriko enpresak babesteko.


Roberto San Jose galdakoztarrak jostailuz osatutako Roqueland erakusketa jarri dau ikusgai barriz. Bilboko Abracadabra jostailu dendan ikusi leike bilduma.


Ekain Galindo, musikaria
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA ETA BINKERI BIDALITAKOA
Bizkaiko Foru Aldundiak, Alex Sarduik, Ekain Alzolak eta Lauaxeta Ikastolak 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Señeak Rock musika kanpusaren edizio berria antolatuko dute apirilaren 5etik 10era. Ekimenaren inguruan gehiago jakiteko helburuz, aurreko edizioan parte harte zuen Ekain Galindo usansolotarrarekin hitz egin dugu.
Bizkaiko nerabeei musikaren inguruko doako esperientzia paregabea eskaintzeko helburuz, Señeak Rock kanpusaren edizio berria antolatuko dute apirilaren 5etik 10era bitarte Bizkaiko Foru Aldundiak, Alex Sarduik, Ekain Alzolak eta Lauxeta Ikastolak Ekimenaren atarian, aurreko edizioan parte hartu zuen Ekain Galindo usansolotarrarekin hitz egin du BINKEk.
Zerk motibatu zintuen kanpusean izena ematera?
Txikitatik musikarekin lotuta egon naiz. Bateria jotzen dut txikitatik, eta duela urte batzuk gitarra jotzen ere hasi nintzen. Musikak beti izan du leku handia nire bizitzan, eta gaur egun ere talde batean jotzen dut Galdakaoko bi lagunekin, Buzkentza. Horregatik, musikarekin lotutako zerbait bazegoen, zalantzarik gabe izena emango nuen, argi zegoen. Señeak Rock kanpusaren berri izan nuenean, niretzat egindako zerbait zela pentsatu nuen. Astebetez musikaz inguratuta egotea, egunero jotzea, musikari profesionalengandik ikastea eta musikarekiko pasio bera duen jendearekin egotea… niretzat amets bat zen. Gainera, egunerokoa oso berezia zen: esnatu, musika jo eta ikasi, jarduerak eta berriz musika. Horregatik, entzun nuen momentuan bertan izena ematea erabaki nuen.
Nola definituko zenuke esperientzia? Niretzat esperientzia oso guapoa izan zen, eta musikaz betetako aste bat, laburki. Egunero jotzen eta ikasten genuen, entseguak egiten genituen, gauza berriak ikasten genituen eta beste musikari gazteekin


ideiak partekatzen genituen. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere egiten genituen, adibidez mendira irteerak edo musika munduarekin lotutako saio bereziak. Gogoratzen dut egun batean produktore batek soinuari, grabaketari, mikrofonoei, ekualizazioari eta masterizazioari buruzko azalpenak eman zizkigula. Oso interesgarria izan zen, ia YouTubeko tutorial bat bezalakoa, baina zuzenean eta galderak egiteko aukerarekin. Laburbilduz, aste oso dinamikoa izan zen: musika, ikasi, lagun berriak egin eta esperientziaz gozatu.
Zer ikasi zenuen esperientzia horretan? Musikalki gauza asko ikasi nituen. Kanpusera joan aurretik nahiko modu espontaneoan egiten nuen lan: ideiak probatu, jo eta aurrera. Kanpusean ordea, talde-lanari eta diziplinari garrantzi handiagoa ematen ikasi genuen: gauzak ondo lantzea, entseguetan ideiak garatzea eta talde bezala erabakiak hartzea. Bateria aldetik ere asko ikasi nuen, adibidez, bateriako irakaslea Jon Fresko izan zen, Ken Zazpiko bateria-jolea. Oso esperientzia polita izan nuen berarekin ikastea: teknika, erritmo berriak eta musika estilo desberdinetara irekitzea irakatsi zigun.
Profesional handien eskutik ikasteko aukera izan
zenuen, ezta? Bai, eta benetan esperientzia berezia izan zen. Hasieran pentsatzen duzu musikari ezagunekin egotea zerbait oso formala edo urruna izango dela, baina kanpusean kontrakoa gertatu zen. Lehen egunetatik giro oso naturala sortu zen. Musikariak irakasleak ziren, baina aldi berean oso gertukoak, lagun berriak ziren. Gainera, oso aberasgarria izan zen Euskal Herriko musikan hainbeste ekarpen egin duten pertsonekin egotea eta haien esperientziatik zuzenean ikastea.
Uste duzu kanpusak musika bizitzeko modua aldatu dizula? Bai, batez ere konposatzeko eta ideiak lantzeko moduan. Lehen, askotan ideia batetik abiatzen nintzen eta hortik aurrera espontaneoki joaten nintzen. Kanpusean konturatu nintzen musika sortzeko modu asko daudela: batzuek planifikazio gehiago erabiltzen dute, beste batzuek intuizioa, eta beste batzuek biak nahasten dituzte. Horrek asko ireki zidan burua, eta gaur egun konposatzerakoan ikuspegi zabalagoa daukat. Bestetik, beste musika estilo batzuk ere gehiago ezagutzeko aukera izan nuen.
Zergatik animatuko zenieke gazteei Señeak Rock kanpusean izena ematera?
Musika gustatzen bazaizu eta gogoak badituzu, esperientzia hau benetan gomendagarria da. Aste batez musikaz inguratuta egotea, ikastea, jotzea eta beste musikari gazteekin partekatzea oso berezia da. Horregatik, musikarekiko interesa duen edonori animatuko nioke izena ematera: asko ikasten da, jende zoragarria ezagutzen da, eta berriro bueltzatzeko gogo handiagoekin itzultzen zara etxera. •

Paperetik harago, hauek dira
Binkeren webgunean irakurrienak!





Argizai taldeak, Udalarekin elkarlanean, gazte galdakoztarrei zuzendutako nazioarteko trukea jarriko du martxan aurten ere, udan. Poloniara joango dira.
Biziberri dirulaguntzen bigarren edizioa jarri du martxan Galdakaoko Udalak, tokiko merkataritza berpiztu eta indartzeko helburuarekin.
Usansoloko Udalak Unkina kiroldegiko estalkia konpontzeko lanak hasiko ditu. 12.970 euroko dirulaguntza jasoko du.
Etxebizitzetan irisgarritasuna
hobetzeko, energia eraginkortasuna areagotzeko eta iturri berriztagarriak jartzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak.
Galdabusak 100.000 erabileratik gora izan zituen iaz. Erabiltzaileen asebetetze maila ezagutzeko, inkesta jarri zuen martxan Udalak.
Gure herrietako aktualitatea:

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!






Dena zulo bera zen
Susa, 2025
Eider Rodriguez Martin
Amets bako eguna, izar bako gaua». Garai ilun hauetan haritzari ere hostoak irtengo zaizkio, liliak loratuko dira, ametsez beteko dugu bizitza eta izarrek argituko dute gaua. Ez dezagun etsi, jarrai dezagun irakurtzen, eta euskaraz bada, hobe.
Oraingo proposamena Eider Rodriguez Martinen Dena zulo bera zen narrazio liburua da. Sei ipuinek osatzen dute, gehienak Gipuzkoan kokatuta eta pertsonaien beldur existentzialak kontatzea lortzen dute.
Gaurkotasuna duten hainbat gai jorratzen ditu idazleak: adiskidetasuna, bikoteen proiektuak, ikasgeletako gatazkak, haustura fisikoak eta psikikoak, heriotza duina…
Kontakizunek ez dituzte kontatzen une jakin batean gertatzen diren gertaerak, baizik eta pertsonaiei gertatzen zaienaz hitz egiten dute. Idazleak geruza ezberdinez osatutako mapa geologikoak erabiltzen ditu, azalean geratu gabe «zulatu» egiten ditu gaiak eta pertsonaiak, gorputzeko min eta ukenduekin txirikordatzen zaizkie emozioak pertsonaiei.
Bizitzaren gogor, zakar eta samurra neurri berean agertuko zaizkigu liburu honetan, eta ondorioz eraldaketak gertatuko dira pertsonaiengan aldaketa sakonak.
Gauden lekuan gaudela, goza dezagun irakurketaz!
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Zuzendaria: Jon Gomez Garai.
Erredaktorea: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.
Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.
Banaketa: Joal Express eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus
Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!


Babesle ofizialak:





Martxoak 26, eguena
Ekhiñe Atorrasagasti eta Naroa Iturri
Kolpez kolpe
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: Doakoa
Martxoak 27, barikua
La Mapatxa Teatroa
El lenguaje de las flores
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€
Apirilak 12, domeka
Eva Guerrero
Hasta el último baile
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 6-8€
Apirilak 18, zapatua
Caleidoscopio Teatro
Sesamo, ireki zaitez
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€
Martxoak 29, domeka
Da Capo Musika Banda eta Oreka Reed Quintet
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 13:00 Sarrera: 3,75-5 €
Apirilak 12, domeka
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberia
Lur
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-10 €
Apirilak 11, zapatua
GaldakaoDantz
16:00 Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 18, eguena
Maria Gorosarri Gonzalez Contra la banalización del feminismo
19:00 Txapelenan
Martxoak 26, eguena
Ione Zuloaga Muxika
Tokiko historia berreskuratuz
Torrezabal Kultur Etxean
19:00 Txapelenan
Martxoak 27, barikua
24. Korrika
07:00 Galdakaotik
07:51 Usansolotik

Apirilak 9, eguena
Euskal Herriko Itzulia: Galdakao-Galdakao
Galdakao erdigunetik
Martxoak 22, domeka
Puerto de Los Tornos-Zalama-San Pelayo
08:00 Galdakaotik
Apirilak 12, domeka
Argiñano-Munarritz-Elimendi
08:00 Galdakaotik


URTEBETETZEA
Magali Barrueta
Zorionak Magali! Urte askotarako! Apirilaren 20an 8 urte beteko dituzu. Bizitzaz disfrutatzen jarraitu eta besarkada handi-handi bat etxeko guztien partez. Pila-pila maite zaitugu printseza!

Aurreko hilabeteko sariduna Jon izan da eta 10€ arteko merienda irabazi du, Goxoa kafetegian! Zorionak!


Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa


