Skip to main content

Irudikatu bihotzez

Page 1

z óme Aranzazu Azcona G

Irudikatu

z e z b ihot


Ene planeta eta biok Hasia da iluntzen. Udako eguna da, eta belar epelean etzanda zaude zeruari begira, dir-dir egiten duten izarrez jositako mantu batek estalita. Espazioan zehar irudikatzen duzu zeure burua, bidaia zoragarri batean murgildurik, zuretzat ez beste inorentzat izango den planetan bila. Bai! Hori da, han goian dago! Bat-batean, zugandik metro gutxira, espazio-ontzi isil bat pausatzen da emeki-emeki. Koloretako zirkulu alaiez apainduta dago, eta mingain baten itxura duen txirrista ederra ateratzen zaio albo batetik. Mundiala da! Ikusminez, harengana hurbiltzen zara astiro-astiro. 3


Zure sabel barnean irrika txinpartak sentitzen dituzu. Ateraino hurbiltzen zara; melodia atsegina ateratzen da barnetik. Txirrista eskailera mekaniko bihurtzen da, eta emeki-emeki zoaz ontziaren barnealderantz. Ene, harrigarria da! Den-dena arretaz begiratzen duzu: bitxia da han barruan inor ez egotea! Hara... Ontzi osoa kristalezkoa da! Espazio galaktikoaren ikuspegiez gozatu ahal izateko segur aski. Pilotuaren aginte-mahaian urre-koloreko besaulki bat eta bi botoi gorri daude: 1. Aireratu 2. Lurreratu Zerbait zoragarria gertatzear dagoela sentitzen duzu. Prest zaude. 1 zenbakidun botoia sakatu... Eta...airera! Pixkanaka igotzen hasten da ontzia, eta koloretako besaulki erosoan esertzen zara. Grabitatea desagertzen ari dela sentitzearekin batera, zure gorputza flotatzen hasten dela nabaritzen duzu. Nahi gabe altxatzen zara eserlekutik.


Flotatzen ari zara, zure gorputza gero eta arinagoa bilakatzen da. Sentsazio dibertigarri eta ezezaguna da; gozatu egiten duzu. Zure arnasketaren erritmoa mantsotuz doa, gero eta sakonagoa da. Kanpoan argi gutxi dagoenez, kosmosaren handitasuna agertzen zaizu: izarrak, planetak, kometak... Atentzioa eman dizu planeta batek: hain da ederra! Ostadarraren koloreak ditu, benetan erakargarria da. Bai! Argi dago! Zure zain zegoen. Hauxe da zure planeta! Zuretzat sortu zen, ez beste inorentzat. Hain da ederra, non, begiratzean, maitasun sentipen lasaigarri batek zeharkatzen baitu goitik behera gorputz osoa. Planetan lur hartzeko unea da: 2 zenbakidun botoia sakatu, eta... bagoaz! Astinaldi arin batez, planetako lurrazalean pausatzen da espazio-ontzia. Txirrista zabaldu eta bertatik irristatzen zara, ontzi zoragarria atzean utzita. 5


Etxera iristea bezalakoa da! Alaitasuna eta bakea nabaritzen dira airean. Kotoizko hodeiak bezain leun, gozo eta koloretsua da dena. Benetan atsegina da hemen egotea, eta zenbat gauza dauden deskubritzeko!

Planeta koloretsu hau zuretzat egina dago. Nahi duzun guztietan etor zaitezke; zure babeslekua da, zurea ez beste inorena.

6


Itsasargia Hondartzan zehar zabiltza oinez. Bi harkaitz

handi ikusten dituzu urrunean, eta haiengana hurbiltzean, kiribil formako zurezko eskailera sendoa agertzen zaizu. Mailaz maila, pixkanaka igotzeari ekiten diozu, bukaeran itsasargi zuri-urdin argitsu eta distiratsuraino iristeko. Bistak zoragarriak dira muinoaren goialdetik. Esker ona sentitzen duzu horrelako edertasun handiaren lekuko izateagatik. Arnasa sakon hartu eta sentitu zure bihotza nola zabaltzen den. Itsaso urdinaren handitasunak zeruaren urdin amaigabearekin egin du bat. Liluragarria da! Itsasoko txalupek dir-dir egiten dute, zeruko izarren isla balira bezala. 7


Bulkada batek itsasertzera eramaten zaitu berriro. Harearekin kontaktuan, aske eta jolasteko gogoz sentitzen zara. Apar-zuria esku artean hartzen duzu jostalari. Zure ondoan, belaontzi eder bat dabil. Alboetan zure izena dauka idatzita, urre-koloreko letra handi eta dotorez. Hau jakin-mina! Eskaileretan gora igo eta kamarotearen barrualdea miatzen duzu. Hara! Zure jostailu gustukoenak bertan daude eta! Mahai zuri bat ere badago, eta oskola formako ohe bilakatzen diren sofak ere bai! Belaontzi hau zure etxe flotagarria da! Ontziaren bizkarrera igotzen zara. Udako arratsalde baketsua da, eta atseden hartzeko prestatzen zara. Olatuen kulunkak mimoz akuilatzen zaitu. Aldi berean, zure lagun eguzkiak azken izpiak erakusten ditu, gabon esan nahiko balizu bezala. Zure arnasak itsasoaren kulunka leunarekin bat egiten du. Itsasoaren parte sentitzen zara. Oso lasaigarria da... Iluntzean, itsasargiak ematen duen argiarekin batera, hain gustuko duzun filma proiektatzen da.

8


Zorionekoa zara! Goza ezazu gogokoen duzun filmaz.

9


Oihaneko bidaia Iritsi da irrikaz itxaroten zenuen eguna! 4x4

motako jeep izeneko ibilgailuan igotzen zara emozio handiz. Auto berezi hau lur orotan ibiltzeko prestatuta dago, edozein tokitatik ibil daiteke. Gerritik gora gorputza aterata zutik zoaz autoan, paisaiaz gozatzen. Lautada handi batean zehar miliak egiten dituzu. Lurraren kolore gorrixkak kontrastea egiten du landaredi berdearekin. Zure helburua argia da: Afrikako sabana esploratzea! Oso paisaia ederra da, orain arte ez duzu halakorik ikusi. Enbor zabaleko zuhaitz bakartiak ageri dira tarteka-marteka; animalia askoren etxe eta babesleku dira. Zugandik metro gutxira bazkatzen dira talde txikitan zebrak, jirafak, elefanteak... 11


Esplorazioari ekiteko prest zaude! Maletatik kamuflaje-jantzi berezia ateratzen duzu. Jantzi miresgarri honek hurbil duzun edozein animaliaren forma, trebetasun eta usaina har dezake. Honi esker, oharkabean pasatuko zara, animalia-taldeko beste kide bat bazina bezalaxe. Goitik behera jantzita, fin-fina dela ohartzen zara, ia-ia ez da nabaritu ere egiten soinean daramazula. Zirrarak zeharkatzen zaitu ibilgailutik jaitsi bezain laster: izpiliku, belar eta lur hezearen nahasketak aroma bizia sortzen du. Birikak parez pare irekita, sakon hartzen duzu arnasa. Purutasun handiko lekua da hau, natura distira betean! Belar garaien artetik soinuak aditzen dituzu, haurtxo txikienen antzerakoak. Isil-isilik hurbildu, eta hara! A zer ezustekoa...! Lehoi talde bat da, bere kume xarmantekin! Harrigarria benetan. Zein polita den beren habitat naturalean hain lasai ikustea. Zure kamuflaje-jantzi magikoari esker, ingurunera erabat egokituta, beraiengana zoaz astiro-astiro. 12


Lehoi-eme bat zugana hurbildu eta kontu handiz beste txikiengana eramaten zaitu. Orduan, magia balitz bezala, haiekin bat egin eta euren artean nahasten zara. Ederki, lehoikume bilakatu zara! Indartsu sentitzen zara zure lau hanka bizkorrekin, hondar koloreko ile leunarekin eta banilla-usain finarekin. Ahoz gora etzanda, lurraren kontra igurzten duzu gorputza. A zer gozamena! Txikitxo bat hurreratzen zaizu; zurekin jolastu nahi duela dirudi. Korrika abiatzen zarete, itzulipurdika eta jirabiraka, belar harro eta bigunean iraulka, bata bestearen gainean. Benetan bizkorra zara! Besteak ere jostatzera heldu dira zuengana. Luzaroan jolastu eta gero, lehoi txikiak ahituta daude. Siesta egiteko unea dute, berriz ere energiaz betetzeko. Horrela, «laster arte» esanda agurtu, eta lorez jositakoko bide zoragarri bati ekiten diozu tipi-tapa. Arrosa fuksia, bioleta, zuria, urdina...zein baino zein delikatuago eta ederragoak dira loreak. Usain gozo-gozoa dute... 13


betiko geratuko zinateke hantxe bertan. Inguru honetako zuhaitzak luze eta lirainak dira, zeruraino iristen direla dirudi. Liana lodiak dituzte zintzilik oihan osoan zehar, zuhaitz batetik bestera tinko lotuta. Benetako artelana dirudi. Hain dago ongi egina! Zalaparta alaia iristen da zure belarrietara. Norbait primeran pasatzen ari dela dirudi. Hantxe daude! Basoko soilgune batean, tximino zaratatsu kuadrilla dago lianatik lianara jauzika. Istant batez, zure jantzia premia eta inguru berrira egokitu eta tximino ederra bilakatu zara! Bikaina da! Zure jantzi honek kamuflatzeko duen gaitasuna benetan harrigarria da. Liluragarria! Benetan bizkorra zara. Jauzi txiki bat egitea aski da zuhaitzaren adar puntaraino igotzeko. Iepa! Hara! Guakamaio bikote bat dabil hegan zure inguruan. Pimerakoa zarela diote, eta irribarre alaia egiten diezu gora begira. Halako batean, zure antzeko tximino bat hurbiltzen zaizu. Zuhaitzetik hartu berri duen fruta jaten ari da. Usain gozoa du, labetik atera berria den pastela bezain gozoa. Fruta eskaintzen dizu 14


eskua luzatuta. Hau oparitxoa! Egia esan, goxogoxoa da... egunero jateko modukoa! Zoragarria da animalia honen ondoan egon ahal izatea; xalotasuna ageri da bere masailean. Salto batez estu-estu besarkatu eta aurpegian musuka hasi zaizu! Maitagarria da! Beste guztiak irriz karkailaka ari dira kili-kili jokoan. Haiekin bat egin eta adarrez adar jarraitzen dituzue algaraka. Bizitasun handia dute. Zure habitat naturalean sentitzen zara. Gera zaitez haiekin nahi beste denboraz... Bidaiatu irudimenaren erreinuan zehar eta berreskura itzazu indarrak...

15


Hazkunde emozionalerako tresna eder eta dibertigarria dira haurrentzako irudikatzeak. Hauei esker, erlaxazio-egoera kontziente bat sortzen da, sentitzea pentsatzearen gainetik jarri eta arreta hemen eta orain kokatuz. Egoera hau ezinhobea da beren buruarekiko zein besteekiko maitasun-lotura sendotu eta bide batez, beldurrak zein antsietatea murriztu ahal izateko. Izan ere, bihotzez sentitzeak bizitzaren osotasuna bera sentitzea baitakar.

ISBN 978-84-18649-62-2

babidibulibros.com

9 788418

496622


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Irudikatu bihotzez by BABIDI-BÚ - Issuu