Belatz mutiko ausarta da, eta errespetua du oinarri. Amets eder bat dauka: dantzari izatea. Belatzen gurasoek egunero laguntzen diote dantza-saioetara eta oso harro daude berataz. Bizi den herrian, ez dute denek berdin pentsatzen, eta mutiko dantzaria izateagatik iseka egiten diote... Dantza nesken kontua dela uste dute. Belatzek abentura handiak biziko ditu eta herriari, herriko biztanleei, irakaspen ederrak emango dizkio. Lortuko ote du Belatzek bere ametsa betetzea?