The Great Silence (2014)
Gizakiek Arecibo erabiltzen dute adimen estralurtarra bilatzeko. Konexio bat ezartzeko nahia hain da handia, unibertsoan zehar entzuteko gai den belarri bat sortu dutela. Baina ni eta nire lagunak hemen gaude. Zergatik ez zaie interesatzen gure ahotsak entzutea? Haiekin komunikatzeko gai den espezie ez-gizatiar bat gara. Ez al gara gizakiok bilatzen duguna? Unibertsoa hain da zabala, non bizitza adimentsua sortuko baitzen askotan. Unibertsoa ere hain zaharra denez, espezie teknologiko bakar batek galaxia hedatzeko eta betetzeko denbora izango zuen. Hala ere, ez dago inon bizi-seinalerik, Lurrean izan ezik. Gizakiek Fermiren paradoxa deitzen diote horri. Fermiren paradoxarako proposatutako irtenbide bat da espezie adimendunak nahita saiatzen direla beren presentzia ezkutatzen, inbaditzaile etsaien jomuga ez izateko. Gizateriak ia desagertutako espezie bateko kide naizenez, estrategia jakintsu bat dela sinets dezaket. Zentzuzkoa da isilik egotea eta arreta ez piztea Batzuetan, Isiltasun Handia esaten zaio Fermiren paradoxari. Unibertsoak ahotsen kakofonia bat izan beharko luke, baina, horren ordez, erabat isila da. Gizaki batzuek teoria hau dute: espezie adimendunak desagertu egiten dira kanpoko espazioan hedatu ahal izan aurretik Zuzen bazaudete, orduan gaueko zeruaren isiltasuna hilerri baten isiltasuna da. Duela ehunka urte, nire espeziea hain zen ugaria, ezen Rio Abajo basoak gure ahotsekin durundi egiten baitzuen. Orain ia desagertu gara. Laster oihan hau unibertsoaren gainerakoa bezain isila izango da.