Skip to main content

Iturri ikonografikoak - Tentelontzia

Page 1

ANA G. LARTITEGUI (testua eta irudiak) Irakurle maitea: Teresa Benéitez editorearekin batera, informaziorako tarte hau sortu dut istorio honen jatorria eta Tentelontzia sortzean baliatu nituen iturriak zurekin partekatzeko. Hona hemen iturri gisa erabili nituen zenbait obra. Aipatutako iturriak Tentelontzia, Sebastian Brant (Basilea, 1494) XV. mendean alemanez argitaraturiko obra satirikoa. Haren egileak, Sebastian Brant-ek (1457-1521), bere garaiko bizioak islatu zituen obra honetan, hondoratzeko zorian dagoen ontzi bateko pertsonaia ugariren bitartez. Ilustrazio oparoko lan bat da, eta grabatuak Albrecht Dürer-enak eta Gnad-Her maisuenak dira, besteak beste. Arrakasta izugarri handia izan zuenez, hurrengo bi mendeetan hainbat eta hainbat aldiz berrinprimatu zuten, Europa guztian.

Eromenaren laudorioa, Erasmo Rotterdamgoa Erasmo (1466-1536) filosofoa, filologoa eta teologoa izan zen, eta Europako iparraldeko Errenazimentuko humanista handientzat hartzen da. Lan honetan, ergeltasuna, burugabekeria edo erotasuna laudatzen ditu, gizakiaren ontasun eta dibertimendu guztien jatorria direlakoan. Egia esan, ironiaz beteriko diskurtso bat da, justu kontrakoa adierazi nahi baitu. Trebezia literario handiz, Erasmok bete-betean asmatu zuen bere garaiko beldurrak, zalantzak eta itxaropenak jasotzen, Erdi Arotik Errenazimenturako jauzian.

https://es.wikipedia.org/wiki/La_nave_de_los_necios

https://es.wikipedia.org/wiki/Elogio_de_la_locura

-Gomendatzen dizut Erasmo, Elogio de la locura entzutea, Jordi Savall-ek interpretatua Kataluniako Errege Kaperarekin batera. Niri konpainia handia egin zidan liburu hau egin bitartean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Iturri ikonografikoak - Tentelontzia by Azkuna Zentroa Bilbao - Issuu