Distirak#6 Olatz Otalora Flores y patos en la superficie
«Loreak eta ahateak ur azalean», 80ko hamarkadatik zinegilea eta programatzailea den Ute Aurand-ekin (Alemania, 1957) Kinu proiektuko seigarren saioaz egindako aipamena. Topaketa Azkuna Zentroko Golem zinemetan egin zen lehenik, 16 mm-tan haren bi film proiektatzeko, eta, ondoren, Atoi espazioan beste hainbeste film ikusteko eta eztabaidatzeko, haren hurbileneko erreferente batzuenak barnean zirela. Aurandek kameran editatzearen aukera teknikoak arakatzen ditu bere filmetan. Argumentuan oinarritutako narrazio mota guztiak nabarmen gaitzestetik hasita, hurbileneko errealitatea erretratatzen du, hainbat irudi osatuz, non estimulua ez den komunikazioa, baizik eta pelikula bat grabatzeko gogoa eta gozamena. Hurrengo iruzkina saiakera bat da, nolabait hurbildu nahian grabatzearen plazera eta ikustearen oparia konbinatzea proposatzen duen lan modu batera, argumentua lotzetik urrun. How does one make a form? Horrela hasten da1 Renate Sami eta Ute Aurand zinegileen arteko elkarrizketa, biak ala biak 80ko hamarkadaz geroztik zine zikloen programatzaileak eta askotan elkarrekin lan egiten dutenak, orobat Ulrike Pfeiffer, Jeannette Muñoz, Helga Fanderl edo Margaret Tait bezalako beste zinegile batzuekin. Aurandek “bere filmak egunerokoaren eta erretratu filmatuaren tradizioan ulertzen ditu”2, zinema-ingurunearen aukerak esploratzeko sekuentziak eraikiz, mugitzen ari den irudiaren ahalmen plastiko eta erritmikoekin esperimentatuz, kameran editatzea eta muntaia-mahaia bitarteko hartuta. Ute Aurand, Jeannette Muñoz eta Helga Fanderlen arteko elkarrizketa batean3, Meditaciones sobre el presente (Festival Punto de Vista, 2020) liburuaren argitalpena
1
Open City Documentary Festival Ute Aurand eta Renate Sami elkarrekin hizketan [Linean]. - 2021eko ekaina. – [https://opencitylondon.com/news/ute-aurand-and-renate-sami-in-conversation]. 2 Aurand, Ute NORBERAREN KAMERA.UTE AURAND, MARGARET TAIT ETA MARIE MENKEN-EN ERRETRATUAK ETA FILM-EGUNEROKOAK.[Elkarrizketa]. - 2014ko otsailaren 6a. - “Etats Generaux du Film Documentaire” (2013) zine-erakustalditik ateratako elkarrizketa, “Fragment d’une oeuvre” atalekoa: 1. or. 3 Festival punto de vista YT Ute Aurand - Helga Fanderl - Jeannette Muñoz - Renate Sami - Atzera begirakoa [Linean]. - 2020ko martxoaren 4a. – [https://youtu.be/jXNZLL1rU9k]. 1