Skip to main content

Kinu#3- DISTIRAK - Pablo Marte Eu

Page 1

Distirak#3 Pablo Marte

FUSIO EREMUA [kontakizun akroniko bat bost ataletan / mailaka \ txandaka / eta aldika / musikarekin eta apur bat arduragabea] Oharra : Jarraian irakurriko duzuen testuan, ez naiz izango Pablo Marte. Bai: Pablo Marte jartzen du hemen, baina imajina ezazue gezurra dela. Edo, are hobeto: ez ezazue ezer imajinatu. Ahantzi nazazue. Edo, are hobeto: eduki nazazue gogoan beste era batera: aukera nazazue honako aukera hauen artean. 1. aldamenekoa naiz. 2. orain urte batzuk hemendik urte batzuetara izango zinela uste zenuen [eta ez zaren] hori naiz. 3. ipurdian miazkadak jasotzea izugarri gustukoa zuen ile menderaezineko mutil hura naiz. 4. ez naiz zinemako irakasle hori [ezta beste hura ere]. 5. Surinameko juka bat naiz. 6. Julianaren wikipedia-bertsioa naiz. 7. kabalistika naiz: balistikaren aire kabala. 8. aurkikuntza erabatekoa naiz. 9. «badira blackface molde ez-literalak» esan zuen hura naiz 10. eremu gehienetan mespretxatzen duten hori naiz [hemen kontatzen diren bost eremu horietan izan ezik, zeinak / spoiler \ fusioan amaitzen baitira].


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook