
3 minute read
Deialdiak, egonaldiak eta komunikazioak 2020-20211
Deialdiak eta egonaldiak 2020-2021
Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programa
Advertisement
Ekainak 1 > Uztailak 30, 2020 Azkuna Zentroak sorkuntza sustatzeko aparteko deialdia egingo du ekainean, Euskal Herriko arte-sareko artistek, sortzaileek, erakundeek eta/edo entitateek aukera izan dezaten Covid-19aren krisiak kaltetutako prozesuak eta ikerketak garatzen jarraitzeko. Lantegia. Ideien laborategian sartutako deialdi honen bidez, zenbait proiektu aukeratuko dira, Azkuna Zentroko programazio-ildoetan (arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikusentzunezkoak, kultura digitalak, literatura eta gizartea) oinarritutako praktika artistikoak garatzeko forma berriak aztertzen dituztenak.
BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira
Ekainak 15 > Irailak 30, 2020 Bigarren urtez jarraian, Azkuna Zentroak ekainean irekiko du atea, BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programan parte hartzeko, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zinemaeta ikus-entzunezko programazioaren barruan, 2021eko otsailean eta martxoan. Deialdia berariaz zuzenduta dago bideoadierazpenaren inguruko lanak egiteko ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzten artistei eta bideo-sortzaileei.
BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programak bertan eta nazioartean sortutako proiektuak balioesten ditu, eta, besteak beste, sorkuntza bereziak hartzen ditu barnan, ikus-entzunezko lexiko garaikidea erregistratzeko eta irudikatzeko beste modu batzuk dituztenak, eta esperientzia pertsonalekin, biografiekin eta bizitzako istorioekin lotutako gaiak lantzen dituztenak.
Komisario Berriak (KB)
Ekainak 19 > Uztailak, 2020 Komisario Berriak (KB) proiektuak beste deialdi bat abiarazi du, komisariotzari laguntza ematen jarraitzeko, azken hamarkadetan Euskal Herriari lotutako praktika artistikoei erantzuten dieten proiektuak ikusaraziz. Komisario Berriak (KB) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Azkuna Zentroaren (Bilbo), Artiumen (Gasteiz) eta Tabakaleraren (Donostia) arteko lankidetza-proiektua da, eta komisariotzaren praktika euskal testuinguruan garatzea eta profesional berriak sortzea du helburu.
Proiektuan parte hartzen duen zentro bakoitzak lan-ildo bereizia proposatzen du. Azkuna Zentroaren komisariotzamotak ikuskera artistiko bat zabal dezake, edozein erakusketa edo beste edozein gailu edo metodologia iragaite-kapitulu gisa erabiltzeko, nahiz eta aldez aurreko ikerketez eta ezagutzez blaituta egon. Komisariotzak erakusketako espazioa eta denbora ekarriko ditu berekin, baina, aldi berean, gainditzea lortuko du.
Deialdi hau zuzenduta dago komisariotzari eta ikerketaren arloko beste lanbide batzuei lotutako ibilbidea duten pertsonei. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 19tik uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Oinarriak helbide honetan kontsulta ditzakezu: azkunazentroa.eus
‘Erakusketaren saioa (1977-2017)’ Komisariotzako Nazioarteko Sinposioa. Komunikazioak Aurkeztea
Abuztua > Iraila, 2020 Azkuna Zentroak ekainean irekiko du deialdia, Erakusketaren saioa (1977- 2017) topaketaren laugarren edizioko komunikazioak aurkezteko. Bulegoa z/b eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao erakundeek elkarren artean antolatutako Komisariotzaren Nazioarteko Sinposio honek 1977 eta 2017 bitartean izan diren erakusketa zehatzak aztertzen ditu. Atzera begira jarri nahi da, orain dela gutxikoak diren baina gaur egun ere oihartzun egiten duten eta oraina ulertzeko lagungarri zaizkigun erakusketei, testuei eta gertaerei begira. Orain arte hiru topaketa egin dira. Lehena, 2016. urtean, hitzaurrearen formatuan; eta beste biak, 2017. eta 2019. urteetan, 1977. eta 1987. urteen arteko eta 1987. eta 1997. urteen arteko hamarkadei eskainiak, hurrenez hurren. 2020ko topaketa urrian izango da, eta 1997-2007 hamarkadako kasuak aztertuko ditu.
Dantza Garaikideko Egonaldia
2021eko apirilaren 4ra arte Azkuna Zentroak zabalik du Dantza Garaikideko Egonaldiaren deialdia, Rotterdameko (Herbehereak) Dansateliers sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan egina. Egoitza hau dantzako profesionalentzat da eta bi etapatan garatzen da. Lehena Azkuna Zentroan izango da, eta pieza koreografiko bat ikertzeko eta sortzeko prozesua jorratuko du. Bigarrena Rotterdamen izango da, eta egoiliarrak Dansateliers-eko taldearen aholkularitza eta mentoring artistikoa izango du eskura lana garatzeko. Aldi berean, Dansateliers Rotterdam-ek Holandako testuinguruari lotuta dagoen koreografo bat hautatuko du, antzeko ibilbidea egin dezan, deialdi honetan hautatutako egoiliarrarekin harremanean jarrita.
Praktika Artistikoetako Egonaldia
2021eko apirilaren 4ra arte Azkuna Zentroaren Praktika Artistikoen Egonaldiak Kubako eta Euskadiko artisten arteko trukea sustatzen du, bi espazioetan ikerketa-aldi bat eginez, testuinguru artistiko desberdinetan eta bertakoetan ikerkuntza eta lana bultzatzeko asmoz.
Deialdia apirilaren 4ra arte egongo da zabalik, Euskal Herriari lotutako lana eta ibilbidea duten artistei zuzenduta dago eta Carlos Garaicoa estudioak Habanan egiten duen Artista x Artista programarekin lankidetzan egiten da. Bilbon aukeratutako pertsonak Kuban egingo du egonaldiaren lehen zatia, eta Azkuna Zentroan bigarrena. Aldi berean, Carlos Garaicoa estudioak eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Kubako artista bat hautatuko dute, eta horrek antzeko ibilbide bat egingo du, Bilboko artista egoiliarrarekin harremanetan jarrita, Zentroko egonaldian.
Fundación Banco Sabadellek Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programa babesten du, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko duen programaren barruan. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programak Etxepare Institutuaren laguntza du.