1
i k i x t i d n me 2013urtea 3. ALEA Martxoak 19
18. KORRIKA “Euskara elkarri emateko” asmoarekin sartu zen Mendillorri auzoan, martxoaren 15ean, arratsaldeko 3ak aldera. 18.korrika,ostiral arratsaldean, hilak 15, sartu zen Mendillorri auzoan eta Mendigoiti ikastetxearen parean jende mordoa izan zen euskararen alde bildu zena. ARANTXA - IRATXE Ostiral arratsaldean, 3ak aldera Mendigoitiko guraso, ikasle eta irakasle asko bildu ziren Korrikari ongi etorria emateko. Gorraizko Kontzejuan, lekukoa hartzeko prest zeuden 6. mailako Asier, Goizane eta Oihane. Atzerapen pixka batekin iritsi zen korrika gure ikastetxearen parera eta urduritasuna kentzeko euskararen aldeko lelo asko entzun ziren. “Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa...kORRIKA! Hemen gaude, euskararen alde! eta antzekoak. Azkenean, helduek Asierri lekukoa pasa eta 6.mailako guraso, ikasle eta irakasleek korrikan parte hartu zuten. Oso gustura ibili ginen denak baina ibilbide motza gelditu zitzaigun... ikasleei, batez ere. DORDOKA ERRALDOI BAT LAGUN BERRIA Tina oso pozik omen dago Mendigoitiko ikasleekin. Asko zaintzen omen dute eta. Nahi duenak DUTE HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK bisitatzeko aukera du! SAIOA- IRATI Mendigoiti ikastetxean dordoka handi bat ekarri dute haur hezkuntzara eta guztientzako lagun berria bihurtu da. Mendigoitiko ikastetxean Mireia izeneko bost urteko neska batek, dordoka erraldoi bat ikastetxera eraman du. Mireiak eta bere gelakoek dordokari janaria ematen diote eta oso ongi zaintzen dute. Dordokak Tina du izena eta lau urte ditu.Tina oso handia da eta kaxa batean sartzen dute,bertan gustora egoteko.