Aldizkaria: Urtarrila-Martxoa (2021)

Page 56

ESTREINALDIA

ARTISTA AZ-KIDEA

Oscar Gómez Mata Makers

Oscar Gómez Mata bi proiektu garatzen ari da Artista AZ-Kide gisa: batetik, Makers eszenaratzea, alde filosofikoa, poetikoa eta komikoa nahasten dituen ikuskizuna, bizirik dirautenentzako eskuliburu moduko bat, errealitatean egiten dugun iragaiteari irtenbideak eman nahi dizkiona; eta, bestetik, Deriben katalogoa, Mediateka BBK-ri buruzko proposamen batekin urtarrilera arte zabaldu dena. Argia egiteko ikertzea

Makers-en funtsezko eginkizunetik sortzen da pieza: argia egiteko ikertzea. «Detektibeak gara, sentipenaren azpian hautematen dena bilatzen, errealitateari irtenbide poetikoa aurkitzen saiatzen gara», azaldu du Oscar Gómez Matak. Ondoriozko ikuskizunean, «bikote komiko» honek gai klasikoak jorratzen ditu, hala nola maitasuna, denbora eta argia, eta alde filosofikoa eta poetikoa nahasten ditu umore hunkigarriaz. Horrela, beste ikuspegi bat ematen digu ertz lausoak eta zalantzazkoak dituen garai hauskortu honen egunerokotasunari buruz. Aktoreak zuzentzen duen L’Alakran konpainiaren lanen ildoko ikuskizuna.

Juan Lloriente eta Oscar Gómez Mata. Makers

Oscar Gómez Matak eta Juan Loriente aktoreak Makers ikuskizuna sortzen jarraituko dute, eta ikuskizuna apirilean estreinatuko da Zentroan. Artistak gogorarazten duenez, «2020an gertatutako guztia bezala» prozesua gorabeheratsua izan da, ezin izan baita iazko urrian eszenaratu, horrela aurreikusita egon arren. «Entseguko asteak bertan behera utzi

behar izan ditugu, egutegiko beste egun batzuetara eraman, eta gure lana maker-aren esaerara egokitu behar izan dugu: Daukagunarekin konpondu», esan du.

Deriba berria Mediateka BBKn Makers-ekin batera, Oscar Gómez Mata Deriben katalogoa garatzen ari da Espe López artistarekin. Oinez ibiltzeko ekintzaren bitartez hiri-paisaiaren eta parte-hartzailearen barnebiziaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Proiektu honetan, hainbat proposamen dituzte noraezean ibiltzeko, eguneroko hiri-paisaiak behatzeko eta esploratzeko asmoz. Eguzkiari jarraitu, Gauza batek bestera eramango zaitu beti, Turistaren ikuspegia, Isiltasuna etxean, Detektibea eta Borgesen denbora dira katalogo hau osatzen duten deriben tituluak, eta Az Infon eska daitezke, Kulturen Atarian dagoen jendearen arretako gunean. Urtarrilean amaituko da proiektua, Mediateka BBK ardatz duen beste deriba batekin: Ariadnaren haria. Zoria, sinkronizitatea eta serendipia suspertzeko beste ibilbide bat, pentsamendua mugitu eta ezezagun denarekin topo egiteko. 56


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Azkuna Zentroa argitalpenak

2min
pages 66-67

Espazio eta programazio irisgarriak

1min
pages 68-69

Tailerra: soinu-arte eta musika esperimentalaren hastapenak

1min
pages 64-65

Leire Urbeltz. La probabilidad de un entre. Tailerra

1min
page 63

Asier Irazabal eta Hernán Quipildor. La llave del alma. Tailerra

1min
page 61

Oscar Gómez Mata Makers. Artista AZ-Kidea

1min
page 56

Josune Urrutia. Así me veo. Tailerra

1min
page 62

Deialdiak eta egonaldiak 2020-2021

1min
pages 59-60

Artoteka. Arterako eguneroko espazioak. Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programa

1min
page 58

Kinu. Tractora Koop. E. Kolektibo egoiliarra

1min
page 57

Artistas eta Ikertzaile AZ-Kideak

3min
pages 54-55

Comienza el proceso creativo. Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programa berezia

2min
pages 52-53

Paulino Viota. Contactos. Mayo de 1970 (1970). Zinema

1min
page 46

BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira. Zinema eta ikus-entzunezkoak

3min
pages 44-45

Aimar Arriola. Forma desira. Ikertzaile AZ-Kidea

1min
pages 50-51

Eraeran + Myriam RZM + Matías Riquelme & Fernando Ulzión + Mudoh. Hotsetan. Azkuna Zentroko musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa

1min
pages 34-35

Amalia Fernández. Expografía retrospectiva. Performancea

2min
pages 32-33

Zinema eta ikus-entzunezkoak

7min
pages 39-43

Eraeran + Jana Jan + EC + Killerkume. Hotsetan. Azkuna Zentroko musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa

1min
pages 36-38

Mal Pelo. On Goldberg Variations / Variations. Dantza

2min
pages 30-31

Komikteka zabalik, komikiaren espazio berria

1min
page 9

Gutun Zuria 2021/2020. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

1min
page 8

Mabi Revuelta. Acrómatica. Una Partida Inmortal

2min
pages 18-19

Iván Gómez. La prospección de Kairós. Erakusketa-proiektua

2min
pages 20-21

dendAZ. This is Basque Design. Azkuna Zentroaren saltokia

2min
pages 12-13

Espazioak, jakintza eta publikoak lotzen dituen programazio hedatua

2min
pages 10-11

Sra. Polaroiska. Emakume jakintsuen kontseilua. Artista AZ

1min
pages 22-23

Saiakerak aurrera jarraitzen du. Fernando Pérez. Azkuna

1min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Aldizkaria: Urtarrila-Martxoa (2021) by Azkuna Zentroa Bilbao - Issuu